Urkulluren mezua euskara batura itzulita

Urkulluren mezua euskara batura itzulita –

Facebookeko jakinarazpena. Urkulluk mezu berri bat igorri dio Euskal Herriari, barka, Euskadiri, Puigdemonten atxiloketaren karietara. Klik egin eta bertan ageri zaizu testua. Lehenengo gaztelaniaz, eta gero euskaraz. Irakurtzen hasi zara, baina ez duzu ezertxo ere ulertu. Tira ba, hemen daukazu mezua itzulita.

Urkulluren mezua euskara batura itzulita

Originala:

#Katalunia Ez da, azken hilabeteetan, erreza izaten ari Katalonia-ko egoeraz gogoeta lasaia eta sakona egitea. Espainiar Estatuko egoeraz. Guztiz iudizializatutako politikaren testuinguruan zeinetan prozedurak, legeak, zuzentarauak nahastu egiten diren oso, ez da posible izaten ari. Behar-beharrezkoa da egitea eta horretarako barne-begirada zintzoki eginez. Konponbidea soil-soilik izango da elkar-hitzegitean oinarritutako politikaren eskutik; erakunde-ekimenatik ordezkapen politikotik arazoak konpontzeko lanabesa delarik politikan sinetsiz izan behar dela berresten dut. Mingoztasuna, umilazioa eta beste sentibera-adierazpenak dira errebelioa bezela ulertukoa gaitzestuz, errebelio salaketa huragatik izandako eta izango direnaren mehatxatutakoak diren pertsonek sortarazten dutenak. Joandako irailatik Katalonia-ko giza-mailako eta erakunde eta erantzunkizun politikodun pertsonak izanik. POLITIKA zentzurik eta baikorrenean desagertu egin denaren aurrean nire kezka adierazten dut. Aldi berean, ordea, hain nahasia den egoera honi asmo eta gogo eraikitzailez Katalonia-ko gizarteak aurre egingo dionaren ziur naiz. Egoera hau Estatu osoarena delarik ere eta, beraz, muzin ez geniokelarik egin beharko edozein ordezkari politiko eta erakunde-ordezkarik.

Zuzendua:

#Katalunia Azken hilabeteetan ez da erraza izaten ari Kataluniako eta Espainiar Estatuko egoeraz gogoeta lasaia eta sakona egitea. Prozedurak, legeak eta zuzentarauak nahasten diren testuinguruan, ez da posible hausnarketa lasaia eta sakona. Behar-beharrezkoa da zintzoki barne begirada bat eginaz gogoeta egitea. Elkarrizketa oinarrian duten politikek baino ezin dezakete konponbidea ekarri. Ordezkaritza politikoa arazoak konpontzeko lanabesa da, eta politikan sinetsiz, konponbidea erakundeen ekimenetik etorri behar dela berresten dut. Mingostasuna, umilazioa eta beste sentimendu batzuk eragiten dituzte irailetik errebelio delitua egin izana interpretatuta egindako gizarte eragile zein erakundeetako pertsonen atxiloketek (Errebelio delituagatik, errepikatzen dut). POLITIKA, zentzurik-eta baikorrenean, desagertu egin da eta honen aurrean nire kezka adierazten dut. era berean, Kataluniako gizarteak egoera honi modu, asmo eta gogo eraikitzailean erantzungo dion ziur naiz. Auzi hau Estatu osoaren auzia da da eta, beraz, erakundeetako ordezkari politikoek ezin diogu muzin egin, ezin dugu beste alde batera begiratu.

Urkulluren mezua euskara batura itzulita
euskara, facebook, Iñigo Urkullu, Katalunia, lehendakaria

7 pentsamendu “Urkulluren mezua euskara batura itzulita”-ri buruz

  • Mingoztasuna ta umiliazioa euskaldunek pairatzen duguna egunero , bai espainiar politikariengandik ta baita ustezko euskal politikariengandik ere.
    Ta errua gurea da, txarrenei bozka ematen diegulako, aberatsenen alde lerratzen direnei, Egpainiaren alde lerratzen direnei, dena pribatizatzekoaren alde daudenei……. Errua gurea da, gizartearena orokorrean. Batzuk besteak baino erru gehiago dute baina….

    Pentsionistek ez dakit zenbat denbora daramate manifestatzen dituzten pentsio urriengatik, EAJ ta PPSOEC,S dira horren erantzule, ta zer diote inkestek?
    Espainian PPSOE ta C,Sek bozken %70a erdietsiko dutela ta gurean PPSOE ta EAJk antzekoa. Beraz , erruaren zati haundi bat gurea da ere.
    Jendeak bere kontra dauden politikariei ematen die bozka, ta kontziente dira, beraz……

  • euskaldun bat 2018-03-26 18:29

    Ez dakit bazenekiten baina Urkulluk magisteritza ikasi zuen eta politikan ez balego irakaskuntza zatekeen bere lanbidea.

  • euskaldun bat 2018-03-26 20:06

    Zer izango ote zen Raxoyk pareko zerbait idatzi izan balu espanolez. RAEk ere kargu hartuko lioke ziuraski. Euskaltzaindia?

  • euskaldun bat 2018-03-26 20:31

    Gaur inoiz baino gehiago datorkit gogora Aberri Eguneko hitzaldian Urkulluk oihukatua: “I’m basque! I’m basque!”
    Urkullu behintzat erdaraz bizi da eta horrela uler daiteke euskara bere lehentasunen artean ez egotea. Gainbehera ikusteko euskaraz bizi behar delako!

  • Zuzenketaren zuzenketa:
    Mingo-S- tasuna…eta beste sentimentu BATZUK …gogo eraikitzailean erantzungo dio-N ziur naiz.

    Ematen du Urkullu ez dela bakarra euskaltegitik osteratxo bat egin beharko lukeena, dena den, jatorrizko testua lotsaemangarria da eta zuzendutakoa argi-urtetara dauka, Are ahalkegarriagoa da , esan den bezala, lehendakariak maisutza duela lanbidea kontuan hartuta. Testu-munstrokeria horretatik, baldin eta berak idatzia bada, hainbat ondorio atera daitezke:
    1. Lehendakari jauna osoki bizi da erdaraz.
    2. Lehendakari jaunak ez du ohituraz eta nasai euskal hedabiderik kontsumitzen. Libururik, aldizkaririk?
    3. Ahalegina egitea ere urrun, haren lehentasunetatik kanpo geratzen zaio.
    4. Haren gobernuaren % 95 legez, gaztelaniaz du lan-hizkuntza eta euskara halamoduzko txaplata baino ez.
    5. Zelan bizi daiteke kontraesan eta kontraizan nabarmen horiek ondoan?
    6. Herri, etnia edo hostia honek zertan eman-ematen du bere izerdi handienak?

    Urkullurena adibide gorena baino ez da, beste horrenbeste esan daiteke abertzaletasunaren hainbat popez, erdiko koadroz edo beheko jardulez. Tamalez.

  • 6. Herri, etnia edo hostia honek zertan eman-ematen DITU bere izerdi handienak?

  • Euskal Herria, kultur eta hizkuntz simulakroen herria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude