2018ko eztabaidatuena
2018ko eztabaidatuena –
2018ko sarrerarik irakurrienekin egin genuen legez, aurten ZUZEUk argitaratu dituen sarrera eztabaidatuenen zerrenda dakargu honakoan, 30 iruzkin jaso dituen Mikel Osaren “Ondarrutarrez?” sarreratik 91 iruzkin izan dituen Mikel Aralarkoren “Ni ezker abertzalekoa” sarrerara. Azken hau urteko sarrerarik irakurriena ere izan da, ez alferrik, iruzkin gehien jasotzen dituzten idatziak arreta gehien erakartzen dutenak izaten baitira, eta beraz, irakurrienetakoak. Gainera, Mikel Aralarkoren hau eta Naparroanek idatzia izan ezik, beste sarrera guzti-guztiak sinatuak atalean argitaratu izan dira, hau da, benetako izen abizenez.
Eztabaida eragile trebeena Beñat Hach Embarek zuzeularia izan dugu, hogei eztabaidatuenen zerrendan hiru sarrera ditu-eta. Emakumeek zerrendan duten presentziak, oso urria izaten jarraitzen du tamalez; GAZTEA ataleko Maider Fernandez eta salabardoak jasotako Uxue Igarzaren sarrera banaz aparte, Amaia Aurrekoetxeak baino ez du lortu eztabaidatuenen zerrendan sarrera bat sartzea.
Zerrendako sarrerek jorratzen dituzten gaiei dagokionez, euskarak eta politikak jarraitzen dute gurean kezka gehien eragiten, feminismoarekin eta etorkinen gaiarekin batera.
.
2018ko sarrerarik eztabaidatuenak
1.
.
2.
.
3.
.
4.
.
5.
.
8.
.
9.
.
10.
.
11.
.
13.
.
15.
.
16.
.
18.
.