Harrizko Halfabeto Hau
Curriculumean, ikasketak eta tituluak eta ikastaroak biltzen dituzten betiko atalekin batera, nik sail berezi bat daukat, nitaz erran dituzten gustuko esaldiekin. Bai, egozentr...
Unibertsitatera joateko lehen belaunaldia izan naiz gure etxean, eta gurasoak, normala den bezala, arrunt kontent ziren. Segur aski horregatik animatu ninduten ikastaro hartan parte hartzera: curso de...
Ez naiz sekulan egunkari irakurle ona izan. Gazteago nintzelarik –edo gazte nintzelarik, irakurleak erabaki dezala–, Diario de Navarra erosten zuten gurasoek; orduan ere kosta egiten zitzaidan pre...
Angel Errok errana du nonbait Tuterakoa bere bihotzeko alkatea dela; nik, berriki hurbildik ikusteko aukera izan baitut –alkatea, ez Angel–, berresten ahal dut zinez mutil ederra dela –alkat...
Pozgarria da bi urtetik bi urtera Patxi Huarte Zaldi Eroaren zinten antologia dendetan ikustea; aurten, gainera, niretako pozgarria da ale berri honen aurkezpenean parte hartzea; hortaz, deus bain...
Yolanda Barcina alkate zelarik, Rodeznoko kondearen plazaren izena Francoren ministro izandako bati –Tomas Dominguez Arevalori– omenaldia izatetik noblezia leinu oso bat –rodeznotar guziak, ...
Zahartu ahala, gero eta gauza gutiago ulertzen dut, edo gero eta gehiago kostatzen zait edozer ulertzea –ez dakit gauza bera den–. Aspaldi honetan, konparazio batera, ez dut sobera ongi ulertz...
Irakasleari kasurik egin gabe, arratsalde osoan tratuan aritu nintzen ondoko ikaskidearekin. EGBn izan zen, Berriozarko agustindarren eskolan, zazpigarren edo zortzigarren kurtsoan, ordurako mutil...
Udan, saiakera laburrez osaturiko liburu bat irakurtzen ari nintzela, zera bururatu zitzaidan: hau nik ere idatz nezake. Ez zen euskal idazle baten liburua –haren liburu bat, halere, euskaraz irakur...
Imanol Haranburu ez da ETAkide ohia. Tira, hori ere bada, baina ez da hori bakarrik; edo, bertzenaz, honela ere adieraz liteke: Imanol Haranburu bere zigorra betea duen herritarra da eta, beraz, eskub...
Jauregiko gauzak motel joaten dira –erdaraz hobeki gelditzen den esamoldea da, errima eta guzi, baina Gotzon Garateren atsotitzen bildumak dio erranera horrek ez duela euskal baliokiderik; antzeko b...
Gaurkoan ez dut iritzirik emanen Kataluniako hauteskundeei buruz; nik baino gehiago dakitenak ari dira nonahi mintzatzen, eta, egia aitortzeko, ez nuke gauza berririk gaineratzeko izanen. Baiki, indep...
Joan den astean, eztabaida labur bat piztu zuen txio bat idatzi zuen Iñaki Iriarte UPNko parlamentariak: “Podemoseko ordezkariak barkamena eskatu du euskaraz ez egiteagatik = gaztelaniaz egitea...
Ikasturte berria hemen da, eta harekin batera gauza interesgarri anitz heldu dira, hala nola Kataluniako hauteskundeak, irailean, edo Donostiako Beldurrezko Astea, azaroan. Beldurrezko astea dela-...
Behin, Kurt Tucholsky idazle alemanak zerrenda bat publikatu zuen maite eta gorroto zituen gauzekin –edo hala irakurri dut udan eskuartean izan dudan liburu batean–: gorroto zituenen artean, Bruse...
Informazioa manipulatzeko eta gezurrak kontatzeko manera anitz badira. Finena, sofistikatuena eta trebetasun handiena eskatzen duena da, segur aski, egia erranez gezurretan aritzea. Baina, zorione...
Berrogei urteren buruan –guti goiti-beheiti–, oraindik oroitzen naiz. Ez xehetasun guziekin, ordea. Ez dakit asteburua zen, edo astegun bat. Ez dakit bazkaldu eta berehala izan zen, edo arrats...
Gaurko titulua 1972an Sergio Martinok zuzendutako film italiar baten tituluaren bertsioa da: Il tuo vizio è una stanza chiusa e solo io ne ho la chiave (Zure bizioa gela itxia da, eta bakarrik ni...
Aspalditik ez dut kafea hormarekin hartzen. Eta ez bakarrik, euskaraz eskatuz gero, zehaztu behar izaten dudalako kafea izotzarekin edo jelarekin nahi dudala; ez, aspalditik ez dut kafea hormarekin ha...
Kontent nago: ekainean Iruñean egitekoa den mahai-inguru batera gonbidatu naute, baina ezin naiz joan. Tira, ez nago kontent joateko gogorik ez dudalako; aitzitik, pena ematen dit mahai-inguru ho...
Duela aste batzuk, Rita Barberà Valentziako alkateak eginiko pregoiaren caloretean, gaia klasean aipatu eta bi ikaslek defendatu zuten valentziera eta katalana hizkuntza diferenteak direla. Ez zu...
Hobbyak nazkagarriak dira, erdipurdiko jarduerak, seriotasun faltaren sinonimo. Noizbait nonbait irakurri nuen hobbyak protestantismoaren ikusmoldeari lotuak daudela: gure aisialdian bekaturik ez ...
Argia aldizkarian gauza aunitz maite ditut, baina, gauza guzien gainetik Nagore Irazustabarrenaren “Denboraren makina” saila dut gogoko, bertan inoiz aurkitu dudan historia artikulurik kitzika...
Fama gauza dorpea izaten ahal da. Ez naiz soilik, ezta bereziki ere, letra handietan idazten den FAMAz, Hollywoodeko aktore batek –Julianne Moorez edo Brad Pittez ari naiz–, pop musika munduko...
Zinez gauza ederra dira autolaguntza liburuak, dena zure baitan dagoela erakusten baitizute, dena zure jarreraren araberakoa dela, dena etorkizunari begira baikorra eta orainari begira p...