Transexualak emakumeen kiroletan, emakumeak kaltetu?

Transexualak emakumeen kiroletan, emakumeak kaltetu? –

Martina Navratilova tenislari ohia munduko tenislari arrakastatsuenetarikoa izan zen. Emakume homosexuala izateagatik ere ezaguna da. Azken egunotan, ordea, bere adierazpen batzuek hautsak harrotu dituzte. Bere aburuz, emakume transexualak, zehazki “emakume bilakatutako gizonak” edo “testosterona maila handia duten emakume gizonduek” emakumeen kirolari kalte egiten diote.

Baina zergatik diote Navratilovak eta besteek transexualek emakumeen kirolean eragin txarra izan dezaketela? Gizon eta emakumeen arteko alde fisikoak agerikoak dira. Horregatik gizonen ezaugarriak dituen emakume bat beste emakumeen aurka lehiatzean, abantaila handia du.

Transexualak emakumeen kiroletan, emakumeak kaltetu?Caster Semenya da agian, kasu nabarmenena. Caster Semenya hegoafrikako atleta bat da. Kirolari honek, 800m-ko lasterketan,  urrezko domina lortu zuen 2009ko eta 2017ko atletismoko mundu-txapelketan, eta hori gutxi balitz bezala, urrezko medaila irabazi zuen 2016ko Rio de Janeiroko olinpiadetan. 2009an, Semenyak lehenengo postua lortu zuenean, berarekin korrika egin zuten bestelako korrikalariek Semenyaren sexuaz susmatu zuten, itxura erabat maskulinoa zela eta. Azterketa batzuk egin eta gero, Caster anomalia kromosomiko bat bere gorputzean zuela antzeman zuten, ez zuelako ez uterorik ez obulurik, baina testikulu batzuk zituen bere barruan. Atletismoko Munduko Federakundeak (IAFF) ez zekien zer egin, ez zutelako inolako legerik transexualentzako, beraz, gaur egun Caster Semenyak emakumeen mailan korrika egiten jarraitzen du. Egunotan, epaiketetan horren inguruan erabakia hartu behar dute.

Lehen esan dudanez, emakumeen eta gizonen arteko alde fisikoak oso nabariak dira. Kirol batzuetan, emakumea gizona baino hobea izan daiteke, baina beste kirol batzuetan alderantziz gerta daiteke. Transexualen kasuan, aldiz, haiek erabaki dezakete ze kirol mailan jokatu nahi duten, baina nire ustez, hori ez litzateke bidezkoa izango beste jokalarientzat.

Egia da pertsona bakoitzak erabaki dezakeela zer sexuko pertsona izan nahi duen, baina kirolaren arloan desberdintasun handiak daude bi sexuen artean fisikoa dela eta. Sexu bateko pertsona batek haren kontrako sexuen kontra jokatzen duenean -bereziki gizonen ezaugarriak dituena emakumeen kategorian sartzean-, sortzen den abantaila ikaragarri handia izan daiteke, biek anatomikoki desberdinak direlako eta erraztasun handiagoa izan dezakete eta. Casteren kasuan ikusi dugunez,  beste emakumeak baino testosterona maila handiago zuen, eta horrek azkarrago korrika egitea eragiten zuen, horrela sariak ziurtatuz.

Transexualak emakumeen kiroletan, emakumeak kaltetu?Transexualen arazoa negozio bat bezala erabil daiteke, gainera. Sexuz aldatu diren kirolariak haien kondizioak erabil ditzakete sariak eta dirua lortzeko. Pertsona hauek ez lituzkete arazorik izango haien emakumezkoen aurkakoei aurre egiteko, eta legea aldatu ezean, horrela egon daitezke bizitza osoan. Dominak lortzeko zailtasunak dituzten herrialdeek tentazioa izan dezakete ere, kirolari arrakastatsuak lortu ahal izateko.

Hainbat adituk irtenbide zail bat proposatu dute. Zenbaiten ustez transexualen ligak edo txapelketak sortzea egokiena izango litzateke. Transexualen liga sortzean, bakarrik haiek lehiatuko lukete, emakumeen edo gizonen txapelketak bezala. Askok diotenez, konponbide hau pixka bat diskriminatzaile izan liteke. Hirugarren liga bat sortzean, transexualak bereizten dira eta ez dira gizon edo emakume bezala hartzen, baizik eta beste zerbaiten moduan. Horrez gain, ikuslegoa txikiegia izango litzateke.

.

Kirolen federazioetako partaide batzuek kiroletako arauetan aldaketak egitea proposatu zuten, kirola sexura egokitzeko. Hauen ustez, adibidez,  futbolean, neskak 90 minutu jokatu beharrean, 75 edo 80 minutu jokatu beharko lukete.

Berez, hainbat adibide daude non hau gertatzen den:

-Tenisean 5 set ordez 3 set jokatzen dute emakumeek.

-Txirrindularitzan etapa gutxiago eta motzago dituzte.

-Arraunketan, denbora eta distantzia laburragoa txapelketetan. 

Nire ustetan, hau ez litzateke egokia, zeren honela emakumea ahultzat hartzen dugu. Eta gaur egun berdintasuna eta “emakumeak edozer egiteko gai” direla etengabe aldarrikatzen da. Berdintasuna, eskubide zein ahaleginean.

.

Caster Semenya-ren lasterketa Parisen.

Transexualak emakumeen kiroletan, emakumeak kaltetu? Transexualak emakumeen kiroletan, emakumeak kaltetu?

22 pentsamendu “Transexualak emakumeen kiroletan, emakumeak kaltetu?”-ri buruz

  • Berdinkeriaren komeriak… Kontrakoa esaten diguten arren, sexua mutilazio eta pirulen bidez ezin da aldatu.

  • Aitzol Azurtza 2019-03-23 15:12

    Caster Semeneya ez da transexuala, intersexuala baizik (kontzeptu ezberdinak):

    -Intersexualitatea:

    https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Intersexualitate

    -Transexualitatea:

    https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Transexualismo

  • euskaldun bat 2019-03-23 16:48

    Orain beraz, transexualen liga! Eta Aitzolek dio intersexualak ere badaudela, zer ote da hori? Eta emakume sentitzen den gizonak zergatik ezin du jokatu emakumezkoen ligan nahiz eta ez operatu? Edo hauentzat ere liga bat sortu behar da bere federazio eta kargu guztiekin? … mundua maldan behera nola doan ikusten ari gara, hau degenerazioa!

  • Aitzol Azurtza 2019-03-23 18:30

    Aurreko lotura biak arrazoi batengatik bidali dizkizuet: Caster Semeneya transexuala ez dela ikus zenezaten. Semeneya intersexuala da.

    Transexuala jaiotzen den gizon-emakumeak bere sexu organoak argiak eta agerikoak ditu baina gizon edo emakumearen generoa ez dator bat ageriko organo hauekin. Honela gizonezko sexu organoak dituenak emakume senti dezake bere burua eta alderantziz, emakumezko sexu organoak dituenak gizonezko senti dezake berea. Beraz, pertsonaren izaera gizon-emakumeak bere sentitzen duen generoaren inguruan eraikitzen du, ez gorputzak jaiotzean eman zizkion sexu-organoen inguruan.

    Badirudi hau ez dela Caster Semeneyaren kasua. Antza denez Semeneya ez zen ageriko sexu-organoekin jaio (hau da, zakilik edo ageriko barrabilik gabe) eta emakume bezala hazi zen. Ez dirudi Semeneya-k bere emakumetasuna zalantzan jarri duenik edo generoa aldatzeko asmoa erakutsi duenik.

    Debekatutako drogarik hartzen ote zuen argitzeko nazioarteko kirol erakundeek frogak egin zizkioten Semeneya-ri eta aurkitu zuten emakumeek ohizkoan izan ohi duten baino testosterona maila handiagoa zuela. Sememeya-k ukatu egin zuen testosterona hartu zuenik eta sexua zer ote zuen froga egin omen zioten. Frogaren emaitzek ez zuten ezeztatu emakume zenik baina emaitzak ez omen ziren inoiz ofizialki argitaratu.

    Dena den, kazetariengana iritsi ei ziren emaitzen arabera Semeneya-k ez omen du uterorik eta obulutegien lekuan barrabilak omen ditu. Hau da intersexualitatea, fisikoki pertsona batek sexua zein duen adierazteko zailtasuna, sexu bien ezaugarri fisikoak agertu daitezkelako.

    Semeneyaren sexua agerikoa izan ez arren bere generoa argia da (hark esana): Semeneya emakumea da.

    https://www.bbc.co.uk/newsround/47276765

    https://en.m.wikipedia.org/wiki/Caster_Semenya

  • euskaldun bat 2019-03-23 19:05

    Horrela ibiltzekotan, kakanahaste guzti hau ekiditeko, gizaki guztiak denak batera elkarrekin lehia dezatela eta kito. Horixe izango litzateke berdintasuna. Azken finean gero denak dopatuta ibiltzen dira bai, ezberdintasunak berdinduko dituzte.

  • 21. MENDEAN GAUDE 2019-03-24 10:40

    Ulertezina da 21. mendean kirolak sexuen arabera banatuak egotea. Eskolan elkarrekin, lanean elkarrekin, baina kiroletan banatuak?. Sexismo hutsa.

  • Aitzol Azurtza 2019-03-24 14:45

    Niri ulergarria iruditzen zait gizonezkoak eta emakumezkoak banaturik aritzea kiroletan, fisikoki gaitasun maila ezberdinak dituztelako. Elkarrekin aritzea emakumeen kalterako izango zatekeen.

    Adibidez, demagun lasterketa bakarra eta mistoa egitea onartzen dutela 100 metroetan. Zuzena litzateke korrikalaririk azkarrenak iristea finalera. Gizonezko korrikalaririk azkarrenaren emaitzaren (Usain Bolt, 9,58 segundu 2009an) eta emakumezko azkarrenaren emaitzaren artean (Florence Griffith-Joyner, 10,49 segundu 1988an) ia hamar segundutako aldea dago. Honek adieraziko luke azken sailkapenean denak gizonezkoak izango liratekela (dozenaka gizonek Florence Griffith-Joyner korrikalariak baina azkarrago egin dute 100 metrotako lasterketa).

    Lasterketa misto bakarrak emakumeak ikusezin egingo lituzke eta kuotak jartzea gizon-emakumezkoak bereiztea baino konponbide kaltegarriagoa litzateke.

    Emakume transexualek kirol-leihaketak beste emakumeekin batean egiteak sortzen duen arazo nagusia beren gorpuzkera da. Emakume hauen gorputzek, gizonezko sexu-organuekin jaio eta hazi direnek, egituraz (tamainaz, hezurduraz, giharduraz…) gizonezkoen gorputzen antza handiago izango dute emakumezkoena baino eta honek abantaila ematen diete edo eman diezaiekete kiroletan.

    Balizko abantaila hau onargarria den ala ez da eztabaida honen muina. Nik oraindik ez dut eritzi finkorik baina zentzuzkoa iruditzen zait “fair play” delakoaren izenean zenbait kirolarik egindako eskaera (emakumezko transexualen partehartzea arautzea).

  • Berdintasuna da denok batera korrika egitea. Kitto.

    Sexuari inportantzia gutxiago, faborez. Tematuak zaudete gaiarekin nola ibiltzen ziren lehen (eta orain) Eliza katolikoko fraide, moja eta enparauak.

    Denok zaku berean eta kitto.

  • Emakumeek gizonen aurka lehiatuko balute, kirol ia guztietan desagertuko lirateke.
    Baina berdintasuna-berdintasuna-berdintasuna beti esaten ez al dute ba? Ba, hor ikusiko lukete zer den berdintasuna.

    Ez dut uste zilegi litekeenik.

    Bestalde, gizon itxurako emakumeak ikustea ez da oso polita edo erakargarria.

  • Aitzol Azurtza 2019-03-25 14:38

    Zuek aipatzen duzuen berdintasuna (“denok zaku berean eta kitto”, “berdintasuna da denok batera korrika egitea”, “berdintasuna-berdintasuna-berdintasuna”) sasi-berdintasuna da, ez duelako kontuan hartzen naturak gizonezko eta emakumezkoei gorpuzkera ezberdinak eman dizkiela, beraz berdintasun absolutuko egoera batean emakumezkoen ikusgarritasuna desagertu egingo litzatekela kirol arloan.

    Berdintasun absolutuaren argudio hau erabiltzen dute Espainian eta Frantzian gurea bezalako hizkuntza gutxituak zapaltzen dituztenek. Espainiar/frantziar hiritarren artean aukera berdintasuna izan dadin, Espainiako Erresuman espainiera (eta soilik espainiera) eta Frantziar Errepublikan frantsesa (eta soilik frantsesa) aldarrikatzen dute derrigorrezko hizkuntza bakartzat, kontuan izan gabe Espainiar Erresuman eta Frantziar Errepublikan nazio eta hizkuntza ezberdinak izan badirela. Haien ustez euskara, bretainiera, okzitaniera, galiziera edo kataluniera hiritarren arteko berdintasunaren aurkako oztopoak dira.

  • euskaldun bat 2019-03-25 15:03

    Aitzol, ondotxo ulertzen dugu gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasuna. Baina oraingo uholde “feminista” honetan entzun izan dut pertsona bati gizona edo emakumea dela deitzea biolentzia dela. Zuk ulertzen duzu zerbait? Nik ez. Badirudi dena ezabatu nahi dela. Gero gainera, trans, inter eta ez dakit zenbat gehiago sortu diren. Gauzak horrela, Aitzol, ulertuko duzu nire argudioa: denak batera lehiatu eta kito. Nik ulertzen ez dudan mundua litzateke, baina horixe nahi dut batzuk, ba hortxe duzue. Azkenak argia itzali dezala.

  • Hala da, euskaldun bat.

    Eta, beraz, biolentzia bada bati emakume edo gizon deitzea, izan gaitezen denok pertsonak eta kitto. Eta joan daitezela pertsona guztiak, sexuari erreparatu gabe, kiroletan lehiatzera.

    Espainiako Erresumaren eta Frantziako Errepublikaren kasuan, Aitzol, goitik ari dira estatuak zerbait inposatzen saiatzen joera naturalaren kontra, zeina bakoitzak nahi duen hizkuntzan hitz egiteko askatasuna den. Ba, sexu kontu hauetan benetako askatasuna da, hain zuzen, sexu bidezko bereizketarik ez egitea. Laburki.

  • Mike Tyson , De la Hoya, Paquaio… emakumeen aurka lehiatu izan balira. Esku batekin edo lehiatuko ziren? Zenbat emakume hilko zintuzten? Bai hilko. Zure gorputza gizonarena bada, berdin du nola sentitzen zaren, gizonekin lehiatzen zara, gero emakume sentitzen zarela? Ondo bainan kirola gorputz maskulino ta femeninoaren arabera sailkatu behar da, ez bakoitzaaren sentimenduaren arabera. Konpetizioa dela naturak eman digun baliabide fiskioetan oinarrituak , ta ez nola sentitzen den bakoitzak.

  • euskaldun bat 2019-03-25 20:08

    Sugaar, Glaukoma taldeak abesti batean ez al du ba esaten “… generoa ez dago genitaletan, ah,ah,ah!… ea sartzen zaizun gaztan! Ah,ah, ah!…”. Hau da nahasmena mundu honetan! Oraindik ikusten dut jendea kristautasuna itzuli dadila eske negar batean! Bai, bai… guzti honek izango du buelta!

  • Suagaar, emakume asko eta asko daude boxeoan hobeto aritzen direnak gizon gehienak baino.

    Asko eta asko daude gizon gehienek baino azkarrago egiten dutenak korrika. Etab.

    Horrexegatik, onena da pertsona guztiak batera aritzea holakoetan, sexuari erreparatu gabe.

    Hori da berdintasuna, eta horrela ikusiko litzateke zein den pertsona onena kirol batean, zein bigarrena… Pertsonak, hartu gabe kontuan aurreiritzi edo orokortze hori zeinaren arabera gizonak emakumeak baino hobeak diren kiroletan.

    Bueno, eta zergatik ez animalia guztiok batera aritzea? Gepardoekin batera korrika egitea, boxeoan gorilekin, etab.

    Hori bai berdintasuna! Zeinek uka?

    Animalistek gustura hartuko lukete halako proposamena, hain dira eta “progreak” eta “aurreratuak” besteok baino.

  • Aitzol Azurtza 2019-03-26 11:46

    Gepardoek ez lukete korrika egingo. Jan egingo gintuzkete. Gorilek ere otordua leukakete gurekin.

  • Ezin dugu, Aitzol, prestatu halako lasterketa-toki berezi bat korrika egiteko guretzako arriskurik gabe?

    Hau serioa da, animalistek arrazoia dute eta, noski.

  • euskaldun bat 2019-03-26 12:48

    xakht, ez zaude eguneratuta, nabari da modernoa ez zarela: animalistek debekatu egiten dute animaliekin kirola egitea, espektakuloak antolatzea.

  • Ez litzakete espektakulu bat, edo guretzat propio eginikoa. (Beste) animaliak ere ikusle leudeke harmailetan.

    Ez da “animaliekin kirola egitea”, da “animalia guztiok kirola egitea”. “Askatasunean eta bazterketa gabe, era inklusiboan”.

    Eta hori berdintasunaren izenean! Denok gara animaliak!

    P.D.: ez naiz modernoa, ados; eta? 😉

  • Adio, hor konpon eztabaida.

  • euskaldun bat 2019-03-26 13:15

    Baina xakht! Lehiaketan, gizakiak jantzita ala ez? Berdintasuna, jantzi gabe ulertzen dut nik. Eta gizakiak haragia jan ahalko luke?! Hori eztabaida etiko sakon bat litzateke: lehiatu behar duen gizakiak lehiaketan parte hartu behar duen beste animali horren generoko baten okela jaten badu… lehiaketa ez litzateke zuzena, ez?! Gainera, harmailetan beganoak egon daitezke eta irainduta sentituko lirateke, partehartzaileetako bat beganoa izan daitekeela kontutan hartu gabe! Pentsa! Erpin asko ditu gaiak, agerikoa da.

  • Hasteko, kirol-lehiaketetan emakumezkoak eta gizonezkoak zergatik bereizten ditugun garbi izan behar dugu beste edozein hausnarketa egin aurretik. Nik dakidala, generoen arteko gaitasun fisikoen desberdintasunarengatik bereizten ditugu, generoetako bat itzalean gera ez dadin.
    Hori horrela, guztiok dugu naturak eman digun genero fisiko bat. Fisikoa diot, badirelako gero genero horrekin identifikatuta sentitzen ez direnak. Baina kirolari buruz ari garenez, bistakoa da gaitasun fisikoak genero biologiko horrek baldintzatzen dituela.
    Bi ideia horiek kontuan hartuz gero, gorputzaren generoak izan behar luke bakoitzak norekin lehiatu behar duen adieraziko duena. Bestela, hemen esan duten bezala, denok batera lehiatzera pasa beharko ginateke, eta ez dut uste hori bide egokia denik.