Sionismoarekiko konplizitateak amaitu arte, antolatu eta borrokatu!

Sionismoarekiko konplizitateak amaitu arte, antolatu eta borrokatu! –

Sionismoarekiko konplizitateak amaitu arte, antolatu eta borrokatu!Azken irakurketa argitaratu genuenetik, gogortu egin da Palestinaren egoera, eta geure begiz ari gara ikusten nola ari den kolonizazio sionista herri palestinarra sarraskitzen. Etengabean ari dira giza eskubideak urratzen, eta horren aurrean, AEBk, NATOk eta beren aliatuek —hala nola Europako estatuek— babesa adierazi diote kolonizazio sionistari. Areago, merkataritza hitzarmenak sinatzen eta armez hornitzen jarraitzen dute, besteak beste. Europan, gainera, antolakunde palestinarren nahiz Palestinarekiko elkartasun agerraldien aurkako errepresioak ez du etenik. Beste behin, agerikoa da halako gatazkak ezin direla ulertu egungo koiuntura markotik kanpo: AEB eta bere aliatuak hainbat frontetan ari dira borrokan, sistema kapitalistan beren hegemoniari eusteko. Horregatik ari da NATO presentzia areagotzen Mediterraneoan; ejertzito espainiarra ere ari da parte hartzen, gerra itsasontziak, hegazkinak eta helikopteroak bidaliz, adibidez. Macronek berak ere dei egin du Hamasen aurka borroka egiteko nazioarteko indar bat sor dadin. Aipatutako ezerk ez du lortu herri palestinarrarekiko eta haren erresistentziarekiko elkartasuna oztopatzea eta ezkutatzea. Testuinguru honetan, eta aurreko komunikatua abiapuntutzat hartuta, honako hau adierazi nahi dugu:

Nazioarteak esku hartu dezala eskatu da; nagusiki, negoziaketa prozesua bultzatzeko dei egin da. Nahiz eta nazioarte kontzeptua AEBz eta bere aliatu atlantistez haragoko multzo zabalagoa izan, horiek ordezkatzen dute, momentuz, erantzuna baldintzatzeko adinako gaitasuna. Eta aktore horiek entitate sionista babestuz ari dira esku hartzen, baita Estatu espainol eta frantseseko gobernuak eta Europar Batasuna ere. Estatu sionistak, urte luzez, krimen horiek guztiak egin ahal izan ditu, eta hori posible izan da hainbat jokabideri esker, hala nola jarrera ekidistanteak, ustezko status quoaren defentsa, Israelekiko harremanen normalizazioa, basakeria sionistaren aurrean ezer ez egitea, eta maila guztietako konplizitateak. Denek ala denek ahalbidetu dute egungo herri palestinarraren sarraskia.

Konplizitate horien ondorioz eskatu zen Palestinatik bertatik Israeli Boikot, Desinbertsio eta Zigor kanpainak egitea; beraz, dei hutsen aurrean, boikot kanpainek egin diezaiokete presio nazioarte deritzon horri kolonizazio sionistaren konplize izateari utzi diezaion, adibidez, estatu israeldarrarekiko harremanak hautsiz edota arma blokeo bikoitza ezarriz. Proposamen hutsei kritika egitea eta Israelekiko konplizitatea eteteko neurri eraginkorrak exijitzea ez da ezer ez egitea egungo sarraskiaren aurrean; kontrako guztia da. Argi daukagu, herri palestinarraren beraren borrokaz gain, Israelekiko babes eta konplizitate sarea agortzeko antolakuntzak soilik eduki dezakeela basakeriak eteteko nolabaiteko efekturen bat. Bestalde, boikotera dei egitean, norberak enpresa zehatzei boikot egitea baino zerbait gehiago eskatzen da. Hau da, kanpaina antolakuntza terminoetan ulertu behar da; ulertu behar da helburu lorgarrietan oinarrituta dagoela, eta tokian tokiko errealitatean kokatuta. Horregatik deitzen dugu, beste behin, halako kanpaina motak areagotzera eta iraunaraztera, Palestinarekiko kolonizazio sionista amaitu arte.

Euskal Herriaren kasuan, aipatu izan dugun bezala, luzea da konplizitateen zerrenda: Estatu frantsesa eta espainola nahiz kolonizazio sionista babesten duten alderdiak edota gobernu konplizeak sostengatzen dituzten alderdiak konplizeak dira, baina baita Israelen gerra krimenetatik etekinak ateratzen dituzten enpresak ere; beste askoren artean, CAF. Une zehatz honetan, gainera, beharrezkoa da seinalatzea inbestidura prozesuan PSOEren gobernua gai honetan inolako baldintzarik jarri gabe babestu duten euskal alderdi eta indar politikoak. Palestinarekin solidarioa dela erakutsi nahi duen arren, galeriari begira adierazpenak egitera mugatzen den gobernua, Israelgo estatuak genozidioa behin betiko gelditzera behartuko lukeen politikarik ezarri gabe. Are gehiago, joan den aste honetan armak erosteko akordioa sinatu du Israelgo armagintzako enpresekin.  Palestina osoan eraso sionistak areagotu diren testuinguru honetan, Palestinatik eskatzen ari zaizkigun moduan, areagotu egin behar dute konplizitateak eteteko presio kanpainek; ez gutxitu, ezta pauso bat atzera eman ere.

Mezu hutsen eta kolaborazionisten aurrean posizio kritikoari eutsi bazaio, ez da izan desmobilizazioa sustatzeko. Posizio kritikoa agertu da, aurreko komunikatuan kritikatzen genituen posizio ekidistante eta normalizatzaileengatiko kezkak bultzatuta. Internazionalismotik, kolonizazioaren aurkako borrokan dabilen herri palestinarra babestu besterik ezin dugu egin, eta bide horretan baldintzarik gabeko elkartasuna ematea dagokigu. Beraz, desmobilizazioaren kontrara, lan horretan ari gara. Herri palestinarraren borroka munduko herri langile guztion borroka da, inperialismoaren aurkako borroka. Gainera, hainbat urtez, boikot kanpainek garaipen esanguratsuak utzi dituzte. Urriaren 7az geroztik, Euskal Herrian manifestazio eta elkartasun protesta ugari deitu ditugu askotariko aktoreok, herri palestinarraren erresstentziarekin  elkartasunean eta boikoterako deian oinarrituta. Beraz, ez da beharrezkoa Israelekiko jarrera ekidistanteak eta normalizatzaileak zabaltzea edota borrokarako proposamen praktikorik gabe hitz egiten aritzea, Palestinarekiko elkartasunera Euskal Herriko sektore zabalak batarazteko.

Ezinbestekoa da, era berean, elkartasuna deslegitimatzeko eta kriminalizatzeko saiakerak salatzea eta bistaratzea. Hain zuzen ere, zentsura areagotzen ari den isla dira, eta, Europar Batasunaren azken urteotako joerari jarraituz, inperialismo atlantistarekin gero eta lerrokatuago ageri da. Palestinarekiko elkartasuna zigortzeko saiakera kezkagarriak ari gara ikusten: mobilizazioak eta sinboloak ari dira debekatzen (palestinarren bandera bera); artista eta profesional palestinarrak zentsuratzen ari dira, baita Palestinarekiko elkartasuna adierazten dutenak ere; elkartasun antolakundeak nahiz sareak debekatzen eta kriminalizatzen ari dira; Euskal Herriaren kasuan, protestak debekatu eta oztopatu dituzte, PSOEren kolonizazio israeldarrarekiko konplizitatea seinalatu duten protestak jazarri dituzte, bandera palestinarrak debekatu dituzte kirol ekitaldietan… Testuinguru honetan, halako neurriak erresistentzia palestinarra desligitimatzean eta kriminalizatzean oinarritzen dira, erresistentziaren ideia baita erabiltzen ari diren elementuetako bat Europako estatuek genozidioarekiko adierazi duten zuzeneko babesa ezkutatzen saiatzeko. Horregatik, inplikazio sakonagoak ditu herri palestinarrarekiko eta erresistentziarekiko elkartasunak: Europako herri langileekiko eta inperialismo atlantistaren gidoitik ateratzen den edonorekiko errepresioaren aurkako borroka ere bada.

Azkenik, esan bezala, garrantzitsua da Palestinako egoera ez irakurtzea bere horretan soilik; klase borroka estutzen ari den testuinguruan gaude, eta inperialismo atlantistak herri langileen aurka ekindako ofentsibaren baitan ulertu behar da. Beraz, inoiz baino beharrezkoagoa eta zentzuzkoagoa da zalantzan jartzea sozialdemokraziaren irteerarik gabeko bideak, izan ere, horiek kondenatzen gaituzte sistema kapitalistaren basakeriak, NATO, EB, Estatu espainola eta frantsesa onartzera. Horren guztiaren aurka, eta Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren alde, internazionalismotik dei egiten dugu klase borroka areagotzera, guk Euskal Herrian, baina beren askapenaren alde borrokan ari diren gainerako herri langileekin batera. Argi diogu, hortaz, Palestinarekiko elkartasuna badela Euskal Herrira begiratzea ere, kolonizatzailearen aurka nola antolatu behar duen berak erabaki duen herriari baldintzarik gabeko babesa eman behar zaiolakoan baikaude, eta, zalantzarik gabe, Euskal Herrian ere, beste herri langile zapaldu bat izanik, klabe antikapitalistetan eta antiinperialistetan indartu nahi baitugu antolakuntza. Hori da elkartasunean egin dezakegun ekarpenik hoberena.

Horregatik, behin eta berriz egingo dugu Palestinarekiko elkartasuna adierazten jarraitzeko eta borroka praktikoa areagotzeko deia, hemen eta orain, kolonizazio israeldarrarekiko euskal eta europear konplizitateak eten arte eta Euskal Herrian antolakuntza eta borroka indar dadin. Hori da modu bakarra egun bizi dugun ofentsiba inperialistari aurre egiteko.

Hamaika herri, borroka bakarra!
Gora Palestina askatuta!
Gora Euskal Herria internazionalista!

Sionismoarekiko konplizitateak amaitu arte Sionismoarekiko konplizitateak amaitu arte

12 pentsamendu “Sionismoarekiko konplizitateak amaitu arte, antolatu eta borrokatu!”-ri buruz

  • Zuen boikoterako aipamenei esker olentzerorako erosketa-zerrenda polita osatzen ari naiz. Segi horrela, eskerrik asko! Shalom!

  • Erosiezu bai. Musulmanekiko gorrotoz itsuaz, nazka digutenak papetikoki mirestera iristen zarete. Gurekiko duten iguina eta mezprezuarekin irri egingo dute zure dirua gustora jasotzeaz gain. Ondoren, diru hori erabili Europa migratzailez betetzeko. Irakurri al duzu Talmuda?

  • Mikel Haranburu 2023-12-11 21:38

    Kontuz Benjamin; badakigu Israeldarrak oso dirudunak zaretela, baina presta dezakegun zerrenda ikaragarri luzea izan liteke! Sholomo!

  • Zenbat ikurriña daude Israeldarren edo palestinarren balkoietan?

  • Mikel Haranburu 2023-12-12 10:11

    Eta zenbat ikurriña euskaldunon balkoietan?

  • Hori diot ba, Mikel! Gurean ikurriña ordez Palestinakoa dagoela.

  • Onartu beharko didazu, Garagarra, Euskal Herri askearen ideia pikutara joaten ari baldin bada ez dela israeldarron errua.
    Eta hau nik baino hobeto jakingo duzu, baina, ez al zaizu iruditzen hain zabalduta dagoen palestinarzaletasun negarti hau ez dela batere onuragarria bere estatua lortu nahi omen duen herri batentzat?

  • https://twitter.com/DaniMayakovski/status/1735511242465292589

    Segi horrelakoak zuritzen. Okupatzaile hutsak. Inbasoreak. Eta gainera negarrez.

  • Inglesez moldatzen ez direnentzat. Bideoan aita-seme palestinarrak ageri dira, euren lurretan kolono sionistak traktorearekin dabiltzala poliziari esaten. Poliziaren erantzuna “ekarri paperak” eta “ez zaudete pozik zuen lurretan lanean ari direlako?”.
    Ostean, kolonoek aita-semeak jipoitzen dituzte, makilekin.
    Eta hau ez da Gaza, eta horiek ez dira Hamaseko terroristak, ez, hau Zisjordania da, eta nekazariak palestinarrak.
    Segi, segi gaur egun den kolonialismo zitalena babesten.

  • Ba Ote, etxekoak baino kementsuago babesten dituzu kanpokoak.

  • Amonamantangorri 2023-12-15 16:55

    Ai, Benjamin, akaso yeshiba-n ustearazi ote dizute “Israel” izeneko proiektua arrakasta izan dela?

    “Baldin sionismoa duela bi-hiru mende sortu izan balitz, ziur asko lortu izango zuketen bertako biztanleak ezabatzea, Australian eta Estatu Batuetan gertatu bezala. Ordea, agertu zen unean, munduak kolonialismoa arbuiatzen zuen eta palestinarrek beren nazio-identitatea garatua zeukaten”. Ilan Pappe.
    https://ctxt.es/es/20231201/Politica/44969/Chiara-Cruciati-Sin-Permiso-Ilan-Pappe-entrevista-Israel-palestina-hamas-gaza-genocidio.htm

    Jordan ibaitik itsasora, erdia arabiarrak dira. Batez beste, gazteagoak. Batez beste, ume gehiago dituztenak. Horri gaineratu bakea etorriko balitz itzuliko liratekeen palestinar oinordeko guztiak eta, halako eskualde batean normala izaki, irits litezkeen arabiar eta musulman guztiak.

    Honenbestez, judu gehiengoari eusteko, Israelek ezinbestean bere izaera militarizatu eta baztertzaileari eutsi behar. Israeldar berberak ondorio horretara ailegatu dira, bozen bidez parlamentuan eta gobernuan sionista erlijioso pitzatuenak jarriz.

    Sukot-eko erasoak baino lehen, israeldar gizartean sekulako haustura zegoela esaten zen; laburbilduz, liberal-laiko eta erlijiosoen artean. Sionismo liberala akabatua dago. Zenbat judu ote dago han bi pasaporterekin. Zenbatek berreskuratu ote du harremana beren aitona-amonen sorterriarekin. Zenbatek egiten ote du bizitza gehiena atzerrian, soilik senideak bisitatzeko itzuliz.

    Diruak ere ba omen du halako joera bat, beste leku lasaiagoetara joateko…

    Azkenean, ez ote dira geldituko Israelen soil-soilik judu pobreak, alegia, inora joaterik ez daukatenak eta, noski, kolono sionista zoroenak, auskalo nondik urtero ehundaka batzuk iristen diren horietakoak.

  • Garagarra, etxekoak babesten ditudalako babesten ditut palestinarrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude