Euskal Zine Bilerako Lehiaketan izena emateko epea abuztuaren 7ra bitartean zabalik

Euskal Zine Bilerako Lehiaketan izena emateko epea abuztuaren 7ra bitartean zabalik –

Euskal Zine Bilerako Lehiaketan izena emateko epea abuztuaren 7ra bitartean zabalikAurten 46 urte beteko ditu euskara eta zinema batzen dituen Lekeitioko jaialdiak. Zinea lekuko bat bezala ulertzen dugu, eskutik eskura bidaiatzen duena. Istorio bat, belarritik belarrira kontatzen doana eta aho bakoitzean desberdin bilakatzen dena. Aurten ere, istorioekin emozionatzen jarraitu nahi dugu. Etorkizunera begiratzen dugu, bidea egiten dutenen lorratzak jarraituz, euskarazko zine-zidorrak zabalduko dizkiguten bidegile berrien zain.

EZBko lehiaketa, euskaraz ekoitzitako askotariko lanen erakusleihoa da, teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu zein gai desberdinak biltzen dituen neurrian. Edizio honetan ondorengo sariak banatuko dira:

  • Film onenaren saria – 3.000 €
  • Zuzendaritza onenaren saria – 1.600 €
  • Gidoi onenaren saria – 1.600 €
  • Ikusleen saria – 750 €
  • Gazte 22 saria (2001. urtetik aurrera jaiotakoentzat) – 750 €

Lanak aurkezteko epea abuztuaren 7ra bitartean mantenduko da zabalik eta bere oinarriak zinebilera.eus webgunean egongo dira eskuragarri. Aukeraketa egiteko orduan, Lea Artibai eskualdeko egileen lanak jaialdian egotea bultzatuko da, lehiaketa barnean zein lehiaketaz kanpo.

Aurkezten diren lanen artean 20 inguru izango dira aukeratuak lehiaketan parte hartzeko eta lanen egileei sari banaketa ekitaldian parte hartzea erraztuko zaie Lekeition gaua igarotzeko aukera eskainiz.

Urriaren 19tik 22ra Euskal Zine Bilerak, euskarazko ikus-entzunezkoen markoaren barnean aurkitzen diren eragileekin lanean jarraituko du, bertan aurkitzen diren profesional, amateur edota zaleen errealitateak hobeto ezagutzeko eta interesa izan ahal duten pertsonak erakartzeko.

46. edizioak aurrerapausoak ematen jarraituko du euskal ikus-entzunezkoen erreferente bilakatuz, eta horretarako noski, film sortzaile, artista eta zinegile guztien partaidetza oso garrantzitsua izango denez, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!

Euskal Zine Bilerako Lehiaketan izena emateko epea abuztuaren 7ra bitartean zabalik

Euskal Zine Bilera euskara hutsez egiten den ikus entzunezko jaialdi zaharrena da Euskal Herrian. Euskarazko zinema SORTUz, Euskararen zinema PARTEKATUz, Euskal Zinemagintza SARETUz...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude