“Aliatuak” edo…

“Aliatuak” edo… –

Uxue Igarza Loiolak, Topatu atarian.

Gure inguruko mutil gazteak, militanteak, ezkertiarrak, jatorrak, lagunak… Askok zuzenean boikotatzen gaituzte, eta beste batzuk borroka feministaren “aliatutzat” dute bere burua. Baina… Zer gertatzen da Euskal Herriko gazte mugimenduko gizonekin?

Lubakitik, honi buruz hitz egitea tokatzen da. (Sentitzen dut).

Jarrera matxistak dituzten mutilez inguratuta gaude, beraien pribilegioak aprobetxatzen dituzten militantzia-kideen ondoan egiten dugu lan, babosoak eta erasotzaileak dauzkagu gure borroka eremuetan: manifetan, kontzentretan, asanbladetan, txosnaguneetan…

“Aliatuak” edo…Atzo ikusi nuen Arrasateko kaleetan dauden karteletan eta pegatinetan “feminismo” hitza ezabatzeko ahaleginak egiten ari direla batzuk: Independentzia, sozialismoa eta kito.

Eibarko kaleetan, bestalde, pintada bat agertu zen uda partean, ezkerreko gizon “militanteak” interpelatzeko. Ezkerreko “matxoak” eskuineko “matxoen” oso antzekoak zirela zioen. Mutil horien erreakzioen testigu izan nintzen, eta zalantzarik gabe, pintadak zioena konfirmatu nuen: beraien “gizonkeria” guztia agerian geratu zen. Sutan zeuden, sutan zegoen (emakumerik gabe) zeukaten Whatsapp taldea, pintada nork egin zuen bilatzeko sorgin ehiza abiatu zuten eta batzuk mehatxuak botatzera ere ausartu ziren. Egia da, aldea dagoela beraien artean ere, eta batzuk beraien jarrerak berrikusteko eta aldatzeko saiakera egiten duten bitartean, besteak berdin jarraitzen dutela. Hala ere, esan daiteke, jendarte honetan ezin garela fio eta denak direla matxoak kontrakoa erakutsi arte.

Oso eroso egotera ohitu dira gazte mugimenduetako gizonak, nahiko lan izaten dugulako sistemaren kontra; elizaren kontra, gobernuen kontra, legeen kontra, kapitalismoaren kontra, kolonialismoaren kontra, hetero-arauaren kontra, hiltzaile edota bortxatzaileen kontra… Eta gazte mugimendura sartzeko astirik (eta nik askotan gogorik) ez dugu izaten. Ez da erraza, baina egin beharreko apustua da.

Burura etortzen zaizkit borrokan pausu hori eman duten feministak; hor daude Haritz Varela salatu duten emakumeak, hor daude bileretan generoan oinarritutako botere harremanak salatzen dituztenak, hor daude… Eta gure eredu dira!

Ez dugu nolanahiko gazte mugimendu baten parte izan nahi. Gure gerran ez dugu edozein nahi aliatu bezala. Ez dugu infiltraturik nahi.

(“Baina denok ez gar…”, “baina okerragoak badaud…”, “Baina ez konparat…”, “baina feminaz…”).

Aliatuek lanketa feminista egin beharko dute, edo ez dira aliatu izango!

“Aliatuak” edo… “Aliatuak” edo… “Aliatuak” edo…

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

49 pentsamendu ““Aliatuak” edo…”-ri buruz

  • Lassai, Uxue, ez dirade nehoiz çuen “aliatu” içanen. Ez ukan dudaric. Guertha litequeena da çuen etsai bilhacatzea. Uste dut urac ubide honetaric doacela. Hoberenac irabaz deçala çuen guerra honetan!

  • “denak direla matxoak kontrakoa erakutsi arte” Gero harritu feminazi deitzen zaituztetela eta

  • “Interpelatu”. Euskarari egindako azken ekarpen bikaina, mintzabide politiko jakin baten baitan gero eta gehiago entzuten dena. Eraispengintza indarrean dago.

  • euskaldun bat 2018-11-24 17:51

    Artikulu hau irakurrita… gizarte honen gainbeheraren islada da. Idatzi duena 18 urteren bueltakoren bat izango dela pentsatzen dut, beno, agian gazteagoa. Galduta daude gaixoak, erreferentzi guztiak kendu dizkie gizarteak eta hango eta hemengo ideiekin eta korronte arrotzekin osatutako erreferentzia sistema bat osatzen saiatzen dira baina ez dago non oinarri ematerik. Nik aholku bat emango nieke: krisi garaietan oinarrira joan behar da, sinplifikatu, motxila arindu. Euskara eta euskal kultura dira oinarria. Hor oinarritzen badira, ez dute desengainurik izango. Agertu bezala desagertzen diren beste korronte guzti horiekin badabiltza frustazioa besterik ez dute izango.

  • Independentziarako bidean, laster beharko da kendu are “sozialismoa” ere karteletatik.

  • Arreta deitzen dit ezkerreko militante zikiratuak “baboso” edo “erasotzaile” gisa ikustea, baina euren inguruko euskal mutilekin gustura ez badaude, Arrasaten bada non aukeratu: gaztelarrak, hegoamerikarrak, magrebiarrak edo pakistandarrak esaterako. Aprobetxatu dezatela euskal gizartearen aniztasuna eta froga dezatela haiekin ea zer moduz konpontzen diren, akaso erosoago sentituko dira Sharia legearenpean, nork jakin.

  • Bueno Oier, gaztelarrek eta hegoamerikarrek ez dute Sharira legea inposatuko, eta ezta?

  • euskaldun bat 2018-11-25 09:23

    Ez, maketoek Mujeres y Hombres eta pareko ereduak dakarzkite eta hegoamerikarrek, engainua, tranpa eta Despacito-despacito. Besteek berriz Sharia. Hau da Ezkee Abertzalearen apustua. Euskal Herri berri bat nahi omen zuen, ba toma Euskal Herri berria! Orain kudeatu ezak oilategi hori! Orain jarrizak sozialismoa despacito-despacito, ea zenbat irauten duen. Burua ere noizean behin erabili egin behar da eta.

  • ba ni “matxo” izateko hezi ninduten (duela urte gehiegitxo…) eta nahiz eta, oraindik, subkonstzienteki eta subliminalki bada ere, nere buruan halako zantzuak nabarmentzen ditudan arren arrazoi osoa duela iruditzen zait.

  • Azkenean gure mutilak atzerritar emakume goxoagoekin” joango dira.
    Gu, euskal “emakumeak kardoen antza ari gara hartzen…
    Trixtea benetan.

  • Ba niri ez zait ondo iruditzen margoketa horiek egitea. Ezker Abertzaleko kolektibo horiek eskubide osoa dute nahi dituzten ideologia frikiak izateko (sozialismoa eta feminismoa batik bat).

    Frikadekin ados ez daudenek hobe lukete beren kolektiboak sortzea eta Ezker Abertzale Frikia bere txorakeriekin uztea, ea behingoz politika erreal bat berpizten den…

    Herri honek tragedia bat zirudien atzo, orain, komedia txar bat dirudi.

  • Beñat Castorene 2018-11-26 09:12

    Bai, Ainizek aurreikusten duen arriskua badago. Mutilak, feminista zintzoena izanikan ere, kardo liliaren eta lili exotiko abegitsuaren artean, hormonek eraginda, bigarrena hautatzea. Ezbada masokista bederen.
    Horrelako tendentzia orokortzen bada, akabo gure hondo etno- kulturala, gelditzen zaigun haren arrastoa behintzat. Diluituz joanen da, egunen batean erabat desagertzaraino, eta, ez espero euskarak galera honi biziraunen duenik.
    Euskal herriko neskek errespontsabilitate erabakigarria dute beren besoen artean.

  • euskaldun bat 2018-11-26 10:20

    Baina Uxue Igartza delako hori nor den hasierako estekan klik eginez ikusten da: ume bat da eta! Atzerriko Femen-en ekintzak ikusten dituzte eta haixeak hartuta beraiek ere hemen erreboluzioa egiten ari direla pentsatuz dabiltzan ume batzuk dira. Pena ematen dute, erreferentzia guztiak galduta ikustea. Baina errua ez da hauena, errua goiko ideologoena da eta Ezker Abertzaleak zeresan handia du eta hurrengo hauteskundeetan espero dut partidu honek astindu on-on bat jasotzea, ea behingoz espabilatzen den. Gero, hauen beste ideologoetako batek (Josebe Iturrioz) esana da, norberak bere umeak eduki nahi izatea egoismoa dela hainbeste ume munduan egoera larrian egonik. Horrelakoa da hauen ideologia, autodestrukzioa. Nahi baldin badute jarrai dezatela beren ekintzatxo erreboluzionarioak egiten baina ez daitezela nahastu Euskal Herriaren aldeko talde eta mugimenduetan. Bestela, gero horrelakoekin identifikatzen gaituzte eta lotsagarri uzten gaituzte.

  • Ze auzolotsa ematen duen iruzkin hauek irakurtzeak. Eztabaida bera maila honetatik abiatu behar izateak negargurea ematen du. Izen-abizenekin idazten duzuenoi erantzutera mugatuko naiz.

    – Lavin. Aitakeria kutsua sumatu dizut. “Onenak irabaz dezala zuen gerra horretan”? Zurea ez al da ba? Ez al duzu maitasunez hezi zaituen emakumerik izan, maitatu zaituzten senide eta lagunak, zuk maite dituzunak? Horretaz gain, feminismoak mahai gainean jarri dituen ekarpen guztien artean, gizontasun ereduarena dago. Horrek ez al du zerikusirik zurekin? Billy Elliotek boxeatu egin behar zuen, bai ala bai? Ez al duzu inoiz balletik dantzatu?

    – Hartsuaga. Gisa honetako edukia planteatzen duen idatzi bati kritika filologiko bat egitera mugatu zara. Zilegia, noski. Elhuyarren begiratu dut, eta “interpelatu” onartuta dago (“eraispengintza” ez, hitz ederra izan arren). Hizkuntzak, nik baino askoz ere hobeto dakizun bezala, eboluzionatu egiten dira, maileguak hartu. Zer ez lukete esango guri buruz duela mende bateko euskaldunek?

    – Beñat. Emakumeak ez dira eusko gudariak egiteko makinak. Eta hau (eta aurrekoa) esan beharra izango nuenik sekula pentsatu ez dudan arren… bai, mutil euskaldun asko eta askori emakume borrokalariak, indartsuak, konprometituak, nortasun handikoak, beren burua defendatzeko gai direnak, kultuak… ikaragarri gustatzen zaizkigu. Horiek dira, bidenabar, herri honen ondare etno-kulturala hobekin zaindu, zaintzen eta zainduko dutenak (Soziolinguistika Klusterrak dio, ez nik). Zuk “kardo” bezala definitu dituzunak; harrituta utzi nauzu Beñat, benetan, pasa-pasa eginda.

    Esparru batzuetan zapalduak garenoi (inperioa VS herria, burgesia VS langileak, erdaldunak VS euskaldunak…) kosta egiten zaigu beste esparru batzuetan zapaltzaileak gu garela ikustea (gizonak VS emakumeak, zuriak VS beste guztiak, heteroak VS beste guztiak…).

    Interpelatzen zaituztet zuen eskema mental batzuen eraispengintzari ekiteko. Eta ez dago Euskal Herri askerik biztanleriaren erdia ez bada aske.

  • euskaldun bat 2018-11-26 11:07

    Benat, lehen goiko iruzkin hauetako batzuk ezabatu egingo zenituen. Orain ez dituzu ezabatzen. Lehen amorrua sentitu eta zuzenean ezabatu egiten zenituen. Orain auzolotsa sentitzen duzu soilik. Hobetzen ari zara.

  • Beñat Hach,
    Guerra hori ez da nirea. Guerra bat ere ez da nirea. Neuc bethi lan eguiten dut cerbaiten alde. Seculan ere ez anti cerbait.
    Guerra nahi duenac guerra eduquico du.
    Neu guiçaquien arteco maitassunaren alde nago.
    Niretacotz guiçaquiac existitzen dira. Ez da importante guiçaquioc guiçon ala emacume diren.

  • Gure aberriarentzat arazo oso larria da joera posmoderno hauen hedatzea eta beraz abertzaleok, gure arteko bestelako desberdintasunak utzita, hortan behintzat ados egon beharko genuke. Baina hemen dirudienez badaude oso kezkatuak baino, oso pozik daudela diruditenak (“euskaldun bat” adibidez) deriba posmo horrek aukera ematen dielako orokorrean ezkerraren eta ezker abertzalearen aurka egiteko. Barkatu, baina feminismo burgesa miloi askorekin finantzatzen urteak daramatza EAJk, migrazioak bultzatzen dituzten kapitalistekin konplize da EAJ eta hamarkadetan euskaldunen natalitatea lurrera erori denean EAJ egon da instituzio foral eta autonomikoetan.

  • Benat Castorene 2018-11-26 13:19

    Egun on Beñat,
    Emaiten du “ezkerreko ankatik” jeiki zirela egun goizean eta horrengatik denok pekatu beharko dugula.
    Nun, debru, ikusi duzu emakumeak “eusko gudariak egiteko makinak” bezala ikusten nituela???
    Zer gatik ez zara Aintzeri oldartzen bada?
    Nik ez dut bere errana aprobetxatu baizik azpimarrtzeko amen errola erabakigarria hondo ethno-kulturala, hots herriaren amodioa transmititzean.
    Bada politikoki zuzen ez denik horretan?
    Umilki kofesatuko dut Ainitzeren “kardo”aren hitzak esnatu didala beharbada gelditzen zitzaidan “matxismo” azken zantzu tipi bat.
    Barkatu, Ainitze, zu salaturik, bainan trankil naiz ene izenkidearekin konponduko zirela ni baino hobeki.

  • Baldin euskal gizonek, euren betiko “gizontasuna” zalantzan jarri eta landu baino, nahiago badute emakume atzerritar otzan eta goxoekin joan, azpian edukitzeko errazagoak direlakoan, orduan hondamendi demografikoa euskal gizonen errua izango da, zeren euskal emakumeak urrunegi geratu zaizkie, aurreregi, eboluzioaren katean. Nik aukeratzen dut euskal emakumeen paretsuan joanda euskalduntasunari segida ematea.

  • Ama ez izatearen apologia egin, erlazio heterosexualak toxikoak direla esan eta gizon zuri heterosexuala -nahiz eta proportzionalki kanpoko gizonak baino delitu sexual gutxiago egiten duten- deabruarekin alderatzen duten bertoko emakume “aurreratuei” buruz ari zara?

  • Hego, nik ezagutzen ditudan emakume feministek ez dituzte gauza horiek esaten –txoro batek edo bestek bota ditzakeen zentzugabekeriak gorabehera–. Ama izateko erabakia eurena dela defenditzen dute, bai, baina aipatu dituzun gainerako kontuak zure interpretazio eta agenda maltzur eta demagogikoaren produktuak dira. Zu bezalakoek behin eta berriz haizatzen dituzue holakoak, ez egiak direlako, baizik eta balio dizuetelako zuen inferioritate sentimendua ezkutatzeko. Niri ez didazue inolako enpatiarik sortzen. Aldiz, eliminatu beharreko gaitz bat bezala ikusten zaituztet.

  • Zenbaitzuk aspalditik daramagu esaten sexuen arteko guda eta zatiketa duela helburu generoaren zabor posmo honek, betiere euskaldunon batasun eta biziraupenaren kalte. Hona hemen zantzuak: “denak direla matxoak kontrakoa erakutsi arte”,”gure gerran ez dugu edozein nahi aliatu bezala”…

    Batenbatek pentsatuko luke jarrera horren aurrean ingurugiro abertzale eta euskalduna Mexiko edo Saudi Arabiaren parekoa dela. Bada, ez. Emakumeen duintasuna eta eskubideak beti egon dira barneratuak mugimendu abertzalean. Zaila da parekidetasun handiagoko girorik imaginatzea mundu honetan. Oro har gure inguruko neskekin begirunez eta errespetuz jokatu izan dugu mutilok, aberrikide, auzokide eta lagun ditugulako. Eta mutil askok jarraitu egin dituzte azken urteotako delirio feministetan barrena, guregana zuzenduriko “babosoak kanpora” eta tankerako pankartak onartuz eta abar.

    Baina egoerak Santa Agedako eroetxea hainako surrealismo-maila hartu duenean, eta ikusita zein modu errazean oldartzen diren inguruko mutilen aurka baina ez, adibidez, erasotzaile magrebiarren aurka, ba arrunt ulergarri deritzot zabaldu den feminazismo honen aurrean planto egin eta erreakzionatzea. Eta berriro diot, neska horiek gustura ez badaude bere betiko mutilekin, ba joan daitezela magrebiar, hegoamerikar edo maketoekin, ea hor erosoago sentitzen diren.

    Azkenik, “”zinezko”” euskal emakumeen erantzukizuna da, gizonekin bat, etorkizuneko euskaldunak sortu, erditu eta heztea, horien artean etorkizuneko gudariak ere bai. Eta hori pribilegio gehiegi da makina batentzat, aitzitik, jainkosen pareko betebehar bat da eta modu horretan ulertu behar dugu. Gora amatasuna eta gora euskal neska-mutilen arteko maitasuna!

  • euskaldun bat 2018-11-26 17:01

    Baina zuei zer gertatzen zaizue? Orain dela gutxi kaleetan kontenedoreak erretzen genbiltzan, orduan ez zen feminismoa aipatzen, sozialismoa aipatzen zen. Orain bapatean nik ez dakit zer ramalazo mistikok eman dizuen, feminismoa zerrendan sartu duzue eta kanpoko FEMEN eta antzekoen estetikarekin hasi zarete. Lehen, “Euskal Herria sozialista izango da edo ez da izango” zenioten. Ni ez nengoen ados, nahiago nuen “Euskal Herria euskalduna izango da edo ez da izango”, baina tira. Orain berriz, “Euskal Herria sozialista eta feminista izango da edo ez da izango” esaten hasi zarete. Zuen edozein bigarren mailako borroka oro, lehen mailakoa da eta horrela ez dakit non amaitu behar duzuen. Behin hasita, “Euskal Herria sozialista, feminista eta atez ateko zabor bilketaduna izango da edo ez da izango”. Animalien sufrimendua ikusita albokoak haragia nola jaten duen ikusten duenak ere ezin du Euskal Herri haragijalea ulertu eta honi ere berea eman egin behar zaio eta “Euskal Herria sozialista, feminista, atez-ateko zabor bilketaduna eta begetarianoa izango da edo ez da izango”. EA ULERTZEN DUZUEN BEHINGOZ!!! Ez gaude feminismoaren aurka, baizik eta “Euskal Herria feminista izango da edo ez da izango” esaldi baztertzailearen aurka! Euskal Herriari geroz eta atributo gehiago gehitu, orduan eta utopikoagoa delako eta Euskara berarekin nahiko lanak baditugu, pentsa zer izan daitekeen atributo gehiagorkin EA ULERTZEN DUZUEN!! “Beno, zuk defendatu zure ideiak, guk, gureak defendituko ditugu” esan diezadake norbaitek… baina ez da hori, artikuluan garbi esaten du, askapen mugimenduak feminista izan behar omen du. Feminismoa defenditzeko artikulua balitz soilik… baina ez, bi gauzak zaku berean sartzen ditu. Horrela nola egingo dugu ba Euskal Herria?! Nola?! Ni atez atekoaren aldekoa izan naiz eta zintzo bete dut baina nire Euskal Herrirako ez dut atez atekoa ezinbestekotzat jotzen eta horrela feminismoarekin.

  • euskaldun bat 2018-11-26 17:10

    GARRETTek idatzia hor goian: “Aldiz, eliminatu beharreko gaitz bat bezala ikusten zaituztet”

    Pixkat estutuz gero, zuen benetako izaera erraz azaleratzen da.

  • euskaldun bat 2018-11-26 17:17

    Garrett, feminismoaren ideologoetako batek (Herri honetakoa eta EITBko tertulietan agertzen dena) esanak: “norbere umeak ekarri nahi izatea egoismoa da”, “pertsona bati gizona edo emakumea dela esatea biolentzia da”… Zure ustez aurreratuegiak dira. Bai, hala izango da bai. Espero dut hor goian idatzitako esaldiagatik Beñat-ek zure iruzkina ez ezabatzea. Nahiago dut ez ezabatzea, jendeak ikusi dezan.

  • Azken portu 2018-11-26 17:22

    -Beñat Hach
    Benetan auzolotsa ematen duena ZuZeu-ko jauntxoen jarrera da. Genero ideologia intersekzionalistaren aldeko artikulu zama ikaragarriarekin irakurlea zigortzearekin ez zenuten nahiko , beraz gustuko ez dituzun iruzkinekin, lehen hezkuntzako andereño zorrotzaren plantak egin behar zenuen (eta badakit txartzat hartuko duzula andereñoa aipatzea). Zorionak! Euskaldunentzako erreferentziazko hedabide bilatzeko bidean beste aurrerapauso bat.

  • Euskaldun bat, ez dakit nor den ETBko tertuliano hori, baina ez da inondik ere nik defenditzen dudan feminismoaren adierazle. Izan ere, interesatuki edo, ez duzu aipatu nik esandako guztia (“txoro batek edo bestek…”). Eta esaldi polemikoari dagokionez, beste modu batean jarriko dut: “Zuen ideologia desagertaratzi beharreko izurritea da”. Ez du biolentziarik inplikatzen, zuk hala ulertu bide baduzu ere. Ez al da zilegia zuen pentsatzeko modu eria ezabatzea???
    Zeren, sinestuidazu, zuen pentsakera da biolentzia dakarrena, eta ez nolanahikoa, baizik eta zapaltzailearen biolentzia.

  • euskaldun bat 2018-11-26 18:18

    Ez dakit non dagoen bi esaldien arteko aldea. Aznar-ek ere ezker abertzalearen pentsatzeko modu eria ezabatu nahi izan zuen ilegalizazio bidez. “Euskal Herria euskalduna izango da edo ez da izango”, beste guztia soberan dago edo bigarren mailakoak dira. Eta FEMENeko erdi mailako aktibista honekin ez dut denbora gehiago galduko. Portzierto, estekan klik eginda hor nonbait ikusi dut bere ekintza horietako argazki batean, bularrak eskuekin tapatzen bere laguna ez bezala… oraindik ez da nonbait ideologia heteropatriarkal, zuri, matxistatik guztiz askatu.

  • Tori, Valium bana guztiontzat, nire esku. Nik nirea hartu dut. Pilula urdin, gorri edo beltzarekin batera hartzeko, goizero gosariarekin.

    Nik inter-pelazioaren apologia egiten dut. Gu guztioi huskeria hauek pelatzearen apologia, nolabaiteko intersekzionalismoari konponbidea jartzeko; askapen bide desberdinen Inter-pelazioa ezkerreko zein eskubiko umekeriekiko. Interpelazionismoa da bide bakarra!

    Joan beharra dut, Euskal Herria haurtzaindegiaren irteeran dut, euripean itxaroten. Aio.

  • STOP MATXOFOBIA 2018-11-26 22:21

    Indarkeriak ez du generorik. Ezin dira gauzak orokortu muturreko erradikal gutxi batzuen indarkeriagatik. Kasu isolatuak dira. Ez dira matxo guztiak gaizkileak, hori musulman guztiak ISISekoak direla esatea bezala litzateke. Gizarte anitz batean bizi gara, matxoak ere aniztasunaren parte dira eta holaxe onartu behar dugu. Ez dakigu ze gauzak jasan dituzten egoera horietara heltzeko. Hoberena geure auzo eta etxeetan berotasunez integratzea eta dirulaguntzak ematea. Welcome Matxos and bring your families, Ongi etorri matxoak. Matxofobiari STOP

  • Troiako Zaldia barruan du Euskal Herriak: posmoak, feministak, internazionalistak…

  • Azti, Lavin, agian Albert Riveraren birusa kutsatu zaizu. Hark ere ez ditu euskaldunak eta andaluziarrak ikusten, kataluniarrak eta galiziarrak, pobreak eta aberatsak… berak espainiarrak bakarrik ikusten omen ditu. Zuk gizakiak ez besterik… kasu.

    Batzuetan zerbaiten alde lan egiteak zerbaiten aurka jotzea dakar, ezbairik gabe: lan eskubideen alde eginez gero oligarkiaren kontra, Euskal Herriaren alde eginez gero frantziar eta espainiar inperioen aurka… “Guerra nahi duenac guerra eduquico du”. Euskaldunok gerra nahi al genuen? Ez, ezta? Armak hartu zirenerako gerra inork gonbidatu gabe sartu zen geure etxera, ala? Beraz, emakumeek gerra hasi dute, edo aspalditik bizi duten gerrari erantzun?

    Eta bai Lavin, ni ere gizakien arteko maitasunaren alde nago. Horrek barnebiltzen du ez dudala inork inor bortxatzea nahi, kolpatzea, iraintzea, mespretxatzea, esplotatzea, gutxiestea… eta hori dena hezkuntza arazo bat da, landu beharrekoa. Eta bai, zure afera da ere, ostruken gisan burua lurrazpian gorde arren.

    Ezkerreko hankarekin, Beñat?
    Indarkeria matxistaren ondorioz 98 andre eta 11 ume hil dituzte 2003tik 2018ra Euskal Herri osoan. Gehitu horri egunero zuk eta nik pairatzen ez ditugunak: lan bila joan eta haurdun geratzeko asmorik daukazun, haurdun geratuz gero kaleratu, etxera bakarrik itzultzeko beldurra (bortxaketak, hilketak…), zaintza lanak…

    Baina gizonok ez, hemen “errespontsabilitate erabakigarria” emakumeek dute; zer, eta “kardo lili” (bota errua anonimo bati nahi baduzu, baliatu duzu hitza) izateari utzi eta gizonontzako erakargarri eta xarmangarri bihurtzeko, familiak izateko. Benetan planteamendu horretan soilik kardo hitzean ikusi duzu “matxismo zantzu ttipi bat”?

    Gauza asko esaten ari zara Beñat, gauza ikaragarriak. Eta ez, ez da “politikoki ez zuzena” esan duzuna, astakeria misogino bat baino. Berandu baino lehen konturatuko zara, agian.

    https://www.berria.eus/bereziak/indarkeria-matxista/

  • “Azti, Lavin, agian Albert Riveraren birusa kutsatu zaizu. Hark ere ez ditu euskaldunak eta andaluziarrak ikusten, kataluniarrak eta galiziarrak, pobreak eta aberatsak… berak espainiarrak bakarrik ikusten omen ditu. Zuk gizakiak ez besterik… kasu.”

    “Eta bai Lavin, ni ere gizakien arteko maitasunaren alde nago. Horrek barnebiltzen du ez dudala inork inor bortxatzea nahi, kolpatzea, iraintzea, mespretxatzea, esplotatzea, gutxiestea… eta hori dena hezkuntza arazo bat da, landu beharrekoa. Eta bai, zure afera da ere, ostruken gisan burua lurrazpian gorde arren.”

    Badakizu zer den demagogia? Demagogia zeu zara.

    “Indarkeria matxistaren ondorioz 98 andre eta 11 ume hil dituzte 2003tik 2018ra Euskal Herri osoan. Gehitu horri egunero zuk eta nik pairatzen ez ditugunak: lan bila joan eta haurdun geratzeko asmorik daukazun, haurdun geratuz gero kaleratu, etxera bakarrik itzultzeko beldurra (bortxaketak, hilketak…), zaintza lanak…”

    Kasu horiek denak indarkeria matxista al dira? Indarkeria direla bistan da, eta beraz gaitzesgarria. Matxista denak? Zer da indarkeria matxista? Zerk erabakitzen du adjektiboa? Denak matxismoaren zaku berekoak al dira?

    Gaitzesgarriak dira indarkeria kasuok, baina nor ditugu errudunak? Zenbatean dira euskaldunak indarkeriaren eragileak? Ze ehunekotan? Numero absolututan ze ehuneko da hori? Jakin nahi dugu.

    Islama kritikatzen duzuenean izango duzue sinesgarritasuna, ez lehenago. Segi, segi globalizazioarekin matraka ematen. Munduko txoko onenetekoa da hau emakumeentzat, perfektua ez bada ere, noski.

  • Feminaziekin zaude edo misoginoa zara. Berdin du zein den zure ama, arreba, alaba edo lagunekiko duzun tratua. Beñatek erabaki du mundua zuri eta beltzean banatu behar dela materialismo historiko sakrosantuaren eraginpean, eta hala behar du. Datuei erreparatuz gero: ez da munduan emakumearentzat bizitzeko hobeagoa den tokirik, apenas, Euskal Herria baino. Herrialde nordikoetan ere, emakume gehiago da erail eta bortxatua. Are gehiago: ez dut uste giro euskaldun eta abertzaleko mutilen hainako bidaikiderik izango denik munduan neska batentzako. Emakumeek gizonok pairatzen ez ditugun gabeziak dituztela (alderantziz gertatzen den bezala)? Ados horretan. Bada, egin dezatela horien aurka: egin dezatela amatasuna ukatzen duten enpresen aurka, identifikatu ditzatela eta boikoteatuko ditut gustora; familia eta lana adiskidetzea oztopatzen duten politiken aurka egin dezatela er, eta hor ondoan izango naute ni ere. Baina ez da zilegia, ezta onargarria ere, horren ordez etxeko mutilen aurkako jarrera eta mezu orokorrak zabaltzea, ezta gu zikiratu nahi izate hori ere misogino edo matxista gisa izendatzearen mehatxupean. Baino patetikoena zera da, bere posizio politikoa edo profesionala mantentzearren bere burua zikiratu eta gainontzekoak “misógino” deitzera ausartzen den “aliatua”. Hori bai da auzolotsa.

  • euskaldun bat 2018-11-27 10:09

    Gauza bat da emakumearen eskubideak defendatzea eta bestea, gaur egun pakete berean sartuta saldu nahi diguten guztia irensteko gogoa izatea: pertsona bati emakume edo gizon deitzea biolentzia dela eta antzeko astakeri guztiak. Nafarroan ere hasi zarete ederra antolatzen eta niri bost axola lidake baina zer gertatzen da? Ba dena euskal paketearen barruan sartuta ikusten duela euskararekiko inolako atxikimendurik ez duen nafarrak. Eta lehen zaila balitz, orain are zailagoa. Jarraitu horrela, jarraitu. Hurrena sar zaitezte animalien sufrimenduaren gaiarekin eta hasi sanferminak debekatzeko matrakarekin. Zuekin ez dago inora joaterik, inora ere ez. Oposizioan egoteko predestinatuak zarete. Behin izan duzue aukera agintean egoteko eta legealdi bakar bat iraun duzue. Zergatik? Itsuak zaretelako. Jarraitu horrela!

  • Beñat Hach,
    Respectu guztiarequin’ niri çucencen derauzquidaçun hitzac ez ditut mereci nehola ere ez.
    Oker çaude guztiz’ niri buruz erraiten duçun guztian.
    Adeitsuqui

  • Beñat.
    Errespetu osoz. Baina Berriako datu basea jarri eta listo? Non geratu da gure pentsamendu kritikoa?
    Ze zilegitasun du datu base horrek, bertan gurasoak hiltzea bera ere hilketa matxistatzat hartzen bada? Umeak hiltzea ere bai? Eta gizonek eragindako heriotzak bakarrik jasotzen badira emakumeenekin konparatu gabe. Umeen kasuan ere ez? Umeak hiltzea biolentzia matxista den ala ez jakiteko, konparatu beharko genituzke emakumeek eragindakoarekin ezta? Gauza asko ezkutatzen dira.
    Eta sinesgarritasuna galtzen du.
    Begira hau:
    https://screenshots.firefox.com/jZYGHVAvs9lBYI1C/www.berria.eus
    Guraso biak hil eta amarena biolentzia sexista da eta aitarena ez. Beste modu batera esanda: ama hiltzea grabeagoa da aita hiltzea baiino.
    Eta hirugarren modu batera, eta benetan inporta duena: zifra hori handitzeko benetako interesa dago.
    Gure sexuaren arabera seinalatzen ari dira. Eta horrelako azken esperimentuak oso gaizki bukatu zuen.
    Ezkertiarra naiz eta sekulako lotsa sentitzen dut zertan bilakatzen ari den gai honetan.
    Pena izugarria ematen dit gai honi buruz modu fidagarrian informatzeko liberalen eta konserbadoreen iturrietara jo behar izateak.
    Gai honetan Euskal Herriko mugimendu ezkertiarrean dagoen pentsamendu kritikorik ezak pentsarazten dit orain arteko borroka funtsik gabeko indentitarismoa besterik ez dela izan.
    Egiak iraultzailea izateari uzten badio, gureak egingo du.

  • emakume bat 2018-11-27 16:06

    Beñat Hach Embarek-eri:

    Begira, anonimatoa defendatzen dut leku hauetan, oso oso ondo dakigulako herri txiki honetan zer den ostrazismoa. Guk, ezker abertzalekoak (ni lehen nintzen ezker abertzalekoa, orain ez) erabili izan dugu iraganean gure aurkakoei (ea, pnv, psoe………), eta orain, gure artean ari gera ezberdin pentsatzen duenaren aurka. Badakigulako medioak eta “korrektismoa” gure alde dagoela, ausartak bihurtzen gera norbait jopuntuan jartzen baldintza horietan.
    Baina are gehiago, orain ezker abertzalea (?) Espainiako Delito de Odio delakoaz ere baliatu daiteke ideien aurka joateko!!! (Frankoren garaian existitu ere egiten ez zena, orain ezkerrak darabil???)

    Horregatik, komunikabide honetan egiten diren iruzkinak oso kontutan hartu behar dira, NAHIZ ETA NORBERAREN IDEOLOGIAREKIN BAT EZ ETORRI.

    Bestalde, sinestu behar didazu esatean ni emakumea naizela. Eta aprobetxatu nahi det esateko ez natorrela artikulu honekin ados.

    Baina baitare aprobetxatu nahi det esateko moderatzailearen jokaera arbitrarioa, Beñat, zurea, non, mezuak ezabatzeaz gain (errespetuzkoak izanik, mezuaren ideia ez zaizulako gustatu ezabatuak) parte hartzen duzun eztabaidetan.

    Horrela, hartzen dudan irudia da, Zuzeu zure gustura egindako ideologiaz bustitzen duzula, eta mesfidantza sortzen dit ea egitan errealitatea ote den iruzkin horiek plasmatzen dutena.

  • emakume bat 2018-11-27 16:10

    Eta portzierto, ez naiz beldurrez bizi!!!

  • emakume bat 2018-11-27 16:12

    Eta begira gogor tokatu zaidala lana egitea eh!!! Baina nere anaiei bezala!!!

  • Gure Estatua, non ez dakigun ezta bere izena, munduko lehen Estatu “dezente” eta “femenista” izango da. Hainbeste txorikeriekin eta denbora pasatzeko (galtzeko) asmoarekin, bistan da, ez goazela inondik inora.

  • Abertzaletasun ofiziala karikatura batean bilakatu duzue, segregazioa bultzatu, dogma absurdoak haizatu, iritzi ezberdina duena seinalatu, euskal neska-mutilen arteko harremanak nahastu, haurrak galbideratu… auskalo zer motibaziok mugituta. Azkenaldian geroz eta sendoago iritzi dut honen atzean interes ilunak dituen botere baten eskua dagoela, diru-laguntzen eta eragin politikoaren armak erabiliaz geure herria izorratzeko.

    Baina ez dizuegu utziko. Gazte euskaldunok geure artean naturaltasunez maitatzen jarraituko dugu, sexuen arteko ezberdintasunez kontziente izanez eta elkar errespetatuz. Biharko egunean lur eta kultura honen jarausle izango diren euskaldunak eginez eta familia sanoak osatuz.

    Jarrai dezakezue endekapena bultzatzen, zuok itoko zarete zuon zentzugabekerian. Guk, pikutara doan “kultura” honetan zutik mantenduz, aurrera jarraituko dugu. Ez diguzue maitasuna kenduko

  • Zur eta lur geratzen naiz halakoak irakurtzean; “Jarrera matxistak dituzten mutilez inguratuta gaude” “pribilejioak aprobetxatzen dituzte” “Aliatuek lanketa feminista egin beharko dute, edo ez dira aliatu izango”…… Ez garela herrialde berean bizi esango nuke! Gipuzkoako hiriburuan bizi naizen emakumezkoa naiz, eta ez da hori nik ikusten dudan errealitatea. Zorionez gurean bizi diren gizon gehienak zoragarriak dira. Noski badira matxistak, baina baita emakumeen artean ere, e! Baina ez da inola ere arazo larria, Azken 50 urteetan berdintasunerako bidea jorratu dugu emakumeok, gizonekin batera, eta aurrera jarraitzen dugu aldatu behar direnak aldatzen. Zertara dator exajerazio hori? Dirudi diktadura matxista baten pean bizi garela sinestarazi nahi digutela. Hemen berdintasunerako bidea egiten ari gara, eta ondo ari gara. Askoz arazo larriagoak ditugu Euskal Herrian matxismoa baino! Nortasuna (hizkuntza) arriskuan ditugu, lurra txikitzen ari gara, mentalitate neoliberalak janda gaude…Bidaliko nituzke artikuloa idatzi duen neska eta berak bezala pentsatzen duten feminista militanteak Hego Ameriketara, Afrikara edo Indiara, esaterako, toki haietan denboraldi bat ematera, eta orduan hitz egingo dugu gizarte matxistei buruz! perspektiba pixkat, mesedez!

  • Amonamantangorri 2018-12-01 03:43

    “Jarrera matxistak dituzten mutilez inguratuta gaude, beraien pribilegioak aprobetxatzen dituzten militantzia-kideen ondoan egiten dugu lan, babosoak eta erasotzaileak dauzkagu gure borroka eremuetan: manifetan, kontzentretan, asanbladetan, txosnaguneetan…”.

    Arestiko esaldiarekin, Uxue Igartzak panorama kezkagarri, penagarri eta beldurgarria erakutsi digu.

    Igartzaren gutunak Andaluziako Granadan gertaturiko istilu bat ekarri dit gogora. Hango unibertsitateko Sindicato de Estudiantesek neska-mutil talde bat kanporatzea erabaki omen zuen, 42 (berrogeita bi!) “eraso” eta intentsitate askoko jarrera matxiruloak leporatuta.

    Honako bideoan erakusten da Granadan berean, matxismoaren kontrako manifa batean bi taldeek topo egin eta, nola elkarri irainka aritu ziren, manifan ziren gainerako ikasleak zur eta lur begira zeudela.

    https://m.youtube.com/watch?v=TX9pYHyEvLI

    Espektakulu ederra, arruntean.

    Esan behar dut ez naizela nor inoren hitza zalantzan jartzeko. Igartzak deskribatzen duen egoera horrelakoa baldin bada, hala izanen da.

    Hala ere, norbaitek pentsa lezake (ez nik eh, libra nazala Jainkoak!) oso noizbehinkako jarrera, anekdota eta liskar puntualak militante feminista zenbaitek anplifikatu, orokortu eta emakumeek soportatzen duten eguneroko ogia balira bezala salatzen dituztela, zertarako eta euren terminologia, xedeak eta agenda mugimendu osoari lehentasun baitezpadako gisa exijitzeko, karteletan, grafitietan, panfletoetan, jardunaldietan eta baita herri-bazkarietako zopan ere.

    Baina hori da bakarren batek izan dezakeen susmoa eh, niri ez begiratu.

    Barkatu sarkasmoa, baina “check your privileges” eta Beñat jauna “zapalkuntza-eskalak”, anglosaxoien zozokeria horiek, ezker abertzaletik defendatzen, flipatzeko modukoa iruditzen zait…

  • Animo neskamutilak! Ez zaitezte nekatu elkarren artean, lan luzea dugu-ta!

    https://m.youtube.com/watch?v=6utPzgqyMsY

  • Jose Inazio Lopez de Luzuriaga 2018-12-02 22:43

    Duela gutxi suizidioaren kontrako eguna egin da Euskal Herrian eta prentsan, irrati eta telebistan gai hori izan da nagusia informazio-agendan. Besteak beste 2016. urtean berrehun pertsona baino gehiago egin zutela bere buruaz beste adierazi zuten EITBn. Eguneko gaia hori zela Euskadi Irratian aspaldian esana zuten informazio-irizpidea errepikatu zuten: suizidio-kasuak ez dituzte biltzen informazio-agendan beste pertsona batzuek portaera hori imitatzeko edo emulatzeko tentazioa izan dezaketelako. Bada, niri egokia iruditzen zait irizpide hori eta gainera morboan oinarritzen diren informazioak gutxitzen dira horrela. Eta zer gertatzen da emakumeen kontrako indarkeria kasuetan? Bada, eguneroko agendan dugula, trinko; kasu honetan ematen du ez dutela beldurrik imitazio kasuak gertatzeko; edo ez zaiela axola kasu gehiago gertatzea. Izan ere, emakumeen kontrako indarkeria tremendismoz inguratuta dago eta indarkeria matxista nahikoa ez dagoenean, eta gurean egon badago, inportatzen ditugu indarkeria kasuak, nondik eta Espainiatik. Ematen du interesak beste batzuk direla: informazio-agenda espainiarrekin konpartitzea, hemengo populazioaren espainiaratzea kulturalki eta, bide batez, euskaldun bezala gure despolitizazioan sakontzea.

  • Auzlotsa. Eman dituzuen iritziek artikuluan dionena berresten dute. Nahiago parekidetasunean bizi den espainola izan, euskal herri aske bateko matxista baño!!!!

  • Hori dikotomia faltsua bada ere, argigarria da bakoitzaren lehentasunak zeintzuk diren jakitea

  • Zergatik da faltsua?