Gu espainolak gara, Euskal Herrikoak

Gu espainolak gara, Euskal Herrikoak –

Estitxu Garai Artetxek, Argia aldizkarian.

Gure kostaldeko harkaitzek ondo dakite zer gertatzen den urak behin eta berriz bisita egiten dizunean. Zenbait olatuk izan dezaketen eragina imajinatzea ez da zaila, handiak eta zaratatsuak baitira. Beste asko, ordea, txikiak, ia ezkutukoak izanagatik, higadura askoz handiagoa sor dezakete fereka leunen errepikapenen poderioz. Gauza bera gertatzen da asimilazio kulturalarekin. Ageriko inposizio bortitzak sumatzea erraza da, baita behin igarrita aurre egiteko txerto efektua aktibatzea ere. Alta, zer gertatzen da olatu txikiak nola, pixkanaka, sotilki, behin eta berriz aurrean pausatzen dizkiguten objektu edo balio kulturalekin? Bada, ezari-ezarian gure egiten ditugula.

Zeri buruz ari naizen erakusteko bereziki kezkatzen nauen adibide bat jarriko dut. Komunikabideek imajinario kolektiboaren eraketan duten garrantzia ezaguna da. Haiek irudikatzen dute garena. Espainiako komunikabideen etengabeko bonbardaketa kulturala gutxi ez, eta gure telebistaren, euskal telebistaren, bigarren kateak, ETB2k, haien eredu eta edukiak kopiatu eta bere horretan eskaintzen dizkigu.

Goizean Teleberrian: emakume bat erail dute Murtzian, ume bat Almerian, Madrilgo Komunitateko presidenteak curriculuma faltsutu du, uholdeak Cadizen… Riki-raka. Horraino “gure” lurraldearen mugak.

Gu espainolak gara, Euskal HerrikoakBazkal aurretik galdera-erantzun formatuko entretenimendu saioa. Galdera-erantzunak: Chiquito de la Calzada, Rocio Jurado, Marta Sanchez, Belen Esteban, Kiko Rivera edo Julio Jose Iglesias, Eurovisionen Espainia nork ordezkatu zuen 1992an, Real Madrileko futbolari ohia, jarraitu Jose Luis Peralesen abesti honen letra, Farmacia de Guardia, Aida, Manos a la obra, El Chavo del 8… Riki-raka. Riki-raka. Riki-raka.

Arratsaldean eztabaida politikoa. Gaiak: Madril, Madril, Madril eta denbora geratuko balitzaigu, Madrilgoari buruz euskal alderdiek esandakoari tartetxo bat. Bide batez, Espainiako beste telebista kateetan ondu eta gizendutako kazetariekin konexioa egingo dugu; haien iritzia askoz prestigiotsu eta fidagarriagoa baita, lehen-lehen mailako metropoliko fitxaketak. Gurean ez dago hauen mailako profesionalik. Riki-raka.

Gaueko prime time-ko saioa iritsi eta Espainiako kate arrakastatsuek hauspotutako Espainiako komunitate autonomo bateko, Kantabriako, presidente mediatikoa da elkarrizketatua, hark dioena beti baita interesgarria. Ondoren, monarkia hizketa gai, Espainiako Koroa eta Errege Etxearen gorabeherak; Letizia vs. Sofia, zein nahiago. Riki-raka. Riki-raka.

Gure telebista publikoak, euskara eta euskal kultura bultzatzeko helburuarekin sortu zen hark, bere kate “arrakastatsuena” espainiar erreferentzialtasuna lantzeko baliatzen du. Gaztelania hutsean izatea eta euskararen presentzia hutsaren hurrengoa izatea gutxi ez, eta espainiar kultura dominantea asimilatzeko makinariaren parte da ETB2. Gogorra egiten zait niri ere hain gordin idaztea.

Gero eztabaidatuko dute alderdiek bakoitzari Teleberrian eskaintzen zaion minutajeari buruz, sozialki eta politikoki eragin askoz handiagoa duten nortasun kulturala eta erreferenteak oharkabean irensten ditugun bitartean. Gure telebistak audientziaren aitzakian balio horiek lantzen dituen bitartean, alferrik izango dira euskal marko bat ezarri nahi izateko ahaleginak eta euskal kulturak oihartzuna ez lortzearen ondorioz botatako aieneak.

Gu espainolak gara, Euskal Herrikoak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

19 pentsamendu “Gu espainolak gara, Euskal Herrikoak”-ri buruz

  • tamalez, erabat ados. hala ere, azterketan, urrutixeago joatea komeniko litzaiguke, hau da, “ETB2k, haien eredu eta edukiak kopiatu eta bere horretan eskaintzen dizkigu” diozunean ez duzu asmatzen nire uste apalean. ETB2 ez da ente autonomo bat, bertan agintzen dutenen ildo politikoak eragindako produktu ustela baizik. badakite botoemaile narkotizatua behar dutela txiringitoa mantentzeko eta horretan saiatzen dira lotsagabe. audientzia euskalzale eta abertzalea uxatzeko azken hamarkadatan egindako lanaren emaitzarekin lasaiago bizi dira, bai PNV, bai bere bazkide diren PPSOEtarrak. haseran nioen moduan bezala, tamalez.

  • Pello Eizagirre 2018-04-29 19:01

    Asimilazio. Hitz hori gurean ez da hainbeste aipatu izaten, zoritzarrez, baina judu unibertsuan kontzeptu behin eta berriz erabiltzen da.
    Ez dago oso zabaldurik baina yiddisha – erdi eta ekialdeko europako juduen hizkuntza- ez dago hain kinka larrian, orain arte esana zegoen legez. Orain dela urte gutxi batzu baina osasun hobeagorekin dirudi. Hori bai, Europatik kanpo irauten du batez ere, eta ez munduko bazter heldugaitz batean, baizik eta bere bihotz-bihotzean, New Yorken bertan, Brooklyn auzoan hain zuzen. Hortxen baita judu “ultraortodoxo”en bizilekua.
    Yiddisha hiztun gazteengan egindako ikerketa batzuek diote hobeto hitzegiten dutela euren aiton-amonak baino. Kalitatez begiraturik, gazteen yidisha adindunena baino askoz hobeagoa omen dela.
    Nola lortu ote duten gauza harrigarri hori?. Hasteko, “judu jarediarrak” (ultraortodoxoak) ez daukate telebistarik etxean. Are gehiago, haur-eskolan, “telebista” hitza bakarrik aipatzen du umea kanporatu izaten da eskolatik gertatu bezahin pronto. Ume txikienak ez dakite zer da telebista bat. “Tabu”da.
    Gauza askok Telebista bezalako debekua hartzen dute. Interneta, sakeleko telefonoak, eta abar. Nahiz eta badaude sakeleko telefono “koxer”, “egokiak” hain zuzen.
    Gainera, mugimendu jarediar batzuek – ospe txarreko eta handiena Satmar tarteko- yiddisharen alde jo dute gogotsu. Hebreera eguneroko bizi konturekin ez dela kutsatu behar ustean, yiddisha erabiltzen dute alor guztirako eta ez ingelesa edo hebreera, azken hau otoitz eta Tora irakurketa arloetara mugatua. Judu ikasketak yiddishaz egiten dituzte eta buruzagiak yiddishaz hitzegiten dute agerraldi, solasaldi, hartu-emanik guzietan.

    Noski, zorrotzegiak dira neurri hauek. Baina ondo baina hobeto erakusten dute afera eta “gauza txiki hauen” garrantzi pottoloa.

  • Argi dago isolamendua eta kanpo-eraginen aurkako bereizkeria direla asimilazioa eta akulturazioa ekiditeko erremediorik nagusienak.

    Zuk juduen kasua aipatu duzu baina munduan zehar antzeko kasuak aurki ditzakegu:

    – Perpinyanen ijitoek katalana erabiltzen dute.
    – Amishek bere arbasoek elekatzen zuten dialekto germaniarra hitz egiten jarraitzen dute.
    – Isolatuta dagoen Ipar Korean korearra linguistikoki Mendebaldeko eragina jaso duen Hego Koreako korearra baino garbiagoa da, gauza bera esan dezakegu kultura arloan.

  • Pello Eizagirre 2018-04-29 20:31

    Bai, hala da. Baina juduek bere gainean biziraun arazten dituzte hiru hizkuntza urratu eta desberdin . Yiddisha, hebreera eta arameera.Talmudeko Gemara arameeraz idatzia dagoenez talmudzale guziak arameera ikasi behar dute derrigorrez. Eta ez dira lurralde isolatuetan bizi nahiz eta bai bizi-modu isolaturik eraman.
    Ipar eta Hego-koreako desberdintasuna elkarren arteko harremanik ezagatik da, orain arte behintzat.
    Baina juduak izan dira gehien ikertu dutenak asimilazio kontzeptuaz dudarik gabe, eta garbien daukatenak asimilazioa dela gauzarik txarrena, Holokaustoa bera baino kaltegarriagoa.

  • Kaixo Pello,

    Bistan da baduzula judutartasunari buruzko ezagutza, baita asimilazioaren aurka komunitate juduek burutzen dituzten estrategiei buruzkoa ere.

    Gu ere asimilazioaren aurkako estrategien inguruan gabiltza hausnartzen, eta herri judua eredu interesgarria da xede horretan. Hitz egin dugu zer edo zer Kibutzei buruz, adibidez, iparraldeko landa-eremuak berpopulatu eta berreuskalduntzeko alternatiba zentzuzkoa izan daitekeelakoan.

    Hala, baduzu idatzizko lanik edo informaziorik komunitate juduen bizimodu, ohitura, barne-funtzionamendu eta biziraupen estrategien inguruan? Animatuko al zinake horri buruz idaztera?

    Interesatua egonez gero, hemen uzten dizut gure emaila: endakoak@protonmail.com
    Bestela, baduzu nahi dezuna idazterik askatasunarenliga.eus webgunean.

    Ondo izan

  • Pello Eizagirre 2018-04-30 19:20

    Eskerrik asko! gonbidapenagatik. Zerbait idatziko dut. Euskaldunok gutxi dakigu judu-munduaz eta egia esatearren unibertso bat da mundo baino gehiago. Guretzat untsa baliagarria dela esango nuke.
    Gurean entzun handikoa izan da “Kultura judeokristaua”ri buruzko aipamenak, Nietschengandik hasi…eta bestaldean “paganismo”a geldituko zitzaiguna Europako kulturaren hirugarren anka bezala. Baina denok ematen dugu judeo-kristautasuna osagai trinkotzat edo ia-ia horrelakotzat.
    Ba, judutasunaz ikertzerakoan eskularru bat iraultzean bezala gauzak erabat beste ikus-puntutik behitzen dira.
    Asimilazioaren kontuan garbi ikusten da hori ere. Eskularruaren kanpoko azala, kristautasuna dela demagun ; “asimilazio” joera eta zaletasuna. “Unibertsala” (katolikoa, grekeraz hain zuzen), guztiontzako “salbabidea” eta abar. Islama antzekoa dela ez da azpimarratu behar, begibistan dugula eta. Alta, judutasuna barnerakoia, asimilazio gerra bukaezin batean beti murgilduta. Bost axola zaie besteen fedea edo bizimodua.
    Guk gabonak ospatzen dugun aroan, horiek “Januka-Jaia” ospatzen dute. Zortzi egunez kandela bana pizten dute etxeko lehio ondoan gogoratzeko greziar imperio ahalguztidunen garaian, bere ezaugarri nazionalak debekaturik zaudenean eta burruka latza izan ondoren, Templuko Menora piztu zuten haibeste urte itzalia izan ondoren. Kandela horiek pizterakoan, judu bakoitzarengan pizten da bere izakera nazionala. Asimilazioren kontrako argi xume bat besterik ez. Bizi irauten duten ospakizuna.
    Eta gu karnabaletan mozorraturik, horiek “Purim-Jaia”n mozorraturik ere, ospatzeko nola Ester handiak, Pertsiako imperioan, salba arazi judu-herria suntsiketagatik. Esterrek erregina izan arren –Pertsiako erregearen emaztea zen- bere herriaren alde jo zuen bere burua arriskuan jarriz, noski. Emakume hori guztion eredua izanik.
    Paskoa, gu Kixmi edo Kiristoren berpiztea, horiek herriaren hasierako askatasunaren bidea hartzea…
    Eta abar eta abar.

    Esandakoa, zerbait egingo dut.

  • Bai arren, ezagutza hori urrea da-eta.

    Euren balio-kode, ohitura, festa, erritual eta testu sakratuen bidezko kontzientzia etniko edo tribal horrek baimendu du diaspora arrotzetan Brooklyn moduko ghetto edo “arnas-guneak” eratzea euren bizimodu judutarra mantentzeko.

    Guk behintzat nahiko argi dugu euskalduntasunak auzo zein landa-munduko arnas-guneen bitartez biziraun beharko duela datozen hamarkadatan, globalizazioaren eta Estatu zapaltzaileen eraginaren erruz.

    Beraz, etorkizun hurbileko testuinguru horretara egokitzeko paradigma-aldaketa bat beharrezko izango dugu euskaldunok gure pentsamendu eta bizimoduetan, eta hor komunitate juduen ereduak badu asko esateko.

    Ondo izan!

  • Behar genuena! Orain arteko iluminatiak nahikoa ez, eta orain sekta erlijioso arrazista misogino homofobo oskurantistak eredutzat hartu behar asimilazioari aurre egiten ikasteko! Hamaika jasateko jaioak gara! Benetan, batzuek buruan zer daukaten imajinatzea ere kosta egiten zait. Kibutzak Urepelen, ederra, kontua!

  • Iraila, hain da larria euskaldunon asimilazio-egoera non ez dagoen tokirik ez aurreiritzi, ez irizpide dogmatikoetarako. Aitzitik, tankera orotako ezagutza eta esperientzien beharra dugu horiengandik ikasi eta Euskal Herrian ezarri ahal izateko, euskaldunon ikuspegi eta irizpideetara moldatuz betiere. Eta deabruak berak baldin badu giltza Euskal Herriaren berrindartze eta biziraupena bermatzeko, infernuaren barreneraino joango gara giltza horren bila. Zentzu horretan, guretzat eredu interesgarriak dira bai juduak , bai ijitoak, irlandarrak, palestinarrak, kurduak, bretoiak, korsikarrak, amishak edo libanoko shiitak ere, besteren artean, badutelako zer kontatu herri txikien biziraupen-borrokari dagokionean, eta apaltasunez joko dugu eurengana eurengandik ikasteko. Baduzu borroka-bide edo formula magikorik euskaldunon egoera latza iraultzeko? Hala bada, ongi etorria izan dadila, desiatzen baigaude ideia interesgarriak jasotzeko; eta hala ez bada utzi gainontzekoak epaitzeari progresismo mainstream horren pulpitutik, garai bateko apaiz sorgin-ehiztariek egiten zuten moduan, soberan baitira herri honetan guztiaz kexatu bai baina inongo konponbiderik aurkitzeko gaitasunik ez dutenak.

  • Pello Eizagirre 2018-05-01 02:40

    Irala.
    Rabino ortodoxo bati entzun nion sexuaz hitz egiten. Rabinoen arteko eztabaida bati buruz. Gaia zer zen. Matrimonio baten barruan legezkoa ote zen ipurdi-txorta.
    Gohi mahiako rabinoak omen ziren, eta aldeko eta kontrakoak ziren.
    Baietz edo aldekoek irabazi zuten. Baldintza batekin noski. Emakumeak baimena eman behar dela, zalantza izpirik gabe emakumea ados egon behar da, gauza guztietan bezala.
    Bigarren.
    Sinagoga erreformistetan ezkontzen dira azpalditik, gay, lesbianak eta nahi duzunak.
    Ortodoxoetan edo sefaradietan ez. Sefaradi guztiak ortoxoxoak baidira. Baina ezkondu nahi duenarentzako zabalik daude sinagoga erreformista horiek eta rabino piloak. Estatu Batuetan daude nahi adina New Yorken esatebaterako.
    Beste gauza da judutasunaren arabera ezkontzeko ez duzu ezer egin behar. Esatebaterako bikote bat elkar-bizigatik egun batzu igaro ondoren ezkonduta zaude.
    Badago filme bat. Israeldarra. Bi gizon homosexualak auzo eta bizimodu jarediar peto batean. Jarediarrak baidira homosexualitatearen kontrakoak.
    Baina pelikula ikustean, badago eskena xelebre bat. Bikote homoak, bietako batek txorta egin ondoren etxeratzerakoan emakumea zain zuen. Eta emakumeak bi ohean elkarren kontra jartzean eskatzen zion gizonari txortan hasteko. Gizonak, burumakur eta etsita bete behar zuen legea gogoz kontra.
    Zeren eta lege juduak dio, emakumeak bakarrik nahi badu txorta egingo du. Gogoz kontra sekula santan. Are gehiago, gizona beharturik dago tentu handiz eskatzeko eta ez bortizki. Emakumeak ez badu nahi, gizona “izorrai”. Baina alderantziz, emakumeak nahi badu, gizonak BEHARTURIK DAGO EMAZTEAREN NAHIA ASETZEKO.
    Ez dago esan beharrik gay askok jaredi bizimodua uzten dutela eta badaude erakunde juduak laguntza emateko prest horretarako.
    Portzierto, lesbianak legearen arabera onarturik daude, ez du ezer jartzen Tora barrun horren kontra eta. Eta kanpaia-jotzekoa antzeko. Gizonengan debekua emakumeengan baimena.
    Non dago iluntasunaren arrastorik?
    Judutasunaren arabera,emakumeek SENEZ legei jarraitzen diete. Guk gizonok ez.
    Beste gauza da, jarediarren ohiturak desberdinak dira, es legearena. Ohiturak lege bihurtu dira.
    Talmudak dio Jaungoikoak gizonari zenbatuko dio bere emazteak isuritako negar tanta bakoitza, banan bana, bere epaiketa ebatzi baino lehen. Atera kontua konpai!

  • Benat Castorene 2018-05-01 09:18

    Kaixo Irala,
    Gehiago harrituko zara oraindik beharbada anekdota hau jakitean : 1970 hamarkadako urteetan, kibutz batean egonaldi luze bat egin ondoren, Urepele Tturrietako Beñat Latxaguek, laborantza ingeniadore gazteak, eman zuen konferentzia tipi bat dotzena bat pertsonen aurrean Baionako euskal museoko areto batean.
    Nahikoa suhartuta zegoen eta, gogoratzen dutanez, horrelako zerbait egin gogo zuen Baigorriko ibarrean. Bainan azkenean gu gehien edo bakarrik harritu gintuena zen ume guziak elgarrekin altxatu nahi zituela eta burasoetarik aparte…
    Beste bolandresen faltan, tamalez ez zuen kibutzik eraiki ahal izan bainan, uste dut, berak sortutako kontserba fabrika batean jardun zela bizi guzian Donapaleko inguruan. Orai jubilatua izango da.
    Horrelakorik Urepel Tturrietako baten ganik pentsatuko zinuena?

  • Ona artikulua. Egia berdaderoa. Asimilazio-tresna gazitoenetakoa bilakatu da EiTB… taldea.
    ETB2 edota Radio Euskadirena oso agerikoa da. Baina Gazteak bultzatzen duen eredua ere ez da makala. Euskadi irratian bertan ere, zenbat musika programatzen dute ingelesez eta zenbat euskaraz? Borono “modernoen” olatuak inguratzen gaitu, ikurriña bat ikusi orduko keinua okertu baina bandera yankia lepotik zintzilikatzeko gauza direnena.
    Asimilazio-tresna bikainak dira halaber, Deia-Noticias, edota Gara-Naiz, Info zazpi, Hala bedi… Esan gabe doa, “euskal” ordezkari politiko asko ere asimilazio-eragile indartsuak direla.

  • Arabako periferia 2018-05-02 09:48

    Euskal Herriko hegoaldea Gaztelako iparralde progre eta euskaltzale bihurtzen ari da. Madrilgo progreek egiten dutenaz kazkatuago Iparraldeko lagunek egindakoaz baino. Internazionalismoa modan dago (Kurdistango emakumeak, Venezuelako prozesua, Palestinako biktimismoa…), gure arteko loturak eta harremanak berriz demodé dago, soilik erabiltzen dugu duela 20-30 urte nola borrokatzen genuen eta jipoitzen gintuzten gogoratzeko, memoria etorkizuna eraikitzeko ezinbesteko zutabea baita, baina etorkizuna eraikitzeaz ahaztu omen zaigu edo……..

  • Ez dugu alferrik erlijio bat harrikatu beste baten besoetan erortzeko. Judaismo ultraortodoxoaren bidera hurreratu behar euskalduntasunari eusteko? Ez telebistarik, ez libururik (Torah kenduta), ez bestelako ezagutzarik ez izatea gurera nola aldatuko genuke? Txomin Agirreren Kresala eta Leizarragaren Biblia buruz ikasita? Orain serio antzean. Zuetako inork probatu du inguruko erderetan berba erdirik ere ez ebaztea? Ben Yehudak, hebreera modernoaren aitak, bere emaztearekin hasita egin zuen moduan? Hori bai litzatekeela iraultza! Edo ez da mesedegarriagoa izango gure interesetarako Itzainek aipatutako kaka hori guztia amiltzea? Esan nahi baita, etb2 arratsaldeon/buenastardes, radio vascoa, deia y gara gure tierraren llamadea eta errespirazioa. Gainontzean ez dago formula magikorik: estaturik ez daukaten herri gehienak azken hatsetan daude, izan bretoiak, izan gaelikoak, izan maoriak, izan …Estatua daukatenetako asko, berriz, arnas hotza kokotean sumatzen hasiak dira (Islandia, Suedia, Herbeerak…). Gure lehengusu katalanak ere gutxiengora pasa dira dagoeneko, %36 lehenengo hizkuntza moduan. Globalizazioa dauka grazia fenomenoak eta laster baten ezkutatzeko harriperik ere ez da geratuko! Aterabiderik? Irauten saiatzea. Lazkao Txikik esan moduan galdetutakoan zer egin zitekeen euskararekin: hitz egiten segitu, besterik ez dugu. Hau da, eguneroko iraultza txikia da, norberarena. Ovadia rabbiaren haziaren tantak zenbatzen ibili gaberik.

  • Esango nuke honez gero eroriak garela jada beste erlijio zenbaiten besoetan, adibidez, 50. hamarkadako marxismoa edo egungo genero ideologiaren erlijioa, zeinak ez dion inongo mesederik egiten euskaldunon krisi demografikoari familia eta amatasuna egitura zapaltzaile patriarkal gisa izendatzean. Horiek erlijio materialista eta ateoak dira, baina Testamentu Zaharra bezain dogmatikoak eta superstiziosoak. Baina tira, hori beste kontu bat da.

    Uste dut judutar komunitatea edo beste edozein komunitate eredu moduan hartzearen ideia ezberdinak ditugula. Izan ere, inork ez du esan euren komunitatearen baitako araudiak copy-pasteatu behar ditugunik, horretarako hobe da gure tradizio zaharreko legeak berreskuratu eta eguneratzea. Gu behintzat horren alde gaude eta hala adierazten dugu manifestu korporatibistan.

    Eredu gisa hartzea, zera esan nahi du guretzat: euren barne-funtzionamendu, komunitate-egitura, mundu-ikuspegi eta esperientziak ikerketa-objektu bilakaraztea, sakonki ulertzeko euren arrakastaren zergatia biziraupen-borrokan. Judutarrak edo ijitoak, adibidez, mende ugari daramate Estaturik gabe bizirauten, kurduen antzera. Eta juduen kasuan, ezin esan arrakastarik izan ez dutenik mundu-mailako botere-gune nagusietako bat bihurtu direnean nazioarteko sare etno-erlijioso erraldoi batean erroturik. Arrakasta horretan, egitura komunitario tradizionalek badute zer esaterik, hala nola, leinu edo familiak, etniak eta erlijioak, horiek baitira talde-kontzientzia eta kohesioa bermatzen dituztenak herri zanpatuetan, balio komunetan oinarrituriko izate espiritual eta psikologiko orkor bat bermatuz taldekideengan.

    Ni oraintxe bertan ari naiz ikertzen Hezbola erakunde libanoarraren historia eta funtzionamendua, hain zuzen ere kontuan hartzekoa iruditzen zaidalako nola lortu duten 30 urteetan Estatu paralelo bat egituratzea Libano barruan, gerrilari talde txiki eta baztertu bat izatetik. Horrek esan nahi du Estatu Islamiar bat nahi dudala EHrentzako? Argi dago ezetz, baina uste det pena merezi duela gure antzeko baldintzetan aurrera egin duten kasu horietan erreparatzea.

    Hausnarketa horietatik atera ditugu zenbait ondorio manifestu korporatibistan, eta aterako ditugu gehiago etorkizunean ikerkuntzan, ezagutzan eta, batez ere, praktikan sakontzen goazen heinean.

  • 1.Gustura irakurriko nuke manifiesto korporatibista hori .
    2.Juduen, kurduen eta hezbolatarren balizko arrakasta asimilazioaren aurrean aztertzekoak dira.
    3. Juduen kasuan zerikusi handia dauka genozidioarekin (asimilatutako juduen suntsiketa eta gainontzekoen asimilazioarekiko desengainuarekin) eta zionismoaren (laikoa) lan handiarekin, eta hizkuntzaren kasuan Ben Yehuda eta enparauen ahaleginarekin.
    Eta berriro dator galdera manifiesto horren adherente edo sinatzaileak euskarari lehentasun osoa ematen/emango diozue euskarari Yehudak egin bezala?
    Gainotzean, ingeles eta estatubatuar elkarte judu ez gutxi espantuka dabiltza asimilazio alimalekoa dela eta. Beraz, arrakasta, Israelen barruan eta hainbat sektatan, erlijioa aglutinante.Kurdu turkiarrak, berriz, samaldaka daude asimilatuta Turkia osoan zehar. Beraz, arrakastarik? Azkenik, hezbolatarrek bonba demografikoa darabilte eusteko. Baina hori gazta baino zaharragoa da Unai Parotengandik hasita (euskaldunok umeak txurroen moduan egin beharraz).
    Horrenbestez, ez dut bazterretan konponbide egingarrien zantzurik ikusten, gure bizitzak animalia ugalkorren edo erdi aroko sektarioen parean jarriko ez dituztenen arrastorik. Kopi pasterik egin barik ere.
    Segi bizkor.

  • Ba zuk aipatu dituzun arrazoiak zuzenak dira oro har, baina zertxobait arakatuz gero kausa sakon eta ezkutuagoak aurki daitezke, psikologia eta espiritualtasunaren erreinukoak sarritan.

    Adibidez, juduen arrakasta aspaldiko kontua da, izan ere, 2000 urte baino gehiago daramate herbestean, eta, erreinu eta nazio ezberdinetatik kanporatuak edo jazarriak izan badira ere, beti lortu dute euren izaera etniko edo tribala mantentzea, eta, are gehiago, tokian tokiko botere-egituretan kokatu eta bertatik eragitea finantza eta merkataritzaren bitartez.

    Arrakasta horrek kausa asko ditu atzean, eta horietako bat da euren memoria inter-generazionala, Talmud edo Thora liburu sakratuak euren arbaso nabarmenduen kronika historikoak baitira hein handi batean. Memoria kolektibo horrek predisposizio psikologiko abt du atzean, zeinak estrategia kolektibo inter-generazionalak garatzeko beta eman dien, eta modu horretan, inurrien antzera, apurka apurka doaz indartzen euren boterea eta nortasuna denboran zehar. Euskaldunok ez dugu asko erreparatu gure historian eta gure arbasoen memoriatan, eta soilik azken urte hauetan egin da ahalegin bereizi bat nafarroaren erreinua dela-eta.

    Hezbolak aldeko izan du komunitate xiiten eztanda demografikoa, hain zuzen guri falta zaiguna, baina ez da hori bere arrakastaren kausa bakarra, ez eta Israelen 80. hamarkadako okupazio militarrak eragindako batasuna erresistentzian. Hori baino gehiago, Hezbolak aldeko du punta-puntako ideologia bat, non bat egiten duten islam xiita, platonismo gnostikoa eta marxismoaren ikuspegi dualista (zapalduak vs zapaltzaileak), eta hori ageri geratzen da Jihad al-Asghar edo jihad txikia, eta Jihad al-Akbar edo jihad handia kontzeptuetan. Euskaldunok garatzeke dugu oraindik ideologia propio sakon eta multi-disziplinar bat, orain artekoa ideologia atzerritarren erdi-purdiko etxekotzeak izan baitira.

    Euskal Herria disoluzio eta disoziazio-prozesu larri batean aurkitzen da, agortu diren zibilizazioen zantzu nabarmenak dira horiek, eta gu, prozesu hori gelditzeko ahaleginetan, euskalduntasunaren eta abertzaletasunaren baitako eraldaketa berri baten apustua egin nahi dugu, errealite gogor hontara egokituko diren paradigma berrien baitan eratua, hala nola, pairatzen dugun krisi demografikoa, identitarioa, kulturala eta ekonomikoa behingoagatik jo-puntuan ezarriko duena, posmodernokerietan galdu beharrean denbora.
    Zentzu hortan doa hemen txertatuko dizudan manifestua.

    https://askatasunarenliga.eus/wp-content/uploads/2018/04/Manifestu-korporatibista.pdf

    VII. puntuan aurkituko duzu zure galderaren erantzuna, hots, euskarari dagokiona

  • Pello Eizagirre 2018-05-04 00:09

    Irala: “Juduen kasuan zerikusi handia dauka genozidioarekin (asimilatutako juduen suntsiketa eta gainontzekoen asimilazioarekiko desengainuarekin) eta zionismoaren (laikoa) lan handiarekin, eta hizkuntzaren kasuan Ben Yehuda eta enparauen ahaleginarekin.”

    Nik ere jana nuen urte askotan holako lelo. Haatik, zalantza batzuk agertzen dira gero eta ozenkiago. Ben Yehudaren garrantzia puztuegia izan ote den ahotsak azaldu dira ere. Eta nere ustez laikoek sasiegia asko sortu dituzte eta guk Europako mendebaldarrok irentsi goitik bera. Zoritzarrez sasi-egia horiek egia oso eta bakartzat hartuz eta errepikatuz antijuduek lagundu dute are gehiago zabaltzeko.
    Ez dakit pena merezi xehetan sartzea, bakarrik esango nuke benetan hebreera berpizteko gako-onarri nagusia “Sidur” edo otoitz-liburua izan da. Inori irakur edo entzun diot iritzi hau, ostera, jakinik nolako bizimodu eramaten dute juduek erabat sinetsia nago, hala ere.
    Hasteko, hizkuntza bakarrik berreskuratu behar zela eguneko gauzetako. Zeren ez da jakiten, judu jainkozale batek egunero ordu mordo bat botatzen du otoitzean. Esnatu bezain laster lehenbiziko otoitza ohean bertan begiak iriketzerakoan, hebreeraz noski, otoitz guzti-guztiak bezala. Komuneko gauzak egin otoitzez, jantzi ere berdin. Gero, otoitz pilo gozaldu baino lehen. Eta hórrela ia-ia egun osoan. 2/3 ordu egunean hebreera otoitzez. 3 urtetik aurrera amak erakutzita, gozoz . Gero, 3 urtekin ere letrak erakutzi goxokiekin garai zaharretan eztiz blaitu ziren egurrezko letrak eta. Hórrela da. Barka baina “Sidur” edo otoitz-liburuari emango nioke urrezko domina eta ez Elihezer ben Yehudari. Bai, neologismoak asmatu, bultzatu hizkuntza erabilera eta ez dakit zer.Bale. Baina, edukiez gero miloika hiztun egunero bi hiru bat ordu otoitzean hizkuntza horretan…hurrengo urratsa, egina zagok, hi!

  • Horretan datza kolonizazioa eta asimilazioa. Lehenengo konkista biolento bat, herri baten instituzio propiak desagerraraztea gero lurraldearen zatiketa, kolonoz bete lurraldea, euskal herria nazio bat dela ukatzea. Okupatu gaituen herria, bere indar guztiarekin, komunikabideak, hezkuntza sistema, bere hauteskundeekin, geure idiosinkrasia pizkanaka pizkanaka birrintzea, herri honek likidatu harte. Esaten duten kontrakoa, hau bi modu bakarrik amaitu daiteke, edo independentzia berreskutatzen dugu, geure Nafar estatuarekin, edo euskal herriko likidazioarekin.