2018ko sarrerarik irakurrienak

2018ko sarrerarik irakurrienak –

2018ko sarrerarik irakurrienakIazko irakurrienen zerrendan esan bezala, «zerbait esateko duen orori zabalik dago ZUZEU, bertara hurreratzen garen zuzeulari guztion artean egiten baitugu. Horrelaxe izan da aurten ere, izan ditugun sinadura, iritzi emaile, iruzkingile eta irakurleei esker».

Argitaratutako sarrera guztien artean, arreta zeini eman ere irakurleak aukeratzen du. Eta 2018 honetan, Mikel Aralarkok izenpetutako “Ni ezker abertzalekoa” sarreratik Markos Jutsuriagak “Nekane” orrazkerari eskainitakora bitarteko hogei sarrerak izan dira irakurrienak, azpian zerrendatu dizkizugun hauexek, 2.500-6.000 irakurle artean izan dituztenak.

Mikel Aralarkoren salaketa satirikoek dexenteko arrakasta izan dute, zerrendan bi sarrera baititu, aipatutakoa eta “Eskerrik asko, ETA” deiturikoa.

Euskarari lotutako gaiak garrantzia handia izan ohi dute gurean, eta honek ere badu bere isla irakurrienen artean. Aurten umorez jorratutako salaketek arreta handia bereganatu dute, Iñigo Martinezen mezuaren itzulpenak eta memeek, esaterako. Athleticeko jokalariaz gain Izaskun Bilbaok eta Urkullu Lehendakariak ere izan dute beraien txokoa sorta honetan.

Sinaduren artean, hain justu euskalkien aferaz diharduen Urtzi Urrutikoetxearen “Euskararen erregistroak” izan da irakurrienetakoa, Beñat Hach Embarek eta Oier Aranzabal etxekoen sarrera banarekin batera.

Salabardoak jasotako sinadura batzuk ere arreta handia bereganatu dute, Mikel Uriguenak Uriolan idatzitako “Gurasoei”, eta Estitxu Garaik Argian idatzitako “Gu espainolak gara, Euskal Herrikoak” sarrerek, kasurako.

Gaztea lehiaketako sarrera bat ere badago zerrendan, Beatriz Uragarena, baita jada klasiko bihurtu zaizkigun bi sarrera zahar ere, 2012koak izan arren aurten irakurrienen artean direnak: Peru Zarateren “Hilabeteen izenak euskaraz”, eta “Modako euskal izenak 70eko hamarkadatik hona”.

Esan beharrik ez dago irakurrienen zerrendan diren sarreretako batzuk eztabaidatuenetakoek ere izan direla; bateren bat ehun iruzkinetatik gertu izan da. Eztabaidatuenen zerrenda hurrengorako utziko dugu baina.

.

2018ko sarrerarik irakurrienak

20.

.

19.

.

18.

.

17.

.

16.

.

15.

.

14.

.

13.

.

12.

.

11.

.

10.

.

9.

.

8.

.

7.

.

6.

.

5.

.

4.

.

3.

.

2.

.

1.

2018ko sarrerarik irakurrienak 2018ko sarrerarik irakurrienak
Nola zaude?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “2018ko sarrerarik irakurrienak”-ri buruz

  • Ez dugu sekula jakingo, ordea, zentsuratuak izan diren artikuluak zenbatgarren postuan geratu ahalko ziren