Chinaco Positionea Ukrainaco crisiaren Compombide Politicoaz

Chinaco Positionea Ukrainaco crisiaren Compombide Politicoaz – 

Textu hau Chinac arguitaratu çuen 2023co otsailaren 24an, Ukrainaco invasionea edo Russiaco operatione militar specialaren lehen urthea bethetzean. 12 puctuetan nationearteco abagunearen iracurqueta eguiten du, language dyplomatico osso cehatz eta arguian. Textua angueleraz publicatuta dago, «China’s Position on the Political Settlement of the Ukraine Crisis» icenarequin, eta hemen naffarrerarat translatatua ekarcen da.

Textu historicoa da berez, abagune global berheci eta berri honetan. Ethorquiçun hurbilerat beguira importancia handia eduquico duen textu diplomatico bat dela uste dut. Horrequin baterat, uste dut ere naffarrerac perfectuqui valio leçaqueela nationearteco hizcunça diplomatico beçala.

Hemen textu originala Chinaco Campo Afferetaco Ministerioaren webgunean: www.mfa.gov.cn/11030713.html

Chinaco Positionea Ukrainaco crisiaren Compombide Politicoaz

Hemen naffarrerazco translationea:

Chinaco Positionea Ukrainaco crisiaren Compombide Politicoaz

2023co otsailac 24, 9:00

1. Herrialde guztien subirautzaren respectatzea. Universalqui aithortu leguedi internationala, baita Natione Batuen Chartaren helburuac eta principioac ere, strictuqui observatua içan behar da. Herrialde guztien subirautza, independencia eta lurralde integritatea cihurtatuac içan behar dira. Herrialde guztiac, handi edo chiqui, indarsu edo ahul, abrats ala paubre, nationearteco communitateco quide equalac dira. Alde guztiec baterat babestu behar lituzquete nationeen arteco harremanac eta nationearteco equitate eta justiciac. Promovitu behar liçateque çucembide internationalaren applicatione equalitario eta uniformea, noiz ere rasero bicoitza refussatu behar baita.

2. Guerra Hotzaren mentalitatea abandonatzea. Herrialde baten securitatea ez liçateque bilhatua içan behar berceen expensan. Regione baten securitatea ez liçateque bloque militarrac indartuz edo expandituz lorthu behar. Herrialde guztien afera eta securitate interes legitimatu guztiac seriosqui hartu behar dira eta egoqui çucendu. Ez da solutione simpleric problema complexu batençat. Parte guztiec behar luquete, securitate commun, comprehensivo, cooperativo eta sostengarri baten ikuspeguia seguituz eta munduaren baquea eta stabilitatea ephe luceraco comptuan eduquiric, Europaco securitate architechtura orecatu, eficaz eta sostengarri bat forgeatzen lagundu. Parte guztiac opposatu behar liçaizquio gainoncecoen securitate proprioaren costaraco securitate proprioaren helburuari, bloqueen arteco confrontationea prevenitu, eta Eurasiar Continentearen baquearen eta stabilitatearen alde lan eguitea.

3. Hostilitateen ethena. Conflictuac eta guerrac ez dute nehor beneficiatzen. Parte guztiec behar dute rational içan eta moderationez aritu, sugarrac sustatzea eta tensioneac aggravatzea ekidinez, eta ekidin crisia are guehiago deteriora edo baita controlic gabe spiraldu dalila. Parte guztiec lagundu behar lituzquete Russia eta Ukraina directione berbereco lanean eta dialogo çucena ahalic eta azcarren berrescuratzean, egoera gradualqui desescalatu eta ultimoqui su ethen comprehensivo bat erdietsi alderat.

4. Baque elkarrhizquetac berharcea. Dialogoa eta negociationea dira Ukrainaco crisiarençat solutione viable bacarrac. Crisiaren compombide baquetsurat hurbilcen duten sforçu guztiac behar dira içan encurageatuac eta babestuac. Communitate Internationalac behar luque comprometitua egon baquearen aldeco elkarrhizquetac promotionatzearen ikuspegui egoquian, gathazcaren parteac lagundu compombide politico baterat athea irequitzen ahalic eta azcarren, eta negociationeen berharceraco plataformac eta conditioneac creatzea. Chinac seguituren du beguiratu honetan rol constructivoa jocatzen.

5. Crisi humanitarioa resolvitu. Crisi humanitarioa baretzearen aldeco neurri guztiac encurageatuac eta sustatuac behar dira içan. Operatione humanitario guztiec neutralitate eta imparcialitate principioac seguitu behar lituzquete, eta afera humanitarioac ez lirateque politiçatuac içan behar. Civilen segurtassuna effectivoqui protegitua içan behar da, eta corridore humanitarioac eçarriac içan behar lirateque conflictu çonetatic civilen evacuationearacotz. Sforçuac behar dira area relevanteetarat assistencia humanitarioa areagotzecotz, conditione humanitarioac hobetzecotz, eta irismen humanitario azcar, securu eta impedimenturic bacoa proveditzecotz, ikusmiran scala handiagoco crisi humanitario bat ekiditea. NBEa babestua behar da içan conflictu çonaldeetan lagunça humanitarioaren coordinatione eta canaliçatione rol bat bethetzean.

6. Civilen eta guerra prisonerren (POWac, ‘prisoners of war’) babesa. Parteec conflictuan strictuqui bethe behar luquete nationearteco leguedi humanitarioa, civilac edo bitarteco civilac erasotzea ekidin, babestu emacumeac, haurrac eta conflictuco bercelaco victimac, eta POWen oinharrizco escubideen respectua. Chinac babesten du guerra prisonerren exchangea Russia eta Ukraina artean, eta dei eguiten deraue parte guztiei crea ditzaten conditioneac helburu hontaracotz.

7. Indar nuclearreco plantac seguru mantencea. China opposatzen çaie indar nuclearreco planten edo bercelaco bitarteco nuclear pacificoen erasoei, eta parte guztiei dei eguiten deraue nationearteco leguediarequin compli deçatela includituz Nuclear Securitatearen Conventionea (CNS) eta resoluluqui ekidin ditzatela guiça-escuco accidente nuclearrac. Chinac babesten du Nationearteco Energia Atomicoaren Agencia (IAEA) rol constructivoa jocatzean bitarteco nuclear pacificoen segurtassuna eta securitatea proportionatzean.

8. Riscu strategicoac reducitzea. Arma nuclearrac ez dira erabili behar, eta guerra nuclearrac ez dira borrocatu behar. Arma nuclearren meatchua edo erabilpena içan behar lirateque opposatuac. Proliferatione nuclearra prevenitua içan behar da eta crisi nuclearra ekiditua. China opposatzen çaio arma chimico eta biologicoen investigationeari, garapenari eta erabilpenari cein ere herrialderen aldetic eta cein ere circumstancien pean.

9. Cerealen exportac erraztea. Parte guztiec beharra dute implementatzeco Russiac, Türkiyac, Ukrainac eta NBEac signatu Itsaso Belceco Grainaren Iniciativa ossoric eta effectivoqui manera orecatu batean, eta NBE babestu ron important bat bethetzean respectu honetarat. Chinac proposaturico elicadura securitate globalean cooperatione iniciativac badakar solutione factible bat elicadura crisi globalarençat.

10. Sanctione unilateralac guelditzea. Sanctione unilateralec eta pressione maximoac ecin dute problema compondu ; soilqui problema berriac creatzen dituzte. China opposatzen çaie NBco Securitate Conseiluac authoriçatuac ez diren sanctione unilateralei. Herrialde relevantec guelditu behar luquete sanctione unilateralen abusatzea eta besso-luceco jurisdictionea berce herrialdeen aurka, euren partea eguin alderat Ukrainaco crisiaren desescalatzean eta conditioneac creatu garapenean diren herrialdeençat euren economiac haztecotz eta euren populuen vicitzac hobetzecotz.

11. Industria eta suministro cateac stable mantencea. Parte guztiec formalqui mantendu behar luquete existitzen den mundu systema economicoa eta opposatu erabilceari economia mundiala tresna edo arma politico guisa helburu politicoençacotz. Sforçu bateratuac behar dira crisiaren barreiatzeac mitigatzecotz eta hura prevenitzecotz cooperatione internationalaren disruptionetic energian, financetan, elicagaien commercioan eta transportationean eta economia globalaren recuperationearen socavatzetic

12. Post-conflictu reconstructionea promotionatzea. Communitate internationalac neurriac hartu behar ditu conflictu çonetan post-conflictuco reconstructionea sustatzecotz. China prest da assistencia proveditzecotz eta erronca honetan rol constructivoa jocatzecotz.

***

Chinaco Positionea Ukrainaco crisiaren Compombide Politicoaz

21 pentsamendu “Chinaco Positionea Ukrainaco crisiaren Compombide Politicoaz”-ri buruz

  • Honela laburcen ditu Chinac bere 12 punctuac :

    1. Herrialde guztien subirautzaren respectatzea.
    2. Guerra Hotzaren mentalitatea abandonatzea.
    3. Hostilitateen ethena.
    4. Baque elkarrhizquetac berharcea
    5. Crisi humanitarioa resolvitu.
    6. Civilen eta guerra prisonerren (POWac, ‘prisoners of war’) babesa.
    7. Indar nuclearreco plantac seguru mantencea.
    8. Riscu strategicoac reducitzea.
    9. Cerealen exportac erraztea.
    10. Sanctione unilateralac guelditzea.
    11. Industria eta suministro cateac stable mantencea.
    12. Post-conflictu reconstructionea promotionatzea.

  • Chinaco textu honetan hoberena guretzat bada aguian, nola çucencen çaion munduari, umeençat maisu batec eguin behar duen beçala.

    Textua ulhercen ez duena edo tontoa da edo cithala. Ceren nationearteco communitateari çucencen baitzaio umeequin maisu bat minçatu behar den beçala : simplequi, argui eta garbi.

    Ondoren listoec erran deçaquete textua dela hau eta berce. Aber, iracurri textua ! Ulhercen da ? Ba hori.

    Adeitsuqui

  • Chinac adiarazpen honequin gauça bat lorthu du : Russiac eta Ukrainac, biec ikussi dute interessant textu hori. Horrec USA, NATO eta EUa aguerian utzi ditu, ceren aho batez erran baitute Ukrainac refussatu behar duela plan hori. Gauça da, nori interessatzen çaio egoeraren okercea? Ukrainarrei? Russiarrei? Europarrei? Nori?
    China baqueguile beçala aguercen da hemen.
    Adeitassunez

  • Mikel Haranburu 2023-02-27 11:07

    Txinak ez du plan bat aurkeztu, desideratum bat baizik. Bat gatoz gehienok puntu gehienekin, dudarik gabe. Banan banan:
    1. Errespetatu ez duenak erantzun beza (Errusiak).
    2. Hori, dagokionak egin beza (Errusiak). Eta Ekai Centerrek.
    3. Hostilitatea zer da, erasoa ela defentsa? Erasoa gelditzen denean, defentsak ez du tokirik…
    4. Bake elkarrizketak gerra elkarrizketak diren bitartean, zaila.
    5. Giza-krisia erasoen ondorioa da.
    6. Zibilak babestu, nekez, erasotzearekin batera behintzat. Gerra prisonerrak, trukean.
    7. Indar nuklearreko plantak lasai zeuden erasoa baino lehenago…
    8. Arrisku estrategikoak ia hutsak ziren Errusiarentzat; Ukrainarentzat oso altuak…
    9. Ukrainak zerealak esportatzen segituko du, baldin eta Errusiak lapurtzen ez badizkio.
    10. Zigorrak beti dira unilateralak (ez itunduak), eta erasotzaileari aplikatu zaizkio.
    11. Industria eta hornidurak, merezi dituenak izan behar ditu.
    12. Lehenik beste 11 puntuak gauzatu beharko dira… eta Errusiak ez du ordaindu nahi izanen…

  • Mikel, zorteko hi gauzak horren argi eta garbi ikusten ditualako. Hiretzat munduaren historia 2022ko otsailean hasten omen duk nonbait, eta horrek asko errazten dik hire poszionamendua ezta? Horren suharki defendatzeraino ere…

    Beste batzuok aldiz badiagu oroimen apur bat eta kapazak gaituk sekuentzia historiko bat trazatzeko, behinik behin, 1989tik honat. Bilakaera horretan badira urte esanguratsu gehiago ere: 2007a, 2014a…. eta bilakaera horren baitan ez dago kabidarik on eta gaiztoen pelikula manikeoentzat.

    Bilakaera horren arabera, Ukrainako (Dombaseko) gerra eta zibilen kontrako sarraskiak 2014ean hasten dira egiazki.
    2014eko udan, esaterako, ukrainiar armadak artileriaz bonbardatu zituen Lugansk eta Donetsk hiriak, indiskriminatuki jakina, ehundik gora zibil erailez, tartean haurrak ere.
    Jakina, ukrainiar gobernuak mendebaldeko komunikabideen konplizitate osoa izan zuen eta zu agian ez zinen horretaz jabetu.

    Edonola, jakin dezazun: 2014-2022 artean gutxienez 3400 zibil hil dituztela Lugansk eta Donetseken, horietarik gehein gehienak armada ukrainiarraren eskutan.

    Gerra puta hau matrioshka bat duk, motel. Ez izan hain xinplea.

  • Mikel Haranburu 2023-02-27 14:34

    Nik egin dudana, Txinak aurkeztu duen hamabi puntu laburren zerrenda errepasatu eta erantzun; desideratuma dela esan dut. Ez dakit zertara datorren ORAIN Txinaren idazki hori. Ez dakit Txinak ere zuk bezain memoria oparoa duen, baina hamabiak banan banan hartuta, ez dirudi 2007, 2014 edo zer duen gogoan.
    Zerorrek ere aski erraz aipatzen dituzu gertatutakoak… Nik esan dezaket Ukrainak Errusiarrak, Errusiak Donets eta Luhansk eskualdeetan sartutako saldadu erosiak bonbaztatu zituela. Ez dut zertan sinestsi, eta uste dut ez dela horrela, Ukrainak Ukrainarrak bonbaztatu izana. Errusiak teknika bera erabili du hainbat tokitan: Georgian 2008an, eta oraintxe bertan hizpide den Transnistrian, Moldaviako eskualdea dena. Urte bateko eta besteko gorabeherak ez dira Ukraina osoa inbaditzearen neurrikoak. Ukrainan Errusiak egin dituen sarraskiak beste tamaina batekoak dira. Eta gainera, gatazka hauen muinean, Errusiaren asmo eta amets inperialak daude. Ez 2007an edo 2014an zituenak, baizik eta une honetan dituenak. Horiek ez dira motibo ona Ukraina desagerrarazteko. Denboran atzera, SESB desegin eta biharamunean hasi bide ziren Errusiarrak inperioa berrosatu nahian. “Errusiar eskuak Ukrainatik kanpo” leloak urte asko du… SESB oraindik desegin gabe zegoela…

  • Mikel Haranburu 2023-02-27 14:39

    Portzierto, “Mendebaldeko komunikabideen konplizitatea” salatzen duzunean, Adrian Zelaiaren Errusiaren aldeko propaganda kontrajartzen duzu, nolabait ere? Non eta Euskal Herria informaziorik ez duen herrialdea den, eta non eta hedabideak oro (baita “gureak” ere) Wall Streeteko dotrinaz erabat pozoinduta omen dauden?

  • Bake plan onena Mikel Harangururena: Kieveko Erregimen faxistari armak eman ukrainiar errusiar hiztunak akabatzeko, bide batez baita ijito guztiak, Transkarpatiako hungaroak… eta lana behar bezala bukatzeko ilegalizatitako alderdi politikoen botoemaileak ere berdin.
    Berak burutu nahi duen eta txalotzen duen genozidio horri bukaera jarri nahi dion Errusiar Armada eta Donbasseko miliziak kriminalizatu.
    Armak bidali beharrean zergatik ez dira Uktainiara joaten Donbasseko umeak akabatu nahi.dituzten ukronaziei laguntzera? Funtsean Haranburu eta bere modukoak errusiarren aurkako arrazistak dira, genozidioaren zuritzaileak. Eta errusiarrak Georgian sartu ziren Georgiako neonaziek Osetiako populazioaren sarraskia ekiditeko. Ukrainan ere berdin, errusiarrek askapen gerra batean ari dira.

  • Mikel Haranburu 2023-02-28 11:29

    Nik ez dut (oraindik, jeje) nire bake planik aurkeztu. Txinaren hamabi puntuak iruzkindu ditut, ez besterik, nire iritzi laburrak emanez. Bakeari buruz, ikuspegi desberdina dut; lehengo eta behin, gezurrak zabaltzeari utzi behar zaio. Horrekin batera, agresioa egin duenak gelditu behar du. Horra bakea; ondoren, hondatutakoa konpondu (hildakoak betirako dira hildako).
    Gezur sorta ederra eman duzu berriro, Erramun. Komikoak suertatzen dira zure baieztapenak, ogi labeen ipuina bezalaxe.
    Ziur nago zure aburuz Moldavia ere naziz beterik dagoela, Errusiak jabetu nahi duenerako, eta Baltiar herrialdeak, noski… eta Errusiak begiz jotako beste ezein lurralde.
    Errusiak hamarkadak eman ditu gezurrak zabaltzen; Ukrainari buruz behintzat. Hala ere, zuk esaten dituzunei muzin eginez, orain NATO bide da Errusiaren etsai bakarra eta nagusia, hots, AEB, zeren eta, Ekai Journalek jakinarazten digun bezala, Europa bera kargugabetua du NATOk (AEBk). Errusiak aurrerapen handiak egiten jarraitzen du (toki berean, Bahmut), helburu militarrak (eraikin zibilak) ez dira sekulan amaituko, hala nola arma biologikoak egiteko labotatorioak (non eta Ukrainan paratu behar zituzten AEBek, dozenaka…) eta abar.
    Ez dakit Ekai Center den morrontza lana egiten duen bakarra, baina susmoa dut, ez baita kasualitatea azken asteetan ikusten ari garena (naizena?). Badaezpada, hiru “jakintza” gune jorratzen ditu eskuarki, hiru negazionismo esan genezake, Ukrainako “operazio militar berezia”, larrialdi klimatikoaren ukazioa, eta pandemia, orain txertoen kalamidadeak asmatzen…. Yandex.ru bitartez zabaltzen direnak egia izatera, ez dut esplikatzen nolatan Errusiak ez duen sikiera bere lurraldearen barrenean misil nuklearrik bota oraindik…

  • Eraikin zibilak ukronaziok erabiltzen dituzue gerra zikin bat egiteko. Eta halaber populazio zibila giza eskutu gisa erabiltzen. Eta Errusia ez dabil inolako gezurrik zabaltzen Ukrainari buruz, ukroak eurak dira harro asko ospatzen dituztenak ” beste ukrainarren” aurkako sarraskiak. Badirudi gerra hau luze joango dela eta agian Mikel Haranburuk hara joan beharko du bere pax otanikoa ezartzera. Ea Donetseko miliziek mesedetxo egiten dioten Gizateriari.

  • Mikel Haranburu 2023-02-28 13:25

    Logikoena, jakina: Ukrainak bere hiri osoak sarraskitu, hondatu, birrindu, Bahmut eta Mariupol bezala. Total, zertarako nahi du Ukrainak Azovstal, zertarako Severodonetsk… ez diote ezertarako balio, ezin baditu Errusiarrak hil. Ukrainar hildakoak bata bestearen gainean jartzen ditu, mendiak egin eta Errusiaren projektil humanitarioak saihesteko. Are gehiago, soldadu pare bana jartzen du gainerako hirietako eraikinetan, ea Errusiarren misilek akabatzen dituen zibil guztiak.
    Zuk uste duzu, gerra honek luze joango dela…? Agian bai, Ekai Centerrekk dioskunez, hilabeteak dira, honez gero, Errusiak aurrera jotzen duela “direkzio guztietan”, Errusiaren armadak aurrerapen handiak egiten dituela, lurraldeak askatzen dituela etengabe, eta beti toki berean, Bahmuten. Errusiaren armadak esan dut? Bo, Telegerra Wagner izanen da… horiek, deitu eta askatzen dizute herrialde bat berehalakoan, Ramzam “Tiktok” Kadirov aurreratzen ez bazaie, noski…

  • Bai, Haranburu; Kadirov eta Wagner oso lan ona egiten ari dira, eta Bahkmuteko lapikoan tropa ukronaziak inguratuta dauzkate, beraz zuen moduko txanda berehala iritsiko da. Eta errusiar misilek ia ez dute zibilik hil. Kieveko alkateak egia hori onartu behar izan du. Kieven bertan hildako gehiago eragin ditu ukrainar defentsen axolagabekeriak. Ukronaziek ordea ez daukate inolako eskrupulorik ukrainar ez naziak hiltzeko. 2014 tik hasita 15000 zibil hil zituzten zuen moduko jendearen konplizitateaz.

  • Caixo, barka eztabaidan sarceagatic,

    Ukrainan orain mele bat dago. Borroca çucena. Hor ari diren soldaduac hilcen ari dira meat grinder batean. Hori valoratzecotz, ni ez naiz nor, bainan bai uste dut nere icenean parte baten alde sustatzen ari dela guerra hau, eta erran behar dut, nere icenean ez !, Vasconiaren icenean ez !, Naffarroaren icenean ez !, Europaren icenean ez !

    Tragedia bat da, ukrainarrençat eta russiarrençat. Gauça da horren atzean berce interes batzuc daudela, uste dut evidentea dela. Batec erranen du russiarrac gaiztoac direla, eta berce batec ukrainiarrac direla. Mele horren logica, summa ceroco jocu bat da. Eta çuen eztabaidac, Erramun eta Mikel adisquideoc, hori adiarazten du.

    Chinac textuan ez du iragana aiphatzen. Textu guztia, iracurri baduçue, compturatuco çarete presentean dela. Geopoliticaren ikuspeguitic eguina dago. China nationearteco communitateari çucencen çaio patico borroca honi irthenbide bat emaiteco asmoz. Horretaracotz intelligencia behar da, eta ez emotionea.

    China dela hau eta berce ? Ados, berdin drauco. Orain hau erran du. Rol hau jocatzeco bere prestutassuna aguertu du. Realismotic aborda daiteque, ala idealismotic. Realitate facticoa onhar eta horren gainean ethorquiçuna eraiqui daiteque, ala fanatiçatu eta inmolatu ahal da nahi duena. Hori bai, inmolationea osso erraça da erraitea hemendic.

    Guero, hemendic ukrainarren resistenciaren beharraz aritzea hemen egoera onharcen den bitartean, hypocresia nazcagarria iruditzen çait.

    Uste dut, China maisuqui aritu dela ; eta bere hitzac ossotoro nere eguiten ditut, Vasconiaren eta Naffarroaren eta Euskal Errepublikaren icenean.

    Adeitsuqui

  • Erabat ados zurekin, Alexander; baina gure izenean Madrilen dauden “euskal” diputatu eta senatoreek hitzegin dute eta erabaki dute Kieveko erregimenaren alde lerrokatzea eta armak bidaltzea. Tristea oso.

  • ETAc 2017an entregatu cerauzquien francesei bere eta herri honen azquen armac. Ordutic honat, hemen dauden arma guztiac espainolac eta francesac dira, bai eta mafia ezberdinenac ere. Ukrainari edo Russiari ecin çaie herri honen armac eman. Ez direlaco hemengoac. Hemen esploitatione coloniala dago : ‘gure’ Eracundeac ez dira hemengoac, ‘gure’ politicari guztiac campotic ekarcen diren erabaquien executore adminitrativoac baici ez dira.

    Gu herri beçala ez gara existitzen. ETA cen gure herriaren independenciaren euscarri bacarra, ona ala charra, baina bacarra. Orain ez dago.

    Baqueaz eta minçatzen ciren hypocrita haiec guztiec orain euren aurpheguia eracussi dute.

  • Mikel Haranburu 2023-03-01 19:27

    Orçia, Alexandre! Honakoak:
    “Gu herri beçala ez gara existitzen”. “…herri honen armac eman. Ez direlaco hemengoac”.
    Baina honakoak ere bai:
    “… eta erran behar dut, nere icenean ez!, Vasconiaren icenean ez!, Naffarroaren icenean ez!, Europaren icenean ez!”
    Erraz asko mintzatu zara, bada, zure eta herriaren eta guztion izenean, esistitzen ez den eta BERE armarik ez duen herri baten izenean…
    Txinak bota duenak, piperrik ez du balio, ez baita plan bat, ez baita “bide orri” bat. Gainera, punturik gehienak NATOk berak sinatuko lituzke berehala: 3.a, 4.a eta 10.a izan ezik, oso gauza desiragarriak dira, eta denak ere emanak ziren Errusiak hanka sartu aurretik, Ukrainako lurretan hanka sartu aurretik ere bai.
    Simetriarik ez dago, dena dela; Ukrainak bere lurrean borrokatzen du, Errusiak, telegerra Wagnerrek eta Kadirovitek (bat edo beste oraindik gelditzen bada) auzoarenean, ondasunak oro suntsitu nahian.
    Erramun, Errusiaren misilek inor zibilik hil ez badute, izanen da Jaun Done Vladimir Vladimirobitxen borondate gorenak hala obratu nahi izan duelako, bota baitituzte zeuzkatenak eta ez zeuzkatenak ere bai… Mesedez, diozunak ustelak dira, gezurrak ez esatearren: besterik irakurriko bazenu, jakingo zenuke zibilak behin eta berriz etxabe, lurpeko tokitara eta babes tokietan gordetzeko agindu diela gobernuak. Eta agintzen diela, Errusiarren misilak eta dronak airean detektatzen dituzten bezain laster. Lelo ustel eta gezurtiak sinetsi nahiago baduzu, hor konpon.
    Ez dago esaterik batzuk onak eta besteak gaiztoak diren, jakina. Kontua ez baita zer diren, baizik eta zer egiten ari diren, eta zergatik. Nire ustetan, batzuk egiten ari direna galarazi behar zaie, erasotzaileei, nola edo hala. Besteak egiten ari diren horretan, berriz, defendatzaileei, lagundu behar zaie, zuek bezalako humanistek planetatik desagarraraztea bilatzen badute ere.

  • Zuk diozun Ukraina hori ez da existitzen, Haranburu. Dagoena da Kieveko Erregimen nazi bat USA eta OTANen laguntzarekin lurralde hori suntsitzen ari dena eta bide batez bertako populazioa exterminatzen ari dena. Zelenskyanoek aspaldi saldu diote lurralde gehiena Black Water funtsei, eta lur sailak jenderik gabe behar dituzte. Zelensky amerikanoen zetbitzuan dagoen zipaio bat besterik ez da. Zorionez Errusia Ama Handia lurraldea berreskuratzen eta bertako populazioa babesten ari da. Nobel Saria dudarik gabe Putini dagokio.

  • Bai, Mikel, erran dut, herri beçala ez garela existitzen, eta aldi berean herri honen hirur adiarazpide politico historicoen icenan minçatu naiz. Celaco humiltassun falta, ez ?

    Mikel, çure positionea ulhercen dut. Ez dut compartitzen, baina ulhercen bai. Guehiago compartitzen dut Erramunen positionea, eta berac ados dagoela erran du nerequin Chinaco positionearen inguruan. Uste dut horrec ahalbidetu deçaqueela çuen eztabaida berce maila baterat igo dadin, ceren bercela gaiarequin cerikussia eduquico duten post guztietan hor seguituren duçue aionen aionetan baten eta bercearen ontassunac eta gaitzac aiphatzen eruditione periodisticoa eracussiz.

    Ikusten çaituztet biac, ceren çuec çarete gaia arguien duçuenac, ceruan edo anabasean borrocan Frizer eta Songoku beçala. Bainan hau Zuzeu da. Ez gaude Ukrainan. Hor ari direnac benetan ari dira hilcen eta erahilcen. Çuec biec bertaco realitatea adiarazten duçue nolabait. Ondo, viva çuec biac ! Ondo borrocatu duçue. Benetan eta ironiaric gabe.

    Nic ez dut ephaituco çure iritzia, Mikel. Azquen finean gauça bat argui duçu eta defendatzen duçu. Erramunequin sostenitzen duçun eztabaida summa ceroco jocua dela erraiten nuen atzo. Frontean daudenac hor ari dira hilcen, ukrainarrac eta russiarrac. Hor dago su bat ceinac arima atrapatzen ahal draucun, emotionetatic edo sentimenduetatic bacarric sentitzen bada. Eta hemendic erreça da horco melea commentatzea, rugby partidua balitz beçala.

    Nere ustez, gauça complexuagoa da ukrainarren eta russiarren, arteco harremanac baino. Problema historico eta geopoliticoa da. Hor sar ditzaquegu berce actore geopliticoac. Alde batetic USA, NATO eta EU. Hauec Ukraina erabilcen ari dira chochonguilo bat beçala. Ukrainaren independencia USAc oztopatzen du. Ukraina prest cegoen baque negociationeac abiatzecotz Russiarequin, mediatzaile israeldar batequin, eta USAren aguinduz ethen ciren negociatione haiec.

    Orain Chinac bere ekarpena aurquezten du, eta curiosso samar da nola Ukrainaco gobernuac interessant deritzon, bainan NATO, USAc eta EUac aho batez erraiten duten Ukrainac plan hori refussatu behar duela. Nola ? Ez al cen Ukraina ascatassunaren ikur bat ? Norc aguincen du Ukrainan ?

    Chinac ez du erraiten cençu communeco gauça oinharrizcoa baicic. Gaur egungo civiliçatione çaharrena da, eta gainerat badaqui cer den anglosaxoien mende egoitea. Guero guerthatuco da gurthatuco dena, bainan, behinçat irthenbide bat aurqueztu çuten.

    Niretzat hori, Burrellec ceina baita Europac bere historian eçagutu duen personageric tontoena, eta berce personage hypercorruptuec planteatzen dutenaren aurrean aurrerapausua da.

    Beraz, cergatic ez ? Ez Vasconiaren icenean, Europaren icenean nere eguiten dut Chinaco adiarazpen hori, hitzez hitz.

    Europaco herrioc bat eguiten dugu Chinac proposaturico Ukrainaren crisiarençaco solutione proposamenarequin.

    Adeitsuqui

  • Mikel Haranburu 2023-03-02 01:27

    Bai, Ukraina esistitzen da. Ez dago “erregimenik”, eta are gutxiago “nazirik”; Errusiak behar zukeen txotxongiloa (Lukashenko bezalakoa) Ukrainarrek bota zuten, herri-kolpea izan baitzen. Oso argi mintzatzen dira Errusiarrak beren telebistan (eta Erramun ere bai): Errusia Ama Handia, ontasun guztien iturri, kulturaren eta zuzentasunaren paradisua planetan gauzatua… Nobel Saria Putinentzat? Eman, bai, baina haren aurka mintzatu direnei berak emandako sari bera…
    Hara, Alexander, zer erantzun sinplea ematen dion Putinek hain arazo korapilatsua, historian trabatua, non nor eta Txinak etorri behar izan duen irtenbidea (?) ekartzera: Ukraina sarraskitu, Donbas barne, besterik ez.
    NATO eta EB tartean? Geopolitika, planeta guztiari eragiten diona bezala ulertuta? Bai eta zera ere: Ukraina, horixe da giltza bakarra Putinentzat (Moldavia izan liteke beste bat… baina ondasunik eta zer lapurturik ez du; Georgia izan zitekeen, eta neurrian izan zen…). Ukraina sarraskituz amaituko dira arazo geopolitiko sakon eta nonbait aspaldi katramilaturikoak.
    Suma zero? Bai, hargatik. Suma zero diren jokoetan, batak irabazten duena besteak galtzen du, eta honek irabasten duena besteak galdu. Ez da suma zeroko jokoa honakoa… Ukraina AEBren txotxongilo? Ukrainarrak izanik armak eta hegazkinak eskatzen ari direnak hasieratik, eta NATOko herrialdeek hegazkinak ukatzen? Eta NATOn sartzear diren horiek? Eta Macronen saiakerak? Eta Erdoganen saiakera ustelak? Eta Putinen aurkari Errusiar Boris Nemtsov zenaren analisia, 2014koa, non oraingo urratsak xeheki deskribatzen dituen, halako batean bi tiroz (Nobel Sarirako postulatutako batek) hil zutenaren hitzak?
    Txinak agertu dokumentuko puntuetarik, gehienak tautologikoak dirateke; munta txikiko baieztapenak, nola den “Hostilitateen etena”. Horixe da, hain zuzen ere, Errusiak bere jardueraz ukatzen duena.
    Bitxia, 2.a: zuek diozue NATO, geopolitika eta kontu horiek tartean daudela eta arazoa oso konplikatua dela… baina Gerra Hotzaren mentalitatearen aipamena Txinak dakarki, eta ez prezeski Ukrainarengatik, zeinek NATOn sartu nahi izateari uko egin dion, eta Europan sartzeko urratsak ematen ari den, baizik eta Errusiarengatik, oraindik inperioa berrosatu nahi baitu, eta -neronek beste iruzkinetan salatu bezala- orain 60 urteko portaera zaharrari jarraiki, oraindik blokeen arteko aurkakotasuna bilatzen duen, bere nagusitasuna aldarrikatzen duen, eta bere barnera begira molde mediebalak baliatzen dituen…
    Erramunek Nobel Saria emanen badio Putini (ez du esan zein…, zientziaren batekoa ala gerrarena…), zerori mundu guztiaren izenean mintza zaitezke: berdin balio dute bi egitate horiek…

  • Ukraina, edo hobeto esanda Kieveko Erregimena nazia da eurek hala erabaki dutelako eta hala aldarrikatzen dutelako. Eta Haranburuk ez badaki gezurretan dabilela hori ukatzen duenean. Halaber badaki Maidanekoa ez zela herri kolpea, kanpoko potentziek sustaturiko herri masakrea baizik, badaki Zelenskiy txontxongilo bat dela bere menpeko populazio pobrea frontera bidaltzen duela inolako prestakuntzarik gabe, badaki maidanitak erabat korruptoak direla. Badaki genozidak direla, badaki bera ez dela joango Ukrainiara borrokatzera besterik ez bada gerrara joan nahu ez duten ukrainiarren ordez. Badaki Putinek ez zuela gerra hau nai.Baina ez dio inporta ziniko bat da, eta ezin du bere rusofobia izkutatu.

  • Mikel Haranburu 2023-03-02 10:38

    Zuk Zelensky aipatzen duzunean, Putinen aurpegia datorkit burura… populazio pobrea eta hainbat etniatakoa frontera bidaltzea, inolako prestakuntzarik gabe (presoak, errekrut gazteak, diru eskasian daudenak…); genozida, non Errusiako iritzi publikoa “zaintzen” dutenak uneoro Ukrainarrak akabatu nahi dituzten, bonba atomikoak botaz; gerra hau ez duela nahi…
    “Kanpoko potentziek…” diozu; horiek ez zuten deus egin Errusia Krimeaz jabetu zenean, ez eta, zure dotrinaz, Ukraina Donbassko sarraskiak egin dituen bitartean. Esan nahi didazu kanpoko potentzia horiek interes berezia zutela Donbastarrak akabatzeko? Errusiak hornitu zituen miliziak, armada bera, urtetan zehar. Teknika ezaguna, Georgian ere erabilitakoa, eta Moldavian erakutsia. Gainerakoa, propaganda Errrusiar merke askoa, orain ere beren bideo kutreetan ikusten ahal duguna, umeak armez jolasarazten, emakumeak senarra ala semea galdu baina larruzko zamarra irabazi… eta hiltzen diren errekrutak zerura bidean, integrismo erlijiosoaren adibiderik garbienean. Ez da alferrik Putin Iranen armez baliatzen ari…
    Nik Errusofobia ez, nik tontofobia bai, badut. Putinek gerra hau nahi ez badu, eta Txinak (bere laguna, omen, Ipar Korea, Mali, Iran eta gisakoekin batera) halako dokumentua aurkeztu badu, non atera daitekeen ondorio bakarra den gerra honek zentzurik ez duela, zertan jolasten ari da handiusteko KGB kume hori? Bera ere NATO gerrazalearen txotxongilo?