Euskara atez atekoa da

Euskara atez atekoa da –

San Ferminak amaitu eta “Gaixoa ni” abesteari utzi bezain pronto, ordulari bat pizten da Iruñean, hurrengo jaiei begira atzera kontua hasiz, lehergailu bateko kronometroaren gisan. Bada une honetan beste markagailu bat hamaika plazetan, bistan ez dagoena, 2019ko maiatzari so: hauteskundeena.

Euskara atez atekoa da

Stablishmentak ez du nahi bloke aurrerakoiak gobernuan izatea, herritarren gehiengoak pauso bat ematen badu (instituzioek ekarpena egin dezakete horretan), pauso horiek egonkorrak bihurtzen direlako. Gehiengoek bihurtzen dute pauso bat atzeraezin, tabu bat errauts. Urte batzuetako lanketaren ondotik etorri daiteke estigma handi baten suntsipena Nafarroan, herritarren jarrera aldatuz badoa: euskarari, eta euskaldunei, arnasa hartzen uztea; eta ondorioz, aukera gehiago zabaltzea euskalduntzeari.

Oposizioaren bandera hondakinak izan ziren Gipuzkoan 2011-15eko agintaldian; euskara eta Euskal Herria Nafarroan, legegintzaldi honetan. Soziologia erabat ezberdina daukate Gipuzkoak eta Nafarroak, bistan dena. Lehenengoan elkarri mutur joka aritu zirenak (EH Bildu-EAJ) lubakia konpartitzen dute bigarrenean (Geroa Bai-EH Bildu-Ahal Dugu-Ezkerra). Dena den, garbi dago herrialde bakoitzean oposizioak desgasterako gai nagusi bat baliatu duela, eta antzekotasun handiak topa daitezkeela atez-atekoaren aurkako mezuen eta euskara-Euskal Herriaren aurkako erretolikan.

Inposizioa. Gipuzkoan kontzeptu gakoa izan zen, eta ez soilik hitz hutsal gisa baliatuta, baizik eta ezker independentista ispilu aurrean jarri eta bere diskurtsoarekin egin zitzaiolako aurre: erabakitze eskubidea. Zeren eta, nola jokatuko dute instituzio nafarrek, uneren batean, faxistak herri galdeketak planteatzen hasten badira? Berez agerikoa izan zitekeen galdera, ez zen hain begibistakoa: zein zen salatzen zen inposizioa? Birziklatzeko beharra? Beraz… zein zen aldarrikatzen zen eskubidea? Ez birziklatzeko aukera izatea? Hori da inposizioa?

Euskara atez atekoa da
Arg: Berria. JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Nafarroan faxistek ere inposizio kontzeptua darabilte. Elebakartasuna da demokrazia, eta elebitasuna diskriminazioa. Begibistan argudioak ez hanka eta ez buru ez izan arren, presente izan behar da diskurtso hauek oso ondo konektatzen dutela norbanako batekin pribilegio bat galdu behar duela sentitzen duenean: uneren batean beste hizkuntza bat ikasteko beharraren aurrean topatu daitekeelako (egoera ez da horretara iritsi oraindik ezta urrutitik ere), edo egunero bere hondakinak sailkatzen aritu beharko dela ikusten duelako. Etorkinak aldi berean lana kentzera eta laguntzetatik bizitzera datozela defendatzeko kapaza den pertsonarekin gertatzen den bezala, gatazkaren erroa pribilegioetan dago.

Horregatik izan zen hondakinen gaia, eta da euskararena, hain suharbera, norbanakoari eragiten diolako. Indibiduoaren berekoikeria sakonenarekin konektatzen du. Gatazka giroa kalean nabaritzen da, bizilagunen artean, lagun giroan. Baziren gatazka armatuenaren urte gordinenetan elkarrekin poteatzen zuten koadrilak, pentsamolde ezberdineko adiskidez osatuak; atez atekoaren ondoren bada elkar hitz egiteari utzi dionik. Eztabaidak erraietatik ateratzen dira, jendea sutzen da. Badaude hizkuntza nafarrean idatzita dauden mezuak ezabatzen dituzten nafarrak, euren buruari egiten ari diren kaltea ulertzeko gai ez direnak; atez atekoaren aurka jo eta su protestatu eta orain egunero ehundaka kamioi eta ehundaka zabor tona irentsi behar dituzten goierritarren antzera.

Giro horren adierazle dira balkoiak, guduzelai garaikide berriak, zabor poltsa urdinak edo errege koro gorriak, Olaztiko erraustegiaren ondorioz minbizia sortu eta mediku ona ala euskalduna nahi ote duen planteatuko duen supremazistaren bizitoki, arraina astean hiru aldiz jan ezingo duen erdaldun diskriminatuaren bazkaleku.

Euskara atez atekoa da

Katixima asko behar da garuna papereztatzeko, eta badaude, bai Gipuzkoan zein Nafarroan, fronteko lehen lerroan paper zahar bera jokatzen duten bi berri paper: Diario Vasco eta Diario de Navarra. Gipuzkoan berdin zion zein izango zen batailarako gaia, Diario Vasco hor izango zen bere funtzioa betetzeko: bere jabe dirudun, eskuindar eta espainiarren interesak defendatzea ezkerreko gobernu independentista kanporatzen saiatzeko. Diario de Navarrak berdin-berdin egingo du laukotearekin euskara eta Euskal Herriarekin zerikusi daukaten gaiak desitxuratu eta portadan jarriz, egunero, eguna joan eta eguna etorri; eta ezin da ahantzi egunkari horiek jende askoren goizeroko gosaria direla.

Agian Gipuzkoa Buru Batzarrak formakuntza tailer batzuk emango zizkion gai honen bueltan Nafarroa Buru Batzarrari. Espero baietz, pozoia daukanak antidotoa izan dezake eta. Bestalde, oposizioa geroz eta gehiago mugitzen ari da eskuin muturrerantz, eta horrek jaso dezakeen babesa murriztu eta erradikalizatu dezake. Aurtengo manifestazioan faxistek iaz baino jende gutxiago bildu arren, ez da gutxietsi behar datorren urtean zehar lortu dezaketena.

Nafarroan herri mugimendua indartzen eta zabaltzen ari da: Altsasuko gazteen inguruan sortu den dinamika, pentsionistak, emakumeak, gaztetxeak, euskalgintza…

Atzera kontuak aurrera egin ahala, hilabeteak iraungo dituen eztanda bat entzungo dugu atzekoz aurrera: hasieran baxuagoa, amaieran harrabots jasangaitza. Kalearen bermeaz eta instituzioetako ekarpenaz lortuko da ematen den pauso bakoitza atzeraezina izatea.

Euskara atez atekoa da
Euskara atez atekoa da
Euskara atez atekoa da
Euskara atez atekoa da
diglosia, EAJ, eh bildu, errepresioa, euskara, Euskara atez atekoa da, Faxismoa, faxistak, hizkuntza, inposizioa, nafarroa, UPN
Beñat Hach Embarek

Mairua naiz behelaino artean. Kolaborazioak GARAn; ZUZEU orainkarian erredakzioko kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Goierri.

35 pentsamendu “Euskara atez atekoa da”-ri buruz

  • Mendebalde guztian gertatzen ari den gizarte haustura da hau, leku bakoitzean forma propioa hartzen ari dena. “Garai onak” pasata, bukatzeko itxurarik ez duen krisian gaude, geratzen den botere eta baliabide apurtxoengatik borrokan.
    Gogoratu euskaldunok gure lurrean minoria bat garela, eta bertako botere kuotatxo eta baliabideengantik gertatzen ari den norgehiagokan galtzeko asko dugula. Ez dago inor gurekin aliatzeko interesik duenik, pixkanaka gainbeheran doan komunitate bat garela ikusita. Euskal Herri Euskalduna euskal komunitatearen indar eta influentziagatik beste komunitateak euskara ikastera behartuz egingo da, geurea zabaltzen doan bitartean.
    Gainerakoak joko instituzionalak dira, baliagarriak bai batzuetan, baina herri honen garaipena instituzioetatik at hasi eta bukatuko da. Ondo izan

  • Benetan penagarria Beñat egiten duzun paralelismoa.

    Ez zara gauza batetaz konturatzen: Nafarroako Gobernua ezker abertzalekoa ez den eta ETAren gogorkeriaren guztiz kontrakoa den Uxue Barkos dago. Gipuzkoan Bilduren legealdian Martin Garitano Egin-Garako artikulugilea zegoen buru.

    Ezker Abertzaleak esan zuen Atez Atekoari buruz galdeketa egingo zuela eta promesa hori hautsi egin zion. Gipuzkoako gizartea gaineratu zitzaion politikutxo batzuen modura jokatu zutelako Bildukoek. Atez atekoa kakazahar nabaria izateaz gainera inposatu zen leku guztietan.

  • Beñat Hach Embarek

    Ene Bentazar,

    – “ETA”
    – “GOGORKERIA”
    – “EGIN-GARA”
    – “Ezker Abertzaleak esan zuen galdeketa egingo zuela” (FAKE)
    – INPOSIZIOA

    Jope, eta dena hiruna lerroko bi parrafotan…

    Mikelats, diozun bezala, “Euskal Herri Euskalduna euskal komunitatearen indar eta influentziagatik beste komunitateak euskara ikastera behartuz egingo da”; herritarrak eta kalea bermea garen bezala, nik uste ezin dela ukatu gobernuan izateak lagundu dezakeela zeregin horretan, euskara beharrezkoa bihurtzen; eta finantziazio politika egonkor baten bidez, erabilera bultzatzen ere. LAGUNDU diot, ez KONPONDU.

  • Ene Beñat.

    Zure paralelismoa sektarismo handienaren seinale bezala erakutsi nahi izan dut UPN eta PNV ezker abertzaleak bere ohiko idatzietan parekatu egiten dituzulako agitzez diferente diren bi gai eta bi herrialdeen kontestuan. Horregatik bakarrik.

    Ezker abertzaleak ez zuela esan galdeketa egingo zuela? Beraz Ezker abertzalea ez zen galdeketaren aldekoa? A ze demokrazia partehartzailearen kontzeptua daukan ezker abertzalea. Baina, jendea ez al zen Gipuzkoan galdeketaren aldekoa? Eta Ezker abertzalea kontrakoa? Ez zaizu iruditzen horrek erabat larrubizi uzten dituela ezker abertzalearen jantzikeri demokratikoak?

    (Portzierto, herri batean gutxienez, ezker abertzaleko kandidatoak herria “kontsultatu” egingo zuela zin egin zuen. Bai herria “kontsultatu” zuen atez atekoa nola jarri behar zen galdetzeko. Hori da ezker abertzalearen demokraziaren molde maltzurra….),

    Euskara eta atez atekoa nahastea, Beñat, akaso balio du ezker abertzaleko zenbait estratega frakasatuk (eta bere akolitoek) ispiluan begira dezaten beren aurpegia esateko: “ai, baina ze guapoa zaren!”.

  • Beñat Hach Embarek

    Ene Bentazar,

    Parekatzen dudana oposizio estrategia da. Soziologiak ezberdinak direlako zegoen EAJ lubaki batean Gipuzkoan eta bestean Nafarroan. Estrategia bat hautatu, makinaria martxan jarri (hedabideak barne) eta gaia desitxuraketa maila izugarri batera eraman.

    Zuk aipatu baino lehen neronek nioen idatzian: EH BILDU ispiluaren parean jarri zuten erabakitze eskubidearekin, mugimendu magistrala izan zen, orduko Aldundia eta herrietako oinarriak bidegurutze baten aurrean jarri zituelako (guapo edo ez guapo baino): zer da onena? Agindu genuena betetzea (birziklaketa igo, eta sistema onena atez atekoa da), edo gure erro politikoan dagoen erabakitze eskubideari tokia eman (eta orduan, akaso, agindutakoa patatekin jan?).

    Erabakitze eskubidea guztiaren gainetik al dago? Esan nahi dut: faxistek Nafarroan berdina planteatuko balute, zer egingo luke Foru Erkidegoko Gobernuak? Euskara zokoratu eta hiltzea erabaki daiteke? Eta gehiengoak baietz badio errespetatu? Afera konplexua da erabakitze eskubidearena, horregatik diot Nafarroan, agian, eszenatoki posible horri buelta pare bat eman behar zaizkiola.

    Oposizioaren lanari esker, hondakinen gai izugarri desitxuratu zen Gipuzkoan, eta desitxuraketa berdina gertatzen ari da Nafarroan: inposizioa deitzea berez munduko gauza normalena izan beharko litzatekeenari. Euskaraz bizi ahal izatea edota ahalik eta gehien birziklatu dezakeen sistema jartzea. “Inposizioa” kontzeptuaren erabilera gaiztoa dago bi kasuetan, ene ustez.

    Edo EAJ-k galdeketa bat egin behar du erraustegiaren inguruan? Noiz? Inaugurazio egunean, edo ondoren?

    Mezuetan, hedabideetan, desgastean… paralelismoak daudela iruditzen zait bi kasuetan.

  • Ene Beñat,

    Atez atekoaren kontrako mugimendua ez zuen EAJk sortu baizik eta lehenagokoa zen eta jendearen artean hedatua zegoen. Gero EAJk profitatuko zuen mugimendu hori baina sortu zen Bilduk bere zabor-politika herri xumeari gaineratu nahi ziolako . Zaborren arazoa Bilduk desitxuratu zuen demokrazia partehartzailea aldarrikatzean eta inposizioa praktikatzean. Zure paralelismoa interesatua eta sektarioa dela iruditzen zait.

  • Otso handia 2018-06-06 12:28

    Dakidanagatik, Bilduk Aldundiko eta udal askotako agintaritza eskuratu aurretik, atez atekoa martxan zen hainbat herritan. Horietan ez zen aparteko arazorik izan gehiago birziklatzearen alde. Atez atekoaren aurkako jarrera Aldundian eta udaletxe gehienetan aldaketa eman zenean piztu zen eta horren atzean PNVren estrategia bat zegoen, komunikabide pribatuen laguntzarekin eta publikoen erabikerarekin hauspotu zena.

    Estrategia antzerakoa da Nafarroan, berez logikoa den gauza bat (hizkuntza gehiago jakitea) arazo ezin larriagoa balitz bezala dute.

  • ardi larruz dabil 2018-06-06 13:08

    Legazpiko oraingo alkatea, Koldobike Olabide, Eaj-ko zerrendan lehena joan zen, Atez atekoaren aurkako plataformako liderra izan ondoren. Lehen zaborra lurrera botatzeko eskatzen zuen protesta gisa, orain herritar eredugarriak izan eta erraustegia ixil ixilik onartzeko eskatzen du.

  • Bilduk ez zuela aparteko arazorik izan atez atekoa inposatu zuen herrietan? Usurbilen adibidez? Bai, han herritar batzuk ia bakarrean eratu behar izan zuten galdeketa legal bat. Beraiek galdu zuten, baina aski gutxigatik. Eta ez dugu pentsatuko Usurbil ezker abertzaleko gotorleku bat ez zenik. Ba halaere kontrako herri erantzuna ez zen batere makala izan.
    EAJk bat egin zuen herritarretatik etorritako ekimen bat. Herritarrak joan ziren EAJrengana laguntza bila. Horrela gertatu zen nire herrian eta beste askotan. Noski Bilduk bere erakunde indarra erabili zuen eta oinezko bere huesteak mobilizatu zituen herritarren kontra. Baina zoritxarrez beraientzat ez gara Ipar Korean bizi eta hauteskundeak etorri zirenean herriak ostikoa eman zion Bilduri.
    Ulertzekoa da ezker abertzalekoek UPN eta EAJren artean egiten duzuen paralelismoa. Zuen herri konzeptuan bakarrik zuen akolitoak sartzen dira. Ba herria guztiak gara, ez bakarrik ezker abertzalea.
    Legazpin oraingo alkatea herriaren borondatea haintzakotzat hartuko zuela zin egin zuen eta horrela gertatu zen. Eta erraustegia ia eraiki da jadanik herriaren aldekotasunarekin, ezker abertzale erakunde kontrolatuak alde batera utzirik.

  • Erraustegia herriaren aldekotasunarekin egingo dela? Aiba! Ta ni enteratu gabe. Noiz egin da ba kontsultarik horren inguruan? Hauteskundeak irabazi zituen eajtak baina horrek soilik ezin dio legitimitatea eman Bentazar, zuek atez atekoarekin behin eta berriz errepikatu zenuten bezala. Ez izan tramposoa eta eman hitza herriari Eaj. Inposiziorik ez!!!

  • Kontsulta eskatzen du ezker abertzaleak? Eta zergatik ez zuen eskatu atez atekoaren inguruan herriak eskatzen zuenean? Gero EAJk egin behar izan zituen kontsultak gainera eta guztietan atez atekoa pikutara bidali zen. Baina ni komentzitua nago herria erraustegiaren alde dagoela, benetan. Ezker abertzaleak eta bere erakunde klonikoek bakarrik eskatzen dute kontsulta bat horren inguruan.

  • Ados nago zurekin diozunean bere garaian ere kontsultak egin beharrekoak zirela diozunean (Legazpin egin zen, baina tira, erantzun zuzen eta azkarragoa merezi zuen egoerak nik uste). Arrazoi berdinagatik uste dut orain ere gai honen inguruan kontsulta egin beharko litzatekeela. Zuk ez? zergatik orduan bai eta orain ez?

  • http://www.gurasos.org/?locale=eu_eu

    Nik uste badagoela eskaera sozial bat, nahiz eta batzuk beste alde batera begiratu. Erraustegia jasan behar duten herritarrek hitza mereziko dute ba. Nik galdera erraza egingo nuke: ados zaude zure herri inguruan erraustegi bat eraikitzearekin? Ea nunbaiten baiezkoa ateratzen den… Ja!

  • NIk ez nuke inongo problemarik etxe ondoan erraustegia izango banu. Nire etxe ondoan autopista bat dago eta ehunka kotxe igarotzen dira nire lehiopetik. Askoz kutsakorragoa da hori erraustegi bat baino (portzierto, hirien barnean eraikitzen dira txit garatuak diren herrietan eta ez da ezer gertatzen).
    Kontsultari begira, nik uste dut ezker abertzaleak buelta eman nahi diola bere kontra gertatu zenari baina alferrik: ez dago benetako herri mugimendurik erraustegiaren kontra. Ez nuke arazorik izango galdeketarik eratzeko. Galduk zenukete atez atekoarekin galdu zenuten bezala.

  • http://www.paudevallecas.org/index.php/119-medio-ambiente/incineradora-valdemingomez/796-estudios-europeos-relacionan-la-incineracion-de-residuos-con-un-mayor-riesgo-de-cancer-o-malformaciones-en-recien-nacidos

    Ale pues. Zuk zer egingo zenuken inportantea izan arren, eta zuk uste arren jendea alde agertuko litzakela, galdetu ezean ez dato jakiterik. Galdeketaren aldeko sinadura sorta bildu dute. Zoaz Zubietara eta galdetu bertakoei.

  • Lehen linkari dagokionez, Amorebietan errausgailu bat dago eta ez dago ikerketarik esaten duenik eskualde horretan minbizia areagotu denik. Ezker Abertzaleak esaten zuen ordu bakoitzero heriotz bat gertatuko zela. Ikusi ze artikulu polita dedikatzen dion Anasagastik Bizkaiko errausgailuari:

    https://arabatik.wordpress.com/2012/03/03/incineradora-un-muerto-cada-hora/

    Galdetu ezean nik jakin badakit ezker abertzaleak por sistema azpiegitura nagusi guztien kontra agertzen dela eta galdeketa eskatzen duela. Baina berak gauza bat inposatu nahi duenean, orduan ez da galdeketarik egin behar.

  • Bai Bentazar, denok dakigu ezker abertzalea oso gaiztoa dela, baina errauskailuaren kasuan Eaj ez da atzean geratzen. Azterketarik ez egoteak ez du esan nahi, gertatzen ez denik, soilik esan nahi ez dela aztertu.
    Eta aztertu den kasuetan, medikuek, erakunde desberdinek (interes elektoralik gabekoek, baina bai osasun interesak) esaten badute minbizi arriskua handitzen dela bi aukera daukazu: entzun eta arazoa konpontzen saiatu, ala entzungor egin eta suziriak botatzen hasi, gendearen arreta desbideratzeko. Zuk bigarrena egin duzu azken iruzkinean.

  • Ez da zuzena Zabalgarbiri buruz azterketarik ez dagoela esatea, hauxe baitago esaten duena klarki Zabalgarbiko errauskailuak ez duela kalterik egiten.

    http://barakaldodigital.blogspot.com/2010/10/una-investigacion-medica-sobre-la.html

    Midikuak zientifikoak dira eta azterketa zientifikoetan oinarritu behar dituzte beren emaitzak. Zabalgarbiko kasuan Cruceseko mIdikuen arabera ez dago inolako arriskurik.

  • Gora Albazete 2018-06-08 11:23

    60 urtetik beherako jeltzaleen zenbatek egiten du euskaraz egunero? OSssso gutxik esango nuke. Beste indar abertzaleetan ere portzentaia baxua izango dela ere erraza da ikusten baina. Bakoitzak ematen dion prestigio kontua, hoixe… EAJk hezkuntza saila lehen sozialista ziren espainiarren esku utzi izan du behin ta berriz. Barkaezina.

  • Gora Albazete ez dakizu zenbat txurriborroka ezagutzen ditudan euskaraz kaxo esaten apenas dakitenak eta ezker abertzalean kokatzen direlako demasiak esan eta egin dizkietenak jeltzale euskaldun petoei. Emango didazu horrelako tentelkeriak esateko erabiltzen duzun soziometroaren berri. EAJk sortu du euskal hezkuntza ezker abertzaleko matarifeek kaleak odoldu bitartean.

  • https://www.ekologistakmartxan.org/files/2014/05/cronica-zabalgarbi.pdf

    Zabalgarbiri buruz diozunaren inguruko kontrapuntua. Ni behintzat lasai ez nintzateke egongo.

  • Josi dezakegu atal hau erreferentziez, eta ona da ikuspuntu desberdinak jaso ahal izateko, baina egia dena da sektore batzuen aldetik eztabaida ekidin nahi dela. Etb-n atez atekoari buruzko bezainbesteko tartea emango baliote errauskailuaren gaiari!!! Baina ez. Ixitasuna alde batean, inposizioa bestean… Noren interesen alde? Herriaren interesagatik ez esan denik, “herria ez baita tontoa”. “Eman hitza herriari!”. “Inposiziorik ez!”… Ezagunak egiten zaizkizu eslogan hauek?
    Kontsulta orain!

  • Ene tranpak, ez dugu konparatuko midiku-zientifiko batzuk konkretuki Zabalgarbiri buruz egindako ikerketa eta zenbait bere burua ekologista deitzen duten tipoek egiten dituzten susmo hutsen barreiaketa, ikerketa eta emaitzik gabeak. Tranpak, oso tranpatia zara.
    Tranpak, segi zure lanean, miresgarria da ikustea nola zu temati ari zaren jendeak pito kasorik egiten ez dizun bitartean.

  • Bentazar, zu zer zara, apaiza? Egia osoaren jabe? Nik lotura batzuk jarri ditut, zuk beste batzuk. Utzi herriari epaitzen. Kontsultaren alde agertu zara lehen. Tranpati deitzen didazu orain. Berriro diot: eman hitza herriari!

  • Tranpati, zuk esan didazu midikuek direla kutsaketa baten ondorioen neurtzaileak. Nik Cruceseko Hospitaleko link bat eskaini dizut Zabalgarbiren ondorioei buruz -beraz midikuek egindako ikerketa bat Zabalgarbiri buruz- eta zuk erakusten didazu Ekologistak Martxan taldearen link bat. Zeinek du bien artean balio zientifikorik handiena? Ez da apaiza izan behar ikusteko zein dagoen egiatik hurbilago.
    Noski, galdeketaren alde nago eta horregatik Gipuzkoako herriak Bildu kendu eta EAJ jarri zuen Gipuzkoako Aldundiaren buruan. Hauteskundeak lau urtero gertatzen dira eta herriak hitza eta ekintza eman dio EAJren gobernuari.

  • Lotura desberdinak ere jarri ditut, baina horiei buruz es duzu ezer esan. Ikusten dut egoeraren arabera desberdin ulertzen duzula “Herriari hitza ematea” esaldia. Zuk nahi duzun kontsulta denean hauteskunde legikatik kanpo aldarrikatzen duzu, gustatzen ez zaizunean ordea diozu hauteskunde bidez ematen zaiola hitza… Norte da hemen tranpatia?

  • Lotura desberdinak jarri dizkidazu baina bat bera ere ez Zabalgarbiri buruz, berataz egin den midiku ikerketa bakarra nik jarritakoa delako. Ikusten dut ez duzula kontuan hartu nahi Zabalgarbiri buruzko benetako ikerketa bakarra gizakiaren osasunari dagokionez.
    Hauteskundeak galdeketak dira eta politikoen ildo orokorra kontuan hartzen da botoa emateko. Baina niri oso ondo irudituko litzaidake erraustegiari buruzko galdeketa bat. Noski, atez atekoari buruz galdeketa ukatu dutenek beste galdeketa bat aldarrikatzea oso tranpatia iruditzen zait.

  • Zabalgarbiri buruz, jarri diguzun lotura ondo dago, medikuen gernu eta odola aztertu dute, baina airearen azterketaren berririk ez dute ezer. Mediku batzuk jarnarian artseniko arrastoak bilatu izanaz zer diozu?

    https://zorrotzaelkartea.wordpress.com/2014/04/29/cronica-de-la-charla-que-nos-ocultan-de-zabalgarbi/

    https://www.eldiario.es/norte/vientodelnorte/estafa-Zabalgarbi-incineradora-electricidad-residuos-basura_6_630696939.html

    Medikuen errausketari buruzko arriskuak agerian uzten duten azterketa hauen inguruan ere ez diozu ezer

    http://imagenes.publico-estaticos.es/resources/archivos/2013/6/25/1372185969488incineradora-carlosIII.pdf

    http://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/3807072/las-incineradoras-provocan-aumento-mortalidad-cancer/

    http://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/5235440/salud-incineracion-medicos-piden-se-paralice-incineradora-zubieta/

    “El Grupo de Estudio Incineradora y Salud (GEIS) ha pedido asimismo que el Gobierno vasco realice una investigación para “determinar el origen del arsénico” que, según este colectivo antiincineración, se ha “acumulado” en el entorno de la planta de Zabalgarbi. Han denunciado que los “niveles de arsénico en la vegetación circundante a Zabalgarbi se han quintuplicado desde que la planta entró en funcionamiento” por lo que “desaconsejan la ingesta” de esos productos.”

    https://www.ncbi.nlm.nih.gov/books/NBK233619/
    2000. urteko azterketa serio bat, National Center for Biotechnology Information eskutik, hiri hondakinen errausketaren ondorioen harira. Bertan aipatzen duen bezala, odol eta gernu azterketek emaitzen prezisioa handitu badezakete ere, ez dute emisioen lotutako kezka denak argitzeko potentzialik.

    Thus, although the use of biomarkers might add substantially to the accuracy of measurement of exposures and effects in epidemiology, it is not likely to reduce substantially other major sources of uncertainty that are entailed in the application of epidemiology to incinerator emissions

    Bestalde, aztertzen du errauskailuaren inguruko arnasketa arazoak, berekiko distantziaren arabera, eta ondorioztatzen du:
    The purchase of respiratory medications (bronchodilators, expectorants, antitussants, and so on) decreased as the distance of the residences from the incinerator increased, and the relationship was statistically significant.

    Members of the population close to the incinerator were almost nine times more likely to report recurrent wheezing or cough, and they were almost twice as likely as those living further from the site to report respiratory symptoms (after adjustment for smoking, asthma, and environmental concern). Other symptoms—including chest pain, poor coordination, dizziness, and irritative symptoms—were also statistically significantly greater in the population close to the incinerator.

    Eta orain nahi baduzu, itxi begiak, lotura hauei ez erantzun, jarri berriro zabalgarbiko adibidea, eta deituidazu tranpati. Nire aldetik akabo. Badauzkat gauza hobeak egiteko zurekin eztabaida antzuan aritzea baino. Ondo izan!

  • http://imagenes.publico-estaticos.es/resources/archivos/2013/6/25/1372185969488incineradora-carlosIII.pdf

    http://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/3807072/las-incineradoras-provocan-aumento-mortalidad-cancer/

    http://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/5235440/salud-incineracion-medicos-piden-se-paralice-incineradora-zubieta/

    “El Grupo de Estudio Incineradora y Salud (GEIS) ha pedido asimismo que el Gobierno vasco realice una investigación para “determinar el origen del arsénico” que, según este colectivo antiincineración, se ha “acumulado” en el entorno de la planta de Zabalgarbi. Han denunciado que los “niveles de arsénico en la vegetación circundante a Zabalgarbi se han quintuplicado desde que la planta entró en funcionamiento” por lo que “desaconsejan la ingesta” de esos productos.”

  • http://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/3807072/las-incineradoras-provocan-aumento-mortalidad-cancer/

    http://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/5235440/salud-incineracion-medicos-piden-se-paralice-incineradora-zubieta/

    “El Grupo de Estudio Incineradora y Salud (GEIS) ha pedido asimismo que el Gobierno vasco realice una investigación para “determinar el origen del arsénico” que, según este colectivo antiincineración, se ha “acumulado” en el entorno de la planta de Zabalgarbi. Han denunciado que los “niveles de arsénico en la vegetación circundante a Zabalgarbi se han quintuplicado desde que la planta entró en funcionamiento” por lo que “desaconsejan la ingesta” de esos productos.”

  • Zabalgarbiri buruz, jarri diguzun lotura ondo dago, medikuen gernu eta odola aztertu dute, baina National Center for Biotechnology Information-ek egindako azterketa batek agerian utzi bezala,
    ( https://www.ncbi.nlm.nih.gov/books/NBK233619/ )
    odol eta gernu azterketek emaitzen prezisioa handitu badezakete ere, ez dute emisioen lotutako kezka denak argitzeko potentzialik.
    “Thus, although the use of biomarkers might add substantially to the accuracy of measurement of exposures and effects in epidemiology, it is not likely to reduce substantially other major sources of uncertainty that are entailed in the application of epidemiology to incinerator emissions”

    Bestalde, aztertzen du errauskailuaren inguruko arnasketa arazoak, berekiko distantziaren arabera, eta ondorioztatzen du:
    The purchase of respiratory medications (bronchodilators, expectorants, antitussants, and so on) decreased as the distance of the residences from the incinerator increased, and the relationship was statistically significant.
    Members of the population close to the incinerator were almost nine times more likely to report recurrent wheezing or cough, and they were almost twice as likely as those living further from the site to report respiratory symptoms (after adjustment for smoking, asthma, and environmental concern). Other symptoms—including chest pain, poor coordination, dizziness, and irritative symptoms—were also statistically significantly greater in the population close to the incinerator.

    Eta orain nahi baduzu, itxi begiak, lotura hauei ez erantzun, jarri berriro zabalgarbiko adibidea, eta deituidazu tranpati. Nire aldetik akabo. Badauzkat gauza hobeak egiteko zurekin eztabaida antzuan aritzea baino. Ondo izan!

  • Hemen tranpa asko egiten dira.
    E da atez atekoa edo errauskailua, da teknologiak ahalbidetzen duen guztia birziklatzea edo ez.
    Horretaz egin beharko zen galdeketa den den azaldu.
    alde batean derrigorra izang den birziklazioaren datuak emanez ta beste aldean ez birziklatzearen datuak emanez. Gero jendeak aukera dezala bizi eo hil nahi duen.
    Gauza da hau guztia herritar soilak beraien buruekin gustora egoteko erabiltzen dutela guzti hau.
    Hau da, askorei galdetzen diezu ta ez daude errauskailuaren alde, baina ezta ere birziklatzea derrigorra izatearen alde ere.
    Horrek zuzenean esan nahi du errauskailuaren alde zaudela bainan zure buruarekin hobeto egoteko aitzaki hori bilatzen dute.

    Azkenean , beraiei ta beraien umeei zer gerta dakieken berdin zaie, bai berdin berdin. Nahiago dutelako beraien bizitzak arriskuan jarri birziklatzea derrigor izatea baino.

    Ba galde dezagun den dena mahaian jarriz, ta horrela gutxienez errauskailuaren eraikuntza hobesten badute esan dezatela inolako aitzakiarik gabe. inoren burua zuritu gabe.

    Birziklatu edo ez. Birziklatu edo errauskailuaren ondamendi ekologiko ta ekonomikoa.

  • Kaixo,
    Oligarkiak du hemen, gurean, komunikabideen kontrola; eta komunikabideek dute – hori ez dut uste orokorrean barneraturik dugunik- geure pentsakeran eragiteko gaitasuna. Hortik aurrerakoa sinpleagoa da: alderdien diskurtsoak oligarkienekin lerratzen badira, alderdiak garaile, eta bestela, galtzaile.
    Ez dut esango alderdiek maniobra-marjenik ez dutenik, baina ez da egozten diegun hainakoa, ezta hurrik eman ere, neure iritzian.
    Hemen ere, IBEX 35a eta %20ean, “txapela-enpresa” ( horrela esaten diote batzuk obra handietan, zati txiki bat hartuta, parte hartzen duen bertako enpresari)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude