Benetako zinema

Benetako zinema Entre dos Aguas –

Isaki Lacuesta zuzendariaren «Entre dos aguas» filmak, Gironako zuzendariak «La leyenda del tiempo» (2006) bere filmean kontatutako Jose eta Israel anaien istorioari berriro ekiten dio.

Benetako zinema Entre dos Aguas«Entre dos aguas» filma Andaluzian kokatzen da, eta izenburua izen bereko musika-piezari lotuta dago. Hori gitarra flamenkoaren maisu zen Paco de Lucíaren lan ospetsuenetako bat da; flamenko-kantarien eta ijitoen benetako unibertso erromantikoa.

Nolanahi ere, Lacuestak benetako Andaluzia, Espainiako hegoalde behartsua eta mespretxatua irudikatzen duen istorioa kontatzen du, eta lehenengo sekuentzian bertan oso argi azaltzen du erabaki hori. Bertan, Gómez Romero anaia gazteena den Israelen alaba baten erditzea ikusten da. Hori ez da aurreko filmean bere aitaren heriotza traumatikoaren dolua pasatzen zuen gazte kizkurduna, ia 30 urteko gizona baizik. Erditu ondoren, Israel ebakuntza-gelatik irten, eta bi polizia ditu zain. Horiek bilurtu egiten dute eta gartzelara daramate berriro; izan ere, hainbat urtez espetxeratuta izango duen zigorra betetzen ari da.

Film osoko zatirik ederrena agian Lacuestak «La leyenda del tiempo» filmaren beste eszena bat errepikatzen duenean gertatzen da, Isra eta Cheítoren arteko elkarrizketa, hain zuzen ere, lehena errezelaren beste aldean dagoela. Filma errezelak Israren irudia estaltzen duen unean mozten da, eta hori zabaltzen duena Isra heldua da. Pertsonaia berriz agertu arte, ez dugu ikusten planoa aldatu dela eta, muntaketarenari dagokionez, pertzepziozko ebakiduraren atzerapen txiki horrek mirari txiki bat gauzatzen du.

Benetako zinema Entre dos Aguas -«La leyenda del tiempo» filmean nabaritzen zen dolua hamabi urte beranduago ikusten da «Entre dos aguas» filmeko Isra definitzen duen amorruan. Bi Isrengan, umea izateari utzi ez dion haurra dago, eta horrela agertzen da zenbait eszena zoragarritan; adibidez, bi anaiek berriz topo egiten dutenean, Israk bere zigorra amaituta, eta bi anaiek bainua eta jolasak partekatzen dituztenean errioan. Badirudi Lacuestari baliagarria zaiola, hamabi urte beranduago, Cádizeko eszenatoki beretara itzultzea, ez bere pertsonaiak berriz hartzeko soilik, baizik eta berak filmatutako bere irudietara itzultzeko, orain bakarrik interpretatu daitezkeen orainaldiko seinale batzuk filmatutako iraganean aurkitzeko.

«Entre dos aguas» filmak naturaltasun osoz lortzen du teorian konprometituak diren hainbat zuzendarik lortzen ez dutena: kapitalismo berriaren paisaia marjinaletara zintzotasunez gerturatzea. Kontuan hartzen ez dituen sistema ekonomikoaren txatarraren artean bizi diren bi pertsonaiaren errealitatea filmatzea.

Gainontzean, «Entre dos aguas» filmak aurrekoa baino lan zainduagoa dirudi nolabait. Aldi berean, badirudi oraingoan fikzioak zati dokumentalak baino garrantzia handiagoa duela (nolanahi ere, argi dago euren buruak interpretatzen dituzten bi pertsonaiaren aurrean jarraitzen dugula).

Lacuestak eskuan hartzen du kamera espanturik gabe, baina ez die uko egiten Andaluziako itsas-paisaiari onura izugarria ateratzen dioten paisajismo puntuei (bainuaren sekuentzian, kamera bi anaiekin bainatzen da hasieran, ondoren, ertzean dagoen ontzi batetik filmatzeko).

Langabezia-egoeraren aurrean, Israk eta Cheítok boterearen sare handien izpiak jarraitu baino ezer gutxi egin dezakete: lehenengoak Itsasarteko trafikari handien aginduetara, bigarrenak Armadaren sukaldeetan, eta biek euren familiak hausteko arriskuan, diru-sarrerak bermatzeko. Baina egilearen posizionamenduaren diskurtsoa zein egolatria behartu gabe, Lacuesta haiei gerturatzera mugatzen da. Haien existentziaren berri ematera, euren afektuak eta nahiak adieraztera eta horiek edozer etiketaren gainetik gelditzen uztera. «Entre dos aguas» filma «beharrezko zinema» hain erabiliaren haraindian doa, eta benetako zinemaren mailara igotzen da. Zentzu guztietan.

galde

Galde 23 Negua/2019

Benetako zinema Entre dos Aguas –

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude