Iñigo Martinezen mezua euskara batura itzuli dugu

Iñigo Martinezen mezua euskara batura itzuli dugu –

Iñigo Martinezek alde egin du Errealetik Athletikera. Eta ez zen halako lurrikararik sumatu Donostia aldean, Joseba Etxeberria joan zenetik. Fitxaje berriak esango lukeen moduan “al dabenak al dabena, laune!”. Twitter bidez mezu bat bidali die errealzaleei, gaztelaniaz eta ondarrutarrez. ZuZeuk euskara batura itzuli du, zuretzako.

Iñigo Martinezen mezua euskara batura itzuli dugu

Arratsalde on denoi,

Agur bat ez da inoiz erraza izaten eta gutxiago egoera honetan. Pertsonalki egitea gustatuko litzaidake, baina ez da posible izan.

Eskerrak emateko idazten dut. 13 urterekin iritsi nintzen Errealera, eta entrenatzaile, langile eta lagunei esker hazi naiz pertsona eta futbolari modura. Eskerrik asko bihotzetik. Nire peñakoei batez ere eskerrak, nirekin momentu on eta txarretan egoteagatik.

Zuek, zalegoa, zeuek zarete Erreala. Niretzat orain erronka berri bat hasten da, baina, nire aldetik lasai nago, Errealeko nikia jantzi dudan bakoitzean dena eman dudalako, beti neure onena atera nahian.

Beti eramango zaituztet nirekin.

Iñigo Martinez.

Iñigo Martinezen mezua euskara batura itzuli dugu
Athletic, Erreala, Fitxaketa, Iñigo Martinez, Real
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

8 pentsamendu “Iñigo Martinezen mezua euskara batura itzuli dugu”-ri buruz

  • Lagunok… Zarautzeraz idatzi izan balu, berdin-berdin itzuliko zenuten?

    • Azpeitieraren kontu horrekin ere Zuzeun eztabaida ederra montatu zen. Ez dut uste lekuak baldintzatzen duenik eztabaida.

    • Itzainekin bat nator. Haizu, ‘nu = noa” eta ez “nago” eta “real soziedad-i = Real Sociedadea”.

  • Agur bat, edo bi, edo hiru. Hu lotsa!

  • Publikoan batua erabili behar da. Eta kitto. Honek kristo guztiarentzat balio du, izan bizkaitar, zuberotar, lapurtar, nafar edo gipuzkoarrentzat. Hizkuntza normalizatua nahi badugu hizkuntza estandarra erabili behar dugu testuinguru publikoan.

    Ez noa pribatuan zer egin behar dugun esatera. Nire euskalkia estimuan daukat eta maite ditut gainerakoak ere. Ondarruko euskara ederra eta bakarra da, badirudi kantauri itsasoko kresala hizkerari itsatsi zaiola hainbeste “x”rekin eta bere entonazio berezi horrekin. Baina bere lekua dauka batuak berea daukan bezala.

    Futbolariek, milaka haurren (eta ez hain haurren) idolo gisa, hizkuntzaren erabilera zaindu beharko lukete. Ez dakit bertako taldeetako jokalari euskaldunei inork tokeren bat eman ote dien hizkuntzari dagokionez, baina guztiz beharrezkoa ikusten dut. Euskara teknikariren batek hau irakurri ezkero plantea beza aukera moduan gutxienez. Nik dakidala behintzat Realeko jokalari euskaldun batzuk (ez denak) idatziz euskalkian komunikatzen dira erabat, eta akats larria deritzot horri. Partida ondorengo elkarrizketa batean uler dezaket nekatuta etabar egonda kazetariarekin euskalkia ateratzea, baina idatzizkoan zaindu beharrekoa deritzot.

    Espero dut futbol taldeetan dagokionak burutazio hauek ere izatea, eta hizkutnza eredu positibo bat eskaintzea milaka zaleturi, bada eta garaia

    • <> (Jainkoak esan daualako?)
      1968an lortutako estandarra demokratikoki ez izanda, beste bat aukeratzeko premiña dago, euskaldun guztien eskuartze osoaz, bitartean erri auskerie yagon bear da.

  • ZuZeu

    […] uste baino oihartzun handiagoa izan du horrek, Sarean behintzat. Adibidez, batura ere itzuli dute ZuZeun Iñigo Martinezen jatorrizko testua, “Euskararen erregistroak” idatzi du bere blogean […]

  • Euskara batura itzultzearena beharrezkoa ez bada ere, ez dago sobera (behe mailetako euskara ikasleak aintzat hartuta, esaterako). Hori alde batera utzita, hona hemen nire kezka:”erronka berri bat HASTEN da”? Erronka berri bat HASI edo HASIKO da, ezta? (gutunaren eta Athleticekiko kontratuaren arteko hurrenkera kronologikoaren arabera). Behin batura itzulita, ez nago horren kontra, zuzentasuna ere zaindu behar, nire iritziz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude