Modako euskal izenak 70eko hamarkadatik hona

Modako euskal izenak 70eko hamarkadatik hona

Modako euskal izenak 70eko hamarkadatik hona

Ez dago Maria Carmen jaioberririk. Horren ordez, Ane, Irati eta Leire dira modan dauden Euskal izenak. 70eko hamarkadak atzean utzi zituen Jose Luis eta Maria Isabelak. Badakizu zeintzuk diren orain Hegoaldeko izen erabilienak?

Izenak silaba gutxikoa eta euskal jatorrikoa behar du izan (Iker, Unai, Uxue…) Horixe, oro har, azken hamarkadetan Hego Euskal Herrian haur jaioberriei izena jartzerako orduan gurasoek lehenetsi duten irizpidea.

70eko hamarkadan erdal izenak oraindik nahikoa popularrak ziren, Javier, Oscar eta David gizonezkoetan eta Marta, Sonia eta Maria emakumezkoetan. Hortik aurrera, ordea, ia galdu dira (David izenaren boom-a gorabehera) erdarazko izenak. Nafarroa da hegoaldeko lurren artean erdarazko izenak usu erabiltzen diren eremu bakarra. Adibidez: 2000ko hamarkadan jaiotako neskak batez ere Maria, Lucia eta Paula bataiatu dituzte, hurrenez hurren. Gainera, Javier izena jaun eta jabe da 80ko hamarkadatik, lehenagoko Francisco Javier izenaren bilakaera gisa.

Euskal Izenak

Modako izenak 70eko hamarkadatik hona

  • Araba: 70- Javier, Aitor, Oscar/Marta, Susana, Ainhoa. 80- Davir, Mikel, Javier/Estibaliz, Leire, Laura. 90- Mikel, Jon, Aitor/Maria, Nerea, Andrea. 00- Iker, Unai, Mikel/Uxue, Ane, Irati.
  • Gipuzkoa: 70- Aitor, Iñigo, Mikel/Ainhoa, Amaia, Nerea. 80- Mikel, Jon, Aitor/Nerea, Amaia, Leire. 90- Mikel, Jon, Ander/ Ane, Leire, Ainhoa. 00- Iker, Unai, Jon/Ane, Irati, Nahia.
  • Bizkaia: 70-Aitor, Javier, Oscar/Sonia, Ainhoa, Monica. 80- David, Jon, Mikel/Leire, Laura, Nerea. 90- Jon, Mikel, Asier/Ane, Nerea, Leire. 00- Iker, Jon, Ander/Ane, Irati, Leire.
  • Nafarroa: 70- Francisco Javier, David, Javier/Maria, Beatriz, Marta. 80- Javier, David, Mikel/Maria, Laura, Beatriz. 90- Javier, Mikel, Iñigo/Maria, Andrea, Amaia. 00- Javier, Iker, Mikel/Maria, Lucia, Paula.

 

 Informazioa: Instituto Nacional de Estadística. Hemen.

Modako euskal izenak 70eko hamarkadatik hona
euskal, euskal izenak, izenak

4 pentsamendu “Modako euskal izenak 70eko hamarkadatik hona”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude