2023ko sarrera iruzkinduenak
2023ko sarrera iruzkinduenak –
Gurean kezka gehien eragin duten gaiak dakartzagu segidan, urteko sarrerarik iruzkinduenen bitartez, urte bukaeretan ohi dugunez.
Bukatzear den 2023 honetan kasik 2.400 sarrera argitaratu dira ZUZEU atarian, eta horietatik ehun inguru eztabaida pizteko bezain interesgarriak begitandu zaizkio irakurlearia, bost iruzkinetik gora izan dituzte-eta; 50 inguruk hamar iruzkinetik gora eta zortzik baino ez 30 iruzkinetik gora. Bestalde, iruzkin gehien izan dituen sarrerak, Sabin Zubiri Reyren “Eta erraztuko bagenu, benetan?”, kasik 200 izan ditu -orain bi urte ere berak idatzi zuen sarrerarik iruzkinduena-.
Iruzkin gehien izaten dituzten sarrerak, gurean, izen abizenez idatzitako iritziak izan ohi dira -zoritxarrez, emakumeen presentzia oso urria da iruzkinduenen zerrendan-, eta gaiei dagokionean, gurean obsesio nagusi izaten jarraitzen du euskarak eta euskararen egoerak, eztabaidagai izan ditugun gaien aniztasuna zabala bada ere; abertzaletasuna, Euskal Herria izendatzeko modua eta ikurren ingurukoak, berbarako. Aurten, gainera, indar handia hartu du gurean ere Palestinako aferak eta Hezkuntza Legeak ere.
Iruzkinduenen artean dauden sinadura batzuk erraztasuna agertu dute eztabaida pizteko; berbarako, Josu Lavinek, Markos Zapiainek, Igor Goitiak, Bittor Hidalgok, Karmelo Landak, German Gorraizek, JJ Agirrek eta Mikel Agirrek, hiru sarrera baitituzte gutxienez bost iruzkinetik gorakoak. Hauetako batzuk aspaldiko zuzeulariak ditugu, eta presente zeuden aurreko urteetako zerrendetan ere.
.
Salabardoak eta beste
Beste hedabide batzuetatik ekarritako sarreretatik, hiru iruzkinduenak aipatuko ditugu: Elixabete Garmendia Lasaren “Ultraeskuindarrei gauzak errazten?” (BERRIA), Isabel Etxeberria Ramirezen “Semeek gaztelaniaz egiten didate” (31 ESKUTIK), eta Danel Abando Olabarriren “Euskalgintza, bide onean” (NAIZ).
Azpimarratzekoa iruditzen zaigu Zuzeu Gaztea Sarira aurkeztutako sarrera batzuk ere badirela iruzkinduenen artean: Inhar Serrano Garridoren “Eman ume” eta Cristina Iza Elcoro-Iriberen “Nazkatuta dauden iruzkingile agurgarri horiek:”.
Erakundeei dagokionean, eta gutxi batzuk baino ez aipatzearren, oso iruzkinduak izan dira Euskalgintzaren Kontseiluaren “Euskaratik urrun sentitzen direnekin hizkuntzaren auzia landuko ditu Kontseiluak, kohesio eta justizia soziala ipar”, BDZ CAF Euskal Herriaren “Herrialde palestinarrarekin elkartasuna”, Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformaren “Euskal eskola publikoa erasoen jomugan”, Askapena erakunde internazionalistaren “Sionismoarekiko konplizitatea amaitu arte, antolatu eta borrokatu!” eta Euskal Herriko Feminista Erradikalen sarrerak.
.
2023eko sarrera iruzkinduenak
…
- Sabin Zubiri Rey: “Eta erraztuko bagenu, benetan?”
- Bittor Hidalgo: “EAEn ez al gaude ba oraindik Maltzagarako bidean?”
- Joxe Iriarte “Bikila”: “Elkartasuna palestinar herriarekin”
- Joseba Alvarez: “Hamasek Palestina erdigunean jarri du”
- Josu Lavin: “Corintho”
- Karmelo Landa: “Euskadi ala Euskal Herria”
- Xabier Gorrotxategi: “Camus, Iruña-Veleia eta katedradunaren hitza”
- Inhar Serrano: “Eman ume”
- Markos Zapiain: “Mozcorra. Me la pela”.
- Alexander: “Chinaco positionea Ukrainaco crisiaren Compombide Politicoaz”
- Koldo Alzola: “Periferiako euskaldunen infernu handia”
- Jesus Perez de Viñaspre: “Walter Benjaminen pentsamendua Txintxo eta Xeferen oroimenez”
- Juan Aleman: “Euskaratik urrun sentitzen direnekin hizkuntzaren auzia landuko ditu Kontseiluak, kohesio eta justizia soziala ipar”
- German Gorraiz: “Netanyahu eta gaizkiaren hutsalkeria”
- Karmelo Landa: “Euskal Herri maitea”
- Asier Blas: “Errusiar inbasioa eta alemaniar umiliazioa”
- Iñaki Lopez de Luzuriaga: “Etorkinen integrazioa? “Saretzen” inkesta: euskaldunen desintegrazioa”
- Jean Louis Davant: “Euskaldunen erresuma”
- Cristina Iza: “Nazkatuta dauden iruzkingile agurgarri horiek:”
- Aitor Gastañeta: “Abortua? «Indiscutible»”
- Arantza San Sebastian: “Norena da kalea?”
- Patxi Azparren: “David eta Goliat, denok itsu geratu arte”
- JJ Agirre: “Iñaki Iurrebaso: “Murgiltze eredua ez den beste ezerk ez du funtzionatuko”
- Aitor Unanue: “Non dira plazetako zezen txikiak? Abeltzaintza ere jomugan dute”
- Unai Oñederra: “Euskara erdigunera ekartzeko garaia”
2023ko sarrera iruzkinduenak