Josu Jimenez Maia

Iruñean sortua, 1967an, baina aspaldi Berriozarkotua. Ingeles irakaslea —erretreta hartuta baina ez erretiratuta— poeta, idazlea eta artikulugilea. Narratiban, hainbat ipuin ditu sarituak eta argitaratuak, bertzeak bertze, Tene Mujika lehiaketa, Orixe saria, Iparragirre saria eta Atarrabiako Petri saria. Haur eta Gazte literaturan, Johanes, Bargotako Aztia liburua, (Txalaparta) eta Hiru Miru album ilustratua (Denonartean). Olerkigintzan, bi haiku-bilduma, Gerezi garaiko haikuak liburua (Maiatz) eta Orbel Azpiko Haikuak (Denonartean), Aingurak eta Arrangurak (Pamiela, 2018) eta Hitzen hasperenak (Maiatz, 2019). Zuihitsua saikaera da bere azken liburua (Dakit, 2022. Ohiko kolaboratzailea Euskalerria Irratian, Maiatz aldizkarian eta baita Hatsa olerki bilduman ere. Artikuluak ere, berrehun baino gehiago ditu argitaratuak han-hemenka. Noriko Matsui-ren How to perform kamishibai eta Ryookanen 101 haikuak liburuen itzultzailea da, eta, orobat, euskarara itzuli ditu Idea Vilariño, Wislawa Szymborska, Paco Urondo, Joan Margarit eta Ernest Hemingway-en poemak, Euskal Idazleen Elkarteko idazkari (2010-2014) eta Nafar Ateneoaren Euskara eleduna (2017-2020) izan da.

Gezurrak eta hezurrak

Gezurrak eta hezurrak - Hogeita hamaseiko altxamendu militarraren ondorengo egunetan gertatu zen, 36ko abuztuaren hasieran. Altxamenduaren aldeko sukarraldian, emakumezko bat atxilotu zuten Ariben, e...

Konkista ez; inbasioa

Konkista ez; inbasioa - Aspaldi ez dela, sintonia honetan bertan entzun nion erretreta hartua duen historiagile bati geure buruari galdetu eta pentsatu beharko dugula zergatik esaten ...

Hikikomori

Hikikomori - Japonierazko hikikomori hitzak esan nahi du nork bere burua isolatzea nahita. Hikikomori sindromea pairatzen duenak bere burua baztertzen du gizartetik, bere etxean, are bere gelan...

Saharara Hiru Miru heldu da

Saharara Hiru Miru heldu da - Espainian inoiz egon omen den gobernurik aurrerakoienak armak eta ibilgailu blindatuak bidali eta bidaliko ditu Ukrainara, bertako herritarrek euren burua defenda deza...

Zer da klasiko bat?

Zer da klasiko bat? - Irene Vallejoren Infinitua ihi batean liburuan bada Fernando Reyk artoski euskaratutako aipu bat, non Mark Twainek definizio ironiko bat proposatzen zuen: “Mundu guztiak ira...

Laba zabalik

Laba zabalik - Irrintzi hau zorion-irrintzia da, eta, bidenabar, zorionak emateko irrintzia ere bai, LABA zabalik baita, non eta hiriburuzagi honen bihotz-bihotzean, Gaztelu plazan, non eta Windsor z...

Dakiguna ikasten

Dakiguna ikasten - Argentinako diktadura garaian (1976-1983), Adolfo Scilingo Armadako kapitaina ESMAn, Escuela de Mecánica de la Armada delakoan, torturatzaile ezagunenetako bat izan zen. Sciling...

Bubisherrekin egin dut amets

Bubisherrekin egin dut amets - Badator eta agur egin digu bisitariak: Salam aleikum - Bego bakea zurekin, eta bertan daudenek ihardetsi: Bego bakea zurekin ere - Aleikum bi salam. Agure batek esan du...

Poesiaren justizia

Poesiaren justizia - Martxoaren 21ean Munduko Poesiaren Eguna ospatuko dela eta, datorren aste osoan izanen dira hainbat ospakizun eta emanaldi, topagune eta hitzaldi. Iruñean bertan Nafar Ateneoa...

Otsailak 13

Otsailak 13 - Ez da deus aldatu. Gorputza mingarria da, jan egin behar du, arnasa hartu, lo; leuna du azala eta, azpian, odola, hortz eta azkazalen erreserba ona du, hezur hauskorrak, artikula...

Jokoa ez da errenta

Jokoa ez da errenta - Azken urteotan apustu etxeen kopuruak gora egin du nabarmen. Iruñea eta Iruñerria ez da salbuespena izan. Argitxo dirdiratsuen eta keinukarien atzean, langileen eta herri ...

Kulturan, euskaldunik ez

Kulturan, euskaldunik ez - Iragan den asteburuan Euskal Irakurle Taldeen II. Biltzarra ospatu da Iruñeko Liburutegi Nagusian. Iaz estrainekoz egin eta arrakastak akuilaturik, aurten berriz egin da...

Agur eta ohore, Daniel Vidart

Daniel Vidart - Daniel Vidart, Uruguaiko antropologo ezaguna hil berria dela eta, ozeanoz alde honetatik azken agurra eman nahian, idazki xume hau. Izan ere, nik duela hamar urte ezagutzeko ohorea iz...