Eskerrik asko, ETA

Eskerrik asko, ETA –

ETA joan egin da. Utzi du. Bukatu da. Ondotik etorritako politikarien adierazpenak, ohi bezala, askotarikoak izan dira. Alabaina, adierazpenik hunkigarrienak, sentituenak, egiazkoenak, kaskezurra zentzuz eta jakituriaz bor-bor beteta duen politikari bakarrerangadik etorri dira, nola ez: Sortuko Idazkari Nagusiaren partez alegia:

ETAk bakea eta elkarbizitzaren alde urrats ausart bezain eskuzabala egin duela dio Arkaitz Rodriguezek; baiki, ezin eskuzabalagoa izan behar da gainontzeko faxista oilobusti nazkagarri horiei guziei bizia barkatzeko. Izan ere, Rodriguez jaunaren nostalgia xarmantak bihotzik gogorrenak ere urtzen ahal baititu; ez da zail Rodriguez jauna imajinatzea ETAri so, hogeita hamar urteko auto zaharra utzi behar duenak autoa begiratzen duenean bezalako begiradarekin, atentatu gogoangarrienak nostalgiaz oroituz.

Herritarrak izutu asmoz jendea bahitu, estortsionatu eta akabatzen duen banda hiltzaile batek hori guzia egiteari uzten dionean eskerrak ematea eskatzen ahal den gutxienekoa baita, areago minaren sozializazioa zerorrek bultzatu duzunean Oldartzen bezalako ponentzia ireki, alai eta ekintzailearekin.

Gutxi dira, izan ere, ongia eta gaizkia bereizteko Rodriguezen argitasuna dutenak. Hark badaki nork merezi duen tiroa buruan eta nork ez. Eta noski, Erakunde ahalguztidunak tiroa merezi duena akabatzea erabakitzen badu, “egin bedi zure nahia” esan behar da. Aitzitik, ez akabatzea erabakitzen badu, eskerrik beroenak eman behar zaizkio, ez dezagun inork ahantzi ahalguztidun gorenaren eskuzabaltasunari zor diogula gure bizia. Erruki jauna.

Dena den, Rodriguez tipo argia ez ezik malgua ere bada. Pertsona heldu eta zentzudunek bezala eboluzionatu egiten baitu:

Rodriguezek, agidanez, oinetakoak aldatu ditu. Bota militarrak kaleko oinetakoengatik, ulertzen da. Jakina, gaizkia eta ongia hain ederki bereizten duen batek badaki noiz iragan hilketa iraultzaileak egitetik pentsioak inflazioaren arabera igo daitezen eskatzera —beti ere, noski, PNVko neoliberal kapitalista horiek ez badute eskatutakoa lortzen—.

Haatik, Rodriguez adimentsuak oinetakoak aldatuagatik ez du oso argi jende hori guzia akabatzea bidegabea izan zen ala ez.

Jakina denez, hil ala biziko aukera bat zen. Injustiziari men egin ala jendea akabatu. Biak ala biak gaitzak, noski, baina gaitz hobea jendea akabatzea, nola ez. 79 bahiketa, 837 hildako eta 10.000 estortsionatu nahitanahiez aukeratu beharreko aukera baten ondorio baitira, jakina. Bizitzan sarritan gertatu ohi den bezala,  Cola Cao eta kafearen artean aukaratu baharra dago, letrak ala zientziak ikasi, garagardo bat ala txakolin bat eskatu eta, nola ez, injustiziari men egin ala desberdin pentsatzen duena akabatu. Bizitzako erabakitxoak. Ez omen baitago erantzun bakarra; oso erabaki zaila, inondik ere.

Gauzak horrela, ez da harritzekoa Euskal Herriko bakeari egindako ekarpen izugarriagatik Sortuko Idazkari Nagusiak ETAri eskerrik zintzoenak ematea. Izan ere, ETAk haren azken komunikatuan dioen bezala, beti jokatu baitu arduraz eta zintzotasunez; Euskal Herri ez patriarkal baten alde burubelarri borrokatu duela ahaztu gabe. Nola ez, ETAkoak: bakezale feminista arduratsuak. Baiki, dena oso sinesgarria.

 

Eskerrik asko, ETA
Arkaitz Rodriguez Torres, Sortuko Idazkari Nagusia.
Eskerrik asko, ETA

25 pentsamendu “Eskerrik asko, ETA”-ri buruz

  • Eskerrik asko Mikel Aralarko, aingeruaren pare justiziazko artikuluak idazten dituzulako.

    Kasu honetan agerian utzi Arkaitz Rodriguezen peloteoa ETA erakunde hiltzailearen aurrean. Arkaitzen “etika” espeziala azpimarratzen da: ETAren hilketak gaitzen artean txikiena omen da bere ustez.

    Behar da horrelako tipo bat gure politikarien artean egotea! Ezker abertzaleko zuzendariek daramaten odol eta sufrimentu herentzia ez da errexki arinduko.

  • Erramun Martikorena 2018-05-07 10:52

    Erridikulua egiten ari dira ezker abertzaleko eledun batzuk ETAren amaiera patetiko honi hotsandiko azalpen eta esaldiak eskainiz, betiko malabare dialektiko zaharrak eginez eta euskal herritar gehiengoaren aurrean martetar bezala ageriz.

    Jasango dizkiegu, ziur aski, PPren ustelkeriarekin gertatzen den moduan, eguneroko hari musikaltzat jotzera ohitu baikara, eta herri honetako historioan beste kapitulu berri bat idazten hasi nahi dugulako (egia esan, uste dut gizarteak aspaldi ekin ziola kapitulu hori idazteari).

  • Kalea galdu dute… eta orain, antza, euskarazko hedabide ez ofizialak ere bai. Pozgarria benetan. Mikel Aralarko, eskerrik asko atera didazun irrifarrarengatik: gazte nintzela horrelakoak kritikatzea pekatua zen; hutsune egiten zizuten kalean. Inor gutxiri okurritzen zitzaion zerbait esatea. Gauzak aldatu dira zorionez. Jarraitu horrela, ederki idazten duzu, askori horrelakoekin egunak alaitzen dizkiguzu.

  • Iparrorratza 2018-05-07 12:48

    Artikulua eta komentarioak irakurri dodaz eta bat egiten dot: asmatu dau artikuluarekin. Ez deusku zaska-artikulu bat eskaiñi. Badago zer hausnartu.

    Ederra ixeten da euskarazko kritikak entzutea. Batezbe euskara eder horretan. Lagun batek esaostan aurrekoan “non gagoz euskaltzale kritikoak?”.. “ez oso urruti” erantzungo deutsat ikusten dodanean.

    Biba zu!!!

  • Gazte zinela horrelakoak kritikatzea ezinezkoa zen, orain bada posible dirudienez.
    Egizu gauzatxo bat hartu maila horretako kritika bat, baina justu-justu kontrako norabidean eta saiatu zaitez Euskarazko medio “ofizial” edo Erdarazko medio “ez ofizial” batean idazten, ea publikatzea lortzen duzun.
    Bide batez, hedabide ofizialak irabaziak dituzuela aitortu duzu….ez dakit, ziur aski normala irudituko zaizu. Saiatu aipatutakoa zuen hedabide ofizial hoietako batean egiten, ez litzaizueke txarto etorriko Zuzeu-k duen pluraltasunetik zipriztintxoren bat sikira.

  • Zuhaitz Ordoki 2018-05-07 13:43

    Ironia erabiltzen jakin egin behar da, sarkastikoa ez izateko, eta zuk ez duzu lortzen. Hala ere, Rilke poeta txekiarrak zioen sakoneko arrazoietara iristeko ironia kendu behar dela aurrena begi bistatik, eta hori egiten saiatu naiz zure testuarekin (sarkasmo zabarrak lana erreztu ez arren).

    Topatzen dudana okagarria da.

    Bere burua abertzaletzat izan, baina beti beste abertzale batzuen aurka idazten duena eta nehoiz ez estatuaren aurka.

    Rodrigezi aurpegiratzen diozu “Oldartzen” ponentzia babestu izana, nahiz eta aprobatu zenean berak 15 urte izan.

    Hiztegi gordina erabiltzea gustatzen zaizu, “tiroa buruan” eta beste. Ba bai, ala izan zen. Tiroak jo ziren buruan. Horrekin zer esan nahi duzu? Buruan tiroak jotzea gaizki dagoela? Edo orokorrera jota, biolentzia erabiltzea eta jendea hiltzea gaizki dagoela? Noiz dago ondo eta noiz gaizki biolentzia erabiltzea? Galdera hauen erantzuna oso erraza da: biolentzia erabiltzea ondo dago norberak barkutik jaistea erabakitzen duen arte. Aralarrekoak Lizarra-Garazi ondoren, polimili batzuk 82an, EAJko gehienek 1939an (estatuaren aurkako biolentzia diot, noski, abertzaleak hil dituzte erreformatik hona), eta norbanakoak bakoitzari iruditutakoan. Meritua, egiazko meritua, Rodrigezek dauka, etxera hanka egin beharrean tesi bat planteatu eta eztabaida irabazi zuelako. “Oldartzen” ponentziaren antipodetan dagoen tesi bat, bidenabar, “Zutik Euskal Herria” izenekoa.

    Bizitzako erabakitxo horietako bat izan zen erreforma irenstea edo ez; eta Ezker Abertzaleak bete-betean asmatu zuen borrokan jarraitzean. Eskerrak Ezker Abertzalea duela 60 urte abian jarri zen; jeltzaleengatik balitz batek daki non legoken herri hau eta bere hizkuntza gaur-gaurkoz: euskara okerrago, herrigintzarik gabeko herri bat, Kanbo Euskaditik kanpo, eta Lemoiz martxan.

    Bentazarrek dio: “Behar da horrelako tipo bat gure politikarien artean egotea! Ezker abertzaleko zuzendariek daramaten odol eta sufrimentu herentzia ez da errexki arinduko”. Biolentzia egon da herri honetan, bai, herri okupatua delako. Erantzukizuna okupatzaileari, otoi. Gainera, ez dio berdina PSE-EEko Unzalu eta polimili damutu guztiengatik; eta noski, ez du berdina esango Atutxarengatik.

    Mikel Aralarko, taberna batean aho-bero bronka zalea izan beharrean, ordenagailu aurrean eseri eta Cola Cao edo kafea aukeratuz.

  • Zer ondo bizitzen da lorejaleen hipokresian, zer ondo bizitzen da egpainiaren alde lerratzen zarenean zigorrik jasoko ez dudulakoan, zer erraz bizitzen da analizatzeko gaitasun ezarekin, zer ondo bizitzen da alimalezko hipokresiarekin.

    Esaiezue egpainiarrei (hau da , ZUEI), fgrantziarrei….. Txinak bere gudarostea beraien herrietan jarriko duela, baina bortizkeria erabili gabe egingo dutela denak errenditzen badira. Ta amore ez ematekotan, zilegitzat dutela beraien gudaroestearen arma guztiak beraiengana bideratzea.
    Baina lasa egon, gero Txinan duten sistema izango dutela ta bozken bidez berrestuko dela, hori bai egpainiar, fgrantziar ta txinatar hritarren ahotsa balio berbera izango dutela, ta beraiek 1200 milioi direnez….

    Hemengo lorejaleek, fgrantziakoek…. denarekin defendatzeko alde egingo zuten, ta horretarako bonba nuklear bat jaurti behar bazaio Txinari, ba aurrera.

    Baina naziorik gabeko estatuen kasuan….. Lorejalea izatearen ajeak?

    Artikuluak izugarrizko ezjakintasuna adierazteaz gain, gezurretan dabil ta goragalea ematen du. Ezer berririk konkistatutako EHn.
    Gauz gehiago jartzea gustatuko litzaideke baina lorejalea ez naizenez….
    Gaizki ta ongia hain ondo bereizten dakienari?
    Ai ene, artikuluaren idazlea da ongiaren ta gaizkiaren gainetik dagoena uste duena, bera da aditzera ematen ari dena Arkaitzek esan duena , idazlea da ongia ta gaizkiaren gainean jartzen dena, edo hobeto esanda, ustezko ongiaren alde lerratzen dena, ta bere aburuz Arkaitz da……

    Gero eztabaidak edo irabazten dituzuelakoen ez? Bakarrik zuek libreki iritzia eman ahal duzuen eztabaidetan noski. Ta halare eztabaidak galtzen dituzue.
    EH , lorejaleek kolonizatua.

  • Zuhaitz Ordokik problema serio bat dauka ironiarekin. Argi dago testu sarkastiko bat dela. Horren arazoa ez dut ikusten zein izan daitekeen.
    Bestalde, Oldartzen ponentzia hark ez zuela babestu diozu. Hori ere denok dakigu. Graziosoa da, baina, ezker abertzaleak maiz duen garbitasun itxura hori daukan iraganarekin. Izan ere, bai, Oldartzen ponentzia Sorturen sortzaileak sinatu eta babestu zuen: Rufi Etxeberria bakezaleak.
    Dena den, kuriosoa da nola eskerrak eman eta babestu beharrean sentitzen duzuen zuen burua. Argudio merke eta zinikoekin norbere burua zuritzen. Etika ona daukak, Zuhaitz. Bai jauna.

  • Eta Suagaar bere munduan galdua.

    Beregatik balitz ETAko militante ausart eta eskuzabalek PNVko espainiar eta frantziar konkistatzaile guziak akabatzen segi beharko zuten. Nola igartzen zaizuen nostalgia! Ezin ezkuta dezakezue! Ongi etorri demokraziara, jaunak!

  • Ezker Abertzaleak ez dio gaitza besterik aportatu herri honi, Ordoki jauna.

    Euskal hezkuntza sistema EAJk beste jende batzuekin batera sortu zuen bai frankismoan eta bai gero, ETAko kideak jendea sekuestratzen eta erahiltzen ari ziren bitartean.

    EAJk 1936an legea ordezkatzen zuen eta legezko defentsa bat egin zuen beste batzuekin batera. Ulertzen dut Zuaitz, denbora gehiegi txanpainaz topatzen ETAk hiltzen zuenean eta orain ez daukazu alaitasun horietarako aukerarik. Umezurtz gelditu zara.

  • Jajajjajajaaj!!! Bueno!!! El tercio de caballería. Komentarioak irakurrita, ze urduri jarri diren batzuk artikulua irakurri dutenean jajajajajaja

    Izorrai!!!

  • Borrero bezala seinalatzen ari zaretenak hamar urte egin ditu kartzelan, oraingoa bezalako akusazio zentzugabeengatik. Hamar urte.
    Asko galdu du Harkaitzek eta gutxi du galtzeko.
    Hasi argumentu berriak prestatzen betiko argumentu bakarra agortu zaizue eta.
    Espainiako Mass-Mediarik gabe ez zarete ezer, eta hauen aldeko iritzia jasotzeko Espainiaren aldekoak bota behar dituzue.
    Espainia ala hil!
    Hori da zuen aspaldiko patua.

  • Eskerrik asko, Mikel Aralarko, web honetara aire freskoa eta zentzun pixkat ekartzeagatik…

  • Aspaldian susmo bat daukat, EAJ-ren alde eta Ezker abertzalearen kontrako artikuluetan erabiltzaile izen asko agertzen dira beste artikuluetan ez direnak agertzen. Eta pertsona bera direla uste dut.

    Ez dira ideia desberdiñik adierazten, soilik izen desberdiñekin ideia bat bultzatu.

    Bestalde, artikuluaren egileak, aurreko artikuluetan idazten duenaren pare, gorroto itzela dario ezker abertzaleari. Hori bai, argumentu gutxi, gorrotoa soilik.

  • Nik be holan dala uste dot. Aspaldixen hori pentzetan nabil.

  • Esango nun harrapatu dezula izena aldatzen dun hori, jejejeje

  • Artikulugileak ez du gorroto batere erakusten, ironiaren erabilera ona baizik.

    Ze argumentu egon daiteke Arkaitz Rodriguezen baiztapenaren aurrean, ETAk derrigor egin behar zuen aukera izan zela 825 pertsona erahiltzea? Hor bai, gorrotoa ala zinismo hotza borbor dagoela Arkaitz Rodriguezen hitzetan.

  • Baña hori posible ahal da? horrela bada ez dut ondo ikusten.

  • Seguru esaten duenak egin duela eta besteari leporatzen diola. Ezker abertzalearen ohiko jokua.

  • Berrizbeiti 2018-05-07 18:10

    Artikulua ez zait gustatu. Nik ere gorrotoa bakarrik ikusten dut. Ez dut Arkaitzen Twit-etan ezer txarrik ikusten. Bakearen aldeko autoa bakrrik. Sekula ez nuen pentzako horrelako twit simple batzuek hainbeste sikoanalisi ekar zezaketenik.

    Egilea aurreko artikuluetan bide antzerakotik dabil, gorrotoa bota eta bota ezker abertzalearen gainera. Pena bat.

  • Eskerrak, Berrizbeiti, gorroto hori ez dela ETA bezalako banda hiltzaile baten itzalpean egin, agian bastela honezkero hila zeunden.

  • euskaldun bat 2018-05-07 20:24

    Jarraitu, jarraitu holaxe elkarri egurra ematen! Hamas eta Al-Fatah ematen duzue elkarri mokoka. Bien bitartean indar okupatzaileei harriak bota zizkietenak 50 urte arteko espetxe zigorra jaso dezakete. Palestinarrak bezala gaude! Okerrago! Palestinarrak gutxienez biktima bezala ikusten ditu munduak eta gu ez, demokrazian bizi omen gara eta.

  • Ezker abertzalekoak Euskal Herriaren etsai nagusia izan dira azken urteetan. Eta Arkaitzek esatea 825 hildako aukeratu beharreko gaitza zela iruditzen zait oso gauza itzela.

  • Bentazar:
    “Ezker abertzalekoak Euskal Herriaren etsai nagusia izan dira azken urteetan”.
    60 zenbakia baino ez zaizu falta urteena zehazteko, mutil.
    Ala libratu nahi al dituzu Gurdigile Zuria eta Madariak izeneko hoien garaia akaso?
    Txapeau! Analisi ikaragarria egin duzuna!

  • Ezker Abertzalea etsai ikaragarria izan da Euskal Herritarren kontra. Gure herrian utzi duen hondamendi soziala eta elkar bizitzakoa ikustea besterik ez da behar.