Josu Jimenez Maia

Iruñean sortua, 1967an, baina aspaldi Berriozarkotua. Ingeles irakaslea —erretreta hartuta baina ez erretiratuta— poeta, idazlea eta artikulugilea. Narratiban, hainbat ipuin ditu sarituak eta argitaratuak, bertzeak bertze, Tene Mujika lehiaketa, Orixe saria, Iparragirre saria eta Atarrabiako Petri saria. Haur eta Gazte literaturan, Johanes, Bargotako Aztia liburua, (Txalaparta) eta Hiru Miru album ilustratua (Denonartean). Olerkigintzan, bi haiku-bilduma, Gerezi garaiko haikuak liburua (Maiatz) eta Orbel Azpiko Haikuak (Denonartean), Aingurak eta Arrangurak (Pamiela, 2018) eta Hitzen hasperenak (Maiatz, 2019). Zuihitsua saikaera da bere azken liburua (Dakit, 2022. Ohiko kolaboratzailea Euskalerria Irratian, Maiatz aldizkarian eta baita Hatsa olerki bilduman ere. Artikuluak ere, berrehun baino gehiago ditu argitaratuak han-hemenka. Noriko Matsui-ren How to perform kamishibai eta Ryookanen 101 haikuak liburuen itzultzailea da, eta, orobat, euskarara itzuli ditu Idea Vilariño, Wislawa Szymborska, Paco Urondo, Joan Margarit eta Ernest Hemingway-en poemak, Euskal Idazleen Elkarteko idazkari (2010-2014) eta Nafar Ateneoaren Euskara eleduna (2017-2020) izan da.

Inkultura jantzia

Inkultura jantzia - «Inkultura jantzia» nagusitu da Estatu Espainolean, eta ustezko aditu batzuek esaten digute egun batean bai eta bestean ere bai zertaz kezkatu behar garen eta zeri iritzi beha...

Aurpegia, arimaren ispilu

Aurpegia, arimaren ispilu - Hala dio errefrau batek, eta beste erranairu batek berresten duenez, «esaera zaharretan, gezur gutxi». Arimaren ispilu ez ezik, bisaia emozioen isla ere bada. Izan ere, ...

Hormak goraki mintzo dira

Hormak goraki mintzo dira - «Hiltzen bagara, jakizue harro eta irmo hil garela, eta Munduari jakinarazi, gure izenean, pertsona zintzoak garela, zuzenak», idatzi zuen Abu Nada poetak pasa den astea...

Groenlandian larrosa bi

Groenlandian larrosa bi - Iruña Hiria poesia sariketaren aurtengo irabazleak, Iban Garro eta Imanol Ulacia, hurrenez hurren "Larrosa bat Groenlandian" eta "Maravillas del espacio" (Espazioaren mirar...

Neronek Antzokian egina

Neronek Antzokian egina - Suteak, Ukraina, Fukushima, Rubiales eta abar albiste izan dira 2023ko uda honetan, eta ia oharteman gabe iragan da Neron enperadorearen Antzokia, Theatrum Neronis delakoa...

Txina, AEBen jopuntuan

Txina, AEBen jopuntuan - berria bidez Komunikabide handien eta Hollywood-en bidez tai gabe heltzen zaigun Ameriketako Estatu Batuen irudi-garbiketa gorabehera, AEBak gainbehera doaz, poliki-poliki b...

Hodeiak eta ideiak

Hodeiak eta ideiak - Hodeiak eta ideiak elkarren antza dute. Batzuk, potoloak eta trinkoak; beste batzuk, aldiz, arinak eta lausoak. Badira hodeia eta ideia polit-politak, eguna edertzen dutenak, eta...

Amore ematea ez da aukera

Amore ematea ez da aukera - Urtebete igaro da Pedro Sanchezen Gobernuaren jarrera Sahararekiko aldatu zenetik. PSOEren tradizioari jarraiki, PSOEren traizioa, bertze bat. PSOEk eta Pedro Sanchezek be...

Baina guri bost?

Baina guri bost? - Iragan den asteartean eta sintonia honetan bertan Baina guri bost izeneko kolaborazio ederra  egin zuen Imanol Kañamares gazteak, bertan poema ospetsu bat baliatu zuelarik: "Leh...

Gabriel Arestik esana

Gabriel Arestik esana - Gabriel Arestik esan omen zuen —Andu Lertxundiren arabera beti ere— Dante Alighieriren itzulpen on batek  mesede handiagoa egingo liokeela euskarari eta euskal kulturar...

Gezurrak eta hezurrak

Gezurrak eta hezurrak - Hogeita hamaseiko altxamendu militarraren ondorengo egunetan gertatu zen, 36ko abuztuaren hasieran. Altxamenduaren aldeko sukarraldian, emakumezko bat atxilotu zuten Ariben, e...