Tuterako Udala: Zinismoa?

Tuterako Udala: Zinismoa? –

Tuterako Udala: Zinismoa?Irudi du broma dela Tuterako alkateak, Eneko Larrartek, emandako erantzuna Arartekoaren gomendioa ez betetzeko. Kontua da maiatzaren 25ean Tuterako Udalak deialdi bat argitaratu zuela Udaltzaingoko inspektoreorde izateko. Hartan, alemanaren, frantsesaren eta ingelesaren ezagutza baloratu zuen, bakoitza 5 punturekin, eta ez, ordea, euskararena. Arartekoak Tuterako Udalari honako gomendio hau egin zion (Q18/535 espedientea): Deialdietan “euskararen ezagutza ez baloratzea edo puntuatzea atzerriko hizkuntzen (ingelesa, frantsesa edo alemana) ezagutza baino gutxiago”. Eneko Larrartek erantzun du ez dutela gomendioa beteko, eta hitzez hitz hau esan du: “Kontua ez da euskara beste hizkuntza batzuk baino gutxiago baloratu dela, baizik ez dela baloratu”. A, tira, orduan lasaiago gelditzen gara! Erantzunean, gainera, esaten da ez dituela legeak Arartekoak bezala interpretatzen, eta ez duela uste euskarak alemanak (adibidez) jasotzen duen trataera bera izan behar duenik gutxienez. Bistan da, guk uste dugu baietz, hots, euskara, Nafarroa osoan, gutxienez ere alemana, frantsesa eta ingelesa adina baloratu behar dela, hizkuntzak oro har puntuatzen direnean.

Tuterako Udala: Zinismoa?

Administrazioan Euskaraz Taldea

7 pentsamendu “Tuterako Udala: Zinismoa?”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-01-02 12:31

    Alkatearen izena, Eneko Larrarte. Grazia egiten du ikustea abizen horrek. Norarte honda daitekeen pertsona bat!

  • Ez duzu ulertzen, Joseba.
    Larrarte jauna I-Ekoa da, oker ez banago. Izquierda-Ezkerrakoa hain zuzen. Izquierda hUndida-Baztarrekoa hain zuzen. Nafarroako CCOOren alderditxoa. Tope txupiguai eta kosmepolitta. I-E aplikatzen ari dena, Tuteran eta Nafarroako gobernuan, anís-tasuna da. Tope guana.

  • JJ. Nik, hala ere, izan IU izan UPN, ez dut ulertzen ahal nola gaitzes daiteken Nafarroako berezko hizkuntza. Nola irits litezkeen maila horretaraino ezin sinetsia zait, alegia, atzerriko hizkuntzen pare ere ez?
    Larrarte jauna, ez zara urrikaltzeko gai ere? Hiltzen ari den hizkuntzari harrikada?

  • Españolek / frantsesek argi daukate, euskaldunok ez bezala.
    Euren nazio-proiektuan española eta frantsesa oinarria dira, eta beste hizkuntza guztiak desagerrarazi beharreko arrisku. Unionista guztiek partekatzen dute hori, izan txupiguai, izan ultra. Abertzaleok aldiz, sekulako konplexuak eta anabasa dauzkagu hizkuntzaren gaiarekin. Inposatzen dizkiguten hizkuntzak gure egin, eta geurea bazter uzteraino.

  • Aitzol Azurtza 2019-01-07 02:25

    JJ zein zuzen zabiltzan hizkuntzaren gaiarekin. Begibistakoa da gure hizkuntzak derrigortasuna behar duela bere herrian bertan (Euskal Herrian) bizirik iraungo badu.

    Frantsesa derrigorrezkoa da Frantzian, derrigorrezko hizkuntza bakarra frantziar hiritar guztiek ikasi behar dutena.

    Espainiera derrigorrezkoa da Espainian, derrigorrezko hizkuntza bakarra espainiar hiritar guztiek ikasi behar dutena.

    Derrigortasun bi hauen aurrean euskararen biziraupena hiztunen borondate hutsaren gain uztea inuzentekeria galanta da. Jokaera zentzugabe hau inuzentekeria ez bada, axolagakeria edo utzikeria, edo menpekotasun konplexua izan liteke (edo denak batera).

    Hizkuntzak arrakastaz hedatzen direnean ez da hiztun berriek ikasitako hizkuntza berria arras maite dutelako izaten baizik-eta derrigortasunak (maila handiagoan edo txikiagoan) hizkuntza huraxe bultzatu duelako (eta derrigortasuna indarkeria maila handiagoarekin edo txikiagoarekin betearazi delako).

  • Jose Inazio Lopez de Luzuriaga 2019-01-10 23:25

    Aitzol Azurtzarekin bat nator. Baina gaur gaurkoz ez dut indar politikorik edo koakzio sistemarik ikusten (herri mugimendu bat izan ziteken) euskara inposatzeko. Haiek, aldiz, ederki inposatzen digute beraiena, konstituzioaren eta gainerako legeen bidez.
    Eta berriz ere oharra Zuzeuren administratzaileari: haserretu behar gara euskararen kontrako eraso horrengatik ala poztu behar gara gertaera hori salatu delako? Nola zaude? Galdera zehatz baten zain. GOGOKOA DUT ARTIKULUA!

  • Tuterako Udalak kasu eginen dio Arartekoari!!!
    https://twitter.com/behatokia/status/1085832806410932224