Afrikatik datorren immigrazioa. Galderak.

Afrikatik datorren immigrazioa. Galderak. –

Afrikan, gaur egun, 1.300 milioi pertsona inguru daude. Biztanleria hazten da, erritmo geldiezinean, emakume bakoitzak batez beste ia 4,5 ume dituelako eta hilkortasun-tasa jaitsi delako. 2025 urtean, 1.500 milioi izango dira. 2050ean, 2.500 milioira heldu eta 4.000 milioira, 2100 urtean.

Europa zahartzen eta biztanleria galtzen ari da, ordea. 2050 urtean, 706 izango da. 2100ean, 645ra jaitsiko da.

Eta Euskal Herria? Gaur egun, 3 milioi gara. 2050 urtean, aurreikuspenek diote, 2,5 milioi hitz izango direla. Arrazoia? Emakumeok 1,5 ume ditugu.

2100 urtean, 2 milioira murriztuko da (immigrazioa kontuan hartu gabe).

Duela urte batzuk, exodoa gertatzen ari da, Europatik Afrikara.

Gure kaleetan ikusten dugu. Agerikoena hau da: Kalean legez kanpo saltzen, supermerkatuetako ateetan eskale moduan… Badira beste batzuk arrantzale, nekazari, garbiketa edo eraikuntza lanak egiten, eta baita delikuentziara edo ekonomia beltzera jotzen dutenak ere (lanean, baina alta eman gabe). Baina denek dute, jakina, osasun, hezkuntza edo etxebizitza eskubidea.

Egoera larria da. Horrez gain, arazo hau gero eta handiagoa izango da. Afrikan biztanleria etengabe handituko da 100 urtez gutxienez. Hona datozenak formakuntza gabe datoz gehienak. Gure gizartean, ordea, langabezi tasa altua dago. Eta gainera, kualifikazio gabeko lanak, gero eta gehiago, makinek egiten dituzte.

Afrikatik datorren immigrazioa. Galderak.

.

Hortaz, galdera: mugak kendu behar dira eta nahi duten guztiak sar daitezela? Edo, sartzen utzi baina kopuru mugatuan? Eta horrela bada, nortzuk bai eta nortzuk ez?

Eta europarrak, afrikarrak laguntzeko, eskua sartzen badute, ez ote dute batzuek injerentzia bezala ikusiko?

Beste arazo kezkagarri bat: Europan zehar immigrazioaren aurkako eskumako alderdiak indarra hartzen ari dira. Austria (Lehen ministroa immigrazioaren aurkakoa), Suedia (immigrazio aurkako alderdiak %12 du), Italia (Salvini Lehen Ministroa da), Alemania (besteak beste, AdF alderdiak Bundestagen %12a du), Frantzia (Fronte National)… Haiek argudiatzen dute, bertako europarren baloreak, ohiturak, hizkuntzak… galdu edo ahulduko direla, are gehiago, jatorrizko biztanleak gutxiengoa izatera pasatzen badira. Alderdi horiek boterea lortzen ez badute ere, presioa egiten diete beste eskumako alderdiei eta, askotan, immigrazioaren aurkako jarrera hartzen dute (adibidez, Merkel-en kasua)

Euskal Herrian gainera, beste arazo bat dugu. Euskara bultzatu nahi badugu, zer eragin edukiko du hainbeste kanpotar sartzeak? Gehienek euskara ikasi eta erabili nahi izango dute?

Espero dut irakurleen intereserako izatea artikulu hau.

Ikusten denez, galdera asko daude. Norbaitek informazio eta iritzi gehiago badu, eman dezala, mesedez.

 

Oharrak:

2100 urteko aurreikuspenak aldatu daitezke, baina oraingo jaiotza tasetan eta horien joeretan oinarritutako datua da. Artikulu hau egiteko, Aitor Mezoren laguntza izan dut.

Afrikatik datorren immigrazioa. Galderak.

58 pentsamendu “Afrikatik datorren immigrazioa. Galderak.”-ri buruz

  • Nahi ta nahiez, datu bat gaizki egon beharra dago. Euskal Herriko biztanleriarena 2030. urtean. Ezinezkoa hamabi urteetan 500.000 biztanle galtzea.

  • ikaragarriak ugalkortasun tasa horiek, bai Afrikakoa eta bai Euskal Herrikoa. Beldurgarriak, benetan.
    Afrikak Mundua jarriko du arriskuan. Eta Euskadunok gure herria. Hori bai, zio kontrakoengatik.

  • euskaldun bat 2018-08-04 10:15

    “Gehienek euskara ikasi eta erabili nahi izango dute?”, galdetzen duzu. Jar zaitez etorkinen lekuan, pentsatu adibidez Mauritaniakoa zarela eta Europara joan nahi duzula bizi hobeago baten bila. Bidea egin eta azkenean zori hutsez, Euskal Herriko lurretara iritsi zara. Non bizi zaren galdetzen badizute, zer erantzungo zenuke? Espainian, noski. Eta axola ahalko litzaizuke urte batzuk lehenago diktadura bat egon zela, euskaldunek genozidioa jasan zutela, Euskal Herrian euskararen erabilera ehuneko hamarrera ez dela iristen eta bi urtez behin korrika egiten dela? Ez, normala den bezala. Hobeto bizitzeko, aurrezki guztiak bidean gastatu dituzulako, hobeto bizitzeko ingelesa ikasi beharra badago ikasiko duzulako baina ez ehuneko hamarrera iristen ez den hizkuntza hori eta genozidioa jasan dutenekin elkartasun kontuetan hasiko ez zarelako, zure jatorrizko herrian ere hamaika genozidio ikusitakoa zarelako eta hemen, amestutako bizitza hobe hori lortzen nahiko lan duzulako. Hau da, euskara eta euskaldunak te la sudan y te la sudaran siempre. Baina gainera ez dago hain urrutikoekin kontu eske ibili beharrik. Zer egin dute Espainiatik Euskal Herrira etorritako etorkinek? Integratu al dira inoiz euskal kulturan? Zenbatek ikasi dute euskara? Eta hala ere, jasan ditugun guztiak jasan ostean, harrigarria da euskaldun batzuk inmigrazioari dioten debozioa. Inmigrazioaren aurka egotea eskuinekoen kontu bat bezala sinplifikatzen da. Zer sinplifikazio inozoa da hori? Hori ez da egia inondik ere. Globalizazioaren alde eta aurka daudenak, hori da gaur egungo banaketa, eta ez eskuin-ezker banaketa. Eta banaketa berri horretan eskuin eta ezker joerakoak nahastuta daude. Eta jende asko globalizazioaren aurka dago, jendea nortasun propioa galtzearen aurka dago, globalizazioa = progresoa = ezkerra engainuaren aurka dago. Bertako jendea ikusten duzu bertako kultura guztia eduki oroz hustutzen gaizki ulertutako kultur aniztasun-progresista baten izenean. Ez dira ohartzen, estruktura eta korporazio handi horien mesedetan ari direla soilil, zerbait nahi badute horixe da eta, nazionalismo guztiak ezabatzea mundua errazago gobernatzeko.

  • Errefuxiatuak eta inmigranteak jasotzea eta euskal kultura, hizkuntza eta nortasun nazionala mantendu eta zabaltzea da egungo ezkertiar batzuen ametsa edo helburua. Galderak hauexek lirateke: Posible al da hori? Nola? Eta erantzuna amets hiru defendatzen dutenek eman beharko lukete… Nik oraindik ez diet entzun…

    Ezkertiar horietako baten bat hemendik baldin badago, erantzutea edo argi pixka bat ematea eskeruko nioke. Benetan.

  • Etorkinek, beti izan dira, historikoki, euskara eta euskaldunen nortasunaren etsai. Zergatik?gure hizkuntza beti kolono/kolonizatuaren dikotomiaren erdian aurkitu delako. Zer izan zen 60 eta 70.rren hamarkadetan emandako espainiatik etorritako etorkinen uholdea? Genozidio linguistiko eta kultural bat. Eta zer izaten hari da adibididez latino jatorria duten dozena eta dozenaka mila etorkinen jarrera euskal nortasunarekiko? Genozidiorena. Eta guzti hori gure herria, kolonia frantses/espainol bat besterik ez delako gertatzen da. Nik ez dudana ulertzen zera da; bere burua euskalduntzat duten politikariek edota pertsonek nola ez duten erreflexio hau egiten. Eta bukatzeko ohar bat; norbaitek idatzi honetan raziamo edo xenofobiaren arrastorik ikusten baldin badu ez du ezer ulertu.

  • “Hona datozenak formakuntza gabekoak” omen datoz, diozu, Maider.
    Ni ere uste horretakoa nintzen, landa lurretatik zirela zetozenak, batez ere nekazariak zirela. Bai uste horretan, baina egiaz irietatik datoz eta gehienak, gutxi edo asko, ikasketak egin dituztenak.
    Beraz, beren lurretako ikasieenei aterpea ematen badiegu, zer ari gara, herri horiek laguntzen edo pobretzen?
    Uste dut on baino kalte gehiago ari garela egiten.

  • Zurekin ados.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2018-08-04 22:08

    Iparraldean ere Frantzia guzitik datorren inbasioarekin herria arrozten ari da gero ta gehiago. Duela laurogei urte era bat euskalduna zen Uztaritze bezalako herri batean, orai ez gara %25a gehienez. Des-eukalduntzea eta inbasioa batera doaz.
    Bainan hemen bada diferentzia bat:
    Askotan etorkinak ez dira pobreak, diplomak eta baliabideak badituzte; heldu dira bizitzera guk haiei saldutako etxeetara eta lurretara, denbora berean gu haien herrira joaiten garelarik ikastera edo lan bila.
    Ikastolek ezin dute nehundik ere desastre hau konpondu
    Beren burua euskalduntzat duten politikariek nahiago dute ez ikusiarena egin, gainera ezin dute ezer erran, goresten duten delako euskal elkargoan biztanlegoaren erdia ja frantses peto petoa da eta

  • 60. eta 70. hamarkadan etorritako espainiar uholdeak erabat aldatu zuen Euskal Herriaren paisaia linguistiko, politiko eta kulturala. Esaterako, guztiz euskalduna zen Eibarren orain %23,4koa da euskararen erabilera (1900-6.459 biz, 1950-16.372 biz, 1970-37.229 biz).

    Etorkin uholde berri honek Euskal Herria berriz astinduko du eta oraingoan gurean are eta gogorrago joko du kontuan izanik etorkinen jatorria kulturalki oso ezberdina dela. Gainera, biziki kolonizatuta dago gure herria eta ezingo ditu arazo berri hauei aurre egin.

    Demografia nazioen patuen oinarria da, hots, nazio batek iraun dezan naziokideen belaunaldi berriak behar ditu. Baikorren batek esan dezake etorkinak euskaraz ikasiko dutela eta horren ondorioz Euskal Herria bizirik irauteko aukerak izango dituela, baina nik dakidala Ipar Irlandako unionistak eta errepublikazaleak ez dira nazio bereko kideak nahiz eta biak ingelesez aritzen diren. Nazioa ez da hizkuntza kontua, nazioa etnia eta bere ethosaren kontua da.

    Harrigarria da euren burua independentistatzat duten horiek ideologia globalistak hedatutako estimulu emozionalak gidatuta hainbeste kaltetuko duen fenomenoa sostengatzen ikustea.

  • Ados. Nola gustatuko litzaidake Egibar, Arnaldo edota bere burua abertzaletzat duten ordezkariren batek zure iruzkinari erantzun bat emango balio baina isiltasuna bakarrik jasoko duzu ….

  • Argi eta garbi. Des-eukalduntzea eta inbasioa batera doaz.
    Euskal herri askoren bilakaeraren erretratu fidela egin duzu, Beñat.
    Eta ez, Ikastolek ezin dute nehundik ere desastre hau konpondu.
    Eta bai, beren burua euskalduntzat duten politikariek nahiago dute ez ikusiarena egin,
    Desegiteko bidean goaz… adore eta gaitasun falta hutsez.
    Euskal herritik Postal herrira ziztu batean.

  • Ñabardura bat Prez. Jatorri latinoko etorkin gehienak espainiarrak ditugu egun ere. Baina ez dira etorkin gisa zenbatzen. Ugazabek fokoa jarri dute atzerritarretan, gure estatukideen eragina haiena baino askoz handiagoa izan arren.

  • euskaldun bat 2018-08-05 13:00

    JJ-k dioenaren harira: zenbatetan entzun izan dudan etorkinekiko kexua edo ardura eta nik horrelakoetan esan, “ez da gauza berria, gezurra dirudi, herri guztia espainiar etorkinez beteta dugu eta horretaz inoiz ez zara kexatzen”. Hori esaten dudanean, jendea (euskal abertzaleak) isildu egiten da, irribartxoren bat egiten dute eta ez dakit nola adierazi, deseroso sentitu izango balira bezala antzematen zaie, ez dute gaiarekin jarraitu nahi. Eta nik beti horrela ikusi dut, gai hori (espainiar etorkinak), gai-tabua da Herri honetan. Inork ez du horretaz hitz egin nahi eta aldiz belodun bizpahiru emakume kaletik ikusiz gero alarma guztiak pizten zaizkie. “ZUZEU” foro honetan bertan espainiar etorkinek egin duten kaltea aipatu izan dudanetan, berehala isilduarazi nahi izan didate eta argumentua beti honakoa da: Herri honetako langile klasearen borrokan lan handia egin dutela espainiar etorkin horiek. Eta nik galdetzen diot neure buruari zer borroka eta zer letxe saltzen ari zaizkidan hizkuntza bera ere mespretxatu badute? Eta goiko iruzkin hauek irakurri ditudanean arraroa egin zait, espainiar zein frantziar etorkinek eragindako genozidioa aipatzen entzuten dizuedan lehen euskaldunak zarete.

  • TABUA da, bai. Espainiar-frantziar errelatoa irentsi dutelako abertzale gehienek ere. Eta langile etorkin espainiarren kasuan, haiekiko konplexua eta onkeria agerikoak dira. Ematen du langile zapaldu batek ezin duela era berean zapaltzaile izan. Eta tamalez, horietako askok, denak EZ, baia askok bai, kolonoak bailiran jokatzen dute.
    Baina kontuz agerikoa dena ozen esatearekin…

  • Pello Eizagirre 2018-08-05 14:12

    Kaixo Benat. Gaur bertan Pako Aristik dakarkigu BERRIan: “ Nafarroaren 1512ko konkista ondoren, XIX. mendeko Bizkaian, Lapurdin aro ezberdinetan, XX. mendean 60ko hamarkadako Bizkaia eta Gipuzkoan, 2000.etik aurrera Lapurdik izan duen frantses jubilatu eta langabetuen inbasioa… Europako inongo estatuk onartuko ez lukeen bezalako jende uholdeak, herri bezala desagertzeko arrisku seguruaz oharturik, onartu behar izan ditugu guk, ez genuelako muga arrazionalak ezarriko zituen estaturik.”
    https://www.berria.eus/paperekoa/1992/016/001/2018-08-05/bide_zuzenetik_goaz.htm

    Idazki osoa gomendagarria da.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2018-08-05 16:02

    Bai Pello gomendagarria Pakorena!
    bere liburuak bezala, independentziaren paperak, euskararen isobarak…
    Bainan jubilatez eta langabetuez gain bada ere lan hobe baten bila datorrena, zeren eta, gehiegitan, teknikari esperimentatu bat kontratzeko unean hemengo enpresa apurrek kanpotik jinarazi behar baidute norbait euskaldunik aurkitu ezinean..
    Populu aldaketa baten aurrean gaude.
    Dena hasi zen 1789 urtean iraultzaile frantziarrek lapurdiko biltzarra suntsitu zutelarik beste bi probintzien fueroen aztarnekin batera;
    Horretan ikusten da gertakari historiko ahantzitutako baten ondorio ikaragarria.
    Merkatal ganbarako formakuntza arduradun bat berrikitan erranik, urtero sartzen da 12000 biztanle berri eta kanpora joaiten 8000 gazte ikasketa edo lan bila.
    Sabuespenak salbuespen, etorkin langile espaniol edo frantses askoren ideologia inperialistari dagokionez, Simone Weil filosofo frantsesak( ez araiz berriki zendu den politikariak) ezin hobeki esplikatzen du nola nazio inperialista haundienak ( frantzia batez ere) nausi bilakatu diren txertatzeko izpiritu inperialista eta kolonialista beren klase esplotatueneetan ere bai. Haientzat da manera oso erraza eta eraginkorra barruko bake soziala mantentzeko kolonisatuen mespretxu partekatuari esker.
    “l’Enracinement” bere liburu famatuan, “sentiment de fausse grandeur” edo “haunditasun faltsuaren sendimendua” deitzen du inperialismoak bere langile klaseari txertatzen dion eritasun morala.
    Liburu hau “Las raices” Trota argitaletxean erdaraz aurki daiteke.
    Zer pena euskaraz itzulia ez izana!

  • zer iruditzen gaurko Gara-ren editoriala?

  • euskaldun bat 2018-08-05 17:10

    Ba… editorial hori idatzi duena errealitate orotik at bizi da. Den-dena sinplifikatzen du. Badirudi, PPkoek etorkinen aurkako jarrera dutenez, aurka egin beharragatik, beste ezergati gabe etorkinak hartzearen alde egon beharra dagoela. Alderantziz izan balitz, ziur nago etorkinen aurkako editorialak idatziko lituzketela eta esan, herri hau desagerrarazteko inmigrazioa erabiltzen ari dela PP. Gero, itotzen ari diren neska-mutikoak erabiliz eta humanismoa goratzartuz inmigrazioaren apologia egiten du, gainerako guztiak pertsonak izango ez bagina bezala eta ez bihotzik ez errukirik izango ez bagenu bezala..Eta dena espanol hutsez idatzia. Eta nork defendatu behar du euskal etnia? Bai, euskal etnia, bai! Eta ez langile klasea, sozialismoa eta kaka guztia euskal gai orokin nahastuta!

  • Gararen editorialak kapitalismo globalistak zabaldutako betiko topiko emozionalak errepikatzen ditu, hau da, afrikarraren giza kapitala espoliatzen jarraitzeko mezua.

    Badirudi ahaztu egin zaiola Afrikaren demografia krisia eta horrek Afrikako lan munduan duen eragina, lehen munduko kontsumo maila altua edo Afrikan dauden multinazionalen tratua (honen aurka aritzea kapitalismoa erasotzea litzateke eta ezaguna da ezker aurrerakoia kapitalista/kontsumista hutsa dela), Afrikarrak Europan finkatzeak ez duela Afrikaren arazoak konpontzen (Europan egoteak haien ama lurrarekin duten sustraiak zapuzten dizkie), langile-masa berriak langabezia-tasa altua duen Europan soldatak jaisteko balio duela (Marxen “Reserve army of labour”).

    Gainera, dena ikuspegi ekonomiko batetik planteatzen du ekonomia hobetzen dutela esaterakoan. Baina, dena al da ekonomia? Ez al dira kultura, hizkuntza, etnia, belaunaldiz belaunaldi garatutako ethosa, historia, nortasuna eta herri egiten gaituen beste abarrak ekonomia baino faktore garrantzitsuagoak herri baten bizirautean?

    Afrikak bere arazoak ditu eta afrikarrak dira haien zapaltzaileen, bertako tirano eta multinazional basatien, aurka altxatu behar direnak.

  • ba ni guztiz nago migrazio librearen alde. Eta ez aipa, otoi, euskararen etorkizunean horrek izango bide lukeen eragina. Ni Hernanin bizi naiz, eta jakingo bazenute zenbat kostatzen den Hernani bezalako herri bateko kale-tabernetan (Gipuzkoa euskaldunekoan) euskara entzutea, baita euskara dakitenek bakarrik osatutako tertulietan… Uf! Zer ilusioa egiten didan aldian behin kalean arabiera entzuten dudanean. Nahiago askoz ere arabiera, espainiera baino.

  • Alpargatero 2018-08-10 12:25

    Arazoa handia da, eta gero eta handiagoa izango da erremediorik jartzen ez badiogu; ezin dugu horrela jarraitu, non eta ez dugun bure bizi-modua eta bizi-maila betiko galdu nahi, eta gure seme-alabei errepublika africano-islamiar bat utzi herentzian.

  • eta nola eman buelta? alderdi politiko guztiak eta komunikabideak “erosiak” baldin badaude?

  • zeren arabera jartzen da zerrendan lehena Zuzeuko “eztabaidak” atalean? mezuen kopuruen arabera? orduan zergatik dago artikulu hau bostgarren postuan??

  • ZuZeu

    Ez bakarrik mezu kopuruaren arabera; argitaratze datak ere badu zerikusia. Argitaratu eta aste betera, esaterako, behera egiten dute sarrerek.

    • Maider Fernandez
      Maider Fernandez 2018-08-10 19:52

      Komentatu didate zerbait txarto dagoela erantzun sistemarekin. Nik zuzenean komentarioei erantzun ahal diet, baina logeatua nagoenean.
      Logeatuta dagoen jendearen erantzunak beti behean agertzen dira.

  • euskaldun bat 2018-08-10 17:50

    Josu Landaren jarrerarekin bat datorren jende asko dago gure inguruan: bere buruaz beste egiteko joerak hartzen dituztenak. Hernanin euskara ez duela entzuten eta hortaz arabiera ere entzutea nahiago! Geroz eta okerrago, orduan eta hobeto, ez?!

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2018-08-10 19:05

    Hor eta hemen irakurri, ikusi eta entzuten denarekin, batzuetan beldur naiz kolonizazio pean sobera luzaz pasiboki egon izana gatik , ezin onartuzkoa sobera luzaz onartu izana gatik, ez garen gure gaitasun intelektualak galtzen ari, bai eta gure baitako estimua ere.
    Ordu da iratzartzea.

  • Soberan frogatua dago Afrika, Ekialde Hurbila eta Hego Amerikako immigrazioa deliberatuki planifikatu eta buruturiko prozesu bat dela.

    1974ean argitara eman zen Kissinger Txostena (NSSM200) izenekoa, eta bertan mehatxu bezala agertzen da 3. Munduko demografiaren gorakada, izan ere, AEBk nahitaezko ditu herrialde horietan ustiatzeke dauden baliabide naturalak bere hegemoniarako. Herrialde horien gorakada demografikoak industrializaziora eta garapenera eraman ditzake herrialde txiroak, eta, halako batean, baliabide horien jabe egin eta eurentzako eskuratu ditzakete.
    Guzti hori ekiditeko, natalitatearen kontrako eta herrialde horiek bertako gazte jendeaz hustutzeko estrategiak abiatu ziren eta ezkerra izan da estrategia horien defendatzaile nagusia. Ez soilik 3. munduko herrialdeetan, baita garaturikoetan ere, Euskal Herrian kasu.

    Iritzi publikoaren aurrean Gobernuz Kanpoko Erakunde (ONG) moduan agertzen direlarik, ezkutuan operatzen dute elite ekonomiko inperialistaren agindupeko mafiek, Afrikako herrialdeetan komunikabideen bidezko propagandaz eta promesa faltsuez jendea emigratzera animatuz, tokian bertan eta interneten irekitako “bidai agentzia” bitartez migratzaile-taldeak eta ibilbideak antolatuz, azkenik afrikar horiek Europar Batasunak finantzaturiko barku “solidarioetan” jasotzeko Libiako kostaldeetan gerora Italia, Grezia edo Espainiara eramateko. Etorkinen familia eta auzokideek fede onez baturiko diruaz aberasten direlarik bide batez (3000 eurotik gora). Guzti horri gehitzen bazaio toki horietan deliberatuki uztarturiko pobreziaren eta bizi-baldintza txarren betikotzea, ondorioa Europak egun pairatzen duen inbasioa da.

    Hala, urteak daramatzagu esaten immigrazio hau ez dela fenomeno natural bat, hots, guztiz planifikaturikoa dela, eta gainera ez dela onuragarria ez euskaldunontzat (jada abian den ordezkapen etniko eta kulturala azeleratuko duelako, gizartearen kohesioa eta bake soziala kaltetzeaz gain) ez eta 3. munduko herrialde horientzat ere, euren giza kapitalik garrantzitsuenaz hustuak direlako, gazteriaz alegia. Gazterik ezean, nork egingo du lan euren herrialdeen garapenean? Nork egingo du iraultza euren bizi-baldintzen hobetzearen alde? Nork zainduko ditu bertoko agureak denak Europako kaleetan badaude mantero, mafietan edo uzta jasotzen?

    Horren aurrean, zer egin dezakegu euskaldunok? Bada, lehenik, immigrazio hau defendatu eta justifikatzen duten alderdi politikoak bozkatzeari utzi (baita abertzaleak ere, ezker abertzalea eta pnv kasu) eta gure sentiberatasunez aprobetxatzen diren komunikabide, ekimen eta erakundeak boikoteatu (ongi etorri errefuxiatuak modukoak). Eta soilik babestu euren jaioterria hobetu eta garatzera bideraturiko ekimenak

    Edozertan lagundu nahi bada, badugu erronka handi bat gurean ere: euskal nazioaren biziraupen etniko eta kulturala.

    Desagertzen ari gara demografikoki (1,1 ume familia bakoitzeko), euskaldunaren akulturazioa aurrera darrai eta hori argi geratzen ari da, ez soilik euskararen erabilpenaren galeran, baita gure bizi-modu, ohitura eta balio geroz eta kosmopoilta, moderno eta kolonizatuetan. Argi geratu da alderdi abertzaleak ez direla lagun xede horretan. Ez diote sekula erreparatu euskal demografia eta ordezkapen etniko-kulturalaren arazoari. Aitzitik, arreta handiagoa jarri izan dute demografia hori kaltetzen duten kontuetan: abortuaren onespena (100.000 abortu urtean Espainia-mailan), neska eta mutilen arteko gerra genero-ideologiaren bitartez, ugalketara bideratuak ez dauden sexu-nortasunen promozioa, balio tradizionalen kriminalizazioa…

    Horren aurrean, euskara, euskalduntasuna eta euskal haurren jaiotza mesedetuko dituzten ekimenak behar dira, besteak beste, eta herritarroi dagokigu horiek sortu eta garatzea, herri mailako mugimendu eta ekimenen bitartez. Beste aukerarik ez dut ikusten momentu hauetan.

  • Oier: esan dituzu esan beharrekoak, baina ez dizute erantzunen. Hemen edonismoa da predikatu aspadian. Eta hori mozorrotzeko nolabait, festa eta borroka leloa darabilte. Azkenean, jakina, dena da festa.
    Eta zer esan beste batzuen predikuaz? Arrakasta, dirua, kosmopolitismoa eta hutsalkeria. Azken batean, dirua eta festa.
    Hala ere ez dezagun etsirik hartu.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2018-08-11 09:41

    Anitzek pentsatzen dute Oierek bezala pestak ez duela beti jarraikiko, bainan, noiz arte iraunen duen ezdakigu.
    Anartean, A-ren kezkaren haritik, nola ez bilakatu gu ere pestile eta diruzale beste asko bezala? edo ez etsitu?
    Izan ere, ngurumenak asko determinatzen gaitu, uste dugun baino gehiago.
    Haurren jaiotzaren problema solizionatzeak suposatzen du eradaketa handia gizarte guziaren antolakuntzan eta norbanakoaren pentsamoldean.
    Instituzio politikoen iraultzan indar guziak sartu behar ditugu bakarrik ? ala, denbora berean, eguneroko bizitza kolektiboaren antolakuntzan ere inbertitu behar dugu ez degeneratzeko?
    Ba ote dira jadanik zentzu hortako ekimen konkreturik gure herrian, nahiz xumea eta inperfektua izan?

  • Orokorrean bat nator hemen esandakoekin eta gehituko nuke: hainbeste pertsonen kezka izanda, nolatan ez da sortzen talde edo elkarteren bat halakoak ahozgoran esaten dituenak? behintzat gai hauek mahai gainean jartzeko eta iritzi publikoaren harreta hein batean hara zuzentzeko.

    Bestalde, ezin dut aipatu gabe utzi Oierrek bere azken mezuko azkenaurreko paragrafoan esandakoa. Barkatu baina erabat okerra iruditzen zait jaiotze tasak sustatzeko, gizartean oso errotuta dauden askatasun indibidualen kontra joatea (abortua edo diozun “sexu-nortazun”). Praktikoki ikusita argi dago bide laburra duela hori. Baina garrantzitzuena dena, mamira joanda, sexu-nortazunekin, pertsona LGTBtaz ari bazara, harritzen nau esatea gaur egun hori sustatzen dela. Barka baina ez, dauden ekimen apurrak norbanakoa bere burua den bezala maitatzea dute helburu. Alegia, sexu-nortazunak ez dira hautu bat, bakoitzak duena du. Azkenik, kontuan izan, bereziki emakumezkoen kasuan EAEn ugalketa lagundua osakidetzan onartua dutenez, sexu-bereko bikoteek bere ekarpena egiten diotela euskal jaiotze tasari. Mesedez, ez dezagun arerioa gaizki aukeratu.

    Plazer bat da zuen guztion gogoeta aberazgarriak irakurtzea.

    Ondo izan.

  • Beñat Hach Embarek

    Kaixo Maider:

    Arazoa Afrikan fokalizatzen duzu, arazoa Europa denean. Europak utzi du Afrika porru eginda, Europak kolonizatu du kontinente beltza eta Europak (eta Txinak, eta AEBk) zupatzen dio odola egun. Horregatik alde egiten du jendeak handik: multinazionalek eta estatuek, tartean europarrek, jasangaitza bihurtu dutelako bizitza bertan. Arazoa sistema ekonomiko kapitalista da.

    2100. urterako Europan eta Afrikan ekoizpen iturriak langileon esku badaude ez zara gehiago arduratu beharko inmigrazioaz, Afrikak soberan baitauzka baliabideak bertako biztanleek bizitza duin bat izan dezaten.

  • Beñat ta afrika bertoko oligarkiek, korrupzioak, diktadoreek ta erregeek ez dute errurik ala? Euskaldunok diktadurapean egon ginean horren kontra egin genuen ta garai horietan ta lehenago ere hemengo langileak antolatu ziren beraien eskubideak ta bizikalitatea hobetzeko. Euskal Herria ere urteetan herri txiroa izan da baina horri buelta emateko borrokatu izan da. Ez duena balio da ardura beti besteengan jartzea edo ihes egitea. Afrikak diozun bezala baliabideak soberan ditu, hori ez da arazoa.

  • Beñati: zure arrazoiak onar ditzaket hein batean, baina zer nahi duzu esatea? Orain bertan arazoa Europan eta Afrikan dago. 8.000 milloi ez daitezke gu bezala bizi. Kontsumismo ikaragarria dugu, beraz gu gara lehen problema.
    Eta bigarren problemas? Afrikan dago, hango ugaltze tasa ez da inola ere jasangarria, munduaren suizidioa da.
    Aterabide posible bat: Afrikan haur gutxiago eta gure bizkar afrikarren bizi maila hobetzea, jakina gurea apalduz.
    Ez gara ohartu besta bukatu zela?

  • euskaldun bat 2018-08-11 13:53

    Benaten iruzkinari buruz, ezkerraren betiko mantra: gu gara errudunak, Europa, AEB etb dira errudunak eta horregatik merezia dauka. Ez soilik merezia, baizik eta autoflagelatzen jarraitu behar dugu eta bere buruaz beste egiten badugu hobeto, erru guztia kitatzeko. Hoberena horixe da, mendebaldeko gizarte kapitalista, zuri eta patriarkal honekin amaitzea, behin betirako desagertzea, tartean euskaldunak, noski. Horixe da ezkerra: suizidioa eta autogorrotoa. Beti inperialismo amerikarraren aurka hitz egin duzue eta hara non, Sirian indar inperialista horiek muntatu duten desastrearen ordaina onartu nahi duzue: ongi etorri errefuxiatu siriarrak, etorri, etorri! Euskal gizarteak ( kalean euskararen erabilera: Araban %5, Bizkaian %8, Iparraldean %5, Nafarroan %6, Gipuzkoan %31) ordainduko du AEBek sortutako triskantza! AEBri honakoa esan beharrean: zuek sortutako zaborra zuek jan, oso-osorik. Ezkerra xelebrea da benetan! Eta gero beti-betiko tartaren istorioarekin zatozte: 3 laurdenak jaten ari den gizon zuri potoloa eta alboan dozena bat ume beltz beste laurdenari begira. Kontua da, eskolan irudi hori erakutsi zigutenean sinestu edo egin genuela eta hortik gero datorkigu ahalkea eta autogorrotoa. Baina kontua da, hemengo kaleko jendeak ere ez duela tartaren 3 laurdenak ikusten: etxebizitza bat izateko arazoa (hain oinarrizkoa den zerbait), hilabete amaiera iritsi ezinik, geroz eta jende gehiagok Karitasen beharra… Beraz tartaren kontuarekin apologia gutxiago! Eta euskal kulturak eta euskal gizarteak ez du munduko beste inorekin zorrik.

  • Euskaldunok noiz eduki ditugu koloniak Afrikan? Afrikari ez diogu ezer zor. Nahikoa dugu gurearekin.

  • Afrikarrak pobreak dira atzeratuagoak daudelako. Beltzek ez dute idazkerarik sortu edo 3 solairuko eraikinik.

    Populazio handitze arazoa sortu da zuriek medizina eraman dutelako eta ondorioz gutxiago hiltzen direlako.

    Herri guztiek jasan dituzte besteen inbasioak. Eta aurrera atera dira. Afrikako azken koloniak duela 40 urte bukatu ziren. Izan dute denbora garatzeko, baina ez dira gai. Ez leporatu euren inkonpetentzia besteei.

    Zuriok hain txarrak bagara zegatik nahi dute zurion herrietara etorri?

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2018-08-11 22:45

    Euskaldunek guti baizik dugu parte hartu Afrikaren kolonizazioan bainan espaniolak ederki lagundu ditugu Amerikaren konkistan.
    Afrika oso handia eta ez dira leku guzietan eta beti “atzeratuak” izan europarrekin alderatuta, adibidez Tonbuktuko unibertsitate koranikoa erdiaroan. Gainera egipta faraonika ere ez ote zen Afrikan?
    Historiaren gurpila itzultzen da: aurreratuek gibel egin dezakete eta atzeratuek aurrera. Denbora kontua da bakarrik.
    Kontuz, beti norbaiten “atzeratuak”gara. Adibidez frantses iraultzalarientzat gu apaiz fanatikoek manipulatutako arraza atzeratu bat ginen, ez bestea!
    Europarrek ere ez dute idazkerarik asmatu Asia minorekoak hartu eta egokitu baizik.
    Guk frantziarren inbasioa pairatu dugu eta ordutik ez gara aurrera atera. Konbentzituta nago hobeki aterako ginela ezbalitz gertatu, utzi baldinbagintuzte eboluatzen gure ingurumen etniko eta erritmo propioan.
    Afrikarentzat, berrogei urte guti da historiaren eskalean bainan egia da ezin dutela beti errua bestei bota.
    Artetik erraiteko, ez banaiz oker, Afrikaren garapen tasa oso altua da, EHarena baino altuagoa, probleme da oso urrundik hasi zirela.
    Zuzenketa tipi hauek guziek egin behar ziren, uste dut, bainan ez dute deus kentzen gure demografia eskasak eta kanpotiarren imigrazioak sortzen dizkiguten arazo larrieri.
    Oso arriskutsuak dira gure Herriaren bizaupenerako.

  • Bai, Benat zuk egindako zuzenketak beharrezkoak ziren. Bat nator. Gure kultura babesteko ez da zertan besteena gutxietsi behar. Diozun bezala ez dezagun desbideratu gaia: EHa ta euskara hondamendira bultzatzen duten inmigrasio masibo berria ta jaiotzen tasa apala.

  • JOSU LANDARI 2018-08-12 00:43

    Josu Landa, hitz batean esanda: PENAGARRIA !

  • Beñat Hach Embarek

    (ezinezko iruzkin guztiei erantzutea)

    Euskaldun bat: zure argudioetan asko sartu gabe (ez baikara ados jarriko) iruzkinak ezabatu zaizkizu ISEKAK erabili dituzunean. Gezurtero 😉
    Eta errua ez da gurea. Errua da guk lan baldintza okerrragoak izatea nahi dutenena; errua da fabrikak deslokalizatzen dituztenena; errua da zentrok komertzialak bultzatu eta tokiko komertzioak galbidera daramatzatenena; errua da zerbitzuak eta produktuak euskaraz eskaintzen ez dituztetenena ez diela zenbakiak ematen. Errua ez da langileona; errua da GURE ODOL ETA IZERDITIK BIZI DIREN BURGESENA.

    Amets: Afrikako oligarkiek, korrupzioak, diktadoreek ta erregeek badute errua; eta gehienetan, kasta hori potentzia kolonialek txontxongilo gisa bertan jarritakoak dira “deskolonizazio” pozesuen ondoren. Afrikako “deskolonizazio” prozesua izan da hain deskolonizazio hemen “trantsizioa” trantsizio bezainbeste. Ezberdintasun handi bat dago: Europako (eta EHko) enpresek Afrikako lehengaiak ustiatu eta kasu gehienetan “lapurtu” egiten dituzte; alderantziz ez, ordea. Benetako burujabetza irabazi duten herrietako etorkin gutxiago ikusiko dituzu gure inguruan, Arjelia kasu (dena perfektu egin ez arren, BURUJABE, ez Maroko bezala).

    A: Afrikarrek gure arbasoek duela belaunaldi bat edo bi zeukaten ugalkortasun antzekoa daukate. Zergatik? Lanerako eta zaintzarako, gure arbasoen arrazoi berengatik. Afrikarren bizi kalitatea hobetzen doan heinean joango da han ere tendentzia hori moldatzen. Ezin da Afrika ulertu Europako begirada aplikatuta bakarrik. Ez dituzte gure fase historiko berak bizi izan: erdi aroa, berpizkundea, burgoak, iraultza industriala, estatu-nazioa, kapitalismoaren etapa ezberdinak… Han kasu askotan aroen jauzia askoz ere basatiagoa izan da, koska asko dauzka aferak.

    Egia: solairuak zenbatzeko erabili duzun “3” eta urteak zenbatzeko erabili duzun “40” zenbaki arabiarrak dira.

    Euskal Herriak arazo demografiko bat dauka, hein batean, logikoa. Logikoa, duela hamarkada batzuk populazio igoera anormal bat izan genuelako; beraz, orain jaistea, bere horretan ez da hain larria. Arazoa natalitatea da, batetik; bestetik, lurraldeetan desorkeatua izango dela populazio mugimendua, landa eremua are gehiago hustu eta hiriak gainpopulatuz.

    Nik ere ez dut ukatzen, agerikoa baita: Euskal Herriak jaiotza-tasa baxua dauka, eta epe luzera arazo bat izango da zentzu askotan (pentsioak kasu).

    Baina benetan, eta mesedez: zuen lanaz aprobetxatzen direnak, plusbalia izena duen gauza hori lapurtzen dizuenak ZURIAK eta ABERATSAK izan ohi dira, ez BELTZAK eta BEHARTSUAK.

  • Beñat: arabiarrak arabiar penintsulakoak dira. Asiakoak, ez Afrikakoak.

  • Beñat, uste dut zure ideologia, zuk esandako azken horretan oinarritzen dala: ZURI=ABERATS=GAIZTO eta BELTZ=BEHARTSU=ONA. Jakina hori ez dauka ez hanka ez bururik. Hasteko, millioidun gehienak ez daude europan baizik eta chinan, brasilen, errusian edo petrodolerreko estatu arabeetan. Kontua da europan, ta EHan bereziki, estatu horietan ez bezala, ditugun ondasunak askoz gehiago banatzen ditugula. Sozialdemokrazia eta ongizate estatu deitzen zaio.
    Bestalde oso larria iruditzen zait aurreiritzi ideologikoetan oinarrituta euskal enpresen izenona ezbaian jartzea. Euskal enpresek mundu osoan saldu ta erosten dute, baina afrikan oso gutxi, are gutxiago lapurtu jakina. Kontrako kasuren bat ezagutu ezkero ba salatu baina ez bota fundamentu gabeko orokorkeriak. Gure enpresa gehienak euskaldun xumeen ekiminez eta lanez sortu ziren eta askotan gainera langileek jabetzaren zatia dute bai akzio edo bai partizipazio (kooperatibak) bidez. Berriz ere, herri batek duen aberastasuna ondo banatzea da gakoetako bat.

    Beraz, gure ongizatea ez diogu inori zor eta are gutxiago afrikari. Bestei laguntzeko prest bai baina gure herria urtzeko asmorik ez.

  • Beñat: “lanerako eta zaintzarako” izaten omen zuten hainbeste haur gure haurrekoek. Horiek, nire uste apalez ez dira zioak. Ez al da egiago ez zutela ez bitarteko eta ez idearik ere ernalketak sahiesteko? Eta ideiaren bat zutenak ez al zuten erligio formakuntza nahiko zorrotza jaiotzak sahiestea eragozten ziena?

  • “Bizi kalitatea hobetzen doan neurrian…..behera eginen omen du ugalkortasun tasak”
    Egia izan liteke diozunak baina nahi eta nahiez egin beharreko bidea. Adibidez, Txinak ez zuen bide hori hartu.
    Txinaren bidea ez du Ruandak hartu eta ez du zergatik kopiatu beharrik ere, baina bai ume gutxiago izateko politika. Eta ume gutxiago izateak ekarri dio aberastasuna eta hezkuntza hobetzea. Eta Ruandakoa ez da kasu bakarra.
    Nire usrez zuk hona ekarri duzun teoria hori zaharkitua eta baztertua dago. Orain teorikoek beste bide batzuk hobetsi dituzte.

  • “baina nahi eta nahiez EZ DA egin beharreko bidea” esan nahi nuen

  • euskaldun bat 2018-08-13 10:51

    Benat Hach Embare-ri erantzuna: betikora jotzen duzu, azpiratzen gaituen sistema ekonomikoa. Eta ez zara jabetzen, ni ere ados nagoela, zuk uste duzun baino gauza gehiagotan gaude ados. Baina nor ez dago ados honekin? Sistema ekonomiko honek ez du etorkizunik eta aldatuko da, baina aldatuko da beste erremediorik ez duelako izango, ez iraultzaile batzuk erabakiko dutelako. Eta etorriko dena, inork ez daki zer izango den eta ziuraski ez da bapateko aldaketa izango, pixkanakako aldaketa baizik. Baina gure esku ez dagoen zerbait da. Ondo daude herri mailako ekimenak, auzolana eta autokudeaketa baina etorriko dena etorriko da eta inork ez daki hobeagoa izango den ere. Eta Euskal Herriko enpresek, testuinguru honetan ahal dutena egiten dute bizirauteko, eta ez dute gutxi egiten. Eta egiten duten horri esker jendeak bizi ahal izan du hemen eta gure Herria nola edo hala bizirik iraunarazten dugu. Eta inmigrazioa, orain dugun sistema ekonomiko anker honen ondoriozkoa dela ere badakigu, mundu guztia Jehobaren lekukoek banatzen dituzten aldizkarietako irudietan bezala biziko balitz ez litzateke inmigraziorik egongo. Baina zure iritziz, guztiaren errua sistema zapaltzaile hau denez, aldatu ezean ezin da ezer egin eta albo ondorioak (inmigrazioa) jasan behar badira, borondate onez jasango dugu gainera: zer da ba bestela Greziara, klandestinidadean hona ekartzeko errefuxiatu bila joan ziren euskal aktibista horien istoria? ” Ongi etorri, ongi etorri!”, diote gainera. Jarrera hori da jendeak ulertzen ez duena eta beste gauza bat azpimarratuko dizut: Euskal Herriaren gehiengoa errefuxiatuak hartzearen aldekoa dela diozue, herri irekia omen gara baina hori ez da egia. Gertatzen dena da, aldekoek zarata asko ateratzen dutela eta politikoki zuzena dena zein den ezarri dutela baina aurka dagoen gehiengoa isilik dago politikoki zuzena den horren mehatxuagatik. Eta ondo dakizue horrela dela. Baina sistema ekonomikoak etb alde batera utzita, Maider-en artikulutik aldendu gabe, galdera hau da: inmigrazioa ona da euskal kulturaren biziraupenerako, bai ala ez? Nik diot, ezetz. Eta zergatik diodan ezetz? Ba aurrekariek ez dutelako aurkakoa sinesten laguntzen: espainiar zein frantziar estatutik izan dugun inmigrazioa kaltegarria izan da oso. Beraz, nik ez dut uste inmigrazio berri hauek ere desberdinak izan daitezkenik.

  • Pello Eizagirre 2018-08-13 14:47

    Gora Aita Mari!
    https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2018-08-11-07-00/hemeroteca_articles/getariako-arrantzontzi-bat-prestatu-dute-mediterraneora-erreskatera-joateko
    “Aita Mari itsasgizonaren omenez “Aita Mari” izena jarri diote pertsonen erreskatean arituko den ontziari eta #Maydayterraneo proiektuaren parte izango da. Kanpaina horrek aurten bigarren urtea izango du.”

  • euskaldun bat 2018-08-13 15:07

    “…Eusko Jaurlaritzak eman digu ontzia erosteko eta bertan beharrezko lanak egiteko dirua –guztira 400.000 euro–. Orain ontzia moldatzen ari gara, itsasoko erreskatera bideratu ahal izateko», hasi da kontatzen Iñigo Gutierrez, Gipuzkoako Itsas Salbamendu Humanitarioko kidea.”
    Banengoen ba ni hemen dirulaguntza publikorik gabe lan egiten zuen aktibistarik ba ote zegoen! Auzolana…

  • Beñat Castorene
    Beñat Castorene 2018-08-13 16:37

    Iduritzen zaut itzulika ari garela, gurpil zoro batean bezala. Lanaren paradigmoa aldatu behar ote ginuke .
    Eztabaidatzen ari garen arazoa oso sakona da. Gainera hainbat erro dauzka.
    Izan liteke erro horiek batzen direla enbor edo trunko komun batean, hau da, gure euskal gizartean ( besteetan bezala) indarrean dagon lanaren kontzeptzioa, errepresentazioa, funtzioa eta antolakuntza.
    Nabarmen da oso lotua dela sistema ekonomikoarekin, bainan, lan arlo horretan, ez du merezi gure artean berritz kalapitan aritzea. Izan ere, sozialismo errealak momentuz ez du egin edo egiten kapitalismo sozio demokrata batzuek baino hobeki.
    S.Weilen aburuz, Lanaren filosofia da erronka erraldoia etorkizunerako bainan erronka horren erraldoitasunak gainditua omen zen bera… eta ni pentsa !
    Horrengatik, sinplekiago, problemaren erroetarik bakar bat iradoki nahi nuke:
    Egonen deno, gure gizartean lan bat gogorra eta gaizki ordaindua, hots guk egin nahiko ez ginukeena, nahiz langabezian izan, orduan, emigranteak gurera sartuko dira ( ezkutuan edo ez, lagunduta edo ez) lan eskas hori egitera gure ordez.
    Beraz, lanaren antolakuntzari atakatu ,alde batetik, lan dorpeegi eta gutiegi pagatuak piskanaka desager daitezen eta bestetik, denbora berean, lan gabezian dauden herritarrak dagon lana hartzera irmoki animatu, ez ote litzateke pista bat?
    Iduritzen zait ,Dinamarkan adibidez, piskat zentzu horretan doazela. , langabezia guti , ondo ordaindua da, bainan ezin duzu luzaz muttur egin getatzen diren aukerei, diru iturria mozten dute.
    eta… Emigrazio guti! txiripaz ote da???
    Bestenaz, zaila bada estatu baten mailan, ez ote da posible espermentatzea komunitate ttipietan, enpresetan edo administrazioetan?
    Gure kultura salbatzeko, gure lan eskasa mejoratzea guhaurrek egiteko moduan, ez litzateke bideetarik bat?
    Kontu honek ez du kentzen behar dugula estatu irmo eta aske bat nazioaren biziraupena segurtatzeko estatu serio batek dituen baliabideekin.

  • euskaldun bat 2018-08-13 17:27

    Ni ados nago Beñat Castorenekin. Zerk bereizten du estatu aurreratu bat? Bertako gizartearen antolatzeko gaitasunak: dituen baliabideak ondo kudeatzen dituena, gizabanakoek gizartearekiko duten konpromezua (langilea, iruzurra gaizki ikusten duena), hezkuntza, sare sozial fina… hitz batean, antolakuntza. Geroz eta kohesio eta antolakuntza maila hobea, orduan eta estatu aurreratuagoa. Baliabide naturalak etab izateak ere laguntzen du baina ez da erabakigarria. Ikusi besterik ez dago gaur egun estaturik aurreratuenak zeintzuk diren. Eta beste zerbait ere gehituko nuke: estatu txiki batek aurreratua izateko errazago duela. Hori ere begibistakoa da.

  • Beñat Hach Embarek, 60. hamarkadan Afrikako jaiotze-tasa oraingoa baino urriagoa zen. Gaur egun Afrikako herrialdeen bizi-kalitatea ( BPG altuagoa, jaterakoan kaloria gehiagoaren kontsumoa, demokrazia gehiago, hilkortasun-tasa txikiago, eskolatze-tasa altuagoa…) 60. hamarkadakoa baino hobeagoa da baina haien jaiotze-tasa handitzen ari da.

    Etortzen diren etorkinak ez dira txiroak, afrikako klase ertainako kideak dira (Europara iristea 3.000 € baino gehiago kostatzen du).

  • Estatu txikia baino, estatu homogeneoak du aurreratua izateko erraztasuna. Normalean herrialde txikiak homogeneoagoak izaten omen dira ( Islandia, Norvegia, Suedia, Danimarka…), zoritxarrez heterogeneotasunaren edo nazioaren atomizazioaren aldeko politikak pikutara bidaliko dute haien aurrerapena.

    Estatu txikia baino gobernatzeko zailtasunak dituena Belgika da, non Flandriar eta Valoniar komunitateak artifizialki elkarrekin bizi diren.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2018-08-15 05:49

    Bai egia, inportantea dena da gizartearen antolatzeko gaitasuna.
    Gakoa izan liteke lanaren filosofia. Zer da lana, zertarako da ? dirua egiteko ? duinki bizitzeko behar diren baliabideak sortzeko ? gizabanakoa sozialisatzeko eta gizartea humanisatzeko ?
    Bai hobe herria tikia eta homogenoa izaitea, bestenaz ezin da ezer justurik eraikitzen entseiatu ere.
    Bistakoa kanpotikako ekarpen dosi bat ere ona izan daitekeela, beharrezkoa ere, bainan guk ekarpena asimilatzeko kapaz garen heinean bakarrik, ez eta, ekarpenak gu asimilatzeko arriskua sortzeko.
    Hegorentzat ; klase ertainekoak izan ala ez, iduritzen zait halaere afrikar emigranteek hartzen dituztela guk egin nahi ez ditugun lanak, hasieran behintzat. Ez ote ?

  • Jakina hartzen dutela, ez baitute beste lan aukerarik (ez baitute homologaturiko titulaziorik, batzutan hizkuntza trebetasunik, eta abar) Baina horrek ez du esan nahi gure artean ere badaudela askok egin nahi ez duten lana egiten dituztenak.

    Gainera lan horiek pixkanaka-pixkanaka teknologiaren bidez automatizatzen ari dira (supermerkatuko kobratzaileak, gasolindegietako langileak, taxistak. lehen sektoreko langileak…). Horren ondorioz, aunitz etorkin ilegalak diren lanetan aritu behar dira (kotizatzen ez duten kale-saltzaileak -top manta-, kotxe-zaintzaileak -gorrilla- (gazteleraz) edo are txarragoa den lapurketetan edo dirua eskatzen aritzen dira.

    Bestetik, Afrikako baldintza ekonomikoetan dira klase ertainaren kideak, ez ordea Europako baldintzetan. Europako balio gutxiko lanetan Afrikako lan “erosoetan” baino gehiago kobratuko dutelako etortzen dira, hau da, gehienak etorkin ekonomikoak dira.

  • Eztabaida honetan euskararen eta oro ar gure herriaren etorkizunaren inguruan esateko zeuden ida guztiak esanda daude. Nik masa inmigrazioak ekarriko duen beste fenomeno batean ghettizazioarenean, jarri nahiko nuke arreta, bai fisikoan eta bai sozialean ere.

    Fisikoa diotenean etnia eta arraza jakin bateko lagunez beteko diren auzoak egongo direla esan nahi dut, ijitoekin pasatzen den gisan. Eta sozialari dagokionean gure moral eta arauetatik erabat ezberdinak izango den gizarte paraleloak sortuko direla, iada sortzen ari direla, horrek ekarriko duen (ekartzen ari den) gizarte haustura eta gatazkekin.

    Urrutira joan gabe, donostiako aste nagusian gertaturiko bortxaketa hiru gazte mairu adingabeek burutu zuten. Ezezagun zait elementu hauek diputazioaren tutelapean dauden edo ez, baina hala jokatuko nuke komunikabideetan eman zion kobertura eskasa ikusita, hautsak ez harrotzeko edo. Kultura erabat arrotz eta gurearekin erabat kontraesankorra den batek, honelako adibide muturrekoetara jo gabe ere, frikzioak sortuko ditu, gure herriko klase apalenek sufrituko dituztenak.

    Bitartean elite kultural-politikoa beren marfilezko pulpituetatik “Errefuxatuak ongi etorri” esanez arituko da, baina elkarbizitzaren (edo elkarbizitza ezaren) faktura beste batzuek ordaintzen duten bitartean. Inmigrazioaren aferan euskaldunok ez dut uste botere politiko nahikorik dugun geure lurrera zein etortzen den kontrolatzeko, baina mugimendu abertzaletik afera hau behar bezala abordatu behar delakoan nago, ondorio serioenak gaur egun gazteak garenok eta denon ondorengoek sufriko baititugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude