2023ko sarrera iruzkinduenak

2023ko sarrera iruzkinduenak –

Gurean kezka gehien eragin duten gaiak dakartzagu segidan, urteko sarrerarik iruzkinduenen bitartez, urte bukaeretan ohi dugunez. 

2023ko sarrera iruzkinduenakBukatzear den 2023 honetan kasik 2.400 sarrera argitaratu dira ZUZEU atarian, eta horietatik ehun inguru eztabaida pizteko bezain interesgarriak begitandu zaizkio irakurlearia, bost iruzkinetik gora izan dituzte-eta; 50 inguruk hamar iruzkinetik gora eta zortzik baino ez 30 iruzkinetik gora. Bestalde, iruzkin gehien izan dituen sarrerak, Sabin Zubiri Reyren “Eta erraztuko bagenu, benetan?”, kasik 200 izan ditu -orain bi urte ere berak idatzi zuen sarrerarik iruzkinduena-.

Iruzkin gehien izaten dituzten sarrerak, gurean, izen abizenez idatzitako iritziak izan ohi dira -zoritxarrez, emakumeen presentzia oso urria da iruzkinduenen zerrendan-, eta gaiei dagokionean, gurean obsesio nagusi izaten jarraitzen du euskarak eta euskararen egoerak, eztabaidagai izan ditugun gaien aniztasuna zabala bada ere; abertzaletasuna, Euskal Herria izendatzeko modua eta ikurren ingurukoak, berbarako. Aurten, gainera, indar handia hartu du gurean ere Palestinako aferak eta Hezkuntza Legeak ere.

Iruzkinduenen artean dauden sinadura batzuk erraztasuna agertu dute eztabaida pizteko; berbarako, Josu Lavinek, Markos Zapiainek, Igor Goitiak, Bittor Hidalgok, Karmelo Landak, German Gorraizek, JJ Agirrek eta Mikel Agirrek, hiru sarrera baitituzte gutxienez bost iruzkinetik gorakoak. Hauetako batzuk aspaldiko zuzeulariak ditugu, eta presente zeuden aurreko urteetako zerrendetan ere.

.

Salabardoak eta beste

Beste hedabide batzuetatik ekarritako sarreretatik, hiru iruzkinduenak aipatuko ditugu: Elixabete Garmendia Lasaren “Ultraeskuindarrei gauzak errazten?” (BERRIA), Isabel Etxeberria Ramirezen “Semeek gaztelaniaz egiten didate” (31 ESKUTIK), eta Danel Abando Olabarriren “Euskalgintza, bide onean” (NAIZ).

Azpimarratzekoa iruditzen zaigu Zuzeu Gaztea Sarira aurkeztutako sarrera batzuk ere badirela iruzkinduenen artean: Inhar Serrano Garridoren “Eman ume” eta Cristina Iza Elcoro-Iriberen “Nazkatuta dauden iruzkingile agurgarri horiek:”.

Erakundeei dagokionean, eta gutxi batzuk baino ez aipatzearren, oso iruzkinduak izan dira Euskalgintzaren Kontseiluaren “Euskaratik urrun sentitzen direnekin hizkuntzaren auzia landuko ditu Kontseiluak, kohesio eta justizia soziala ipar”, BDZ CAF Euskal Herriaren “Herrialde palestinarrarekin elkartasuna”, Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformaren “Euskal eskola publikoa erasoen jomugan”, Askapena erakunde internazionalistaren “Sionismoarekiko konplizitatea amaitu arte, antolatu eta borrokatu!” eta Euskal Herriko Feminista Erradikalen sarrerak.

.

2023eko sarrera iruzkinduenak

2023ko sarrera irakurrienak

2023ko sarrera iruzkinduenak

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude