Hamasek Palestina erdigunean jarri du

Hamasek Palestina erdigunean jarri du –

Munduko Estatu nagusiek eta hauek kontrolatzen dituzten hedabide indartsuenek ezkutatu nahi diguten arren, Hamasek, bere erasoaren bidez, usteltzen ari zen eta galbidean zegoen Palestinaren gaia berriro nazioarteko agenda  politikoaren erdian kokatzea lortu du. Eta helburu politiko nagusi hori lortzea ezinezkoa izango zen Israelek Gazan eman duen erantzun bortitz eta neurrigabea eman izan ez balu. Izan ere, inork uste al zuen Hamasen erasoak ez zuela Netanyahu bezalako sionista ultra eskuindar baten aldetik erantzunik ekarriko? Baina horrelako basatia izango zenik ere uste al zuen inork?

Hamasek Palestina erdigunean jarri du
Iturria: Arabnews, AFP (Wikipedia)

Netanyahu sionista Hamasek jarri dion tranpan erori da bete betean, Gazan eman duen erantzun genozida neurri gabearekin. Izan ere, erantzun horrekin, Hamasen aurkako gerra ez irabazteaz gain, Palestinaren aurkako borroka politikoa galdu du Netanyahuk Palestinaren, Ekialde Hurbilaren eta mundu osoaren aurrean, gobernu nagusiek zein hedabide indartsuenek egunero kontrakoa adierazi nahi badigute ere. Gainera, kontrakoa adierazten ausartzen diren kazetariak hil egiten ditu Israelek. Dozenaka dira dagoeneko bere lana eginez Gazan eta Palestinan hil dituenak.

Eta, halere, Israelen aldekoek ez dute beren helburua lortu. Palestinaren gaia inoiz baino indartsuago berpiztu da. Ikustea besterik ez dago, nazioarteko agintarien harresi politiko mediatiko multinazional horren gainetik, planetako  bazter guztietan sortu eta indartu den Palestinaren aldeko herri erantzuna, Palestinaren aldeko jendartearen aktibazioa. Izan ere, gatazka ez da Hamas eta Israelen artekoa, Palestina eta Israelen artekoa baizik. Eta munduak ez du ahaztuko zer egiten ari den Israel.

Palestinarren garaipen politiko hori ezkutatzeko, epeltzeko edota ukatzeko maila guztietako ahaleginak egin dituzte Israelgo Gobernu sionistak, Estatu Batuek eta baita Europar Batasunak ere. Laguntza politikoa, militarra eta ekonomikoa eman diote Netanyahuri; hedabideen bidez, nazioarteko iritzi publikoa manipulatzeko kanpaina osoa martxan jarri dute. Baina manipulazio sozial masibo hori, inoiz baino argiago geratu da munduaren aurrean eta manipulatzaileen kalterako, gainera.

Gaur, gero eta zailagoa da munduan Israelen aldeko jarrera politikoa babestea. Netanyahuk militarki irabazi dezakeen guztia galduko du politikoki etorkizunean, Palestinarrek larrutik ordaindu beharko duten arren. Izan ere, Israelek bakea nahi duela esango du, baina Israelen bakea eta Palestinaren askatasuna ez dira gauza bera palestinarrentzat eta ezta mundu osoarentzat ere. Ez dira sinonimoak.

Duela 75 urte, mundu osoan eman zen dekolonizazio garaian, mendebaldeko potentziek Palestina palestinarren esku utzi beharrean, sionisten esku utzi zuten. Geroztik, 75 urte hauetan Israelek Palestinaren kolonizazioari eta okupazioari eutsi dio, bi Estatuen etorkizuna ezinezko bihurtu arte. Milioika palestinar bota zituzten beren lurretatik eta geroztik, 800.000 kolono sartu dituzte bertako ehunka asentamenduetan, beti ere, nazioarteko Legeriaren eta nazioarteko instituzioen ebazpenen kontra. Eta orain zer? Orain arazoa Hamasen erasoa omen da… Urte luzeotako apartheid politika suntsitzailea ez omen da arazoa izan, ezta kolonizazioarena ere. Arazoa terrorismoarena omen da, nola ez. Eta ba al dago Israelek Gazan daraman politika baino jardunbide terroristagorik? Palestinarren erresistentzia nazio askapenerako borrokaren emaitza da, eta Israelen erasoa okupazio kolonialistarena.

Netanyahuk Gazan bideratu duen politikaren helburua argia, Gaza bera suntsitzeaz gain, ez da Hamas deuseztatzea, Palestinako herria eta etorkizuna akabatzea baizik. Argi esan du Netanyahuk, Hamas eta Palestinaren Nazio Autoritatea gauza bera dira berarentzat.

Palestinarrek erakutsi duten borrokarako grina, irmotasuna eta erresistentzia betirako suntsitzea da Israelen helburua, palestinarrak betiko beldurtzea, Palestina inolako etorkizunik gabeko komunitate bilakatzea. Eta horrekin batera, bi Estatuetako irtenbidea betiko ixtea. Netanyahuk Palestinaren erresistentziarekin amaitzea lortzen badu, Palestina Estatu bakarra bilakatuko da, Israelena, eta bere baitan, minorizatutako bigarren mailako komunitate palestinar bat izango du, Estatu Batuetan jatorrizko herriekin gertatzen den moduan, kasurik onenean.

Eta, azkenik, ekonomikoki eta geopolitikoki Israel bera baino askoz ere interesgarriagoak diren Estatu arabiarren eta Estatu Batuen arteko hurbiltzea oztopatzea da Israelen beste helburua izkutua, eszenatoki berri horretan Israelek pisu politikoa eta estrategikoa galduko lukeelako. Israel herri arabiar eta Estatu Batuen arteko talkari esker da garrantzitsua, eta munduan eraikitzen ari den nazioarteko ordenamendu berrian emango den Ekialde Hurbileko berrosaketan, ez du, inolaz ere, estatus hori galdu nahi.

Bitartean, guri guztioi dagokigu Palestinaren aldeko ekimenak bultzatzea, politikoak, sindikalak ekonomikoak, kirol mailakoak nahiz pertsonalak, besteak beste, BZD kanpainak bultzatuz, Hego Afrikan apartheida zegoen garaian egin genuen moduan, guztiok batean eta elkarlanean. Palestina askatu!

Hamasek Palestina erdigunean jarri du Hamasek Palestina erdigunean jarri du Hamasek Palestina erdigunean jarri du

39 pentsamendu “Hamasek Palestina erdigunean jarri du”-ri buruz

  • Ez da zilegi irainak botatzea, are gutxiago anonimoki.

  • Mikel Haranburu 2023-12-08 12:34

    Egun on doktore andrea. Begira, ni sekulan ez naiz antisemita izan, baina azken aldian, halako sentimendu bortitz eta kenezina sartu zait… hain zuzen ere, urriaren 8tik aitzina. Zer izan daiteke, doktore andrea…?

    Guztiz ados nago Josebaren artikuluan esaten denarekin, guztiarekin. Israel da antisemitismo erein eta erein ari dena, judutar guztien izenean ari da eta. Jasoko du uzta…

  • Euskahaldun 2023-12-08 12:49

    Benjamin, patetikoa zu zara, Israelen kontrako edozein iritzi kritiko antisemitismoaren zaku berean sartuta. Argudio gehiagorik zertarako?! Antisemitismo hitzaren esanahia bera usteldu duzue dagoeneko.

  • Doktore andrea 2023-12-08 12:56

    Ez esan gezurrik, Mikel, betidanik izan zara antisemita, ez da gauza berria. Antisemita zara inguratzen zaituzten gehienak bezala. Ez duzue judu bakar bat ere zuen bizitza osoan ezagutu. Azken finean Errege Katolikoek burutu zuten garbiketa etnikoaz gozatu duzue. Baina Erresuma horren gorrotoa sehaskatik ezagutu duzue zeren eta, muinean, espainol hutsak baizarete.

  • Mikel Haranburu 2023-12-08 13:29

    A zer doktoreak dituen erlijio horrek! Neronek mina aitortu, data zehatz batetik hasitakoa, eta hark esan behar dit noiztik dudan gaitza. Are gehiago, jakinarazten dit historian zer gertatu eta horrexegatik nagoela nagoen bezala, eta horretatik espainol naizela diagnostikatu… Ez naiz berriro itzuliko haren kontsultategira!
    Uste baitu antisemitismoa (zerbahi den ere) ezerezetik sortzen dela, judu eta sionista eta israeldar eta nik dakita zenbat giza talde horren atzean daudela… non nire sentimendua pizten didatenak, ankerkeria, krudelkeria, herri baten esterminazioa, lapurreta amaigabea, giza gaiztakeriarik bortitzena, jazarpena eta gisakoak besterik ez diren…
    Ez dakit zein diren semitak, mundu globalizatu honetan ezer izaterik baden ere. Badakit zer den Israel, eta badakit doktore andrea, oso oso gizaki eskisitoiak zaretela, zuen ustez noski, eta zuen armada onena dela, zehatzena, perfektuena; Jaungoikoa mintzo zaizuela, herri eskojitua baitzarete, mundua bere menpean esklabizatuko duena, eta abar. Bakarrik gauza bat falta zaizue: Bilbon jaioak izatea…

  • Mikel Haranburu 2023-12-08 13:34

    Portzierto, ez dakit judutarrrik ezagutu dudan inoiz; beti ezkutuka dabiltza eta, baina gure aita zenak, hamaika aldiz esaten zuen ondoko kalean denda zuen gizon bat “judío” bat zela, denda egun guztiz irekia, prezio altuak, eta diruzalea zelako. Balio dizu?

  • Amonamantangorri 2023-12-08 16:59

    “judu bakar bat ere zuen bizitza osoan ezagutu”. Nik bai. Askenazi argentinarra, erabat laikoa eta sionista porrokatua. Jatorra ematen zuen, baina arrazista, arabofobo eta sasikume galanta izaki. Noski, ezin dezaket populazio oso bat epaitu pertsona bakar baten kulpaz.

    Ai, antisemitismoa… Semitak dira arabiarrak, samariarrak, aramearrak, etiopiarrak eta beste hainbat herri. Judu gehienak, ordea… Bueno, esango dugu gaur egun kontu eztabaidatua dela hebrearren ondorengo genetikoak direnik, esaterako, hungariako, Indiako, Txinako, Etiopiako, Ukrainako edo Kurdistango judu komunitateak… Aldiz, ziurtasun handiarekin esan dezakegu antzinateko judu haiek, lur haietan bizi zirenak, gehienak kristau edo geroxeago musulman bihurtu zirela eta gaur egungo palestinarren arbasoak direla.

    Edozein modutan, sionismoa proiektu kolonial europarra dugu, ehuneko ehunean. Hori esatea ez zen batere polemikoa XIX. mendean eta XX.eko hasieran. Theodor Herzl bati edo David Ben-Gurion bati galdetuz gero, ez zuketen batere eskrupulurik ez zalantzarik erakutsiko horri buruz: Palestina kolonizatuko dugu judu europarrekin, bertakoek gure agintea onartu beharko dute eta, egia esan, hobe beste norabait alde egiten badute. Kito. Estatu Batuetako Mendebaldeko konkistan bezala.

    Horren aurrean, zer erantzun espero daiteke bertako populazioaren aldetik?

    Gomendatzen dizuet ikustea Pontecorvoren “Aljerko gudua”. https://eu.m.wikipedia.org/wiki/La_battaglia_di_Algeri

    Litekeena da, laister, Palestinako biztanle juduek (beren buruari “israeldar” deitzen dieten horiek) pelikula horretan ikusten diren antzeko egoerak beren larruan bizitzea. Aljeriako jatorri europarreko biztanleen antzeko bizipenak edukiko dituzte. Ez da batere polita izanen eta ni behintzat ez naiz poztuko. Baina kontuan hartu palestinarrek dagoeneko luzaro sufritu izan dituztela krimen horiexek berberak, 75 urtez.

  • Mikel Haranburuk ez du judu bakar bat ere ezagutu (bere aitaren pasadizoa espainiar antisemitsmoaren adibide argia da) eta Amonamantangorrik BAT ezagutu zuen baina gorroto bera darama odolean.
    Duela 85 urte faxismoa euskaldunak eta juduak suntsitzen saiatu zen. Gaur batzuk estatu bat dute, besteek espainiar lotsagabe GALzale bat egin berri dute presidente are baxuago ez erortzeko beldurrez eta ez dira konturatzen defenditzen dituzten palestinarrek baino pena handiagoa ematen dutela.

  • Amonamantangorri 2023-12-08 18:38

    Sionismoak ere, hasiera baten, nazismoarekin adostasunak eduki zituen. Azken finean, bazeukaten gutxienez puntu bat amankomunean: ez zuten nahi juduak alemaniar eta europar gisa onartuak izatea. Hanna Arendt-i ere “antisemita” deitu zioten, Eichmann Jerusalenen lanean elkarlan hari buruz hitz egiteagatik.

    60.000 judu alemaniar eraman zituzten Palestinara Hirugarren Reicharen banderadun ontzietan. Kolono sionistek SAren kanpamenduetan prestakuntza militarra jaso zuten eta propaganda inprimatzeaz arduratzen ziren.
    https://en.m.wikipedia.org/wiki/Haavara_Agreement

  • Mikel Haranburu 2023-12-08 20:16

    Guk ematen dugun pena zeinen handi ala txiki den, geure arazoa. Benjamin horri, dudarik gabe, Palestinarrek ez diote inolako penarik ematen. Ez dakit Benjaminek zenbat judu ezagutzen duen… 100, 200, 400, 800… 10.000 ere. Beharbada guztiak ere jatorrak zaizkio, eta beharbada ez du Palestinar bakarra ere ezagutzen, eta honez gero 30.000 edo 40.000 inguru ezagutzerik ez du izanen, guztiz sarraskituak eta erailak izan baitira, bere lagun juduen eskutik.
    Hobe luke, zintzo balitz, Israelek egin dituen asasinatoak eta birrinketak eta egiten ari den genozidioa ongi egina dela esan, eta aurrera jarraitzeko animatu, Gazako eta Cisjordaniako judu ez diren guztiak akabatu arte. Zeren eta, judu bat ezagutuz gero, ikusiko baikenuke zeinen goi mailako pertsonak diren, Jaungoikoaren ukitua dutenak, adimen artifiziala baino listoagoak, eta mundua gobernatzeko gai diren bakarrak direla. Gainerakoak…, ia humanoak ere ez baitira!
    Hori bai, Hamas terrorista da, eta kitto.

  • Mikel Haranburu 2023-12-08 20:31

    Huts egin duzu, Benjamin. Gure aita zena, ez zen mintzatzen semiten aurka, ez zen antisemita. Izan ere, zalantzan dut semitismo edo antisemitismo inoiz ere zer diren pentsatu ote zuen. Aitzitik ere, hark, beste jende askok bezala, diruzalekeria deitoratzen zuen, eta horri, diruzaleari, beste jende askok bezala, judu kalifikatiboa jartzen zion. Zergatik? Herri eskojitua izateagatik akaso…?

  • Hamasek erdigunean jarri zuen Palestina, Talibanek Afganistan jarri zuten bezala. Ez dakit zer egin zuten gaizki Talibanek zuen miresmena ez jasotzeko.
    Israelen kontra hitz egiten dueten kazetariak hilttzen dituela diozu,, non?, nola,? nor? esan mesedez.
    Errealitatea ideologia baina garrantzitsuagoa da, ez ahaztu

  • Mikel Haranburu 2023-12-09 13:51

    “Hamasek erdigunean jarri zuen Palestina, Talibanek Afganistan jarri zuten bezala”.
    Nik ez dakidana, zein zentzutan diozun hori, zeren eta, talibanek boterea hartu baitzuten Afganistanen, baina Hamasek ez du boterea bere esku Palestinan; entitate sionistak baizik. Alabaina, ez konfunditu gauzak: nik behintzat, ez dut Hamasekiko miresmenik adierazi; Entitate sionistak egindakoei buruz mintzo naiz.
    Honez gero, 65 inguru kazetari hil ditu armada sionistak, eta ez denak Palestinarrak. Telegramen badituzu kanalak horien berri izateko, izen-abizenak eta guzti. Batzuen kasuan, kazetariak eta beren familiak ere erail dituzte.
    Errealitatea ideologia baino garrantzitsuagoa, bai, baina baldin eta errealitateari erreparatzen badiogu. Bestela, adimenik gabeak gara.

  • Palestinarren aldeko inor ezin antisemita izan!!!! Semitak dira!!! Ukaezinezko tautologia hori alde batera utzita, Hamasen basakeria ez zen, inondik ere, beharrezkoa Palestina erdigunera ekartzeko – zurikeria galantagorik-, eta kalkuluak kalkulu, ekintzaren bidegabekeria ezin ukatuko… Ukatu ezinezkoa den bezala Israelgo gobernuak Hamasen bidegabekeria aprobetxatu duela Israelen azken hamarkadetako genozidio politiketan aurrera egiteko eta garbiketa etnikoa egiteko. Eta horren ondorioak ez dira artikuluan deskribatzen direnetakoak bezain itxaropentsuak…

  • Mikel Haranburu 2023-12-10 11:27

    Zenbat irauten du genozidio batek? urriaren 8an hasi eta toki bateko jende guztia amatatu arte? Bi hilabete, lau, urtebete? “Israelek” defentsa eskubidea… Zenbat irauten du? Ez defentsa eskubideak, defentsak berak baizik. Bi hilabete, bi urte, 75 urte?
    Hamasek egin (baina “Israelek” baimendu, eta ziuraski erraztu) sarraskia 75 urteetan banatuta, zenbateko erasoa da? Koloniak egitea, hots, lurrak eta etxeak lapurtzea, terrorismoa ote?
    Hamasek 200 eta lagun gehiago atxeman zituen; zergatik ez zituen bertan hil, eta zergatik ez ditu geroago hil, hain terrorista izaki? (Zeren eta,bai baitakigu terroristek ahalik eta gehien hiltzen dutela…)
    Ondorioak ondorio, oraindik ez da bukatu, ez “Israelen” defentsa soilik, Palestinarrena baizik. Itxaron beharko, ea aferak nola jarraitzen duen…

  • Ba otek bidalitako esteketan, iazko kasu bat, palestinarren bertsioa jartzen duela soilik eta Libanoko frontean zeuden kazetari batzuen kasua aipatzen da. Baliteke (edo ez) ala izatea. Horrelako kasuetan astakeriak egiten dira, dudarik gabe, baina ez da Josebak dioen bezela zerbait sistematikoa. Beste estekek Pallywooden istorioak gusto handiz jarraitzen dituzte (ospitale batean 500 hildakoen kontu fantasiosoak dudarik gabe kontatzen dituzten modukoak).
    Haranbururi dagokionez, Hamasek boterea du Gazan, baina ez balu ere, ahulena izate soilak ez du babestu beharreko zerbait edo arrazoidun bihurtzen
    Bestetik genozidio hitza etengabe erabiltzen da, lehenengo jakin zer den genozidio bat eta gero hitz egin,
    Bestetik Palestina deitzen zaion hori Otomandar inperioaren desagerpenarekin sortutako zerbait da, aurretik Egipto sortu, Frantsesentzat Siria eta

  • Libano bihurtuko ziren lurraldeak eta Erresuma Batuarentzat geldituriko zatia bi zatitan banatzea erabaki zuen. Hauetako bat Jordania bihurtu zen eta beste zatia bi zatitan independizatzea erabaki zen, zati baten zatiaren zati bat Israel bihurtzeko. Herrialde arabiarrek ez onartu eta Egipto, Jordania, Siria, Saudi Arabia, Libano eta Yemenek lehengo egunean erasotzen dute eta ez Palestina hipotetiko bat lortzeko, beraien zatia hartzeko baizik, Egiptok eta Jordaniak lortuko dutelarik urte batzuez. Gero hasiko dira Palestinarrren defentsa usteko istorioak kontatzen.
    Eta bukatzeko testuan garbi diozunez eta arrazoi duzu Joseba
    “Netanyahu sionista Hamasek jarri dion tranpan erori da bete betean, Gazan eman duen erantzun genozida neurri gabearekin” . Hamasek nahi duena lortu du, argi eta garbi, zer axola Gazatarrek helburu politikoa lortzen bada?

  • Mikel Haranburu 2023-12-12 10:28

    Hortaz, Iker2, teknikoki genozidioa ez bada, kazetari baten edo biren heriotzaren bertsio guztiak ezagutzen ez baditugu, eta ezagutzen duguna zalantzan jar dezakegunez; ahulena izateak garrantzirik ez badu, inguruko arabiar estatuek beren zatia besterik nahi ez badute… eta abar, zer eginen dugu, Israel banda armatuarenak gogoz txalotu?
    Hamasek une honetan duen boterea, 66 egunen ondoren, zakurraren putza; botere bakarra armadunek dute, alde batean Israel banda armatuak, eta bestetik milizianoek.
    Bai, jakin badakigu Erresuma batuak, Frantziak eta enparauek eragin dituztela arazo gehienak bazterretan, nola ez Ekialde Hurbilean. Arrazoia nork du, Israel deitzen dugun sektak, estatu bat eraiki nahi duenak hautatutako lurretan, ala zuk aipatzen dituzun sei estatuek, ikusten dutenak arabiar jendea bizi zen lurraldea ebatsita eta populua mendean hartuta?

  • Amonamantangorri 2023-12-12 15:58

    Esan bezala, sionismoa kolonizazio-proiektu europar petoa da eta buruzagiek ez zuten batere disimulurik horrela planteatzeko.

    Zerorrek, iker, papagai baten gisan errepikatu duzu argudiobide sionista ohiko bat: hura Otomandar Inperioarena izan zen eta gero britaniarrena; nolabait ere, garatu gabeko desertu puska bat baino ez zen, herri palestinarrik ez zen esistitzen, eta abar. Beraz, “herri gabeko lurra lur gabeko herriarentzat”.

    Hain zuzen, Iker, Palestinaren banatze-plana eta mendebaldeko potentziek entitate sionistari lur eremu bat eskuzabalki oparitzea ez baitzen gertatu XIX. mendean (inperio kolonialen goraldian), ezta XX. mende hasieran ere (“herri atzeratuekiko” paternalismo arrazista zeharo normalizatua zegoelarik). Ordurako gauzak aldatzen hasiak ziren. Sionistek egin nahi izan zuten Frantziak Aljerian egin zuena, edo Alemaniak Europa ekialdean egin nahi izan zuena. Sionistek plan hori argi eta garbi adierazi zuten, nahiz eta etxe barrurako erretolika sozialista erabili. Baina problema bat zegoen: garai hura deskolonizazioaren garaia zen, arabiar abertzaleena, europarrek kolonizatu herrien naziogintza aroa.

  • Benat Castorene 2023-12-12 16:03

    Galdera bat egitera ausartuko naiz, ikeri 2i batez ere eta espero dut ez ditudala bazterrak oraindik gehiago sutan jarriko. Ez balinba!
    Barkatu galdera zuzenean pausatu baino lehen sar-hitza eta atera-hitza. Erantzuna sinplifikatzeko egiten dut..
    Badakit, XX. mendean batez ere, juduak otomandar inperioan jarriz, kopuru gero ta handiagoan, tokiko arabiarren tokia hartu zutela ( duela 1500 urte beren arbasoei gertatu zitzaien bezala?). Hori egin dute parte bat erosiz eta bestea hortik ihes egin behar izan zutenei bueltatzen ez utziz eta orain ere zorigaitzez Cisjordanian lurrak bereganatzen jarraitzen dutela.
    Baina horra galdera: horrela gertatu ez balitz juduak ez balira etorri, Palestina, entitate politiko berezi bezala, existituko ote zen? ala partekatua izanen zen inguruetako herri potenteenen artean, alegia Syria, Jordania eta Egyptoa?
    Bestela erranda, ez ote israeldarrek berek sorrazi nazio palestinarra, orai beste nazio arabiarretik berezia den bezainbatean, haien etorreragatik?
    Nabarmena erantzunak ez duela auzia ezertan trenkatzen.
    Momentuz interesatu zait zarautzeko lagun batek aipatu zidan hipotesia, hau da, bi estatu, 1948an definituriko mugetan baina sal erospenen bitartez egin litzaketen modifikazio batzuekin. Baina horretarako palestinarrek onartu beharko lukete Israelgo estatu baten presentzia eta israeldarrek ere sakrifizioak egin bakea eta lasaitasunaren truk.

  • Beñat, modu elegantean, galdera baino, egia borobila plantatu duzu mahai gainean: Palestina herrialde moduan, hau da arabiar palestinarren aberria, ez da inoiz existitu.
    Euzkadi edo Euskal Herria, hau da euskal estatua, orain arte existitu ez den bezala (Nafar Erresumaren nostalgikoek kontrakoa defendatu arren).
    Estatu guztiak inbentoak dira. Sionistek bere inbentoarekin asmatu zuten, palestinarrek eta euskaldunek ez bezala.
    Oker ez banago, Beñat, bere garaian euskal sionismo bat proposatu zenuen, baina euskaldunek, Alvarezek argi uzten duen bezala palestinar eredua nahiago, eta horrela daude dauden bezala, errekan.

  • Amonamantangorri 2023-12-12 17:36

    Ukronietara jolasten hasi nahi badugu: sionismorik izan gabe ere, britaniar urde horiek Palestina estatu independente moduan sustatu ahalko zuketen? Ba, segun eta, haien interesen arabera. Hori esatera menturatzen naiz, batez ere, frantsesek sustatu baitzuten Libano motibo berberekin, Siriarekin batzea oztopatuz.

    Edo bestela, zer izanen ote zatekeen Palestina? Ba, beharbada, “Bilad as-Xam”, alegia, Siria-Palestina edo Siria Handiaren zati bat: gaur egungo Siriako Arabiar Errepublika, Libanoko Errepubika, Jordaniako Erresuma, Israelgo estatua, Palestinar Lurraldeak, Hatai eskualde orain Turkiaren barnekoa eta agian beste lurralde batzuez (Irak, Kuwait…) osatutako estatu independente handi xamarra.

    Gaur egun ba omen dira alderdi politikoak asmo horren alde, batez ere Sirian eta Libanon. Haientzat, oraingo palestinarrak SIRIAR petoak dira, Nazareteko Jesus bezainbat.
    https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Siria_(eskualdea)

  • Beñat, diozu: “ez ote israeldarrek berek sorrazi nazio palestinarra, orai beste nazio arabiarretik berezia den bezainbatean, haien etorreragatik?”. Palestina izena, eta palestinarrak, XVIII mendetik bederen aipatzen dira testu otomano eta britainiarretan. Ez dakit Erresuma Batuak zer egingo lukeen judurik ez balitz, baina “Palestina” kontzeptua sionismoa baino dezente zaharragoa dela ukaezina da.

  • Benat Castorene 2023-12-12 22:41

    Gau on Ba ote!,
    Nahi dut izenak ere baduela garrantzirik. Baina, izenaz aparte, izan ote zen XVIII mendetik entitate etno- kultural palestinar berezi bat (EHan bezala), edo mugimendu proto abertzale palestinar bat turkoen kontrako askapen borroka bat eta independentzia bat iragarriko zuketena? Hori guzia araiz juduen etorreraz abstrakzio eginez.

  • Benat Castorene 2023-12-12 22:53

    Amonamantangorri gau on
    Ongi ulertu baldin bazitut sionismoa ez balitz existitu, nazionalimo palestinarrik ez zen egongo eta Palestina estatu arabiar baten partea izanen zen? Duda bat dut zeren aukera arabiar guzien artean jartzen baituzu Israelgo estatua. Barkatu gaizki ulertu badut.

  • Kaixo ?eñat! Ia zihur nago Palestinarrak talde etno-kultural bezala juduen aurkakotasunak sortu duela. Egipto eta Siria ordea ez, nahiz eta mugak eta beraien ondokoekiko ezberditasunak ez diren garbiak. Jordania, Saudi Arabia eta Libano aldiz deskolonizazioaren ondorio dira, Palestina bezala.
    Berriz diot, ez nago erabat zihur baina sionismoa ez balitz exisstitu eta Israelekiko gorrotoa sustatzea ez balitz praktikoa, Palestina abertzaletasuna ez litzateke existituko.

  • Amonamantangorri 2023-12-13 11:39

    “Duda bat dut zeren aukera arabiar guzien artean jartzen baituzu Israelgo estatua. Barkatu gaizki ulertu badut”.

    Ba barkatuko ahal didazu niri ere, gaizki ulertu badizut. Iruditzen zait galdetu didazula ea neronek egungo Israelgo estatuaren kontrolpeko lurraldea (izan ere, ez baitu ofizialki lurraldetasun definiturik) ikusten ote dudan Palestina eskualdearen eta “Bilad Ax-Xam” delakoaren parte bezala.

    Kontua ez da neronek nola ikusten dudan; halaxe da. Euskal Herria Iberiar Penintsularen parte edo Sartaldeko Europaren parte gisa ikusten dudanentz galdegitea bezala litzake.

    Alegia, zerorrek galde egin baituzu zer gertatu izanen litzatekeen Palestinarekin eta “palestinar nazioarekin”, XX. mendean barna gauzak beste modu batera eraman izan balira… Ba, nork daki! Eta Libano? Eta Jordania? Galdera horren aitzinean, nire erantzuna izan da gogoratzea Siria Handi edo “Bilad As-Xam” batu baten aukera ere hor egon zela, beste posibleen artean.

    “Bi estatuen soluzio” delakoaz: Osloko Itunaren porrota eta engainua onarturik, gaur egun ezin liteke onartu “bi estatuen soluziorik”, ez baldin bada behin-behineko, aldi baterako soluzio bezala baizik, ibaitik itsasora hedatuko den estatu demokratiko eta laikoa eraikitzeko prozesuan tarteko fase moduan.

  • Mikel Haranburu 2023-12-13 12:33

    Palestina ez da inoiz esistitu; Israel ere ez da inoiz esistitu. Siria, Jordania, Libano… inoiz ez ziren esistitu sortu artean. Arrazoi sakon bila ari zarete, eta elukubrazioak egiten, Palestina agertuko ote zen sionismo izan gaberik, palestinar abertzaletasuna ere… aizue, baina, zertaz erabaki zuen, bada, NBEk 1947an, ez bazen bi estaturen sortzeaz? Orain dela 77 urte ebatzitako auzia orain zalantzak sortzekoa? Eta “soluzioa” estatu bakarra ala bi estatu izatea hain “arinki” planteatzen denean?
    Euskal Herria ez da inoiz esistitu estatu gisa; ados. Amerikako Estatu Batuak ere ez zen esistitu bi mende pasatxo arte, eta gainera, estatuez osatua da… 50 estatuk osatzen dute.
    Eta Palestina zalantzan jartzen duzue? AEBk ere muga aldaketak egin zituen gero, koloniak zirela eta ez zirela, baina inork ez du ezbaian jartzen estatua den…
    Palestinarrek eskubidea dute estatua sortzeko, hala nahi badute, bizi izan diren lurretan, Euskal Herriak eskubidea duen bezalaxe, edo Katalunyak, edo Eskoziak, edo Quebecek… sionistek beharbada ez hainbeste… herria ez baitira, ideologia eta erlijio supremazista baten inguruan bildutako jendea besterik ez baita.

  • Kaixo Beñat,
    Ba al zen Libanon entitate etno-kulturalik Frantsesek Libano estatua sortu arte?
    Ba al da gaur egun “herri libanoarrik”? (Beren artean zeharo muturtuta dauden talde etniko-erlijiosoz osatua dago Libano: maronitak, ortodoxoak, armeniar minoria bat, musulman shia eta sunniak, drusoak… Hamarnaka hizkuntza, hamarnaka erlijio, hamarnaka identitate)
    Israelek libano inbadituko balu, esango genuke “beno, ez dago herri libanoarrik XX mendera arte” inbasioa zuritzeko?

  • Benat Castorene 2023-12-13 15:49

    Kaixo Ba ote!
    Datu ezagunak eta egiak emaiten diguzu baina nola demontre pentsa dezakezu Israel zurituko nukeela Libanoa inbaditzen balu?
    Nazio eta estatu sortze modu desberdin ugari daude munduan eta historian. Horietan bada Israelena eta Palestinarena. lehena pixka bat ezagutzen dut bestea gutiago.
    Horregatik, ene hasiera hasierako galdera nahita prudentki mugatua nuen; nahi nuen xoilik gehiago jakin Palestinar nazioaren sortze moduaz.

  • Benat Castorene 2023-12-13 16:18

    Kaixo Amonamantangorri
    Zure azken iruzkinaren aintzin azken paragrafoan, “[…] gauzak beste modu batera eraman izan balira” interpretatzen ahalko banu “sionismoa sor ez baledi” uste dut ene galderari ondoko horrekin erantzuten duzula:
    “[…] nire erantzuna izan da gogoratzea Siria Handi edo “Bilad As-Xam” batu baten aukera ere hor egon zela, beste posibleen artean.”

  • Amonamantangorri 2023-12-13 16:43

    Bai, Beñat, halaxe.
    Dena dela, horiek ukronia jolasak besterik ez dira.

  • Ados, Beñat.
    Kontua da palestinarren existentzia bera ukatzea dela sionistek darabilten argumentu nagusienetakoa, eta horrekin justifikatu nahi dutela beren amets lizunetako Israel Handia. Nonbait palestinarren etnogenesi prozesua XX mendekoa izateak genozidioa, kolonialismoa edo inbasio militarra zuritzen ditu. Artikulu honen iruzkinetan bertan badituzu bizpahiru antzeko kontuak errepikatzen.

  • Benat Castorene 2023-12-13 18:45

    Ez ba ote, sentitzen dut, baina ezin gara ados izan.
    Ez ditut partekatzen Israeli buruz adierazten ditutzun ideia horien gehiegikeria. Soluzio baten bilaketa zaila ezinezkoa bihurtzen duzu. Bi aldeak bi estatuen animatu behar da, ez alde kontra bederen.

  • Benat Castorene 2023-12-13 19:12

    Kaixo Benjamin, Iker2
    Iduriz XIX. mendean nazio palestinar berezi bat ez bazegoen, aldiz geroztik sortu da Juduen iritsierak eraginda. Haiek, berek, haien artean, aurkitu behar dute hala hulako bizi modu bat. Ene uste apalez eta guziz anitzen ustez bi estatu independiente dira soluzio bakarra. Guk ezin ditugu norabide horretara animatu eta sustengatu baizik eta gure aldetik beste edozein portaera arduragabekoa eta krimenala da.
    Zorigaitzez Amonantagorriren estatu handi laiko bakarra ez da epe labur edo ertainerako.
    Ez nintzen oroitzen sionismoa sustengatu izana Zuzeun. Iran ere sionismoa eta antisionismoa biak ala biak ulertzen ditut.
    Aldiz aitortu behar dut beti begierune berezi bat sentitu dutala mundu eta mende guziko Juduen historia trajikoarentzat, haien kulturari buruzko fidelitatearentzat. . Eta gainera miretsi dutala Kibutzen epopeia, pentsatuz iparraldean geldituko zaigun soluzio bakarra izanen zela ez badugu lur honetatik betiko desagertu nahi.
    Adeitasunez

  • Mikel Haranburu 2023-12-13 19:49

    Hortaz, Palestina herririk ez zen; estaturik ez baitzen, Palestinan ez zen jende multzo politikorik…! Soilik arabiar solte batzuk, barne koerentziarik gabekoak, hizkuntza gabekoak… Palestinar izatea sionismoak ekarri bide zuen…
    Ez jaunak! historialariek argi biezagute nork agindu zuen lur horietan, bizi zirenen gainean, herri edo herri zati baten gainean… otomanoek, ingelesek… inperialistek. Beste aunitz tokitan bezalaxe, kolonia izateari utzi ziotenen patua jazo da Palestinan, agi denez. Eta inguruko estatuek hozka, jakina.
    Begira Saharari; Espainiak utzi eta berehala Marokok beretzat nahi. Ez da, haatik, Saharar herririk? Palestinan ez al ziren lurralde batzuk esku batetik bestera pasa, hots, Golango goilurrak edo Zisjordania?

  • Beñat, “ados” nioenean ez nuen zure iritziekin ados nagoela esan nahi, iruzkinean botatzen zenidan galdera erretorikoari erantzun baizik.
    Bestean, zer nahi duzu esatea? Bi estatuen soluzioa gaur egun ez da bideragarria: Cisjordaniako ura kolono sionisten eskuetan dago, eta beraiek erabakitzen dute noiz utzi arabiarrei ureztatzen. Gazan ez da poxpolo bat sartzen sionisten baimenik gabe, zer esan ura, energai edo jatekoak. Estatu palestinar bat ez da bideragarria. Israelek ziurtatu du hori.

    Eta hara, 2019ko Netanyahu jaunaren adierazpen batzuk, Hamasi dirua ematea palestinarrak bereizita mantentzeko estrategia dela esaten, eta estatu palestinarra eragozteko bide eraginkorrena Gazara (Hamasi) dirua bideratzea dela esaten.Hara nork mantendu duen bizirik piztia. Gero lamentuak, beraiek finantzatutako fundamentalista islamiko batzuek basakeriak egin dizkietelako.
    https://www.jpost.com/Arab-Israeli-Conflict/Netanyahu-Money-to-Hamas-part-of-strategy-to-keep-Palestinians-divided-583082

  • Benat Castorene 2023-12-13 22:44

    Ba ote! hobeki ulertzen dut eta lasaitzen nuzu
    Ba araiz israeldarrei leporatzen diezun guzi hori geratu beharko dute bi estatuen konponketa ahalbidetzeko bestenaz egunen batean dena galduko dute.
    Baina zuk mesedez geratu behar zure kanapeatik arerioen arteko herra huiatzetik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude