Balentziaga nongoa zen

Balentziaga nongoa zen –

Balentziaga nongoa zenPaul Thomas Anderson (1970, Kalifornia -AEB-) zinemagile estimatua da, egungo estatubatuar zinemagintzan itzal handiko zuzendaria. “Phantom Thread” du azken filma, goi-mailako jostun baten bizitza kontatzen duena. Antza denez, Daniel Day-Lewis antzezleak hezur-haragitu duen pertsonaia sortzeko Cristobal Balentziaga getariarra izan zuen buruan.

Filma estreinatzear dela-eta, zuzendaria Londonen izan da promozio lanetan, eta bertan erantzun dio elkarrizketa El Mundoko kazetariari:

Espainiatik natorrenez, lehen galdera derrigorrezkoa dut; Zein hurbil dago Reynolds Woodcock, filmeko protagonista, Balentziagarengandik?

— Balentziaga euskalduna zen, ez espainiarra.

Zinemagile estatubatuarrak argi utzi du, lehen galderatik, dokumentazio lanak ondo egin dituela filma errodatu baino lehen, eta badakiela Balentziaga nongoa zen. Eta zuzendariaren erantzunak beste harritu nau Luis Martinez kazetariak elkarrizketa horrela argitaratu izana, erraz utz baitzezakeen aipamena elkarrizketatik kanpo.

Euskal Herrian bederen eraginkorra izango da filmaren promoa, eta Paul Thomas Andersonen hitzak aditu ondotik, joan beharko dugu zinemara, “Phantom Thread” ikustera. Zein gutxirekin pozten garen!

Balentziaga nongoa zen