Euskara islandierari begira

Euskara islandierari begira –

Islandia irla bat da. Eta Estatu bat. Eta badu hizkuntza propioa, islandiera. Baina bertakoen ama hizkuntza ia ez da inondik ageri mundu birtualean, eta bat baino gehiago hasi da arduratzen. The Guardian egunkaria pasa den astean mintzatu zen aferaz, eta akaso, euskaldunontzako interesgarriak izan daitezkeen ikasgaiak daude bertan.

Islandiera itotzen ari da mundu digitalean. Bere 340.000 hiztunek eduki digital ia guztiak ingeleraz kontsumitzen dituzte. Eiríkur Rögnvaldsson hizkuntzalari islandiarrak “minorizazio digitala” deitzen dio ataka horri: errealitatean gehiengoak hitz egiten duen hizkuntza mundu digitalean zokoratua denean.

Dena den, egoera horrek ondorioak utzi behar zituen lehenago edo beranduago. Nerabe ugarik elkarrizketa osoak dauzkate ingeleraz. Gazteenek denbora asko igarotzen dute ingeles hutsean dagoen mundu digitalean, eta askok gabeziak dauzkate beren ama hizkuntzan fundamentuz moldatzeko.

Euskara islandierari begira
Reykjavik

Islandieraz mintzo diren pertsona erreferentzialak ere primeran moldatzen dira ingeleraz. Rögnvaldsson hizkuntzalaria gazte baten azalean jarri eta ondorio honetara iritsi da: “ezin dugu islandiera erabili atzerrian. Islandian ere geroz eta gutxiago erabiltzen ari bada… zertarako?”.

Baina Islandiak ez die soilik mundu birtualeko arazoei egin behar aurre. Iaz bi milioi turista jaso zituen irlak (2008ko laukoitza) eta etorkinak biztanleriaren %10a dira jada (duela 20 urte baino bost aldiz gehiago). Turistek zein etorkinek (gehienetan kontratu motz bat daukaten EB-ko langileak) ez dute zertan ikasi islandiera, mundu guztia primeran moldatzen delako ingeleraz. Islandiar batentzat zaila izan daiteke Reykjavikeko zentroko zenbait gune komertzialetan bere ama hizkuntzan komunikatzea.

Sareari dagokienez, Rögnvaldssonek garbi dauka: interneteko erraldoiek ez dute islandieraren aldeko apusturik egingo, kostu bera baitu haientzat frantsesez egitea edo islandieraz.

Islandiako Gobernuak 450 milioi korona gordeko ditu urtero hurrengo bost urteetan zehar, afera honi aurre egiteko: aplikazioak, audio gailuak, sare sozialak, gidaririk gabeko autoak… Erronka erraldoia da.

Islandiera ez dago desagertzeko arriskuan, ezta gutxiagorik ere: gehiengoaren hizkuntza da, ofiziala, nazio batena, estatua dauka, gobernu bat eta hezkuntza. Baina bere erabilera ia hutsala da pertsonek denbora asko igarotzen duten bigarren eremu horretan. Dena ingeleraz kontsumitzen badute, eduki gutxi jasoko dituzte beraien herentzia kulturalari lotutakoak. 

Alfabetizazio tasa jaisten ari da islandiar umeen artean, beraien hiztegia murrizten dihoan heinean. Agian, etorkizuneko islandiar batzuk ez dira natiboak izango ez islandieraz, ez eta ingeleraz ere. Nortasuna eta hizkuntza estuki lotuta daude, eta batek daki zer sortu dezakeen egoera horrek.

Euskara islandierari begira

Asko ikasi dezakegu euskaldunok Islandiatik. Batetik, jo eta su jarraitu behar dugu sarean euskaraz, euskarazko hedabideak, filmak, musika eta sorkuntza mota oro haizatzen. Turismo eredu jasangarri bat behar dugu, hizkuntza zaintzeko. Etorkinei, eta noski, bertakoei, euskara ikastera derrigortzeko tresnak sortu, eskuratu eta garatzen jarraitu behar dugu. Borondatea ez, obligazioa. Bide batez, Irlandarekin aurrez ikusitako zerbait gertatzen da beste behin: estatua izateak ez du hizkuntza bermatzen.

Euskaldunon kasuan ingelerak rol ezberdin bat joka dezake, akaso: bigarren postuan jarriz gero, erdarak hirugarren lekura aldatzea. Tesi hori Joseba Gabilondok azalduko dizu oso ongi. 

Euskara islandierari begira  Euskara islandierari begira
diglosia, Euskaldunok Islandiari begiratu behar diogu, euskara, Euskara islandierari begira, hizkuntza, iceland, Internet, islandia, islandiera, sare-sozialak, teknologia berriak
Beñat Hach Embarek

Mairua naiz behelaino artean. Kolaborazioak GARAn; ZUZEU orainkarian erredakzioko kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Goierri.

36 pentsamendu “Euskara islandierari begira”-ri buruz

  • Guztiz kontra nago ingelera bigarren hizkuntza bilakatzearekin, gauza ez da gaztelana, frantsesa edo ingelesa bigarren ama hizkuntza bilakatzea, euskara lehenengoa bilakatzea baizik, momentuz 2. da ta hainbat lekuetan (Bilbon adibidez) uste dut 3. dela.

    Ez da beharrezkoa ingelera lanen %95erako ta etorkizunean ingelesaren memelkeriarekin jarraitzen ez bada, horrela izango da. Atzerrira bazoaz ingelera ez zaizu balio lekuen gehiengoetarako, gainera ingelera batzuk gero ta bananduago daude beste ingelesa batzuetaz ta hizkuntzlariak ingelera esan ordez, ja hasi dira Ingelerak esaten.

    Demagun beharrezkoa ez den ingelera izugarri ondo iraksten diegula ikasleei, ikasle horrek mugikorrekin, ordenagailuarekin…. ibiltzerakoan ingelesezko eduki mordo ikusten ditu, gero kalera jaitsi ta lagunekin agian ingelesan egin dezakete (denbora gehiegi edozer erabiltzen naturala bilakatzen zaizu), baina jende gehienarekin gaztelaniaz egiten jarraitu beharko zuketen berdin berdin, hori izango bait zen gehiengoaren hizkuntza.
    Lagunekin naiz ta euskaldunak izan, zure buruan natural natural ateratzen zaizuna egingo duzu (gaur gehiengo zabalarekin gertatzen den antzera, nahiz ta euskalduna izan, natural ateratzen zaion hizkuntza dabil ,erdera) , betiko burruka pairatu behar ez izateko. Beraz ume gehienak euskara edo gaztelera egin ordez….

    Ezin diegu gaztelania ta frantseari aurre egin, baina aurre egingo diogu gaztelania ,frantsesa ta gurean indartuko dugu ingelesa behar ez duten natiboen maila erdietsi dezaten? Hulk gara?

    Euskaraz bizitzeko artikuluak ondo esan duen moduan, euskaraz kontsumitu behar da, horretarako euskara ondo menderatzen duen jendea behar da, euskarazko eduki onak behar dira edonon, ta ez da INGELESARIK behar.

    Ea ohartzen garen munduaren gehiengoak jaio den lekuan bizi nahi duela bere familairekin, salbuespenak salbuespen, urteak ta urteak atzerrian ematen duten gehienek, ez dute borondatez egiten, beraien lurraldean bizia garatzeko ezintasunak, gudak…. dira horren erantzule.

    Islandiak alimalezko akatsa egin du, Herbereak bezala. beraien lurrean bizitzeko behar ez zen hizkuntza sartu zuten beraien hizkuntz nazionalaren gainetik jarriz, ta orain zertarako beraien hizkuntzak ingelesean dena badaukate?

    Islandiarren gehiengoak non bizi nahi du? Estokolmon? Ez. Islandian, ta horretarako behar izan duten bakarra Islandiera da, gero atzerriko hizkuntzak ikasi ta bizitzak eramaten zaitun bidearen arabera hura hoetu edo ez. Gehiengoak ez dugulako ezertarako erabiliko inoiz.

    Beno bai gure burua kolonizazio bat beste kolonizazio bortitzagoarengatik aldatzeko balio dezake. .

    Ingelesa ez gaitu ezertaz salbatuko, dena euskaraz egitea posiblea izatea aldiz bai.

    Ta ingelesean gastatu nahi dena natiboen maila erdiesteko, gizartea euskalduntzeko erabiliko bagenu, pelikulak , serieak, programa onak….. euskaraz izateko….. askoz hobeto joango zitzaigun.

    Baina uste dut gutxiagotasun konplexua gailenduko dela ta euskarari azkeneko labankada sartuko diogula.

    • Beñat Hach Embarek

      Egun on, Garikoitz:

      Ez nago oso ados egin duzun irakurketarekin. Hasieran agerikoa den zerbait diozu: euskara da lehenetsi behar dena. Noski, horretarako lan egiten dugu hemen eta hemendik kanpo. Baina ingelera bigarren postura lekualdatzeak ez du horrekin kontraesan bat sortzen, nire ustez.

      Hego EHko euskaldunon bigarren hizkuntza (eta askorena lehena) gaztelania da, Ipar Ehkoena frantsesa. Horrek ikaragarri banatzen gaitu, kultura, ekonomia zein politikako milaka erreferentziei dagokienez. Ingelera izango bagenuke komunean, kanpo erreferentzia guzti horiek konpartituko genituzke.

      Ez dakit ohartuko zinen, baina esaten ari naizena ZuZeuko ildo bat da. Kanpo loturak jartzerakoan beti lehenesten dugu euskara, noski, baina horretarako aukerarik ez dagoenean ingelerara jotzen dugu. Badakigulako bi administrazioetako euskaldunek irakurtzen gaituztela, eta gaztelania edo frantsesa jarriz gero, alde batekoak edo besteak diskriminatzen arituko ginateke.

      Euskarak presentzia garrantzitsua dauka sarean, mila buelta ematen dizkio islandierari (kalean ez bezala, tamalez). Euskaldun gazte batek EUSKARAZ KONTSUMITZEAZ APARTE interneten ikusten duena ingeleraz ikusiko balu (serieak, web programak, bakarrizketak…) gero ez litzateke ingeleraz arituko jo eta su kalean, hemen, onerako edo txarrerako, ez dagoelako horretarako abagunerik. Gaztelania eta frantsesarekin, ordea, ez da hori gertatzen.

      Agerikoa da komunitate txikia garela. Ezin dugu konpetitu gaztelania eta frantsesak sortzen dituzten milioika eduki motekin. Baina euskarazko edukiak sarean jo eta ke sortzeaz gain, geldiezineko globalizazioarekin harremantzeko hizkuntza ingelera balitz, bi erderak gibelera joko zuten euskararen mesedetan.

      Amaieran ez dakit oso ondo gutxiagotasun konplexuarena esan dudan zerbaitengatik diozun; ezetz pentsatuko dut. Uste dut garbi adierazi naizela, baina badaezpada azkeneko aldiz:

      EUSKARA LEHENETSI
      EUSKARA LEHENETSI
      EUSKARA LEHENETSI
      EUSKARA LEHENETSI
      EUSKARA LEHENETSI

      Horren ondoren ingelera bigarren postura, eta erdarak hirugarrenera.
      Besarkada bat

      • Alpargatero 2018-03-08 11:41

        Bada, momentuz, gaur eta hemen, ingelesa lehiakide bat gehiago baino ez da euskararentzat, euskarari gaztelaniak jaten ez zizkion esparruak jaten dizkiona; adibidez, elebitasun deserosoa saihesteko erakunde edo elkarte berri bati ingeles hutsezko izena jartzea erabakitzen denean, edo gazte euskaldun batzuk musika-talde bat osatzeko elkartu eta intelesez kantatuko dutela erabakitzen dutenean.

      • Kaixo, barkatu txapa .

        Ez nago batere ados.
        Diozu frantsesa ta gaztelania jaten gaituztenez ingelesa erabiltzea ona litzatekela guretzako, batuko omen gintuelako.
        Hutsune batzuk ikusten ditut hor, gaztelania ta frantsesa berdin berdin ikasi beharko dira, beraz hiztun hoiek. ingelera edo euskara baino lehen gaztelania ta frantsesa lehentsiko zuten, ta ingelesten badira ingelesa ta gero beraien erdera hobeto menderatuko zutelako. Hor euskara 3.n hizkuntza bezala geldituko zen ta jada gaur egun hainbat lekutan 3.a da beraz….

        Ta lortzen den ingelesaren mailaren arabera, ingelesera jotzeko arrisku bikaina dago. zer nahi edo ez, zure buruak gehien kontsumitzen duzunaren alde egingo du era naturalean, ta hori aldatu nahi baduzu, zure burua behartu behar duzu. Ta nork behartu nahi du bere burua egunero? inork ez du behartu nahi, ta nor dago hori egiteko prest? Ba gaur egun daudenak, hau da euskaraz bizi nahi dutenak.

        Lan egiten duzuela euskararen alde ez dago ezbaian, gauza da zuk ingelesez jarri nahi dituzunak, euskaraz irakurri nahi ditudala nik ere. Hau da , zuk lotura edozein hizkuntzan jarrita , nik itzultzaile on bat izateko gura izango nuen, dena euskaratzeko, ta hori bai batuko gintuela ipar ta hego euskaldunak.

        Diozu ingelesa hizkuntza globala dela ta ez nago ados, ez dago hizkuntza globalik inon, hori kontatu diguten ipuina da hizkuntzei buruz beste hainbat gezur bezala.
        Frantzia, Alemania, Suedia, Amerika Latina, Txina…. zer egiten duzu hori ingelesarekin soilik? Ezerrez, ta ingeles mota asko daude ere.

        Hizkuntza gutxitua dugu, ez du estadu bat atzetik, jendearen gehiengoak ez daki…. ta ez jakinda 3.garren hizkuntza bat menderatu behar dugu oso ondo? Zer nekeza den euskalduna izatea. Ondo ateratzen bada euskara zokoratuko zen.

        Euskararekiko atxikimendua ez duenak euskararekin jarrera berbera izango zuen, ta gaur egun gure hezkuntza sistemak ia ikasleen erdia uzten duenez euskara ondo menderatu gabe,premiazko arazo gehiago ditugu ingelesa hobestu baino lehen, gehiago dirua inbertitu behar bada.

        Ingelesa hobeto irakastsi nahi baldin bada euskarari ezertxo ere ez kenduz, niregatik aurrera, bestela ez. Ez telebistan, ez irratietan ezta aldizkarietan ere.
        Ta datutxo batzuk jarriko ditut.

        Danimarka: Hizkuntza Danesa, Hizkuntza hori babesteko estadua? Bai. Biztnaleriaren % zenbat dakit danieraz? %100. Zenbat telebista daude Danieraz egiten dutenak (ez ditut irratiak, aldizkariak….zenbatu) 24 daude.
        Suedia: Suediera ez da bakarrik Suedian egiten baina han ia mundu guztiak daki, estadu bat du atzetik bera babesteko ta telebistako kateaak 20 edo dira Suedieraz emititzen dituztenak.

        Portugal: portugesa du hizkuntza ta ia denek dakite, estadua du atzetik babesteko ta Portugalen 24 kate edo daude portugeses emititzen dituztenak, ta nahiz ta Portugalekoak ez izan, 2 minututan beste 50 kate aurkitu ditut Portugesa erabiltzen dutenak.

        EAE: Biztanleriaren %33a daki euskara ta hoietako askok ez dute natibo maila. Ez dugu estadua bera babesteko ta gainera bi estadu haundiagoak ditugu bera erasotzeko.
        Euskaraz emittizen dituzten kateak? Ba nik 1 esango nuke bakarrik ta txarra, umeena ez dut zenbatzen beti programazio berbera dagoelako, hutsaren hurrengoa.

        Kostu berbera du pelikula bat gaztelaniara bikoitztea edo euskarara, beraz bakarrik ETB2k emititzen dituen pelikulak euskaratuko balira, askoz gauz gehiago izango genituzke euskaraz ikusteko, ta hori gastatzen dutena hutsaren hurrengoa dela, pentsa benetan inbertituko balitz.

        ETB2ko dirua euskararentzako balitz askoz gehiago egin ahalko zen, ta EITBk hain aurrekontu txiki izango ez balu, oraindik askoz gehiago egin ahalko zen. Ta posible da aurrekontua bikoiztea, baina ez da nahi.

        Beraz ez dugu euskarazko ikusnetzunezkoak ikusteko abagunerik ta ingelesari lekua egin nahi diogu? Ez, nik euskaraz ikusi nahi dut telebista ona, ez gaztelaniaz ezta ingelesaz ere, ahal den guztia euskaraz, ta ez badago, berdin zait ingelesa edo gaztelania.

        Beno ez, gaztelania nahiago dut, bestela jada 3 hizkuntz ikasi beharko bait ditugu ondo ta zer herrialdean gertatzen da hori? Hau da 3 hizkuntz ondo ikastera behartuta zaudela? Solik herri menderatuetan ta gehienak ez dute lortzen maila ona hizkuntz guztietan, hau da batzuk gailentzen dira beti. Guri frantsesa ta gaztelaniaren menderazioa gertatu zaigu, menderazio bat beste batetik aldatzea ez du onurarik. Ingeles hiztunak kolonoak dira berdin berdin.

        Beraz ez, ingelesa begietatik sartzearen kontra nago, gutxiago ordu bakar bat kentzen badio euskarari, ta euskarari kendu gabe eztakit nola lortuko den. D ereduan gaztelaniari ezin diozu kendu gutxi duelako, beraz….

        Erdaldunak berdin haserratuko dira edukiak beraien hizkuntzan ez badaude. Beraz berdin kexatuko badira, euskaraz dena ta kito.

        Beraz ez dut inolako onurarik ikusten inondik.
        Gutxiagotasun konplexuarena orokorrean diot planeta osorako, ez zuk duzunik, baizik ta ia denok dugula konturatu edo ez. Ta ingelesarekin dagoena niretzako argiago gelditzen da.

        Txapa bukatzeko, B ereduaren semea naiz, ikasten nuenean ia D eredurik ez bait zegoen, nire klasekideek jaso zuten hezkuntza berbera jaso nuen ta hizkuntzak ikasteko oso txarra naiz.

        Ba nire klasekoek ardatz hartuta, ni naiz ta alde haundiarekin euskara hobekien menderatzen duena, era naturalean egin dezakeen bakarra, nahiz ta nire klasekideak euskaltegiak zapaldu (batzuk urte mordoan) dituzten ta nik ez.

        Nola da posible oso txarra banaiz hizkuntzekin? Txikia nintzenean ta etxera nindoanean, nahiz ta nire gurasoek euskara ez jakin, 4 edo 5 ordu ikusi ahal nuen telebista euskaraz umeentzako programazio “ona” zegoelako ta baita gauez ere,horrek nire buruan euskara txertatu zuen ta nahiz ta nire euskara hutsaren hurengoa izan, euskaraz pentsatzen dut. Oraindik erlazioa mantentzen dudan klasekideek aldiz ez..

        Euskara salbatzeko posiblea behar duzu izan bizitza euskaraz garatzea, ezin baduzu ez da salbatuko, berdin du Ingelesa edo beste hizkuntza bat ikasten badugu.

        Gauzak ez dira ikusi behar euskaraz bizi nahi duen euskaldunaren ikuspegitik,hoiek euskaraz bizitzeko indarra egiteko prest daudelako, burua behartu gabe bizi nahi dutenak dira kontuan hartu behar direnak,hau da hemen ta munduan biztanleriaren gehiengo zabala.
        Ondo izan, barkatu txapa.

  • Euskarari gauza bera gertatzen zaio gaztelaniarekin, milaka euskaldun gazteleraz nabigatzera kondenatutak daude euskarazko eduki dezenta falta direlako. Euskaldun gehinek erdal foro, blog edo webgunetan aritzen dira eta noski, erdaraz.

  • Harrigarria da niretzako, baina, Holandan ere batzuk larritzen hasiak dira bertako hizkutza ofizialarengatik.
    Mundu guztiak ingelesa bikain omen daki, ta nik diot, hori izango da pilo bat erabiltzen dutela, eta noski, bat erabiltzen dutenean bestea ez dute erabiltzen…
    Flipa!

    • Alpargatero 2018-03-12 12:05

      Holandakoa eta Islandiakoa ez dira kasu bakarrak. Kontuan izan munduko hiri “kosmopolita” askotan gaur egun posible dela bizitza osoa ingeles hutsean egitea, bertako hizkuntza ikasteko inolako beharrik gabe. Egoera horrek laster ekartzen du ingeles hutsean hazitako populazio bat, bertan bizi arren lehen hizkuntzatzat bertakoa ez duena, eta bizimodua ingelesez egiteko joera izango eta inposatuko duena. Argi daukat Europako hainbat hizkuntza ofizial egoera diglosikoan sartzen hasiak direla beraien eremu propioetan.

  • Giza-komunitate baten kideek prestigio gehiago duen hizkuntza bat ikasten dutenean eta hizkuntza horrekin komunikazioa arintzen eta hedatzen dela konturatzen direnean akabo, diglosia nagusituko da eta azkenean prestigioa duen hizkuntza gailenduko da.

    Irlandar gaelikoarekin gertatutakoa ikusi dugu, euskararekin ikusten ari gara eta islandieraren kasua ikusiko dugu. Geroago diglosia suediera, nederlandera, daniera eta mundu mailan indar gabeko bestelako hizkuntzetara zabalduko da.

  • Guztiz ados orain arte esandakoekin. Adibideak: ikasketak bi adarretatik egiteko aukera izan nuen, euskal eta ingeles filologiak konbinatuak. Euskal filologogaietako asko gaztelaniak diglosizatuta bizi ginen/ziren, eta ingeles filologai euskaldunetako ia denak ingelesak eta gaztelaniak liluratuta bizi ziren, euren etxeko euskara azken izkinara baztertuta, ia lotsatuta onartzen zuten euskal hiztunak zirena. Behar zuten guztia ingelesezko serieek, liburuek, bidaiek betetzen zuten, eta ingelesak harrapatzen ez zuena gaztelaniak egiten zuen. Euskara? Esan bezala, hutsaren hurrena. Oraindik orain, kasu bera ikusten ari naiz nire ilobekin, behin adin batetik aurrera, ingeles musikak eta denetariko ekoizpenak bete ditu euren behar guztiak, eta erreferenteak New York, California eta London dituzte. horren ostean operacion triunfo eta you got talent España; Ordorikaeta Fermin Muguruza izenez baino ez dituzte ezagutzen.

  • Beñat Hach Embarek

    Ez nago ados esaten dituzuen hainbat konturekin.

    Ez daukagu estaturik. Euskal Herria zatitzen duten administrazio ezberdinetako gobernuen artean ez da lehentasuna batzen gaituen hizkuntza derrigorrezko bihurtzea. Oso baikorra izanda (baikorregia) milioi erdi hiztun garela esango dut. Une honetan euskal komunitatea ez da gai euskaldun batek kontsumitzen dituen sareko eduki mota gehienak ekoizteko; panorama are okerragoa da daukagun telebista publikoa nolakoa den aintzat hartuz gero.

    Gazte euskaldunek gaztelaniazko zein frantsesezko edukietara jotzen dugu euskaraz ez dagoenean. Telesailen urrezko aroa den honetan, zergatik kontsumitu eduki guzti horiek (zeren eta kontsumituko dira, bai ala bai) okupatzen gaituzten bi erderen bidez? Zergatik ez hartu beste herrialde batzuetako ohiturak, eta azpidatziak euskaraz dauzkaten pelikulak proiektatu zinemetan, telesailak zintzilikatu sarean…?

    Suagaar, uste dut ez garela elkar ulertzen ari. Ingelera bigarren tokian jartzea euskara hirugarrenera lekualdatzea dela diozu, justuki kontrakoa denean. Euskara lehen postuan, eta erdarak postu bat atzera nazio eraikuntzaren mesedetan. Euskalgintzak, herri mugimenduak edota kultur eragileek horrela funtzionatzen hasiz gero… NOLA JARRIKO DUGU EUSKARA HIRUGARREN POSTUAN? ZuZeun poltiika azaldu dut aurreko iruzkinean. Hori da proposatzen ari naizena, hastapen batean.

    Izan daiteke, Irala, diozuna egia izatea, ezin dut ukatu. Baina analisi orokor bat esperientzia pertsonal solte batetik abiatzea, nire ustez, herrena da hasieratik. Esan bezala, gure erroak landu eta nazio eraikuntzan sekulako lana daukagu; zeren eta uste dut ume gehienen erreferentziak ez daudela New Yorken, Madrilen eta Parisen baizik.

    Ez dakit aniztasuna behar den edo ez, baina saihestezina da. Sarean azken mohikanoa sentitzeagatik edozer gauza idaztea debalde da, pantailak eta paperak denari eusten diote. Baina kalera jaitsi eta tupust egingo duzue errealitate gordinarekin: aniztasuna hor dago eta geldiezina da. Txarra zera da, anistazun horren bizkarrezurra gaztelania eta frantsesarena dela. Aniztasun horren ardatza euskara izatea da erronka; ez aniztasunik ez egotea.

    Bi erdaren aurrean ingelera lehenesteak Frantzia eta Espainiatik aldenduko gintuzke; abantailak besterik ez dizkiot ikusten.

    Ondo izan

    • euskaldun bat 2018-03-12 09:33

      Aurrekoan Irizar enpresan ikusi nuen letra handiz: SINCE 1889 (urtea agian ez dut ondo idatzi). Hori zer da? Ingelesa bigarren postuan jartzeko saiakera bat? Niri pena besterik ez dit ematen. “BASQUE CULINARY CENTER”, “BIRD CENTER”… geroz eta gehiago ikusten dira horrelakoak bazter guztietan. Gure herria nazioarteratzeko dela esango du batek agian… Denborak esango du baina, honekin ere ondo damutuko garenaren irudipena dut.

      • Beñat Hach Embarek

        Noski baietz, erabat ados zurekin, ni ere kokoteraino nago ingeles izena daukaten musika talde euskaldunekin, enpresetako ingelerazko errotuluekin eta “basque”-kin. Hori ez da euskara lehenestea.

    • “Gazte euskaldunek gaztelaniazko zein frantsesezko edukietara jotzen dugu euskaraz ez dagoenean. Telesailen urrezko aroa den honetan, zergatik kontsumitu eduki guzti horiek (zeren eta kontsumituko dira, bai ala bai) okupatzen gaituzten bi erderen bidez? Zergatik ez hartu beste herrialde batzuetako ohiturak, eta azpidatziak euskaraz dauzkaten pelikulak proiektatu zinemetan, telesailak zintzilikatu sarean…?”

      Ba Espainia (eta Hispanoamerika) eta Frantziaren aurka leiatu ezin garelako. Telesailak ikusten dugunok behin jatorrizko hizkuntzan telebistatu dutela segituan ikusi nahi ditugu eta horretarako egun berean igotako azpitituluak erabiltzen ditugu edo aste bat itxaroten dugu ezagutzen dugun hizkuntzan telebistan ikusteko. Izugarrizko lana da telesail edo film bat telebistatu den egun berean azpidatziak sortzea eta ez dut uste jendea prest dagoenik horretarako kontuan izanik gazteleraz edo frantsesez mintzatzen den komunitatea jarraian sortuko dituztela.

      Bestalde euskaldun askok ez dute ingelesa menperatzen eta gaztelerazko/frantsesezko azpitituluetatik itzultzen dute, hau da, telesailak edo filmak ikusteko erabili dezakegun hizkuntzetatik.

      • Beñat Hach Embarek

        Hego, arazoa da iparra galduta gabiltzala. Eduki horiek euskaraz eskaintzea posible litzateke hedabide publiko duin bat bagenu, baina ez da kasua. Horren ordez, norbanako euskaltzaleek borondatez egindako lan itzela da daukaguna; asko da, baina ez aski.

        http://azpitituluak.com/

        Ez litzateke hainbeste diru behar hori errealitate bihurtzeko. SuperSurren baino dezente gutxiago gastatu behar litzateke; eta autopista fantasma hori baino jende gehiagok erabiliko luke, hori ziur.

    • Kaixo, bai, ez gara ados jarriko, zuk uste duzu gure hizkuntzak duen egoera ikusita osauntxu dauden hizkuntzen inposizioa aguantatuko dituela euskarak ta on egingo diola ta nik kontrakoa pentsatzen dut.

      Diozu: Gazte euskaldunek gaztelaniazko zein frantsesezko edukietara jotzen dugu euskaraz ez dagoenean. Telesailen urrezko aroa den honetan, zergatik kontsumitu eduki guzti horiek (zeren eta kontsumituko dira, bai ala bai) okupatzen gaituzten bi erderen bidez? Zergatik ez hartu beste herrialde batzuetako ohiturak, eta azpidatziak euskaraz dauzkaten pelikulak proiektatu zinemetan, telesailak zintzilikatu sarean…?

      https://www.espinof.com/internacional/diccionario-telefilo-sindicacion

      Kostu txikia duelako euskaraz ematea, eskubideak berdin berdin erosi behar dira (ingelesez edo arameoz emititzeko) ta pelikula euskaratzearen aurrekontua txikia da.

      Ezin dugu egin hizkuntza osauntxuak egiten dutena, gutxiago hizkuntz osasuntxu hoiek indarra galtzen ari badira jarri nahi duzun hizkuntzarekiko.

      Ezin dira euskaratu edo ez da nahi? Gauz arras ezberdinak dira, duela 25 urte txiroagoak ginen ta askoz gehiago bizkoizten zen, gaur egun baino %1000a gehiago alegia (imaginatu gaur 10 bider gauz gehiago bikoiztuko balira, hori bakarrik duela 20 urte bezala egoteko). Askoz gauz gehiago izan ditzakegu euskaratuak, bai seriak, telesailak, pelikulak…..

      9 milioi edo inbertitu dute urte batean kanpo produkzioetan ETB1 ta ETB2an, posible da ez aurrekontu izugarri haundirekin, ehundaka ordu gehiago bete mota guztietako produktu euskaratuekin, baina ez da nahi.

      Inork ezin da bizi bi hizkuntzetan gatazkarik gabe, gutxiago 3 hizkuntzetan, beti hizkuntz bat gailenduko da edo betiko gatazkan biziko zara zuk nahi duzuna erabiltzeko. Horrexegatik hobekien dauden hizkuntzak elebakarrez josita daude.Ta gizartea borondatez elebidundu dutenak, beraien hizkuntzetan nabaritzen ari dira..

      Ez ditut kostuak aurkitu baina ETBk dituen 600 langileak 36 milioi euroko kostua dute, gelditzen denarekin, gaztelaniaz emititzeko eskubide mordo erosten dira, programa mordo egiten dira, ta soberan dagoena besteentzako…. Bakarrik gaztelaniaz emititzen diren pelikula ta seriekin, askoz gehiago izango genuke euskaraz ikusteko, ta erraz asko ETBren aurrekontua 3 edo 4koiztu daiteke, baina ez bada nahi….. Posible degu Hause of cards, Motxinen jokoa ta ehundaka serie ta pelikula euskaratu alimalezko kostua ordaindu gabe hizkuntz gutxitua dutenentzako emititzen bada, baina ez da nahi.

      Txikiak ta aberatsak gara herri bezala, gauza da dirua gutxi batzuen eskuetan uzten dutela ta behar diren beste gazuentzako ez da inbertitzen, edo zuzenean behar ez ditugunetan gastatzen dute.

      Ingelesa natiboek bezala menderatzea kalte besterik ez liguke egingo, ez dut ingelesez bizi nahi, euskaraz bizi nahi dut ta posible da. Ta euskara denok dakiten arte honen aurka egongo naiz, gero agian ere.

      TVEri AEBtako fikzioak kapituluko (serie berriak ta onak) 50 mila euro + bikoizketa 20 mila euro (ETBk ordaintzen duena) , benetan ezin diegula koste horri aurre egin? Ba gure kostua euskaraz emititzeagatik txikiagoa izan daiteke. Zenbatu dezagun :

      Game of Thrones 13 kapitulo denboraldiko 40 minutukoak = 70000*13= 910 mila euro,520 minutu.

      Beraz 30 milioi inbertituta (huskeria) AEBtako serietatik 428 kapitulo ikusi ahal izango genituen, 17120 minutu alegia, ta hori askotxo da. Hori bakarrik pelikulekin ta 30 milioi ordainduta edo gutxiago, benetan ezin dela? Nik gaur egun ez dut urte osoan ETB1 ta ETB2 350 orduz ikusten. Posible da, ez da nahi.

      Euskaraz bizitzea ez dena ez zait interesatzen.
      Ondo izan ta barkatu laburtzeko dudan ezintasuna.

      • Gauza da ea merezi duen jada gazteleraz ikusitako zerbait euskaratzea, niretzat hobe litzateke azpitituluak erabiltzea eta soilik edukiak oso ezagunak ez direnean euskaratzea.

        Gogoratzen naiz nola fim islandiar bat ikusi nuen jatorrizko bertsioan ingeleseko azpidatziekin, duela gutxi jakin nuen gazteleraz ere bazegoela bikoiztuta baina ez da film oso ezaguna eta horregatik kasu honetan gaztelaniaren konpetentzia ez da handia.
        Filma: https://en.wikipedia.org/wiki/Jar_City_(film)
        gazteleraz https://www.filmaffinity.com/es/film224397.html
        Ziur nago ez zenutela ezagutzen eta ziurrenik haren eskubideak erostea ez dela oso garestia izango. Munduan zehar gurean ezagunak ez diren milaka film edo telesail ekoizten dira eta horiek euskaratzea ideia ona izan daiteke.
        Nire ustetan beste arazo bat litzateke euskal bikoztaile kopuru txikia, niretzat film guztietan entzuten diren ahotsak berdinak dira.

        • Game of Thrones jarri dut arrakasta duelako ta beste batzuk baino garestiagoa izango delako, baina zuk eskubideak erosi ditzakezu edo AEBtan emititzen direnean emititzeko, edo egun bat beranduago. Gaztelaniadunek orokorrean zergatik ez dituzte gauzak azpidatziekin ikusten? Ba beraien hizkuntzan gauzak izanda zertarako egongo dira beti irakurtzen? Irakurri nahi baldin badut liburua erosten dut. Ta Game of Trhons erosi badaiteke, zuk aipatutakoak errazago ezezagunak direlako.
          Gauza da denetarik izan dezakegula euskaraz, ta hori posiblea bada ez diot ingelesaren teoriari inolako zirrikiturik irekiko.

          Batzuetan, beste moduz ez badago, bai azpidatziekin ikusten dudala zeozer, baina asko interesatu behar zait, ta nago gehiengoak horrela jokatzen duela.

          Ta

  • Epa Beñat, nire bizipenak motz gertatzen bide zaizkizu ondorio orokorrik ateratzerakoan. Ea bada adibide andana hau nahiko grafikoa den ingeles hizkuntzaren glotofagia oroharrapatzailea ilustratzeko, izan ere, ingelesak harrapatzen duena ez du berehala askatzekoa: Estatu batuetan migranteen hizkuntza guztiak suntsitu ditu dagoeneko, frantsesa, alemana, poloniera, ehunka hizkuntza indigena…eta esaten digutenaz bestera, gaztelaniak bide bera hartuta dauka: hispanoen heren batek jada ingelesez egiten du etxean; Irlandan gaelikoa eta Galesen galesa arnasik hartu ezinik ditu; Filipinetan gaztelania jan egin zuen mende eskasean; Indian lorratz postkolonialak hor dirau, bertako hizkuntzen garapena trabatuta; Holandan eta Islandian hasi zaizkio otsoari haginak ikusten; Nigerian mlioika dira ingelesaren natiboak jada, eurenak ahaztuta, jakina. Kenia, Tanzania, Uganda, Hegoafrika, Namibia, Jamaika, Australia, Zelanda Berria (maoriak), Papua, Kanada, eta abar eta abar eta abar, gehi Interneten ehuneko 75, munduko burtsa, Hollywood, nazioarteko enpresak eta enparauak. Zinez, soka amaitezina da.
    Horiek guztiak ez dira inpresio pertsonal subjetiboak, errealitatea baizik. Eta benetan sartu nahi duzue MUNSTRUO GLOTOFAGIKO hori gure etxe txikian, erderen laguntzaz errazago jan eta minorizatu gaitzan? Nik ez dut karta hori jokatu nahi. Bide batez, esango dizut ingeles perfekturik ez badaukat ere, polito moldatzen naizela hizkuntza horretan, plazer hartzen baitiot haren literaturari eta Interneteko ingelesezko edukiei. Baina hortik euskaldun guztiak natibo moduan jakitera arrakala handia dago, eta Bird Center, Culinary Center eta enparauak OSO-OSO tristeak dira, eta alferrekoak.

    • Beñat Hach Embarek

      Kaixo Irala:

      Jarri dituzun adibide gehienetan, Erresuma Batua izan da okupatzaile zuzena. Hau da, gaelikoarentzat ingelera, euskararentzat gaztelania eta frantsesa bezala da. Ez nauzu konbentzitu, zeren eta bota dudan ideia (ideia, ni ez noa MUNSTRO GLOTOFAGIKORIK sartzera inon) honakoa da: okupatzaile militar, politiko eta kulturalaren hizkuntza hirugarren plano batera atzeratu, gurea %100ean LEHENETSI, eta gure okupatzaile zuzenaren hizkuntza ez dena jarri bigarren mailan. Geurea eraikiz eta etsaiarena deseraikiz, herri hau eraikitzen joateko.

      EA BEHINGOZ ARGI GERATZEN DEN: ez zaizkit batere gustatzen Basque Culinary Center, Basque Country Itzulia, One Team One Country, Free Them All, Kutxa Kultur Festival, BBK LIve eta antzekoak. Ez dut hori defenditzen, ezta gutxiago ere.

      Ingelera bigarren mailan jartzea da Tronuen Dema ingeleraz ikustea (euskarazko azpidatziekin) gaztelaniaz beharrean; eskolan astean lau orduz ingelera izatea, ordu bat gaztelaniaz (EHtar guztiok) eta ordu bat frantsesez (EHtar guztiok); kanpo erreferentzia bakarrak Cervantes-Baudelaire, Telecinco-France Télévisions eta flamenkoa-ZAZ izan ez daitezen (barkamena ipar euskal herriko lagunei ez badut erreferentzietan asmatu, baina defenditzen ari naizen bezala, bi erdarek bizkar emanda jartzen gaituzte). Izan daitezke ingeleraz mundu osoan zehar obrak sortu dituzten zenbait egile (ez derrigorrez anglosaxoiak), BBC zein beste mila kanal, eta bestelako musika estiloak. Argi azaldu nadin: herri bat ez duena matraka emango “Ole olentzero” bezalako kontuekin, ez duena ilararik egingo “Mission Pays Basque” eta “8 apellidos vascos” ikusteko. .

  • euskaldun bat 2018-03-12 22:44

    Europar batasunak etorkizunik ez duela begibistakoa da. Eta badakizue zergatia: aniztasun gehiegi dagoelako. Europa tematuta dabil globalizazioa, aniztasuna eta mundu koloretsu batekin baina aurkariak ez daude denbora galtzen ibiltzeko: AEB, Txina, Errusia ez dabiltza happyflowersetan. Euskaldun asko berriz noraezean modaz pasatako diskurtso bat ikasi dute eta kriston modernoak diren sentipenarekin beti bezala berandu eta gaizki. Denbora izango da testigu.

  • euskaldun bat 2018-03-12 22:53

    Lehen izen guztiak españolez jartzen ziren enpresa eta erakundeetan, orain ingelesez hasi dira. Hor erakusten du euskaldunak zeinen ezgauza ikusten duen bere burua. Ez da gai bere hizkuntza erabiltzeko. Euskal sukaldaritzaz arro-arro ibili eta gero BASQUE CULINARY CENTER deitu. Urkullu bera aberri eguneko diskurtso horietako batean: “I’m basque! I’m basque!” oiuka. Eta gero hau guztia Española hirugarren tokira pasatzeko estrategia dela eginez. Hirugarren tokira pasatzekotan euskara pasako da eta azkar gainera.

  • euskaldun bat 2018-03-12 23:04

    Gaur bertan ETB2ko albisteetan Eibar futbol taldean jokatzen ibili den jokalari japoniar bat Betis taldera doanaren berri eman dute eta horrela zioen esatariak (españolez noski, ETB2): “… españolez hitz egiteko oraindik zailtasunak dituen arren…”. Pentsa! “españolez”-en ordez “euskaraz” esan behar zuen. Eta hori esan duen esatariaren ahotsa soilik entzun da baina badakit zein den eta euskalduna da. Ba pentsa! Albistean hori esateko beharrik ez dut ikusten baina horixe esatea otu zaio. Berarekin hitz egiteko aukera edukiko banu “arazo larria daukazu” esango nioke.

  • Beñat Hach Embarek

    Ea, “euskaldun”, hartu arnasa eta lasaitu.

    “Europar batasunak etorkizunik ez duela begibistakoa da. Eta badakizue zergatia: aniztasun gehiegi dagoelako”. Ño, orain Europaren etokizunaz mintzo gara? Europa sujetoa da? Geureari dagokionez, ahal duzunean azaldu mesedez zein den zure estrategia Euskal Herrian aniztasuna ezabatu eta denok Garoa eleberriko Joanes izan gaitezen.

    “Euskaldun asko berriz noraezean modaz pasatako diskurtso bat ikasi dute eta kriston modernoak diren sentipenarekin beti bezala berandu eta gaizki”. Niri buruz ari al zara? Kuriositatearekin utzi nauzu. Ez nekien ingeleraren inguruko irakurketa hau modaz pasatako diskurtsoa zenik; Joseba Gabilondori entzun nion, eta hasieran bere diskurtsoak konbentzitzen ez ninduen arren, amaieran logika ikusi nion (XXI. mendeko abertzaletasunaren inguruan ZuZeuk antolatutako jardunaldietan). Funtsean, berdinetan nago hemen: entzuten, eta hitz egiten. Zuen argudioek konbentzitzen banaute bikain; bestela ere oso ongi. Beraz, argudiatu zergatik izan naitekeen noraezean dabilen moderno bat.

    Baina bada haserretu nauen gauza bat: “Urkullu bera aberri eguneko diskurtso horietako batean: “I’m basque! I’m basque!” oiuka. Eta gero hau guztia Española hirugarren tokira pasatzeko estrategia dela eginez”. Noiz esan dut nik hori, jakin badaiteke? Zergatik ari zara iradokitzen Urkulluren jokaera defenditzen dudala? Ez manipulatu nire hitzak, “euskaldun”. Argudioak amaitu bazaizki isildu, baina ez kaka nahastu nik esandakoak.

    Bestalde, Eibarreko kontuarekin erabat ados.

    Ea lortzen dugun eztabaida honekin aurrera egitea Basque Culinary Center berriro aipatu gabe (zeren eta hori ez da idatziko tesiaren aurkako argudio bat)

    • Bakarrik hau, nahi edo ez, Frantsesa ta gaztelania ondo ikasiko ditutugu, burujabe izan gabe ezin dugu hori ekidin, beraz beste hizkuntz guztiz ahaltsua sartzen baduzu, edo Ingelesa Espainiera edo ingelesa Frantsesa edo Espainiera igelesa izango dira hizkuntz nagusiak bai edo bai.Gehiengoak beti eroso zaionari helduko diolako.
      Jendearen gehiengoak ez ditu pelikulak azpidatziekin ikusi nahi, beraz egongo diren gaztelaniaz edo ingelesezkoak aukeratuko dira. Ta teoria hori dabiltzatenen Twitter kontu batzuk ikusiz, ez dut ikusten beraiei euskara gehiago egiteko balio dienik.
      Ez behintzat ingelesa menderatzen ez dugunekin alderatuz. Baina jada diot bakarrik horren alde dauden 4 edo 5en (nik ezagutzen ditudanak) kontuak ikuskatu ditudala.

      Jendearen gehiengoak gu nahi edo ez, erosoagoa zaiona aukeratuko du ikusteko, ta euskara ez badago… Gainera azpidatziak zertarako? Ingelesa ondo menderatzen badut, azpidatziei ez diet kasurik egingo, gaur egun gaztelaniazko edozerri azpidatziak jartzen diotenean bezalxe.
      Buruak ondo menderatzen du gaztelania, esfortsurik gabe, beraz gaztelaniaz entzuten badut zertarako azpidatziak irakurri? Berdina ingelesarekin, hori ikasteko balio dezake, baina behin dakizula, azpidatziak dira ulertzen ez duzun zeozer ulertzeko, ez ulertzen duzuna berriro irakurtzeko.
      Ondo ibili.

    • euskaldun bat 2018-03-13 20:19

      Benat! Zure aurka idazten dudala iruditzen zaizu! Ez horrelakorik pentsatu gero! Zure testua irakurtzerakoan hamaika pentsamendu dituzu batera eta agian iruzkina idazterakoan idatzitakoa ez da zehazki testuarekin erlazio betea duen zerbait izango, zure testua + beste hainbat pentsamendutik eratorritako zerbait baizik eta Urkullu aipatu dudanean ez da noski zure aurka botatzeko izan, ingelesa gora eta behera ari garenez Urkulluri entzun nizkion oihu haiek askotan gogoratzen ditudalako baizik. Nik zer nahi duzu esatea?! Barregurea ematen dit gogoratzeak , “I’m basque!!” ozen-ozen, indarrez garrasi egin zuen, eta segundo bat geroago berriro “I’m basque!!”. Ai Urkullu! Zelako fitxajea! Euskaldunok mutur beltzagoa jarri behar dugula, hori da nik diodana, Benat. Batzuk uste dute historia amaitu dela eta hemendik aurrera aniztasun betean koloretsu-koloretsu biziko garela Jehobaren lekukoen aldizkarietako irudietan bezala.

  • Beñat:
    Artzain bat ardiak bereizten. Bi taldetan bereizi nahi ditu, batzuk soro batean sartzeko eta beste batzuk bestean.
    Zakur eta guzi eta ezinezko zaio kanpo librean. EZINEZKOA!!!!
    Hori bai, ardiak borda batean preso baditu, ate kontra jarri eta erditsuak atera direla iruditu zaionean, atea indar guziez hertsi –ahal badu, jakina- eta horrela bi talde eginak izanen ditu.
    Zu artzain bikaina zara, baina hemengo jendea ez da ardia eta are gutxiago, ez dago borda batean preso, kanpo librean dago. Eta, gainera, ez dugu zakurrik.
    Etsenplu hau aski duzu ikusteko ezina dela esatea, euskara lehenetsi, bigarren ingelesa jarri eta hirugarren espainola. Ardiena baino mila aldiz zailagoa da proposatzen duzuna. EZINEZKOA, hitz batean.
    Bestela, badakizu, egin proba ardi bakar batzuekin eta esanen didazu.
    Izan ongi.

  • euskaldun bat 2018-03-14 22:11

    Nik Benaten alde badut zerbait esateko: fina dela. Testu interesgarriak idazten ditu eta lan egin duela nabari da beraietan. Iruzkinak irakurtzen ditu eta erantzuna ematen die, lan egiten du. Badaude handi usteko beste batzuk, beraien testu ilustratua idazten dute baina txusmak idatzitako iruzkinei ez die jaramonik egiten, beste maila batean daude. Barkatu, teklatuan “n” hizkia soilik dut.

  • Interesgarria artikulua! Gutxien gustatu zaidana azken esaldia izan da, sarri entzuten den esaldia, idenpendentismoari kalte egiten diona.
    Islandiera “gehiengoaren hizkuntza da, ofiziala, nazio batena, estatua dauka, gobernu bat eta hezkuntza”. Hori gabe hizkuntza bat ez da salbatuko.
    Beraz, jo eta su jarraitu behar dugu sarean euskaraz sortzen, eta jo eta su euskal estatu baten aldeko borrokan.

    • Alpargatero 2018-03-15 12:33

      Euskara eginez, sortuz eta kontsumituz sustatzen da, eta ez dut uste independentziaren aldeko borrokarekin lotzea mesederako izango denik. Asko gara independentzian sinesten ez dugun euskaltzaleak, euskarari muzin egiten dioten independentistak bezainbeste, gutxienez.

      • Akats larria! Independentziari muzin egitea euskararen iraupenari muzin egitea da.

        • Alpargatero 2018-03-16 11:37

          Ukaezina da independentziarekin tresna gehiago izango genituzkeela euskara indartzeko, 40 urteotan egin dena baino askoz gehiago egiteko tresnak izan ditugula ere ukaezina den bezala. Beraz, independentziak ez luke ezer bermatuko, independentzia ezak egungo axolagabekeriara ere kondentzen ez gaituen neurri berean.

        • Euskara salbatzeko independentziaren zain egoteak eta horrek automatikoki euskara nagusituko duela pentsatzea bai dela akats larria.

          Irlandako estatua ez du gaelikoa nagusitzea lortu, Israelek, estatu bezala sortu aurretik, lortu zuen arlo erlijiosoan soilik erabiltzen zen hizkuntza hango juduen artean gailentzea.

          Hizkuntzen erabilera ez da independentzietan oinarritzen, horretarako erabiltzeko nahia eta hizkuntzarekiko atxikimendua existitu behar da. Adibidez, Perpignanen ijitoek katalanari edo Israelen sefardi askok ladinoari eutsi diote.

  • Beno ba atera da euskaldunek euskaraz kontsumitzen duguna, ta hutsaren hurrengoa omen da.Beno kontuan izanda zenbat euskaldun garen ta zenbatzuek dute euskaraz erraz kontsumitzeko gaitasunik, zenbakiak ez dira hain txarrak.

    Ta lehengo aitzakia euskaldunen partetik euskarazko edukiak ez kontsumitzeko?
    Ba euskara menderatzen ez dutela. Beraz edo denbora kentzen diogu gaztelania ta frantsesari euskaraz egiteko, edo hau ez du hobera egingo.
    Ta ez dut inondik ikusten nola lagunduko digu ingelesez kontsumitzea.

    Adibidea: Umeak oso ondo ikasten ari du ingelesa, aitak ez du ulertzen baina euskarazko azpidatziekin egindako serie, pelikula… mordo ikusten ditu semearekin. Laga bait du ta inoiz euskaraz ikusteko abagunea izango ez duelakoan…

    Aita, bizitza osoa emango du azpidatziak irakurtzen (amorrua ez hurrengoa), hori ,ikusten ari zarena ondo ikus ez dezazun eragiten du, irakurtzen zauden bitartean gauzak galtzen bait dituzu.
    Ta umea? Ba umea, agian hasieran azpidatziak irakurtzen ditu, baina ingelesa menderatu ahala azpidatziei ez die jaramonik egingo, ta zer gertatuko da, bera bakarrik edukiak ikusten dituenean? Ba zertarako erabiliko ditu azpidatziak irudiaren zati bat ondo ez ikustea eragiten badio, ingelesez entzuterakoan dena ulertzen badu?

    Probatu ahal du inork gaztelaniazko pelikula bat euskarazko azpidatziekin ikusten? Baina soinuarekin e? Nik abistegietan hori egiten dutenen, edo hizlariari ahotsa kentzen diote edo entzuten ari naizen hizkuntzari egiten diot kasu.

    Euskarak soilik salbatuko du euskara.

  • Hurbileko ikastoletan ikusten ari naizena: euskararen ezagutzan atzera, erabileran zer esanik ez…
    Hori bai, ingelesez gero eta hobeki.
    Lehen etsai baten kontra ari ginen, orain bien kontra. Beñat, zer nahi duzu estea ikusten ari naizena ez bada?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude