Mugikorren erabilera ohiturak neurtzen

Mugikorren erabilera ohiturak neurtzen –

Unai Bilbaok Sarean.eus atarian.

Gizartean mugikorren erabilera handitzen doa, momentu oro eskura dugun gailua da eta edozertarako begiratzen duguna. Azken asteetan bakarrik dagoen jendeak duen jokabidean arreta jarri dut. Autobus geltokietan, kalean, itxaron geletan, tabernetan bakarrik dagoen jende gehiena mugikorra begiratzen dago momentu horietan.

Mugikorren erabilera ohiturak neurtzenOhikoa da eta oso hedatua dago gure gizartean, eta gainera, jende helduaren artean badakigu zein diren mugikorren erabilerak dakartzan ondorioak, edo jakin beharko genituzke behintzat. Hala ere, neurri batean, espero nuen momentu horietan jende gehiena mugikorra begiratzen ikusi izana, baina gehien harritu nauena mugikorra erabiltzen ikusi ditudan ume guztiak izan dira. Agian aurretik ez naizelako konturatu, edo ni umea nintzenean mugikorrik ez genuelako izango zen, baina umeek mugikorrekin dituzten erabilera orduak izugarriak izan daitezke, honek ekar dezakenarekin.

Gai honi kontrol pixkat jartzeko Google handiak “Family Link” izeneko proiektua jarri zuen martxan, orain gutxi arte Estatu Batuetan bakarrik erabili ahal zen, baina dagoeneko gureganaino heldu da.

Family Link aplikazioa bai Android eta bai iOS gailuetan instalatu daiteke eta seme-alabaren eta gurasoaren mugikorrean instalatu behar da. Aplikazioaren bidez gurasoak seme-alabaren mugikorrean bere kriterioaren araberako jardunbide egokiak ezarri ditzake.

Mugikorraren erabilera ordutegia erabaki dezake, ordutegi horretatik kanpo seme-alabaren mugikorra ezingo litzateke erabili. Erabilitako aplikazioen erabilpen denbora ikusi ahalko luke eta horrela egunero bere seme-alabak mugikorrarekin zertan eta zenbat denbora ibili den jakin.

Gurasoek bere seme-alabek mugikorrean instalatzen dituzten aplikazioak baimentzeko aukera ere ematen du aplikazioak. Mugikorraren eguneko erabilpen denbora mugatu daiteke eta seme-alaben geokokapena denbora errealean jakitea ere eskaintzen du.

Aplikazioaren funtzionalitateak sakonago esteka honetan aurkitu daitezke: https://families.google.com/familylink/

Aplikazioak aukera ugari eskaintzen ditu eta seme-alaben mugikorraren erabilera joerak ikusteko tresna baliagarria izan daiteke. Agian seme-alaben kontrol zorrotza egitea eta aplikazioak eskaintzen dituen aukera guztiak zehatz mehatz erabiltzea ez da egokiena, hori gurasoen kriterioaren arabera erabaki beharko da. Seme-alaben mugikorraren erabilpenari buruzko ezer ez jakitetik dena kontrolatzerarte, erdibideko oreka puntua aurkitzean egongo da gakoa.

Mugikorren erabilera ohiturak neurtzen Mugikorren erabilera ohiturak neurtzen
Mugikorrak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude