Non dira plazetako zezen txikiak? Abeltzaintza ere jomugan dute

Non dira plazetako zezen txikiak? Abeltzaintza ere jomugan dute –

Ingurumenaren zaintza eta kontserbaziorako mugimenduen erabilera, nekazaritzaren suntsipenerako oso arrunta bihurtzen ari zaigu gure inguruan. Europako legebiltzarrean onartu berri den Naturaren errestauraziorako lege berria zentzu horretan emaniko urrats bat da, lurrik zapaltzen ez duten politikarien eskutik finean Europan tokian tokiko  nekazaritza hankaz gora jartzera datorrena,  lobby edo multinazional handien eta hauen jabe diren inbertsio funtsen mesedetan.

Non dira plazetako zezen txikiak? Abeltzaintza ere jomugan dute
Argazkia: AIURRI 2017.

Gizartean zentzuzkoak diren sentipen ekologistaz baliatzen dira, komunikabide diru lagunduez, alderdi politiko guztiez eta talde ekologista handi eta salduez (Greenpeace, Ekologistak martxan eta abar…). Kontu handiz landuak dituzten plan estrategikoak gauzatzeko, helburuetan nazioarteko multinazional handien irabaziak besterik ez dituztelarik;  elikadura menpekotasunean sakontzea, elikadura burujabetza deuseztea eta herriaren gaineko kontrola areagotuz euren boterea sendotzea.

Estrategia berdinez abeltzaintza ere jomugan dute. Abeltzaintza ere jarduera funtsezkoa izan bai da tokian tokiko elikadura burujabetzarako, babeserako, jolaserako eta jaietarako ere. Etxean abere zaintzak jaten eman digu eta jaten eman diegu abereei, zaindu ditugu eta zaintzen gaituzte, jolasten dugu elkarrekin.

Zer zentzu du esne behiak kentzearen truke diru publikoa, gure dirua, emateak? Sagarrondoak ipurditik ateratzearen truke dirua emateak duen berbera. Eta horretan dihardute gaur alderdi politikoak Europa mendebaldean, eta Euskal Herria ez dago salbu. Inoiz abererik zaindu ez duten politikariak, goitik esaten dietena obeditu besterik egiten ez dutenak aurrera daramatzate ezkutuko agenda zehatzak. Zentzuzkoa den mugimendu animalista erabilia izaten ari da abeltzaintza suntsitzeko.

Euskal Herrian plazetan zezen txikiak debekatu izanak ezer gutxi du animalien babesarekin, agenda oso baten parte den ekintza zehatz bat da, gugandik oso urrun diren interesetarako. Entzierro txikien debekua bezala, asto karreren debekua eta abar luze bat.

Zentzuzko ekologismoa zentzurik gabeko posmoekologismoan bihurtuaz eta  zentzuzko mugimendu animalista posmoanimalismoan.

2030 agendan hain panpoxo jasoak dituzten helburuak aurpegi zuriketarako besterik ez bai dira. Agenda hau ezarri nahi dutenek ez bai dute erakusten benetan gauzatzen ari diren agenda ezkutua. Guztiak leku beretik datoz, multinazionalen menpe diren: Nazio Batuen Elkartea, Mundu Osasun Erakundea, Europar Parlamentua, Munduko Diru Funtsa eta abar.

Ez da harritzekoa jada hautestontzietara ur bedeinkatuaren ontzira baino jende gutxiago gerturatzea, eta  pozgarria finean herritarren atentzioa, jarduna eta ilusioa beste nonbait dagoela ikustea, engainatuak gero eta gutxiago izango direla jakitea.

Non dira plazetako zezen txikiak? Abeltzaintza ere jomugan dute

10 pentsamendu “Non dira plazetako zezen txikiak? Abeltzaintza ere jomugan dute”-ri buruz

  • Multinazional handien mesedetan dagoen Agenda 2030 delako honek, politikarien babes osoarekin, jakina, herritarrak tontotzen gaitu, erizpide propioak lapurtuz eta erizpide sakrosantu bakarra ezarriz.

  • Euskahaldun 2023-08-01 16:33

    Aitor, betikolez dena nahasten zure teoria aldrebestuen mesederako. Txertoak izan ala zezen txikiak izan, denak agenda beraren parte dira, zure ustetan. Ados ekologismoaren trenera kapitalista lotsabako andana igo dela, eta berdez margotutako makroproiektu basatiak planteatzen dituztela klima aldaketari aurre egiteko aitzakiaz, “greenwashinga”, alegia. Ados ere, Europatik multinazionalen lobbien presioarekin inposatuta datozen abeltzaintza eta nekazaritza politikek elikadura burujabetza jomuga dutela. Baina animalien bizkarretik espektakulua egin eta behar gabe humiliatu eta sufriaraztea animaliekiko tratu txarra da hemen EHn, Japonian eta edonon. Lan egiteko edo elikatzeko ez bada, ez da beharrezkoa. Dena ez da da zuri ala beltz. Ez naiz zertan beganoa edo animalista erradikala izan behar animaliekiko tratu duina aldarrikatzeko. Haragijalea eta bertako abeltzaintza burujabearen aldekoa izan leike eta aldi berean, animaliekiko tratu duina eta ingurumenaren babesa bermatzeko neurriak aldarrikatu. “Inoiz abererik zaindu ez duten politikariak” diozu, eta hori ere, aurreritzi orokortu bat da, ehiztarien lobbiena bezalaxe, euren artean kalekumerik ez balego bezala. Ez al dago baserritar edo artzai ekologistarik? Abeltzaintzaren aldekoa baina otsoaren ehizaren kontrakoa denik? Denetarik egongo da, diñot nik.
    Zure artikuluan funtsean egin duzuna, dena nahastu, sinplifikatu eta zaku berean sartu ez dakit ze agenda izkutuko parte bera direlakoan.

  • Animalizale 2023-08-02 14:15

    Finlandiako neska gazteen artean sekulako arrakasta izaten ari da hipika beganoak. Astin dezagun irudimena piska bat; zergatik ez sokamutur edo entzierro beganoak?

    https://www.youtube.com/results?search_query=hipica+vegana

  • Argazkian ageri den aratxe gaixo horren fotoa baina tristeago…

  • Aratxe gaixo hori ageri den fotoa baino tristeagorik…

  • Arbolak, eta hau euskaldun nornahik jakin beharko luke, orpotik mozten dira, ez espainolek ipurditik, era ez dira hiltzen; ihartu egiten dira. Eta zerorrek nekazaritzaz eta abeltzaintza ez duk arrastorik ere. Egon hadi isilik

  • Euskahaldun 2023-08-03 23:47

    Zu ez zara inor ni isilarazteko, eta hare gutxiago ni ezagutu gabe zer dakidan edo ez aurretik epaitzeko. Halako amorrurik! Behintzat nik egindako iruzkinarekin zuzenean loturiko zeozer erantzungo bazenit, baina alferrik, zure iruzkinek ez dute inolako zentsurik sekula. Argudio bat esanda bera ere, herra eta harropuzkeria nahi beste. Kakanahaste ederra duzu buruan, kasu psikiatriko bitxia zurea.

  • Euskahaldun 2023-08-05 00:45

    Ze arraio diozu Nagore?! Ze zerikusi du zuk esandakoak nire iruzkinarekin? Ez dizut piperrik ere ulertzen. Testinguruan jarridazu mesedez. Ze ihartu, ze ipurdi eta ze kristo?! Ah, eta ergatibo horrekin kontuz, zulako euskaltzain inkisidore batek jakin beharko luke “zuk kalekume ezjakin osoa zara” esaldian ergatiboa soberan dagoela. Danadaki atorranteagorik!

  • Aitor Unanue 2023-08-23 09:35

    2030 agendak dituen benetako helburuak ezagutu nahi dituen orok hementxe du aukera: https://thereal2030.org/

  • Pandemian esan nuen desinformazioa, gezurra eta yankilandiako eskuin muturraren arteko harremana begi bistakoa zela. Bidali duzun web horretan dugu konfirmazioa. Txertoen txipekin hasi ziren, orain maskararik gabe dabiltza:
    Deshazkundearen aurka, abortuaren aurka, hezkuntza publikoaren aurka, laikotasunaren aurka, “orden naturala”ren alde, homosexualen aurka…
    Kurioski, pisu turistikoen alde daude. Horregatik bakarrik balitz ere, nirekin ez kontatu. Tamalez ez da hori soilik.
    (Azientifikotasuna eta ebidentzia zientifikoei muzin egitea bazterrean uzten dut, gaiak ez nahasteko).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude