Ezin okerrago

Ezin okerrago –

Urkullu Ezin okerrago

Oraintsu arte ez dut iritzi zehatzik izan Urkulluri buruz, baina azkenaldian ezin okerrago jokatzen ari da. Erkorekak esan zuen Urkullu ez zela Kanboko ekitaldira joanen “Kanbo ez delako Euskadi“. Hori aski ez, eta Urkulluk marka hobetu du Sud-Ouesten egindako elkarrizketa batean. Naizen bertsioa zuzena baldin bada, esan du: “Erkidegoetako hiru presidente [ezen ez lehendakari] daude, bata Frantzian, bestea Nafarroan eta bestea Euskal Autonomia Erkidegoan, baina lehendakari bakarra, eta hori, umiltasun faltsurik gabe, ni neu naiz”.

Hori da: Urkulluk, umiltasun faltsurik gabe, Jean-Rene Etxegarairi, Uxue Barkosi eta hiztegigileei argitu behar die zein den “lehendakari” hitzaren esanahia.

Eta, euskaran hain jantzia egonik, azkenaldian egin duen okerrena: euskaraz ez hanka ez buru ez duen mezu bat argitaratu, eta, kritika zaparradaren aurrean, bere horrela utzi. Oraindik ikusgai dago. Edo ez zaio batere inporta, edo euskarazko hedabideei ez die kasurik egiten. Argi dago: ez da nire lehendakaria.

Ezin okerrago

32 pentsamendu “Ezin okerrago”-ri buruz

  • “Urkullu” idatzi al dut? Barkatu, Urguilu lehendakari txit gorena idatzi behar nuen.

  • Atzo GARAko editoriala irakurri nuen eta bere azpiko komentarioak. Urkulluren azken bekatua azpimarratzen zuten guztiek, Urkulluk Uxue Barcos-ekin batera bilera bat eratzea ETAk bere suizidioaren autobonboa egiten zuen egun berdinean. Ezker Abertzalearen eragile eta errepika mediatiko guztiek ahobatez gaitzesten dute Urkullu horrengatik.

    Etxegarairi buruz hau esan duela, Erkorekak bestela esan duela, euskara dela… Dena aitzaki hutsa Urkulluri txistu zipristinak jaurtitzearren. Ezker abertzaleko inkisitoreek beren arma zikin guztiak atera dituzte armairutik Urkullu kondenatzeko. Ai, baina ETA desagertu da eta berarekin bere arma nagusia: euskaldunen kontzientziak kolpatzearena titularretan bizpahiru jende erahilaren notiziaren bitartez. Hori joan zen. Eta hori egiten zuenari eta bere aldekoei ez zaie horretaz harrotzeko ezta aukera bat eman behar.

    Niri oso ondo iruditzen zait Urkulluk egin duena: ETA bezalako erakunde hiltzaile baten handikeriaren jokuari ez men egitea. Eta Euskal Erakundeen duintasuna azpimarratzea Euskal Herria hainbat aldiz odoleztatu eta zigortu dutenen aurrean.

  • Bentazar:
    Hemen kritika zehatz bat egin zaio edo, hobeki esan, bi. Eta horiez ez zara arduratu, bazter utzi dituzu.
    Ongi egindakoez ez gara ari, edo ez zen ari Nafarroan iruzkingilea.
    Beraz, zer nahi duzu esatea? Alper lanean aritzea…

  • Barkatu, A, baina goikoak erabateko deskalifikazioa egiten dio Urkulluri.

    Eta nik bere amorruaren hipotesi bat luzatzen dut: ezker abertzalearen Urkulluren kanpaina oskestatuaren beste txilibito bat besterik ez dela.

    Urkulluk dio bera dela Lehendakari eta nik uste dut erabat zuzen dela hori aipatzean: ez da bakarrik euskaldun gehien ordezkatzen dituena baizik eta politikoki euskal aberriaren nortasuna politikoa agerian uzten duen bakarra. Euskal nazioaren muina eta gehiengoaren ordezkari da baita politikoki ere. Zergatik Naparroan delako horrek kritikatu egiten du horrelako egi borobil bat esateagatik?

    Esplikatuko didazu zuk?

    Argi dago Urkullu ez dela ezker abertzalekoen lehendakaria eta argi dago ETA ez dela euskaldunen ordezkaria. Bi aipu hauek konplementarioak dira.

  • Bentazar, ez duzu aitortuko baina ez duzu iritzi politikorik, EAJ defendatzeko zaude , berdin du zer egiten duten. Zure iruzkinaren balioa 0a da (nireak -5). Ez zara abertzalea, EAJzalea besterik ez.

  • Kaixo, Bentazar
    Ez dut enkargurik jaso ez artikulu hau ez inongo artikulu idazteko. Gara-ko atzoko editoriala ere ez dut irakurri. Amorrazioa eman dit Sud-Ouesten botatakoak, ez dut arrazoirik ikusten harropuzkeria horretarako. Eta martxoan idatzitako mordoilo hori ez ezabatzea edo zuzentzeak ere bai. Ez dago besterik.
    Eta, euskaraz, “lehendakari” eta “presidente” gauza bera dira.

  • Bentzar
    Zer ikusteko du kontu honetan ETAk, Bukatu zen.
    Barkos andereak ere lehendakari titulua badu Urkulluk bezala, beraz…
    Baina “egia” izan hala ez izan, zenbait titulu, zenbait “dretxo” ez aipatzea hobe. Begirunez jokatzea komeni zaigu denoi. Eta Nafarroako auzi minbera hor tartean dugunean gehiago

  • Suagaar, EAJk ez du 800 jendetik gora hil egin, beraz, leporatu dezaiokezuna ezker abertzalearen papeloiaren aldean ezin da gehiegi izan. Eta kasu honetan Urkulluren hitz gutxi batzuk Lehendakari izatearen garrantziaz ez dira, zuetarrek nahiko luketen bezala, bera lintxatzeko motibu oso larria.
    Naparroan, Urkulluren harropuzkeriaren arazoa GARAko horrialdeetan behin eta berriz agertzen den gauza bat da. Ez dut nik harrokerirako arrazoirik ikusten Lehendakari kargua defenditzen horretan. Kontuan izan akaso Jose Antonio Agirre eta fatxismoaren kontra altxa zen Gobernuaren mitomaniaz piska bat nagoela jota akaso. Zu erebat inmunizatua zaude horren aurrean, ikusten dut. Euskararena, bestalde, begiratzen dut Zuzeuko promotoreen zerrenda motza eta hara non topatzen dudan Eusko Jaurlaritzaren anagramarekin. Akaso Zuzeuk ez ditu asetzen zure hizkuntza normalizatuaren baremoak.
    Agirre Lehendakariaren ordezkoa eta Sabino ARanaren banderaren azpian zin egiten duena Urkullu jauna da. Euskaldun gehienen ordezkaria, bestalde, A jauna.

  • EAJ-k ez zituen 800 hil gerra zibilean?
    Kontua zer da 800 hiltzea edo “demokrazian” zortziehun hiltzea?
    Bestalde, horrela ipinita, euskaldun gehienen ordezkaria zuei traktorea uzten dizuena da. M.Rajoy jauna, alegia.

  • EAJk Lehendakari batek burutzen zuen Eusko Jaurlaritza legezko baten gudaroste batean gerra batean hil zituen hil zituenak eta ez ez-legezko gerrillari urbano terrorista koadrilla bat, herriaren borondatea zapuztuz, ETAk egin bezala. Diferentzia ez da makala. Rajoy jaunak ez ditu euskal botoen gehiengoak ez Jaurlaritzaren lehendakaritzak. Baina zu internazionalista zarenez ederki onartzen duzu espainol lehendakaria zure lehendakari gisa. Ulertzekoa da.

  • Nago Urkullu-k, Imaz-ek, Atutxak eta enparauek gero eta onartuagoa dutela Rajoy jauna, baina, zeu segi zurean, horrela uste baduzu.
    Beraz, eta hau bai interesgarriagoa iruditzen zaidala, kontua ez da erahilketa bat zilegi den ala ez, baizik eta legezkoa den ala ez, hori al da gakoa?

  • ganbaratxotik 2018-05-06 18:38

    Urkullu Kanbo-n izan ote da inoiz? Garazin? Atarratzen?Ahierran?
    XX.menderarte euskara hegemonikoa izan den herrialde bakarrari (Ikus Kepa Altonagari egiten zaion elkarrizketa Argian) euskalduntasuna ukatzen? Lotsagarria eta iraingarria.
    ETA-koak menditik Jonan-en eskutik ekarri nahi eta ezin. Bere kaxa jeitsi diranean haserre. Ezin sikera, aste batez, egun batez, gregario modura joan. Protagonismo-gosea zer den. Baina jakin beza lider honenak tokatzen denean gregario izaten jakiten dutenak direla. Euskal Herria horrelakoen premia larrian dago. Ez alderdiaren aparatoa kontrolatzen duten karismabako harroputzena. Are gutxiago euskaldunen arteko zatiketa sustatzen dutenena.

  • Eusko Jaurlaritzak eusko gudarostea sortu zuen fatxismoaren kontra.
    ETAk ertzainak, poliziak, umeak, langileak eta holakoak hil zituen terrorista moduan. Diferentziarik aurkitzen ez baduzu zure kontua da. ETAk herriari gerra egin zion herriaren izenean. Eta herritarrak terrore azpian eduki izan nahi zituen gure herrietan. Ze eredu paregabea!
    Rajoy Espainiako lehendakari da eta berarekin tratutan sartu beharko da Euskadiren onerako. Ezker abertzaleak negoziatu nahi izan du, baina ezinezkoa izan zaio.
    Inork ez du ukatu lurralde horiek Euskal Herria direnik, Ganbaratxo. ETAren ondarea kakazaharra, sufrimentua eta odola izan dira. Horiei pelotilla egitea azkenean herriaren borondatea betez suizidatu direlako gehiegitxo iruditzen zait, Ganbaratxo. Protagonismo gose handiagorik ez dago hilketa bat izparringian egunero jartzea baino, ETArena hain zuzen. Eta hiltzen ez duelak oraindik protagonismoa nahi du. Hori bai logika ederra. Herriaren zatiketa ezker abertzaleak sustatzen du arlo guztietan. Atzo, orain eta beti.

  • Atzo, orain eta beti. Orain etaaaa beeeetiiiiiiiii! ( Non entzungo ote nuen hau?)
    Izan ere, JELpean bizi ez garenok, ezin dugu, hau da, berezko ezintasun bat dugu, barne-barnetik datorkiguna, gaiztoak eta leloak bait gara, ezjakinak. Ezin diogu herri honen etsai izateari utzi, nahita ere.
    Aldiz, horrenbesteko gaiztakeriari kontrajarririk, argi distiratsu batetik eratorritakoa da EAJ. EUSKADI sortu eta etengabean hobetzen ari den Alderdi-Aberri-Euzkadi, eguzkia bailitzan.
    Hirutasuna bezalakoa, tentelontzako ulergaitza eta zuentzako, aukeratuentzako, berez-berezkoa.
    “Herriaren zatiketa ezker abertzaleak sustatzen du arlo guztietan. Atzo, orain eta beti”
    Amen

  • Zuk zerorrek esan duzu ia egi guzti eta osoa.
    Tentelak eta ezjakinak zaretenik ez dut sekula esango. Baina beste gainontzekoan erabat ados.
    Amen ere.

  • ETAren hilketa guztiak tanta bat baino ez dira PNVk sostengatzen eta elikatzen duen heriozko itsaso erkergaren aldean:

    http://www.publico.es/politica/industria-militar-ue-comprometa-inyectarles-miles-millones-dinero-publico.html

  • Hemen, askok ez dute deretxo putarik besteren indarkeriaz fitxik esateko:

    https://www.elsaltodiario.com/gasto-militar/negocios-industria-militar-vasca-arabia-saudi-israel

  • Eta honelakoak irakurri behar hau bezalako ziniko lotsabako bati:

    Respecto a la exportación de armas a través del puerto, Atutxa ha señalado que en el Puerto de Bilbao hay “todo tipo de mercancías” y que “si es legal, nosotros hacemos de hub logístico para la importación y exportación de los tráficos”.

    http://www.deia.eus/2017/11/08/bizkaia/denuncian-el-trato-a-migrantes-y-exportacion-de-armas-en-el-puerto-de-bilbao-?random=334507

  • BASKONGADOEN “Lehendakaria”, hitz asmatua hau….. euskera naturalean buruzagi litzake

    Euskadi/Euzkadi: Arana Goiri belarrimotzak asmatutako hitza ere!

    Gora Nafarroa Osoa! Gora Euskalherria!

  • – Uiiiii, ze arroputz mintzo den, ezta? Ze errespetu falta euskarari, ezta?
    – ETAk 800 pertsona hil ditu!!!! ?

    #nibela

  • Orain euskara da aitzakia Urkulluren kontra egiteko.

  • Eneko Bidegain 2018-05-07 11:07

    Euskara ez da aitzakia Urkulluren kontra egiteko. “Lehendakari” eta “presidente” sinonimoak dira. Urkulluk hanka sartu zuen eta Etxegarairekiko errespetu falta erakutsi.
    Bestetik, “Kanbo ez da Euskadi” dioenean Erkorekak, barkatu, baina errotik iraindua eta mindua sentitu naiz. 1975ekoa naiz, Lapurdin sortua, EAE oraindik ez zegoenean. Eta orduan, EAJtik ETAra, Hegoaldetik Iparraldera, denek zioten “Euskadi da gure aberria”, Euskadi zazpi probintziek osatzen zutela, “Ipar Euskadi/Hego Euskadi”… Labeguerie, Landart eta abarren testuetan “Euskadi” aipatzen da.
    Nor da, orain, Erkoreka, errateko ni ez naizela Euskadikoa? Ez naizela euskotarra?

  • Esango didazu benetan Erkorekak esan zuena? Ba esan ba zuen Kanbo ez zela Komunitate Autonomoko leku bat egia zioen. Esan al du Kanbo Euskal herria ez dela?
    Euskadi hitza ezker abertzaleak desterratu du bere hiztegitik hitz sabinianoa delako, hor goian dagoen batek gogorarazi digun bezala. Ez al dituzu ezker abertzalearen kazetak irakurtzen? Euskadi desterratua dago beraietatik.

  • Cambo ez da Euskadi. Euskadi’ Espainiaco communitate autonomo bat da gaur egun.
    Cambo’ Francia da gaur egun.
    Hala ere, Euskadi beçala Cambo ere Euscal Herricoac dira.
    Statuez haranzco euscal herritarra çara ceu, Naffarroa statu conquistatutaco quide çara ceu, Bidegain jauna!

  • Eneko Bidegain 2018-05-07 12:29

    Erokerkak Twitterren hitzez hitz (espainolez) idatzi zuen Kanbo ez dela Euskadi, ez, ordea, ez dela EAE. Kontua ez da Euskadi hitza baztertuta dagoen ala ez. Ezker abertzaleak baztertu izanak zer du ikustekorik EAJk Euskadi hitzarekin duen edo behar lukeen jarrerarekin? Ala EAJk Ezker Abertzaleari kasu egiten dio? Ezker abertzaleak Euskal Herria hobesten du, baina Euskadi=Basque Country=Euskal Herria… Gauza bera erran nahi du. Beraz Euskadi ez da EAE. EAJk, bere buruarekin koherente izan nahi badu, ezin du erran Euskadi EAE dela, edo EAEtik kanpo dagoena ez dela Euskadi.
    Adibide berri bat, ea kontua argitzen laguntzen digun. Orain, Frantziako antolaketa administratiboaren harira, erregio handiagoak sortzerakoan, erregio bati Okzitania izena eman diote. Okzitania, ordea, erregio hori baino anitzez zabalagoa da. Okzitania ofizial (frantses administrazioaren arabera) bat sortzeak erran nahi ote du gainerako eskualde eta hiri okzitaniarrak ez direla Okzitania?
    Izenak horrela dio: Euskal Autonomia Erkidegoa edo Comunidad Autonoma Vasca. Euskadi beste zerbait da. “País Vasco” ere EAEra mugatzen da askoren begietan, edo “Pays Basque” Iparraldera.

  • Euzkotarren Aberria Euzkadi da batak, Nafarroa Euskadi da besteak eta Kanbo ez da Euskadi hirugarrenak.
    Ezker Abertzale ofizialean Euskal Herria hobetsiko dute ( nik nahiago Euskadi) baina PNVk ez du batere, BATERE, laguntzen horretan. Alderantziz. Erkorekak dixit.

  • NIk bila eta bila egon naiz eta ezin aurkitu Erkorekaren aipamentxoa.

    Hori bai ezker abertzalekoen isekak nonnahi dabiltza. Jende jator horretaz fidatu behar…

  • Euskadi eta Euskal Autonomi Elkargoaren ekibalentzia egiten du. Ez nago konforme horrekin baina bera erakunde bateko kide da eta zentzua ba du. Ez du esan, portzierto, Kanbo Euskal Herria ez denik. Dena den, ze matraka zuek ezker abertzalekoak besteekiko. Autokritika zipitzik ez baina besteak leioietara botatzen iaioak zarete.

  • Bentazar, hain EAJzalea bazara ea ikasten duzun eajren historia, EAJk ez ditu 800 hil, milaka baizik, bere burua defendatzeko beharra izan duenean gudarostea ta guzti erabili du. Ta berriro arrazoia ematen didazu. Ez abertzale ezta ezertxo ere ez, EAJzale, EAJ defendatzeko zaude , berdin du zer egiten duten. Kanbokoa ez du izenik, guztiz erratu da, izugarrikozko prepotentzia erakutsi du, besteak baino gehiago dela uste du, EAJk Euskaldiren izena lapurtu du….. Soldata ona irabaziko duzu ez?

  • Suagaar, EAJ zen legea, berak osatu zuen Euskadiko alderdi politiko gehienekin Jaurlaritza bat eta bertako partidoekin batera Eusko Gudarostea osatu zuen eta herria legez kanpoko interbentzio baten kontra defendatu zuen.
    ETAk legez kanpora Eusko Jaurlaritza, herria eta alderdi politiko gehienen kontrako borondatez, ekin du eta modu terrorista batean gainera. Diferentzia galanta da. Eta ikustea besterik ez dago ezker abertzaleak utzi duen mehatxu eta irain uzta bere matoi profesionalak zirela bide beste hainbat herritarren kontra.
    Zu konkretuki Suagaar internazionalista bat zara eta hori ezin daiteke abertzaletasunarekin ezkondu, motel. EAJk sortu zuen abertzaletasuna, ea historia zuk ikasten duzu. Eta orain soldata onaren kontua… Arrazoien faltan iraina ateratzen zaizu beste ezker abertzalekoen jende maltzurrari bezala. Ze uste al duzu ba? Bakarrik ETAko hiltzaileek dituztela idei politikoak?

  • “Naffarroa statu conquistatutaco quide çara ceu”: onkï jïn paradigma berri honera.
    Estatu kideak gara, gurea den Estatu okupatua. Formulazio politiko honek dena aldatuko du. Handik sortuko da benetazko klase politiko bat erresistentzia antolatzeko, indar okupatzaileak neutralizatzeko eta gure lurraldetik botatzeko helburuarekin.