Ez naiz txakurfoboa, baina…

Ez naiz txakurfoboa, baina… –

Auzokide gogaikarriak etorri zaizkigu atarira. Bizilagun berriek txakurkume bat daukate eta nik gorrotatu egiten ditut txakurrak.

Ez naiz txakurfoboa, baina...

Ezin ditut eraman haien zaunkak ezorduetan, espaloi gaineko kaka mokordoak, elkarri hankartea miazkatze lizun hori, hankari heldu eta aldaka-mugimendu espasmodikoak egiten dizkizutenean… Ezin ditut jasan. Horregatik, sinadura bilketa jarri dut abian azokoen artean, txakurraren jabea komunitatetik botatzeko. Gehiegizkoa dela pentsatuko duzue, agian. Baina esango banizue jende gehiago bildu dudala nire aldarrikapenera, eta astebururo manifestazioa egiten dugula hiriko erdigunean auzotik maskotak eta euren jabeak kanporatzeko? Nire obsesioa urrunegi eraman dudala esango zenukete, seguraski. Eta areago, esango banizue auzo-patruilak antolatu ditugula eta makilez armatuta guardia egiten gabiltzala txakurrak auzunean sar ez daitezen? Txakurfoboa eta maskotazida naizela leporatuko zenidakete, seguruenik. Eta ez hori bakarrik, esango banizue gauaren babesean patruilakide sutsuenekin txakurkumea duen bizilagunaren etxean sartu eta goitik behera txikitu egin diogula? Psikopata arriskutsu kupidagabea naizela iritziko zenukete, zalantzarik gabe.

Bada, hori guztia eta gehiago gertatzen ari da azken asteotan Gasteizen, Aztegieta auzoan, hain zuzen. Baina ez kezkatu, auzotarren gorrotoaren jomugan ez dago maskotadun hiritar bat, ijito familia bat baizik.

Manzanares-Cortestarrak, Abetxuko auzunean pairatutako jazarpenetik ihesian, Aztegietara joatekoak ziren, Alokabidek esleitu zien etxebizitzaz jabetzera. Auzuneko biztanle talde batek, baina, familiaren aurkako sinadura bilketa jarri zuen abian; baina inor gutxiri iruditu zitzaion gehiegizkoa. Astebururo manifestazioak antolatzen hasi ziren hiriko erdigunean, baina gutxi izan ziren euren obsesioan urrunegi joan zirela esan zietenak. Auzo patruilak antolatu zituzten makilez armatuta ijitoak zegokien etxean sar zitezen ekiditeko; eta apenas gutxi batzuk ausartu ziren haien jarrera arrazista zela esatera. Azkenik, gauez Alokabideren etxebizitzan sartu eta birrindu egin zuten; eta apenas ez da psikopata arriskutsu kupidagabeak direla esatera ausartu denik. Ez dut uste Mazanares-Cortestarrei leporatzen dizkieten gaiztakeria guztiak egia direnik. El Correo Español egunkariak arduragabekeriaz zurrumurru horiek elikatu eta zabaldu baditu ere, ez ditut sinesten. Baina egia balira ere, berdin dit. Ijitoek ezorduetan zaunka, espaloi gainean kaka, elkarri hankartea lizunkeriaz miazkatu eta hankari helduta aldaka-mugimendu espasmodikoak egingo balituzte ere, ez da motibo arrazoizkoa familia baten aurka sorgin-ehiza bat burutzeko.

Halakoxeak dira gauzak, zenbaitek errazago sentitzen du errukia txakurkume batekin hainbat pertsonarekin baino. Dei iezadazue zoroa, dei iezadazue erromantikoa, baina nik gizatasun handiagoa onartzen diet gizakiei maskotei baino, gizaki horiek ijitoak badira ere.

Hala Bedi

Hala Bedik gaiaren inguruan egindako erreportajea: “De Abetxuko a Astegieta. La familia Manzanares-Cortés frente al bullying social”

Ez naiz txakurfoboa, baina…

BDZ mugimenduko kidea. Israelen aurkako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak

44 pentsamendu “Ez naiz txakurfoboa, baina…”-ri buruz

  • Demagogiaz betetako testua. Gizartean integratu nahi ez duen etnia bateko kideez gertu bizi garenok badakigu zer suposatzen duen horrek. Ez baduzu errealitatea ikusi nahi zure arazoa da, ez kriminalizatu besteak justua dena eskatzeagatik

  • “Halakoxeak dira gauzak, zenbaitek errazago sentitzen du errukia txakurkume batekin hainbat pertsonarekin baino. Dei iezadazue zoroa, dei iezadazue erromantikoa, baina nik gizatasun handiagoa onartzen diet gizakiei maskotei baino, gizaki horiek ijitoak badira ere.”

    Zure gizatasun handi hori ikus dezagun zergaitik ez dituzu ijito horiek zure etxean sartzen?
    Ijitoak edonon omen dira arazotsuak eta normala da auzo horretako jendea ijito arazotsu horiek auzoan nahi ez izatea eta are gehiago ijito familia horrek zer egiten duen jakinda.

  • Koldo Alzola 2018-02-16 16:19

    Joder, zin egin nion neure buruari ez nuela denbora alferrik galdu behar atal honetako iruzkin anonimoei erantzuten, baina horrelako arrazoibide txatxuen aurrean ezin geldirik geratu!!!

    “Gizartean integratu nahi ez duen etnia bateko kideak…” (Mikelats. 2018ko otsaila)
    “Algunas nacionalidades no tienen interés en trabajar e integrarse” (Javier Maroto -PP- 2014ko uztaila).
    Joder, Javi, ez nekien euskaraz idazten zenekienik… edo, akaso, google translatorrez gin al duzu?

    Arrazakeria: Arraza, etnia edota jatorri zehatz bateko pertsona guztiei; arraza, etnia, edo jatorri horretako kide izate hutsagatik; jokabide inzibiko, deliktibo edo desegokiak aurreikustea.

    • Zu ere, “La Faraona” matriarka bezala, Otxarkoagako hilketetaz gogaitutako herritarrekin egin zuen modura, jendea “arrazista” gisa salatzen. Nahiago duzu lumpen etnia bat defendatu zure aberrikide langileekiko elkartasuna erakutsi beharrean. Oso jarrera boltxebikea, bai jauna. Badakizu zer egiten zuten Ijitoekin zure Sobietar Batasun idilikoan?? Indarrez lantegi edo soro kolektiboetan sartu… eta lanera!!

    • “arrazakeria” argumenturik ez dagoenean ateratzen den kontua da.

      Ez dakit zergatik hainbeste desio ijitoak defendatzeko. Akaso ijitoek euskararen, independentziaren edo presoen alde borrokatzen dute???? Nik ezagutzen ditudanak behintzat ez dute inolako interesik.
      Ez dira ezagunak “ezkerra”ren alde borrokatzeagatik, ezta ere.

      Nik ijitoekin ez nuke inolako arazorik, gure kausaren alde borrokatuko balute. Baina zoritxarrez haiek ez dira gutaz kezkatzen. Zergatik, beraz, hainbeste kezka haiengatik?

      Ziurrenik, Koldo Alzola jaunak ez dio kezka hauek argumentuekin erantzungo. Sartuegia dago bere dogma ta ideologia itxian.

    • Ongi da. Nik neronek espainolak ezin ditut eraman, bereziki gure artekoak. Bestela ere, ezkerra hagitz galduta dabil. Aizu, integra itzatu horiek Neguriko jauregi batean, eta eman pakea euskal eta espainiar langileei, nahiko lan dute eta. Edo bertzenaz, hire etxean integra itzazu, baina herorrenean!

  • Zakurrak behintzat ez dira sartzen langile xumeen etxetara lapurtzera, ez dituzte euskal gazteak kalean jipoitzen eta lapurtzen, ez dituzte euskal neskak jazartzen kaleetan, ez dute drogarekin trafikatzen gazteria pozoituz… badira ordea delitugintzatik bizi diren ijito-klan osoak, Otxarkoagako “los pichis” kasu, zeinak auzokide langileen bizitzak jazartzetik bizi diren. Nik erruki handia dut nire aberrikideekiko, are gehiago jende zintzo, langile eta apala bada. Horrexegatik uste dut familia kriminal hori indarrez kanporatu beharko litzatekeela, “La faraona” matriarkatik hasita, gure aberrikide langileak lasai bizi daitezen behingoz eta gainontzeko lumpen-taldeei abisu argi bat emateko. Progreek kriminal lumpenekiko duten onarpen “humanitario” horrek ezkutatzen duena zera da: langile eta aberrikideekiko mespretxua.

  • Erabat ados Oierrekin.
    Hemen benetako plaga ez dira txakurrak, ez ijitoak; hemen benetako plaga euskal guay-ak dira. Ez dago gairik munduko inork baino jarrera progreagorik hartuko ez dutenik, edo horren plantak egin behintzat, ez dakit noren txaloaren bila. Euskaldunon normalen aurrean, berriz, beste orbita bateko martzianoak bezala azaltzen dira. Txorrada bat bestearen atzetik, hauena jakina da. Ez ditu, ez, bere etxean sartuko hain maite dituen ijito hauek.

  • Ea, gizartean integratu nahi ez dutela ijitoek berek esango dizute. Horregatik ukatzen dute sistematikoki soldatapeko lana beste gauzen artean eta jarduera ekonomiko irregularretan espezializatzen dira (txatarra, algen bilketa, era guztietako eskulanak…). Beren jendea lehenesten dute denetarako, eta nahiago dute komunitateko ekintzetan parte ez hartu. Administrazioa komeni zaienerako bakarrik erabiltzen dute, diru-laguntzak jasotzeko gehienbat. Jarduera ekonomikoak beltzean egiten dituztenez estadistiketan “gizarte bazterketa arriskuan” atalean agertzen dira, iturri ekonomiko batere gabe, jokaldi borobila. Etxebizitzen okupazioari buruzko legediak aprobetxatuz debalde bizi dira, eta bestela gizarte zerbitzuetara jotzen dute. Beren babes eta probetxurako GKE propioak dauzkate, eta hezkuntza sisteman arrakasta duten seme-alaba gutxiek abokatutza ikasten dute gehienbat, justiziaren aurrean beren interesak ordezkatzeko “payo”en beharrik eduki ez dezaten.

    Ijituek ez dute “payoak” izan nahi, beren nortasuna eta bizi-estiloa jarraitu nahi dute (guztiz zilegia dena). Baina horretarako, sortua dagoen laguntza sozialen sistema parasitatzen dute (eta hau ez da zilegi), bueltan administrazioari ahalik eta zerga gutxien ordainduz eta bizilekua elkarbanatzen duten komunitatean parte hartzea sistematikoki ukatuz. Ez badidazu sinesten galdetu ijituak bizi diren eremuko auzo elkarte, eskola, kirol talde etabarretan.

    Ah, eta Maroto espainolista nazkagarri bat izango da, baina horretan ez du arrazoi faltarik. Gogoratu bozka kopuruan hauteskundeak irabazi zituela, eta horrelako esanek eragin zuzena eduki zuten garaipenean

  • Agian arrazakeria zeurea da, Koldo, ijitoak zakurrekin konparatzen baitituzu.

    Bestalde, Pitxitarrek 54 urteko emakume baten etxea okupatu zuten, emakumea jardunaldi osoz beste etxe batean zainketa lanetan zebilela probestuz. Gainera, etxe horretan erroldatzen ere saiatu ziren. Beraz, Pitxitar horiek bederen ez dira aingerutxoak, historial polita baitute bizkarrean. Bilboko arazoak nahikoa ez eta beste leku batera ere arazoak sortzera. Ez zuten, ez, aberats baten etxea okupatu. Langile klaseko emakume xume baten etxea baizik.

    Hori ikusita, bizilagunak mobilizatu egin dira izen-abizenak dituzten arazo-sortzaile jakin batzuen aurka eta ez etnia oso baten aurka. Horren froga da, auzoan badirela ijito etniako familiak lehendik eta haiekin ez dutela inongo elkarbizitza arazorik.

  • Langile bat 2018-02-16 23:32

    Irakurtzen ari naizen komentarioak pasadan mendeko nazien ahotan entzunda ditugu. Talde sozial bat seinalatu ta bere gain gure kaka guztiak bota. Gainera euskal langileriaren izenean batzuk. Nazionalsozialismoren kutsu ikaragarria.

    Badakit gauzak ez direla errazak ijitu ta payoen elkarbizitzan, badakit liskarren ondorioen artean kulparik gabeko erasotuak daudela, alde guztietan. Dena den, gure jendarte honen arazoen aurrean batek aukeratu behar du zeren alde egon eta zeri aurre egin.

    Zapaltzaile edo zapalduen alde. Klase kontzientzia kontua. Ta ni elkarbizitzaren alde egiten dut, konfrontazio elitista ta baztertzailearen aurrean. Euskal, hippi , errusiar edo edozein adjetibotik gain. Hautu bat bestetik ez da. Horren alde borrokatzeko prest agertzen naiz.

    • Ez dakit zergatik bereizten dituzun ijitoak, ijitu susmagarri hori erabiliaz, eta payoak, noski, espaniarren “y” grekoa erabiliaz. Neronek ezin dut onartu payoa deitzea, horixe baita jitoen xenofobia. Nola? Onartu behar al dugu xenofobo sikopata horiek guri ezarritako ezizena? Behar da gero! Geu ez gara payoak, geu euskaldunak gara, eta haiek…., bua txabal! Ijitoak sartzen dira hilerrietan eta ez dute inolako beldurrik edo lotsarik edo urduritasunik. Ba al dakizu zergatik? Beren ustez gu , zure payoak, ez garelako pertsonak, haiek dira eta. Eta behar da gero!

  • Beno, beno,ea lasaitzen garen denok apur baten! Benetan flipatzen nago artikulu honek jaso dituen erantzunen amorru eta gorroto mailarekin, zelan dago patioa! Analizatu dezagun nola pasatu diren gertakizunak.

    Oker ez banago ( ni ez naiz egi absolutoaren jabe, ezta izan nahi ere ez) Manzanares Cortes familiari Alokabideko etxebizitza bat egokitu zitzaien Astegietan, beste edozein herritarri tokatu ahal zaion bezala ( ni neu urte batzutan Alokabideko etxebizitza baten bizi izan nintzen, famila hau ni bezalako herritarrak dira, eskubide berberekin). Pèrtsona hauek (etxebizitza horretara joan behar zirenak) ez daukate inongo aurrekari penalik, nik dakidala, ezta etxebizitza hori ukatzeko arrazoi objetiborik,beste gauza bat da jarri dieten “fama”, batez ere zenbait komunikabide batzuek kolektibo honen inguruan (eta beste batzuk, adibidez magrebiarrak) behin eta berriz modu interesatu batean ematen duten irudi ezkor, manipulatu eta guztiz kutsatzailea, euren aurkako klima bat sortuz eta jendearen aurreiritziak anplifikatuz. Hori dela eta, eta danok (neuk ere) ezezagunekiko dugun mesfidantza puntu hori kontutan izanda, puntu bateraino “uler” dezaket Astegietako bizilagunak,zuhur, mesfidati eta apur bat kezkatuta egotea hain gaiztoak omen diren pertsonak euren herrira heltzen. Horraino, “ados”, zalantzekin baina “ados”. Baina hau gauza bat (ez da harro egoteko sentimendua, baina tira…) eta beste gauza bat da, zeharo ezberdina, gertatu dena. Euren aurkako sinadura bilketa (nortzuk dira inori esateko non bizi daiteken?), manifestazioak, makilez armatutako komando parafazistak!!!!!, Alokabideko etxebizitzan batean sartzea eta txikitzea!!!!…baina zer da hau? Zoratu egin gara danok ala zer? Nor ari da Astegietako elkarbizitza deusezten? Manzanares Cortes familia ez behintzat, oraindik ez dute oin bat jarri herrian ( ez diete uzten).

    Batzuk euskoguai deituko nauzue. Ez dakit zer den hori. Badakidana da familia horrek Astegietan (edo edonon) bizitza berri bat hasteko eskubide dutela da. Ez dakitela elkar bizitzen diozue. Astegietan ez diete ezta utzi bizitzen. Has daitezela bizitzen, eta gero, arazoak sortuko balira (ez dut esaten sortu behar direnik) auzokide guztien artean konponbidea bilatuko zaie. Baina laga aurreiritziak mesedez, herrira bizitzera oraindik joan ez den famila bat nola apur dezake herriko elkarbizitza?

    ..eta lasaitu apur baten, joe!

    • Euskoguaiak aukeran 2018-02-18 10:11

      Bai, euskoguai totala haiz Josu.
      Pedromari Manzanares “gaixoak” Argian egindako elkarrizketa (euskoguai) batean, aitortu du, inork galdetu gabe, Ijito-elkarteak ere ez zitzaizkiela hurreratu Abetxukon zeudelarik.
      Jende gehien-gehienak ez dauka ezer ijitoen aurka. Gaizkileen aurka dago, hori bai. Eta tamalez, ijitoen artean gaizkile antolatu gehiegitxo dago.
      Arrazakeriaz ari omen garenez, ijitoak gertu samarretik apur bat ezagutuko bazenitu, jakingo zenuke ez dagoela ijitoak baino giza-talde arrazistagorik, ezta matxistagorik ere.
      Guai-ezkerraren arazorik handienetakoa da onkeria da. Ustez baliabide gutxi dituzten guztiak “zapalduen” zakuan sartzeko joera errotua, errealitatea zein den ere.
      Eraman Manzanarestarrak etxera Josu, patioa ere ba omen daukazu eta.

    • Bato:m Zelan dagoEN patio, ez dakit ordea nogo patio ote deN! Hala ere, euskalldun guziok entenditzeko NOLA hobetsi beharko genuke. Zer den hobetsi? Patioan begiratu.

  • Langile bat eta Josu: zuen argumentazioa ulertzen dut eta errespetatzen. Eta seguru benetakoa dela eta prest zaudetela familia horren alde borrokatzeko. Orduan, oso erraza da galdera: Astegietako bizilagun arrazista horiek azkenean ez badiote Manzanares-Cortes familiari Astegietan bizitzen uzten, zuek, zuek biok, Langilek eta Josuk, bilatuko diezue pisu bat zuen etxetik gertu, oso gertu, ahal bada zuen atarian bertan?
    Hori egiten badozue, txaparik sartu gabe zerbait praktikoa egiten baduzue, benetan ari zaretela erakusten baduzue, orduan nik zuen aurrean txapela kenduko dut. Ea.

  • Artikulo penagarria, zuzeu.eus-en irakurri dudan txarrena, ez dakit ezagutza falta den edo desinformazio eta manipulazio ariketa den.
    Gainera idazlearen jarrera erasokor hori ikusita, 2. aukera, agian.

    Nik ijituei buruz ez nekien ezer vpo edo babes ofizialeko pisu bat erosi (hipotekatuz noski) nuen arte. VPO hontan badaude pisu batzuk jabetzazkoak eta beste batzuk alokairu sozialezkoak, gestio publikoa dutenak.
    Bertan, ijitu familia edo klan bati 3 pixu egokitu zitzaizkien. Orduz geroztik, klan horretako ijitu askoz gehiago sartu dira, gutxi batzuk alokairuan, gehienak okupa moduan. Horrela ijitu familia edo klan honek arazo ugari sortu ditu. Udalarekin, poliziarekin, hitz egin dugu. Delituak egin dituztenean epaiketak izan ditugu, baina “insolbente”-ak dira, naiz eta BMW bat izan garajean (ordaitzen ez duten garajean, noski).

    Orain “Secretariado Gitano” deitzen den elkarte batek mediazio lanak egingo ditu. Bizilagunen artean landu beharreko gaiak bidu ditugu: zarata, zikintasuna eta higiene falta, vandalismoa, delinkuentzia, pisuetan sartzeko saiakerak (jendea bizi den pisuak okupatzen saiatzea), zorrak (etxeko gastu amankomunak ez ordaintzea) eta mehatsuak (portal batean bizi direnen umeak erasotuko dituztela mehatsatu dute, jendea beldurtuta daukate).

    Ez dut xehetasun gehiagotan sartu nahi, bizilagun batzuk pisua saldu eta alde egiteko asmotan daude. Nik dakidala, ijituak bizi diren etxeetan egoera ohikoa da. Hau gertatu ondoren, jende gehiago ezagutu dut egoera berdinean.

    Egia esateko, etxe honetan bizi baino lehen, ijituei buruz ez nekien ezer eta artikuluan jartzen duenaren antzeko iritzia nuen. Ze inuxentea nintzen!!!

    • Azken portu 2018-02-17 22:31

      Denok ez-arrazistatzat daukagu gure burua ijitoen errealitatea ezagutu arte.
      Nire kasua izan zen osasungintzan lanean hasi nintzen arte. Orduan ezagutu nituen mehatxuak, errespetu faltak langile eta beste erabiltzaileekin, abusuak…
      Artikulua idatzi duen bezalako euskoguai gaztetxoek zer ikasi asko dute oraindik.

  • Langile bat 2018-02-17 14:01

    Aitor, agian zure jendartearen antolakuntza idealean karitate pertsonala da desberdintasun sozialak jasateko modua ( ez dituzula gainditu nahi susmoa daukat). Hori antzematen da zure iruzkinean esaten duzunean ‘ zure etxean bizi daitezela’ edo ‘bila iezaiezu zure auzoan etxe bat’. Klasiko bat. Nire koinataren lehengusuaren lagun batek ijituekin izandako esperientziak bezalakoak.

    Nire euskal jendarte idealean ordea, komunitateak, edo estatuak bederen, guztion eskubideak berma daitezen baliabideak jarriko ditu. Etxebizitza eta elkarbizitza barne. Hortaz, erabaki pertsonalek ezingo dituzte inoiz komunitatearen edo estatuaren betebeharrak ordezkatu. Horretarako franko garaiko ‘Gurutze gorria’ eta karitate katokikoa geneukan.

    Eta eskubide hoien kontra indarkeriaz egiten dituztenei aurre egiten zaie. Lasaitasunez baina era berean guztion elkarbizitza irmotasunez defendatuz. Biolentzia ‘supremazistarik’ ez dugu onartuko ez Gasteizen ez inon.

    • Langile, laburtuta eta lasto guztia kenduta: susmatzen nuen bezala, zuk ere ez dituzula begi bistan eduki nahi eta ez zaudela prest hatz bat mugitzeko ere benetan Manzanares Cortés familiaren egoera konpontzeko. Mitina botatzeko bai, baina ijito familia hau bizilagun izateko ez. Besteei sakrifizioa eskatzeko bai, zeu pringatzeko ez. Betikoa, guay bat.

      • Portzierto, euskaraz “gizarte” da, eta ez “jendarte”. Edozein euskaldunek daki hori, gutxienezko sena badauka. Jendartea jende multzo bat da, plaza batean, azoka batean… Guay konpletoa zara, genero paridak ere zeure egin dituzu txintxo txintxo!

    • Euskoguaiak aukeran 2018-02-18 10:20

      Ezjakina edo inozo konpletoa zara “langile bat”.
      Zure burbuila guai horretatik irten, eta esaguzu zenbat (eta zeintzuk) giza-talderekin dauden “arrazakeria” arazoak gure herrietan.
      Jende askoren ezkerrarekiko mesfidantzak eta urruntasunak, zeurea bezalako planteamendu manikeo eta inozoetan du iturria.

  • Gizarte guztietan eta ez soilik Euskal Herrian ijitoekin arazoak izan badituzte horretarako arrazoiren bat dagoelako da. Baina beti dago Ijitoen “modus operandi-a” ezagutzen ez duena eta horregatik ijito kolektiboa zuritzen saiatzen dena. Debaldeko lana, ijitoak ezagutzen dutenek ez dute bere aburua aldatuko.

  • Argumentu hau ezin da errebatitu, hain guaya bakdin bazara hartuituzu zuk ijitoak zure etxean, auzoan…. Baina hemen arrazismorik ez. Ijito guztiak putakume gazikile ta arrazistak omen, ziur ez duela zerikusirik hemen gehiengo batek adierazten duen arrazismo naziarekin.

    Hau 60 pertsonari galdetu diot.
    Enpresa bat izango bazenu, prest egongo zinateke ijito bati lana emateko?
    Den denen erantzuna izan da EZ.
    Orain euskoguay ez zareten hoiek. Euskaldun hutsa izateagatik inork inoiz ez balizuete lanik emango, zer egingo zenukete? Beraiek baztertzen dira edo leku oron baztertuak dira?
    Gaizkileak badira, zeozer egin badute, eskazazue legeak zigortu ditzan, baina errudunak, ez ijito guztiak.
    Ta jada horrela hasten bagara, batzuk ijitoak nahi ez badituzue, beste batzuk ez ditugu naziak nahi, beraz uste baduzue inolako eskubiderik duzuela inor inondik botatzeko…. berdina pentsa genezake besteok ez? A ez, zuek txuriak zaretela.

    Euskal arrazismo gehiegi da ikusten dena. Ez duzue eskatzen benetako baliabideak horrelako jendea integratzeko ez. Baztertzen dituzue modu guztietan ta gero kexatzen zarete baztertuak baztertuak bezala jarduten dutelako. Bai horixe.

    Betikoa , ez naiz arrazista baina….. Bai arrazistak zarete.

  • “Komunismoa nahi baduzu joan Kubara” koplaren ondoren, modako esaldi berria dator: “ijitoak maite badituzu hartu zure etxean”.

    Ene ustez beste behin betiko egoera bera ematen da: periferiako kolektiboko kide batek (ijito, mairu, toki batzuetako euskaldun, militante politiko, transexual…) zerbait “txarra” egiten duenean, kolektibo horren bizkar jartzen da ardura.

    Historikoki, krisi ekonomikoek beti izan dute ondorio gisa kolektibo periferikoen aurkako gorrotoa igotzea. Gu ez gara salbuespena.

    Portzierto, “eusko gazte guai” kontzeptuak aztoratuta nauka. Jose Angel Cuerda (Gasteizkoa alkatea 1979-99) “eusko gazte guaia” da?

    • Azken portu 2018-02-19 18:47

      Galdera bat: zuri edota zure familiako bati tokatu al zaizue inoiz Ospitaleko gela doble bat ijito batekin konpartitzea? Erantzuna ezekoa baldin bada konpartitu duenari galdetzeko gomendatuko nizuke eta ikusiko duzu esperientziak ez duela zerikusirik zuk aipatzen duzun beste periferiako kolektiboko kide batekin tokatu zaionarenarekin. Errealitate enpiriko batetaz ari naiz.

    • Euskoguaiak aukeran 2018-02-19 21:32

      ijito, mairu, toki batzuetako euskaldun, militante politiko, transexual…?
      Ez Beñat. Utzi ezkerreko militante hipereredugarriaren eskuliburua eta begiratu zure ingurura, asko eskatzea ez bada.

  • Alfer alferrik ari gara eztabaidan. Bizipen ezberdinak ditugu eta ikuspuntu ezberdinak. Heltzen da puntu bat non eztabaidak zentzu guztia galtzen duen. Kasu honetan, niretzat, “periferiako kolektiboen” artean Manzanares Cortes familia eta militante politikoak parekatzen direnean. Akabo. Agur.

  • ganbaratxotik 2018-02-19 18:43

    Gaur goizean Euskadi Irratian euskera argi eta dotorean Ijito etniako neska batek hitzegin du. Emakume ijitoen hiru zapalkuntza-mota aipatu ditu: Ijito izateagatik, emakume izateagatik eta heziketarik ez izateagatik. Elkartea osatu zuten (ez dut izena gogoan) eta egoerari buelta emateko lanean nola dabiltzan ederki asko azaldu du, bertako erakundeekin elkarlanean.
    Neska hori euskalduna da. Gutarra da. Bertako Rh-dun asko baino gehiago egiten ari dena Euskal Herriaren eta euskeraren alde. Hain zuzen, euskal kultura sustatzen bere kolektiboan. Zergatik horrelako gorrotoa? Horrelako bedurra mestizaiari? Hori baino konfiatza gehiago beharko genuke gure buruarekin.

    • Hortaz, ijito euskaldun bat dagoenez ezagutzen ditudan ijitoak maite behar ditut nahiz eta laborariei lapurretan aritzen diren, kalea zikinkeriaz beteta duten, gauean musika topera duten, droga munduan aritzen diren, medikuak mehatxatzen duten, “gorrilla” lanetan aritzen diren (ordaindu edo kotxeari zerbait egin)…
      Nazkatuta nauka “zapalduen” kolektiboan egoteagatik automatikoki onak izan behar direla ezartzen duen pentsamenduak.
      Historikoki eta hainbeste lekutan hain ospe txarra izateko arrazoiren bat egongo da.
      Haiek dira baztertzen direnak gure gizartearekin talka egiten duen bizimodua mantendu nahi dutelako eta gainera kasu honetan, Pichien gaizkikeriak ondo ezagunak dira.

      • “Hortaz”-era arte, ondo zihoazen… baina hortik aurrera…
        Ea zer iruditzen hau: hortaz, aurreiritziak ahal ditudan neurrian kontrolatu egingo ditut, eta pertsonak egiten dutenagatik epaituko ditut, eta ez bere auzokideek, kuadrillakoek, jazkerakoek, arrazakoek… egiten dutenaren arabera. Hasiera ona litzake.

      • ganbaratxotik 2018-02-20 10:13

        Maite? Nik ez dut ijitoen etnia maite. Errespetatu eta maite hitzen arteko diferentzia badagoela uste dut. Handia filmean ” ¿es retrasado?, no es vasco.” zioen batek. Hots euskaldunak baztertua izan den gutxiengoak orain beste gutxiengo OSO bat, kolektibo osoa kriminalizatu zenbaitzuk delinkuenteak edota bizimodu arras desberdina dutelako gurearekiko? Beldurra nagusitzen ari den jendartean zer besterik espero? Trump-haizeak heldu dira hona ere, zoritxarrez. Pasako da.

        • Zu izan zara gorroto hitza erabili duzun lehena, horra hor “maite” erabiltzearen arrazoia. Dena den, errespetatu aditza nahiago nahi baduzu alda ezazu. Halere, Ijitoak ez direnentzako kaltegarria den haien bizimodua ez dut errespetatuko. Badirudi orain bizimodu kaltetsuak salatzea debekatuta dagoela minoria bati buruz ari garenean. Haien bizimodua bere kolektiboaren kulturaren parte da eta beraiekin harremanetan egotean ikusten da munduan zehar zabaldutako esteriotipoak eta aurreiritziak zilegiak direla nahiz eta “paiotu” diren ijito gutxi egon.
          Kriminalizatuak izatea nahi ez dutela? Ba alda dezatela besteekiko harremana, inork ez dio ezer leporatuko komunitate barnean egiten dutenarengatik baina droga saltzeari, mehatxuei, lapurtzeari, iruzurrei… uko egin behar diote.
          Ijitoen aurkako haizeak beti egon dira Pichiak bezalakoak motzaile komunitatean nagusi direlako, ez da azken orduko moda bat.

    • Euskoguaiak aukeran 2018-02-19 21:35

      Horrelako ijito-jende jator askoa ere badago, noski.
      Inork ez du esan ijito guztiak gaizkile direnik. Artikulugileak aldiz, arrazista deitu die Pitxitarrak auzoan nahi ez dituztenei. Baina manikeismoa eta onkeria hain daude errotuta gure artean…

  • Aztegietar auzokideak komunitatean antolatu dira euren ume, zahar eta familiak babesteko. Zenbaitek arrazismoa eta aurreiritzi-kontua dela pentsatzen badute ere, aztegitarrek jakin badakite Abetxuko edo Otxarkoaga auzoko gertaera berdinak izango dituztela (okupazio ilegalak, lapurretak, heriotza-mehatxuak, indarkeria eta aiton-amon apal batzuen hilketa) baldin eta ez badira antolatu eta tinko jartzen, ez baitute nahi gaizkile-klan batek auzo oso baten, hots, beren senide eta lagunen bakea baldintzatzerik, eta hori munduan dagoen ekintzarik zilegiena da, hau da, zure jendearen ongizatea defendatzea.

    Indibidualismoa, berekoikeria eta hedonismoaren garaiotan, herritarrak antolatu dira. Gaur gaizkile-familia baten aurkako erantzuna da, bihar banketxeetako lukurreroren, komunikabide manipulatzaileen edo indar okupatzaileen aurka izan daiteke. Batzuentzat, ordea, para-faxisten edo nazien kontua da, beren eskema ideologiko estuetatik ateratzen den herri-mugimendu adierazpen bat delako. Mantra ezkertiar liberalarekin (feminismoa, lgtb, errefuxiatuak…) baliokidea ez dein edozein herri-mugimendu da arrazista, faxista etabar. Tira, jende horrentzat faxisten kontua bada komunitate bat bere kabuz antolatu eta benetako arazoen aurrean erreakzionatzea, bejondeiela bada faxistei.

    “Los pichis” familiaren eskubideak aipatzen dituzte. Noiz aipatuko dituzte familia horren (eta tankerakoen) betebehar eta erantzunkizunak? Zein eskubide zor zaio herritarrak lapurtzeaz, auzotarren etxeak okupatzeaz eta narkotrafikoaz bizi denari? Eskubideak erantzunkizun eta betebeharren eskutik doaz, edo hala behar lukete. Aztegietarrak oro har familia zintzo, langile eta apalak dira, ez al zaie zor beraiei ere lasai eta baketsu bizitzeko eskubidea? Nortzuen eskubideak dira zilegiago?

    Argi dago Zuzeuko iruzkingile batzuentzat ijito horien interesak daudela aztegietarren gainetik. Aberrikide eta langileen aurkako traizio-kirats nabarmena atzeman daiteke horien iritzietan. Nire ikuspegitik behintzat, euskal langileak kaltetzeaz bizi diren elementu parasitoei ez zaie eskubide minimorik igorri behar, eta berdin du gorbataz edo txandalaz jantzita badoaz, euskaldunak edo ijitoak badira, goi edo behe klasekoak badira…
    Azkenik, hemen familia edo klan zehatz batetaz ari gara. Baina iruzkingile liberal-ezkertiarrek ijitoen aurkako arrazakeriaz hitz egin nahi dute. Hitz egin dezagun bada. Ijitoek 600 urte daramate iberiar penintsulan. Cervantesek berak deskribitzen zituen lapur eta gaizkile moduan “La gitanilla” eleberrian. 6 mende geroago, oro har etnia gatazkatsu eta lumpen bat izaten jarraitzen dute, bai hemen, bai Frantzian, bai Hungarian, eta bai India aldean ere. Horretaz gain, espainiar ijitoen %90a euren artean ezkontzen da, beraz irizpide erabat endogamikoa dute. Egun ez litzateke ijitorik existituko lur hauetan horien jarrera inguruko herriekin mestizatzea balitz. Baina hori ez da horrela izan, ijitoek oro har nahiago izan dute aldendurik biziraun euren klan edo familia-sistema etnikoen baitan, euren balio-kode propioarekin, euren ohiturazko bizibide eta kultura lumpenarekin.

    Printzipioz nik ez dut arazorik asimilazioaren aurkako jarrera etnizista horrekin. Nahi bai euskaldunok antzeko jokabide bat bagenu. Kontua zera da: euren bizimodua inguruko bizilagunen bizkarretik eta kaltetan oinarritu dela betidanik, eta jada aspaldiko tentsio horrek nabarmenki igo duela gora ijito-familia asko narkotrafikoan sartu direnetik 80. Hamarkadatik aurrera, eta gerora minorien aldeko lege politikoki-zuzenen babespean kasta ukiezin bihurtu direnetik.

    Horren aurrean, zer irizpide hartu? Jendeak ijitoen aurka egiten duenean, eurak bloke monolitiko baten moduan elkartzen dira euren kideak defendatzera, kide horiek hilketa edo lapurreta baten errudun badira ere. Alegia, erabat korporatibista da euren jarrera. Abertzale askok ere berdina egin izan dugu indar okupatzaileek militanteak atxilotu izan dituztenean. Ba horixe bera izan beharko litzateke euskal korporatibiston irizpidea afera honetan, hots, euskaldunak edozeren gainetik babestea edozein mehatxu arrotzen aurrean, izan ijitoak, espainiar okupatzaileak, bankuak edo Europar Batasuna. Eta, jakina, aipatu gabe doa ijitoak ez direla euskaldunak ez kulturalki, ez genetikoki ez hizkuntzaren aldetik, horietako bakan batzuek euskaraz zertxobait hitzegin badezakete ere.

  • Nik neronek erranen nuke ijito gehienak, beren arteko ezkontzak direla eta, sikopata hutsak direla, ez dut bat bera ere normala ezagutu, eta bat baino gehiago ezagutu dut. Elkarbizitza ijitoekin? Hori dioena edo ez ditu ezagutzen edo euskoguai ergela da, azken urte hauetan bolo-bolo dabilena. Hi! Eraman itzak hire etxera! Baina ez esan niri lagundu behar diedanik, zeren, horiek ez dute horren behartik, ez dute nahi, kaka burutik behera egin nahi digute, eta zuek hain lasai!. Ez dute gurekin bizi nahi, gure lepotik ahal bada bai, matxistak ezin ahala, xenofoboak, kriston larrua dutenak, behar izanez gero, euren ustentan jakina, ezin indarkeriazaleak, analfabetoak, hala erabakita, hau da, ez dira geu, eta oso espainiarzaleak.

  • Kakati gizajoak xD pena ematen duzue XD ! Eii!!Nere auzora holako mehatxuekin etortzea ezta pentsature, aittu!!? Burua txikitu beharko diogu elkarri bestela.vMakilekin eta taldean matoi koldarren moduan? Kobarde zapaltzaile euskalneofatxa guai nazkarriak. Zuek bai bizilagun gogaikarriak.
    Arrazistak gure auzoetatik at!
    Nere herriko lagunak… haiek neri paio, nik haiei txatxo, guk zuei TXATXU!!!

    • Ezkerra ijitoez arduratzen. Baina ijitoak ezkerraz paso. Euskaldunetaz bezala.

      Katalunian argi geratu zen, ijitoak Guardia Zibil eta Espainiar poliziaren lagun.

  • Euskoguaiak aukeran 2018-02-21 20:49

    Ba, segi hire txatxoekin lasai, hamalaugixon kokolo handi.