‘Nekane’ orrazkerari ‘Baby bangs’ deitu diote Hollywooden, eta modan jarri da

‘Nekane’ orrazkerari ‘Baby bangs’ deitu diote Hollywooden –

Ameriketako Estatu Batuetatik dator tendentzia berri bat, ‘Baby Bangs’ orrazkera deitu diotena; tendentzia berria bai agian, baina ez berritzailea. Izan ere, Euskal Herrian aski ezaguna zen aspaldi. Vaya Semanitak ‘Nekane’ orrazkera bezala deitutakoa, aizkorakadarena, hainbat espainiarrek burlaz erabili izan dutena ezker abertzaleko emakumeak etiketatzeko. Orain ordea trending bihurtu da. Eta bapatean modaren abangoardian kokatu dira Ernai eta Aitzinako gazte andana. Arranopola!
'Nekane' orrazkerari 'Baby bangs' deitu diote Hollywooden

MagazinSpain aldizkariak Eduardo González estetizistaren iritzia jaso du.

‘Baby Bangs’ orrazkeraren ezaugarriak honakoak omen dira:

-“Orrazkera honek aurpegiera gaztetzen du supituki, baina, ez da mundu guztiarentzako egokia. Aurpegi oso simetriko eta aurpegiera xuabeko jendearentzako da egokia”.
-“Ile xerloak jausten uztean, aurpegia markoztatzen da nolabait, looka leunduz eta efektu xuabe bat lortuz”.
– “’Baby Bangs’ orrazkeraren sekretua zera da, kopeta-ilea kopetaren erdi aldera moztea eta puntak desfilatuz egitea, mugimendua eta itxura freskoa emateko”.
-“Aurpegiera leuneko jendearentzat gomendagarria izateaz gainera, garrantzitsua da kopeta zabala izatea kopeta-ile berezi hau luzitzeko. Ile-jokua erakusteko nahikoa distantzia egon dadin”.

#HarrapazankTxiribiton



'Nekane' orrazkerari 'Baby bangs' deitu diote Hollywooden
‘Nekane’ orrazkerari ‘Baby bangs’ deitu diote Hollywooden
'Nekane' orrazkerari 'Baby bangs' deitu diote Hollywooden, Baby Bangs, eta modan jarri da, hollywood, nekane, orrazkera abertzalea

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude