Euskaltegiak ez du euskalduntzen

Euskaltegiak ez du euskalduntzen –

Gabonalditik bueltan, ikasle-irakasleok hogei bat egunean elkar ikusi barik, ohikoa izaten da lehenengo eskolan egun horietan zer egin dugun komentatzea. Halaxe egin dugu aurten ere lankideok, nork bere ikasleekin, eta guzti-guztiok informazio bertsua jaso dugu: gure ikasleetatik ia inork ez du ezertxo ere egin euskaraz Gabonetako oporraldian.

Neu, behintzat, nekatzeraino ere esan eta esan ibiltzen natzaie ikasleei, ikasturtero, euskaltegitik kanpo zertxobait ere egin beharra dutela euskaraz, batez ere, gurea bezalako ingurune erdaldunean. Hau da, euskaltegiko eskoletara etortze hutsa ez dela nahikoa diotset, eta, benetan euskara(z) ondo ikastekotan, gelatik haratago ere deskubritu behar dutela euskarazko mundu hori eta bertan murgildu.

Euskaltegiak ez du euskalduntzen

Badakit Bilbo metropolitar honetan, oro har, eta Ibar Ezkerrean, zehazkiago, ez dela erraza euskarazko mundu hori topatzea, ez baita begi-bistakoa, baina egon badago, eta, bestela, ikasleak eraiki egin beharko luke, nork bere neurrira, bere burua euskalduntzekotan. Ezinbestekoa izan ohi da, ikasgela artifizialean ikusikasitakoa barneratzeko, hizkuntzatik hizkera naturalera jauzi egitea kaleko ingurune naturalean, albait erabilerarik komunikatiboena landuz.

Ingurune honetako ikasle gehienek, ordea, ez dute beharrizan hori barneratzen, eta urte luzeetan irakasle gabiltzanok ere, apurka-apurka, albo batera uzten ari gara lehenago exijentzia ere bazen jarrera hori; nekeagatik edo dena delakoagatik, oro har, erabileraren ezinbestekotasuna ikusarazi ezinik gabiltzala esango nuke nik.

Horrela, zorigaitzez, badakigu zer gertatzen den gerora: ikasle asko eta asko ez dira iristen eskuratu nahi/behar duten mailara, eta, heltzen diren apurretatik, bakan batzuek baino ez dute euskara erabiliko euskaltegiaren osteko bizimoduan.

Izan ere, ikasleek ez dute euskararen beharra sumatzen, ez euskalduntzerakoan, ez euskalduntzean, ez euskaldundutakoan. Edo, agian, “euskaradundu” esan beharko genuke, erabilerarik gabeko euskaraduna ez baita inola ere euskalduna, ezta?

Horixe da errealitate gordina, indarrean dagoen politika linguistikoaren ageriko ondorioa, nonbait. Hala ere, agintariek ez ikusiarena egiten jarraitzen dute, eta, urte berriarekin batera, izandako lorpenak eta aurrerako erronkak zabaltzen dituzte lau haizeetara, errealitate faltsu bat eraiki guran; ez dakit zenbat euskaldun berri gehiago lortu omen dira iaz, askoz ere gehiago azken hamarkadotan, eta ez dakit beste zenbat halako lortuko datozen urteotan. Datu hutsak, estatistika hutsala.

Bada, ordea, datuei horrenbeste erreparatu barik, errealitatearen gordinari bestela aurre egiteko garaia. Nola ez dakit, baina.

Euskaltegiak ez du euskalduntzen
Euskalduna, euskalduntzea, euskaltegia, euskara, euskaraduna, politika_linguistikoa

35 pentsamendu “Euskaltegiak ez du euskalduntzen”-ri buruz

  • Gure buruak engainatzeari utzi behar diogu. Euskalduna ez da EHn lan eta bizi dena, euskalduna ez da euskaraz dakiena, EUSKALDUNA EUSKARAZ BIZI DENa da. Hau onartzen hasi ezean behin eta berriz harri berean estropozo egiten jarraituko dugu

  • euskaldun bat 2018-01-12 18:05

    Zuk hobeto jakingo duzu baina euskaltegira doazen gehienak titulua izateko da, gero lanaren batean eskatzen badiote ere. Bestelakoan euskara se la pela totalmente eta bereak eta bi botako dituzte euskararen kontra. Eta garrantzitsuena titulua denez, ba gero Idoia Mendia bezalako terroristak enkargatzen dira azterketen maila jaisten Urkuiu kaka zaharrari legealdiko babesaren truke. Nik euskaltegiko irakasleoi gauza bat eskatzen dizuet: ez jaitsi maila inolaz ere. Inork gainditzen ez badu, que se jodan. Eta gainera gozatu egin beharko zenukete gainditzen ez dutela ikusita. Que se jodan. Eta beraiei esan gainera “que os den!”. Nahiago dut elite txiki bat izatea txusma hori guztia euskaldun bataiatuta ikustea baino.

  • Ados, euskaldun puruen geto bat egingo dugu eta besteei?, zuk esaten duzun bezala, ke les den, zuk erabakiko duzu nork duen herri honetan bizitzeko eskubidea, nor den txusma eta nor ez, bide onetik goza horrela!. Ah, eta zergatik diozu Idoia Mendia terrorista dela? Ez dut ulertzen

  • Hara! Gure buruak, que se jodan, que os den eta horrelakoal idazten dituztenek, besterik ez dugu aipatuko, zer gerta ere!; euskaltegiren batera joateko premia gorria dute. Hala, hizkuntza bat ikasteak dakarrena bertatik bertara ikusi eta preziatuko lukete.

  • euskaldun bat 2018-01-13 09:55

    Begiratu hemerotekak! Ez dago oso urrun joan beharrik. Ez duzue irakurtzen ala?! Administrazioan sartzeko hizkuntza eskakizunak urardotzeko saiakeretan ibiltzen da Idoia Mendia, botoak irabazteko noski. Emakume hau terrorista bat da, besterik ez. Berriz esango dut: EGA , EGA da eta EGA behar du izan eta mundu akademikoak finkatu behar du zein den maila, behin bakarrik, ez legebiltzarreko konposizioaren arabera. Euskaltegira doan ehuneko handi bat baskuentzea ikastera doa, ez euskara, eta titulua soilik nahi dute. Euskaltegiko irakasleei eskatzen diet mailarik ez jaistek, eta baskuentzea ikasi nahi dutenei que les den! Horrela, beraien hizkuntzan esanda.

  • Euskaltegira joateko ahalegina egiten dutenak jipoitzea, gure oinetara tiro egitea da. Tituluagatik egiten dutela askok? Jakina! Ez dute ba egingo Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Baionan edo … Donostian hizkuntzarekin arazorik ez izateko, ezta?
    Euskararen erabilera gainbehera doalarik, euskaldunberriek salbatu behar ote gaituzte???
    “Euskaldun bat”, kontuak eskatu EAJ-HPSri, euren hizkuntz politika paliatiboarengatik.
    Kontuak eskatu EHBilduri, bere hizkuntz politikarako egitasmorik ez dutelako.
    Kontuak eskatu sindikatu abertzaleei, orain arte behintzat euskaldunoi bizkarra eman digutelako.
    Kontuak eskatu EUSKALTEGI-SAREEI, akademia pribatu gisako zeozertan bilakatu direlako, hizkuntz politikaz eta abarrez arduratzeari utzita.
    Eta bai, Mendia kolonizatzaile-zapaltzaile hutsa da, PsoE ia osoa bezala, PP-UPN bezala, IU eta EQUO bezala, Podemoseko zati handi bat bezala…
    Baina luza eskua euskaldunberri tituluzaleei. Horiek ez dira gure etsaiak oro har (bakar batzuk bai). bidelagun potentzialak baizik.

    • Beñat Castorene
      Beñat Castorene 2018-01-14 19:33

      Problema handiena da gure herrian euskarak ez daukala nehun estatu hegemonikorik, eduki behar lukeen bezala.
      Dakigunarengatik erdiko neurriak baizik ez ditugu hartu Hegoaldean. Iparraldean hobe ez aipatzea ere ! Ezer ez da ezertan gure esku.
      Anglaterran, Alemanian edo Frantzian bizi nahi duten etorkin guziek berez ikasten dute bertako hizkuntza protestatu gabe eta sofritu gabe gainera.
      Beraz alferrikako debate eta sofrikarioak ekidin nahi baldinbaditugu badakigu zer egin…

      • Bai? Ba hain garbi badaukazu azaldu hemen zer egin behar dugun

        • Beñat Castorene
          Benat Castorene 2018-01-14 22:01

          Galdera honen goait nindagon araiz.
          Denok badakigu zer egin behar den; zuk, nik, kontra direnek ere bai, denok, gezur egileek izan ezik.
          Lehenik estatu bat eraiki behar da nun arauak argi eta garbi finkatuak izanen diren.
          Ez dut sekulan erranen erraza izanen denik, ez eta sekulan lortuko dugunik ere bainan ez da beste soluziorik.
          Ez du balio zinkurinaz aritzea, barkatu, bainan horrela jarraikiz denok erridikuluak egiten gara.
          Ez, ene buruari egiten diotan galdera bakarra da, nola, behin printzipioa finkatu eta, delako arauak betearazi irmoki bainan gradualki eta modu ahal bezain gizatiarrez.
          Goizago eta tenorez ez eginik, utzi ditugu kanpotiarrak trumilka sartzera araurik gabe, eta egia erraiteko, guhaur, euskaldunok ere, portatu gara araurik gabe eta egunen batean arauak denei inposatu behar…

  • Zein den irtenbidea? Ba bazterkeria, hau da, edo euskara dakizu edo hemen ez duzu lan egingo justu beste herrialdeetan egiten den bezala, Britania Handian ingelesa dakizu edo jai duzu.
    Horretarako euskaldunak sortutako enpreseetan euskaldunek lehentasuna eduki beharko lukete eta noski neurri horrekin enpresariak lan-giroa erabat euskalduna izatea ziurtatu behar du.

    • euskaldun bat 2018-01-15 18:24

      Guztiz ados! Enpresek kontratatu ahal izateko guztiz derrigorrezkoa beharko luke euskara jakitea. Gaur egun askoz oztopo gehiago dituzu ingelesa jakin gabe lanean hasteko, euskara jakin gabe baino. Baino ez da horrela eta gaur egun, nik ezagutzen ditudan enpresetan behintzat, kontratatu egiten da, gero ez dakienari euskara klaseak jartzen zaizkio lan orduen kontura eta ez da epe batean inongo mailarik lortzeko konpromezurik sinatuarazten langileari (20 urtetan egon zaitezke euskara ikasten lan orduen kontura hau-hori-hura-tik atera gabe euskara planarako dirulaguntza publikoak dauden bitartean).

    • euskaldun bat 2018-01-15 18:36

      Baino lasai, Hego! Aurki idatziko du memeloren batek esanez, bazterkeriarekin ezin dela Herri justo bat etaiki edo Herri hau anitza denez ezin dela euskara ikastera derrigortu edo enpresek profesional onei eman behar diela lehentasuna eta ez euskarari (euskara jakitea eta profesional onak izatea bateraezinak dira askotentzat, euskaldunak barne, hor ikusten da zenbateraino barneratuta duten euskalduna=aldeanoa ideia) eta antzeko happyflowers ideiak.

  • Benetan uste duzue ideia hori bideragarria dela? Baina ze munduta bizi zarete zuek!

    • Maila pribatuan edo, hobe esanda, komunitarioan, bai da bideragarria. Are gehiago, talde minoritario gehienek dute irizpide hori. Europan bizi diren txinatarrek, adibidez, euren senide zein aberrikideak jarri ohi dituzte lanean euren bazar edo jatetxeetan. Ikusi al du norbaitek ez-txinatarrik lanean negozio txinatar batean? Berdina gertatu ohi da turkoen, pakistandarren edo hegoamerikarren denda, taberna edo jatetxeetan. Zergatik ezin dugu euskaldunok gauza berdina egin?

      • Horrekin ados, baina hori publikoki esaten baduzu “rasista ta xenofobo” esaten dizute.

        Guk EGIN behar dugu edozein modutan. Eta esan behar bada, esan HARRO. Bai, euskaldunari lehentasuna, erostean, kontratatzean… batzutan garestiago erosi behar gainera. Baina EGIN behar dugu.

    • Ze mundutan bizi garen? Ba lagun eta senideen arteko kontratazioen lehentasuna (gaztelerazko “enchufismo”) errealitate bat den munduan. Familia eta lagun komunitatetik at daudenek bazterkeria jazarten duten munduan. Beraz bai, bideragarria da edo ez al da euskal komunitatea familia handi bat?

      • Zenbat enpresa dauzkate “euskaldun militanteek”?

        • Hori berdin dio, gutxi edo asko izanda proposatzen dena aplika daiteke eta tira, komunitate askok haien korporatibismoari esker makina bat enpresa sortu dituzte: mormoiak, Jehovaren Lekukoak edo Oierrek bere iruzkinean aipatu dituen komunitateak esaterako.

      • Beñat Castorene
        Benat Castorene 2018-01-16 23:13

        Patxi Saezek berriki esplikatzen zuen bezala, hizkuntzen gerlan hiru fronte nausi daude : familia, lana eta lagunartea .
        Zergatik bada, euskarak biziraun zuen horren luzaz botere arrotz guzien kontra ? mirakuluz bezala ?
        Zeren eta, baserria baitzen denbora berean familia, lantokia eta bizitokia. Baserria zen euskararen gotorlekua. Lagun artea ere auzoen barruan egiten zen gehien bat, alegia, zenbait baserritarren artean.
        Gaurko egunean hau guzia bukatua da, bainan, orai ere lantegiak eta lan harremanak erabakigarriak gelditzen dira borroka horretan.
        Denentzat, izan langile, izan sindikalista, izan nausi, denentzat balitzateke zer hausnar eta zer egin.
        Ez erran erabat ezinezkoa dela.
        Izan ere, Antzuolako ibarrean bada enpresa gotor bat asko lortu duena jada bide horretan , eredu bezalako zerbait bilakatu da.
        Hala ere Antzuolan egi dena oso zaila eta kasik utopikoa emaiten du beste eskualdetan.
        Horrengatik behar dugu euskal estatu bat erabat aske eta oso deliberatua laguntzeko eredu hori pazientziarekin zabaltzen Herriko enpresa guzietara.

        • Guztiz ados nago zure ikuspegiarekin, baita aurreko gaietan izan duzunarekin ere.
          Tamalez, ezin dugu estatu propio bat edukitzeari itxaron tankerako ereduak eratzeko, izan ere, berebizikoak dira eta euskal estatu bat eskuratzeko posibilitateak oso murritzak dira egun. Horrek ez du esan nahi estatuaren aldeko borroka horretan etsi behar dugunik, baina bai zentratu beharko ginateke orain arte borroka politikoa dela-eta nahikoa uztartu ez diren bideetan, eta horietako bat da komunitate nazional baten osaketa ikuspegi korporatibo batetik, hots, euskaldunon arteko babes eta elkartasun intra-etnikoa oinarri duen ikuspegitik. Eta testuinguru horretan sartzen da familia, lana eta lagunartea. Bide batez, nola deitzen da Antzuolako enpresa hori??

          • euskaldun bat 2018-01-17 08:55

            “Elay” izena du Antzuolako enpresa horrek

          • Beñat Castorene

            Bai, Antzuolako Elayena da esperentzia eredugarria. Ez banaiz makur, beste zenbait enpresek Elayri jarraiki behar zioten euskal gobernuak kontseilatu etalagunduta (Maier, Cikautxo …) eta beste batzu ere hain segur.
            Harreran sartzerakoan, ezezaguna izan ere, telefonistak euskaraz agurtua, galdezkatua eta behar duzun kontaktuari iragarria izaitea. Zerbait da. Gero itxaron zaudela, telefonista ikustea nunnahitikako erdarazko deiak jasotzen eta euskaraz lankideari transmititzen, hau ere ikustea zerbait da deseuskalduntzen ari den eskualde batetik gatozenontzat.
            Enpresa tipiak ere badaude giro euskalduna senez entrenitzen dutena, euskalduntze plan estrategikorik gabe. Elgoibarreko aldean adibidez…
            Horrek pentsaarazten dit euskalduntze prozezu horretan denak berdin inportanteak direla eta inplikatu behar direla telefonistatik has, almazeneko karristaraino, enpresako arlo guzietan barna.
            Hau posible izaiteko, gehiengo batek partekatu behar du lanaren folisofia serio bat, alegia, errealista eta gizatiarra. Bestenaz alferretan ari gara.
            Estatuari dagokionez, urrun dela? hau geroak erranen. Aldiz, gauza bat segurua , ez badugu preparatzen orai eta lehen urratsak egiten orai, eskuratzeko posibilitateak betiko murritzak egongo dira.

  • Bada, honakoa da guk ondorioztatu duguna askatasunarenliga.eus webgunean: Estatuarenganako bidea nazio-(ber)eraikuntzatik hasi behar du halabeharrez, izan ere, aldarrikatzen dituen lurraldeetan kuantitatiboki gutxiengoa den euskaldunak ezin du erreferndum moduko prozesuen bitartez independentzia eskuratu, egun, eta are gutxiago indarraren bitartez.

    Estaturik gabeko herri minoritarioetan erreparatzen badugu, ohartuko gara epe luzerako estrategia korporatibistetan oinarritzen dutela euren nazio-eraikuntza. Adibidez, palestinarrak presio demografikoaren bitartezko burutzen dihardute erresistentzia. Libanoko shiitak, bestetik, Hezbollah mugimendu espiritual, politiko eta militarraren inguruan antolatzen dira komunitate diferentziatu moduan, ahalik eta Libano barruan euren proto-Estatua eraikitzera iritsi diren arte. Kurduek euren kurdutasuna leinuen arteko sare edo konfederazio tribal itxietan mantendu dute, otomandar, arabiar eta pertsiarren eragin latzen aurrean, hain zuzen ere, europako ijitoen moduan.

    Gu hainegandik ezberdintzen gaituena zera da: euskaldunok, itsumende posmoderno honetan, galdu egin dugula kontzientzia nazional/tribal/etnikoa, eta irizpide okerretatik ari gara ikusten gure egoera. Balio modernoei hertsiki loturik eta euskalduntasuna hizkuntzara murrizturik, batzuek uste dute legearen eta eskolaren bitartez euskaldundu daitekeela euskal jendartea (independentzia delarik horretarako aurre-baldintza), eta ahaztu dituzte euskalduntasuna hizkuntza baino gehiago dela, eta familia, kuadrila edo auzoa gisako egitura sozialek duten garrantzia, horien bitartez igortzen delarik benetako euskalduntasuna belaunaldi berrietara.

    Eskoletan euskara irakatsi daiteke, baina nekez euskaldunduko da ama-hizkuntza euskara ez duen jende-masa, euskararekiko borondatezko atxikimendua nortasunarekiko lotura afektibo-inkontzientearekin loturik baidoa, jatorriak zer-esan handia duelarik hortan. Jatorri erdalduneko jendea euskalduntzeko bide bakarra euskal komunitate batekin sortu ditzakeen lotura afektiboetan datza, bizikidetzaren bitartez garatutakoak, baina horretarako beharrezko aurrebaldintza da jatorri euskalduneko komunitate euskaldun baten presentzia. .

    Komunitate euskaldun bat eraikitzeko bidea? Euskaldunak gure artean elkartu, antolatu eta babestea egitura eta sare komunitarioak sortuz bizitzako arlo guztietan, euskal familia egonkorrak osatu eta demografia indartzeko helburu nagusiarekin, besteak beste. Guztiz hermetikoa den komunitate bat izan gabe ere, izaera tribal batera itzultzea. Inork jorratu ez duen bide hori hasi gara jorratzen, ea lortzen dugun fundamentuzko ekarpenak egitea.

    Ondo izan

    • euskaldun bat 2018-01-17 22:24

      Guztiz ados.

      • Beñat Castorene
        Benat Castorene 2018-01-18 07:16

        Eta ikuspegi korpotatiboarekin, zer pentsatzen duzue bada « Baionaren eta BABren estatuaz » testuan azaldutako erabaki beharraz ?
        Euskaldunok beti erdaldun izan den Baiona konkistatu behar dugu edo laga ?

  • Nabarrako erreinuaren konkista ilegitimoa izan zenez, legitimoa da estatu hark izandako lurrak berreskuratzea Estatuaren lurraldetasunari dagokionez:
    http://3.bp.blogspot.com/-102qU9voUFY/Td0NJLAvjRI/AAAAAAAAAyw/U2F8_CUoQOw/s1600/Baskonia-Nabarra-Partici%25C3%25B3n_territorial.png

    Nazionalki ere, bertako hiritarrak euskaldunak izango dira. Are gehiago, lurralde osoan nazionalki euskaldunak gehiengoa ez diren bitartean, ezin izango da Estatu bat ere eraiki ez genukelako nahikoa indarrik izango, eta are gutxiago euskaldunak ez diren lurraldeetan. Zeren borroka estatalista, lehenik eta behin, borroka nazionalista da.

  • Vasconia eta Gaskoniak jatorri bera dute, BAB-en inposatuta eta soberan dagoena Parisko hizkuntza, frantsesa, da. Baionan historikoki euskaraz eta gaskoieraz (latina eta substratu euskaldunaz sortutako hizkuntza da) mintzatu dira. Beraz hango euskal komunitatea ez da handik desagertu behar eta BAB oso frantsestua egon arren euskal komuniateak, mairuak, juduak, armeniarrak eta bestelako komunitateak egiten duten bezala, ahaleginak egin beharko luke bere biziraupena bermatzeko.

  • Kaixo Beñat.

    Nire ikuspuntutik, ulertzen dut eta ados nago CAPB bezelako egitura administratiboari egiten diozun kritikarekin, demografía hutsagatik hankan tiro bat botatzea baita euskaldunontzat BAB+iparEH formula. Nire ustez tankerako ekimenek dakarten gaitza zera da: irizpide territorialetan oinarritzen direla. Irizpide territoriala egokia izan dadin, nahitaezkoa da lurraldeko hegemoniaren jabe izatea, baina ez da euskaldunon kasua. Beraz, edozein nazio-erakunde sortzerakoan hobe litzateke pertsona izpide izatea territorioa baino, adibidez, euskal familien erakunde bat. Laborantza Ganbara eredu polita da, hain zuzen ere, euskalduna hegemonikoa delako laborarien munduan. Jakina, irizpide etniko zuzen bat duen edozein ekimenak aurkakotasuna izango du autoritate frantsesengandik. Ekimen batek jendilaje horien hobespena izango balu, aldiz, zerbait oker dagoen seinale.

    Baionaren konkistari dagokionez, uste dut Joseba nirekin bat etorriko dela ondorengo hitzetan: gizadiaren historia giza taldeen norgehiagokan dago oinarritua. Borroka horretan batzuk konkistatzaileak dira eta besteak konkistatuak. Agertoki bidezkoena izan daitekeen arren, lurralde-egonkortasun eterno baten ideia ez da posible bilakaera lege den errealitate honetan. Beraz, nahiago aukeran konkistatzaile izan konkistatua izan baino. Gure fantasia utopikoetan bada ere, hobe bokazio konkistatzaile bat eduki jarrera konformista bat baino, izan ere, bokazio horrek borroka eta zabalkunderako grina pizten du.

    Orain, errealitatea eta praxiari dagokionean, ikuspegi korporatibista batetik Baionan egin beharko litzatekeena zera da nire aburuz: euskal ghetto bat, hain justu frantziar hirietako afrikar eta magrebiarrek egiten duten modura. Etxepare lizeoko ikasle eta gurasoen artean antolatuz, adibidez, sortu beharko litzateke ekimen bat hirian sakabanaturik dauden euskaldunak gune zehatz batera erakartzeko, adibidez, Baiona Ttipira. Alta, aurrerapausu handia litzateke espazio euskaldun bat eratzea hirian, txikia izanda ere. “Ghetto” hori litzateke landa-gunetik hiriburura doazen ikasle eta langileen aukerazko bizigunea edo, gutxienez, elkargunea, bertan aukera izango luketeelarik gainontzeko euskaldunekin harremandu eta euskaraz hitz egiteko bertako taberna, eliza, elkarte eta dendatan, euskotarron disoluzioa eta atomizazioa ekidinez. Gerora, auzune horretako negozio euskaldunak hegoaldean sustatu daitezke, hegoaldeko bisitari euskaldunak bertan kontsumitu dezaten eta ez beste inon, euskaldunon dirua gure artean mugitu dadin eta ez dadin frantsesen poltsikotara joan. Auzune horretako elkarte eta batzarren bitartez auzolan proiektuak egin daitezke, kultur eta kirol taldeak eratuz, haurtzeindegiak, mutualitateak eta abar. Baldintza horietan, urrengo pausua litzateke gainbehera demografikoa iraultzea, ume asko edukiz, hain zuzen ere, magrebiarrek egiten duten modura. Bide horretan nola eragin? Hori da jorratu beharrekoa

    Nola ikusten duzu ikuspegi korporatibista hori? Ni behintzat lasai hilko nintzateke halako zerbait eraturik ikusi eta gero.

    • Ez soilik bilakaera geopolitikoaren ikuspuntutik beharrezkoa, legitimoa ere, Nabarraren territorioa ilegitimoki kendu baitzen.

      Hortaz aparte noski hirigune erdaldunetan euskaldunek ezin dute sakabanaturik jarraitu. Euskaraz bizitzeko auzo, lantoki eta eskola konpartituak behar dira halakoetan. Eta erakunde kolonialetan egitura zentralizatuek ere territorio euskaldunenak diluitzen dituzte.

    • Beñat Castorene

      Milesker Oier, hau bai erantzuna.
      Zure erantzunak merezi du beste bat ene ganik eta horrentzat denbora beharko dut.
      Halaere sobera inpultsiboa izanki ez nagoke egon ohar eta galdera zenbait egin gabe
      Nola Lapurdiko biltzarreko gure arbasoen joerari senez eta konbentzimenduz jarraitzen diotan, haiek ere harrituko lituzkeen bezala zure gettho proiektuak ni ere harriturik uzten nau.
      Aldiz, aitortu beharra daukat, lehen aldia da entzuten dutala programa bat delimitatua ( ez historiko paranoiako batzu bezalakoa) , jada piskat landua eta guziz inportantea dena euskaldunen mobilizazio bakarraren gainean eraikia.
      Ez da ere BAB tar guzien konbertitzearen edo zeduzitzearen gaineko usaiazko umekeria nigar egingarri beste bat.
      Galdera bat segituan:
      Zergatik bada ez aplikatu zure proiektua gure probintzia historikoetan nun era bat derrotatuak garen eta gero eta asimilatuagoak?
      Bitxia bada bitxi, azken urte hautan kibutzaren ereduak gero ta gehiago erakartzen ninduen , bainan araiz beti gure herrian. Frantsesen edo euskaldunen etnikotasunaren akusazioa ez nau izitzen ene bizi portaerari berari esker.
      Bainan enetako inportantea den legitimitatearen arazotik aparte, ez dugu sekulan indar nahiko ukanen egiteko getthoa Baionan eta kibutzak herrian.
      Justu nik espero nuen aliya egin araztea Baionako euskaldunei, batez ere gazteei, asimilatuak baino lehen. Baiona gure laguntzarekin bilakatu da makina infernal bat euskaldunak Herritik jalgi arazi eta integratzeko.

  • Kaixo Beñat,

    Zure galderari erantzunez: “ghettoaren” alternatiba delako hori BABera mugatu dut euskal migratzaile horien asimilazioa ekiditeko asmoz, kontuan izanda landa-herrietatik hiribururantz burutzen ari den zoritxarreko desplazamendua dela errealitatea.

    Jakina, zurekin erabat ados nago tendentzia hori iraultzearen ideiarekin, hots, Aliya gisa izendatu duzuna: BAB edo Paueko euskal diáspora bere jatorrizko herrietara itzularaztea. Guk ere, webguneko eztabaidetan behin baino gehiagotan azpimarratu dugu lehentasunezkoa dela euskaldunok benetan indarra dugun guneak gotortzea.

    Herrietan planteamendu korporatibista bestelakoa behar luke: jada badiren edo duela gutxi galdu diren komunitate-antolaketa egitura tradizionalak hauspotzea litzateke helburua: auzo-batzarrak, herriko familia euskaldunak, euskal kuadrilak, talde kulturalak, sindikatu edo gremioak eta abar. Eguneroko bizitza oinarri duen estruktura natural eta tradizional horietan mantendu izan da euskal izatea mendeetan, horietako gehienak baserrian bertan integratzen zirelarik.

    Komunitate-egitura guzti horiek kohesionatu eta zuzenbide estrategiko bat emateko, ordea, beharrezkoa da mugimendu politiko abertzale bat, zeinak bidezko balioetara bideratuko duen komunitatea. Zoritxarrez, egungo alderdi “abertzaleak” hauteskunde eta administrazioaren dinamika arrotzean galdurik dabiltza, eta ez dute erreparatzen benetan garrantzitsuak diren egitura horietan. Erakunde publikoek beste arau batzuk dituzte, balio unibertsal eta kolonialistetan oinarrituak eta ez balio nazionaletan.

    Kibutzen barne antolamendua ez dut asko ezagutzen, baina bai hain justu gertu dagoen Hezbollah erakundearena. Esentzian estrategia erabat korporatibista da beraiena ere: libanoko shiitak antolatu eta egituratzen dituen mugimendu politikoa da, elite espiritual-klerikal batek gidatua, bere armada, alderdi politikoa eta, garrantzizkoena, bere sare sozialarekin: eskolak, mezkitak, hospitaleak, enpresak, erakunde subsidiarioak, aurrezki kutxa… umetxoetatik hasita zaharrenak arte, komunitate shiitako pertsona guztiek burutzen dute euren zeregina, izan auzolanean, kudeaketan, irakaskuntzan edo gerran.
    Jakina, Hezbollah gudurako sortu zen mugimendu bat da, eta gatazka-egoera amaiezinak ematen die elkartasunerako arrazioa, baina euskaldunok ez al gaude ere gatazka-egoera historiko batean ere? Ez al da erresistentzia ere euskaldunon patua eta halabeharra? Bada, bide korporatiboa da ikusten dudan aukera bakarra herri gisa ahalduntzeko egungo egoeran, eta Estatuarenganako bide luzeari ekiteko. Iparraldean jada hasi zarete laborarien ganbara edo lurzaindia bezalako ekimenekin, espiritu horretan jarrai dezazuela.

    • Beñat Castorene
      Benat Castorene 2018-01-18 23:33

      Panorama ideologikoa da uste nuen baino hanitzagoa. Ene artikuluan atakatzen dutan korrentea ez da zurearekin guti baizik kointziditzen. Harek sakrifikatzen eta instrumentalisatzen baitu herria BABan daukan anbizioaren zerbitzurako. Funtsean kolaborazioa da bere proiektua.
      Nabarmenki ez da zure kasua.
      Bainan, ene ustez, zure getho proiektua ez zaio batere interesatuko, besteak beste, Baionesei etnikoegia izanen zaielako arrazoinarentzat. Nahiago baitu onura gehiago emanen dion BAB osoaren konkistaren pseudo proiektu segeretua. Horrentzat izan behar da idekia, kontsentsuala, multikulturalista, sustut ez esenzialista…
      Horretan elkarrizketa geratuko dugu, zure baimenarekin, nik bederen gehiago hausnartu behar dutalako bilduriko materialarekin.
      Milesker Oier, animo, eta ez adiorik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude