Banaiz Bagara: etorkinak, zaharrak eta euskara

Banaiz Bagara: etorkinak, zaharrak eta euskara –

Krisi ekonomikoak “ongizate estatua” delakoaren zutabeak astindu ditu, eta euskal langileria osatzen duten klase ezberdinek beren azalean sentitu dituzte murrizketak oinarrizko lan eskubideetan. Duela gutxi mileuristak koitadu batzuk ziren, eta egun badirudi euskal gazteok eskerrak ematen ibili behar garela lau zifretara hurbiltzen den soldata bat izateagatik. 

Dena den, oraindik ere badaude lan indarra merkeago saltzeko prest daudenei erreserbatutako ofizioak. Ez dabiltz euskaldun asko zainzuriak biltzen, AHTko obretan edo itsasontzietako kubiertetan; ez eta zaharrak zaintzen. Azken eremu honetan lan egiten dutenen profila oso zehatza izan ohi da: etorkina, eta emakumea.

Banaiz Bagara: etorkinak, zaharrak eta euskara

 

Zaintzaileen lan baldintzak eskasak izaten dira maiz. Baina horretaz gain, gai honek badauka beste aurpegi bat: agure euskaldunena. Gure zaharrek euskaraz eraiki dute beren ingurua, eta ikusten dute beren bizitzaren amaierako etapa horretan ezin direla bere ama hizkuntzan mintzatu denbora luzez. Zaintzen dituen jendeak ez dakielako. Dakien jendeak ez dituelako zaintzen. 

Banaiz Bagara elkartea jatorri ezberdineko jendearen artean ardatz bat ezartzeko jaio zen: euskara. Esparru ezberdinetan egiten dute beren ekarpena, tartean lan eremuan. Elkarteak formakuntza eskaintzen die euskaraz mintzo ez diren zaintzaileei: hitzak, esamoldeak, beren lanean lagungarriak izan daitezkeen tresna linguistikoak.

Banaiz Bagara: etorkinak, zaharrak eta euskaraFormakuntza moduloetan ere euskaldun askok hartzen dute parte, hizkuntzaren inguruan hausnartu eta beren lanpostuetan espaloitik ez jaisteko. Langileek elebitasunarekin izan duten esperientzia partekatzen da, eta kanalak ireki euskararen erabilera areagotzeko.

Askorentzat, euskararekin daukaten lehen harremana izan ohi dira saio hauek, eta hori garrantzitsua da oso. Momentu horretatik aurrera, inbutu prozesu bat hasten da: askok hartuko dute parte tailerretan; batzuk euskararekiko interesa garatuko dute; beste batzuk esamoldeak, hitzak, egunerokotasunean izan dezaketen hartu-eman labur baterako tresnak hartu ditzakete; eta azkenik, batzuk ikasiko dute. Tailer hauetan langileak jabetzen dira euskara jakiteak lan mundua asko zabaltzen diela, eta hori bada pisuzko motibazioa. Baina motibazioa, ez besterik, euskara ikastea edo ez borondate kontua delako, eta ez derrigorrezkoa, abizenez hemengoak diren askok eta askok etorkinei demostratzen dieten bezala.

A ze hiruko erregela xelebrea: hirugarren mundua esaten zaiona, hirugarren adina bezala ezagutzen duguna eta maiz hirugarren mailara azpiratutako hizkuntza, denak elkarrekin.

Banaiz Bagara jatorri ezberdinetako jendea euskarara erakartzeko sortu zen, baina beste helburu bat ere lortzen ari da agian: euskaldunak ohartzea eraiki dugun bizitza estiloa dela eta, gure zaharrei euskara falta zaiela bizitzaren azken txanpan. Zaintzaren bitartez euskara zaintzea, eta alderantziz.

Banaiz Bagara: etorkinak, zaharrak eta euskara
banaiz bagara, Banaiz Bagara: etorkinak, etorkinak, euskarak, zaharrak, zaharrak eta euskara, zaintza
Beñat Hach Embarek

Mairua naiz behelaino artean. Kolaborazioak GARAn; ZUZEU orainkarian erredakzioko kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Goierri.

11 pentsamendu “Banaiz Bagara: etorkinak, zaharrak eta euskara”-ri buruz

  • Eta egongo da egoera horren errua ere etorkinei berei botako dienik.

    • euskaldun bat 2018-01-31 20:40

      Etorkinak Espainiara eta Frantziara datoz, ez Euskal Herrira. Ea noizbait sa?tzen zaizuen hori buruan.

      • Beñat Hach Embarek

        A bai, e? Mila esker abisatzeagatik, ez genekien.

        • euskaldun bat 2018-02-01 10:51

          Euskaldunak Amerika kontinenteko iparraldera emigratu zutenean AEBetara emigratu zuten, ez Navajoen herrialdera, eta ingelesa ikasi zuten, ez navajoen hizkuntza .Akaso sentsibilitate apur bat gehiago zuen norbait egongo zen euren artean eta navajoen kulturara hurbilduko zen. Baina nik salbuespenekin ez dut ezer egiten: euskaldunak kolono batzuk izan ziren eta han boterea zuenaren esanetara zeuden.

          • euskaldun bat 2018-02-01 10:57

            Eta Hego Euskal Herriko kolono gehienak ez dira musulman jatorrikoak, Espainiar jatorrikoak dira eta Herri hau masakratu dute.

  • Beñat Hach Embarek

    Euskaldunek ez zuten navajoa ikasi navajoek ez zeukatelako estatu bat. Euskal Herrira datozen etorkinek ez dute euskaraz ikasten Euskal Herria okupatuta dagoelako, eta ez dauzkagulako beharrezkoak diren tresnak geure hizkuntza derrigorrezkoa izateko.

    Zuk errua etorkinei botatzen diezu; nik Estatuei. Etorkin asko kolono hutsak dira, egia; beste asko ez, egia borobila. Normala da etorkin espainair eta frantziar gehienak kolonoak izatea, haien estatuek azpiratzen gaituztelako. Baina erantzunkizuna ezin da langileen bizkar jarri, estatuko botere faktikoen bizkar baizik.

    Estatu batek emango dizkigun tresnak ez dauzkagun bitartean, Banaiz Bagara ahal dena egiten ari da etorkinek euskara ikas dezaten: hori ondo iruditzen zaizu?

  • euskaldun bat 2018-02-01 14:12

    Langile klasea gaixoa! Beti biktima, botere faktikoek antolatzen duten festaska ondo doan bitartean ederki jaten eta edaten du baina gauzak okertzen direnean, berak ez zekien ezer, ez zioten esan… gaixoa!

  • euskaldun bat 2018-02-01 16:57

    Alemanek ez zekiten ezer, oraingo Israel deuseztea lortzen denean bertako biztanleek ez dute jakingo palestinarrekin burututako genozidioa… Euskal Herria independientea egiten denean eta euskara ikasi ez duten andaluziar, galiziar, extremeno etb guztiei azalpenen bat eskatzen zaienean Espainiari botako diote errua, inork ez du aitortuko bizi guztia “en castellano por favor” eginez pasa zuenik.

    • Arrazoi, oso erraza baita erantzunkizunak besteen gain jartzea eta ahalegin faltsu ustel baten atzean ezkutatzea. Ustezko “abertzale” asko barne

  • Beñat Hach Embarek

    “Euskal Herria independientea egiten denean eta euskara ikasi ez duten andaluziar, galiziar, extremeno etb guztiei azalpenen bat eskatzen zaienean Espainiari botako diote errua, inork ez du aitortuko bizi guztia “en castellano por favor” eginez pasa zuenik”.

    Zoragarri, egun hori iristen bada, hegemonia gurea den seinale.

    “Langile klase gaixoa”, bai. Geroz eta ogi gutxiago mahaian, eta apurrak mantentzearren lapurrak mantentzen. Zuek segi errua txontxongiloei botatzen titiriteroari beharrean.

    Bidez batez, “euskaldun bat”, ez didazu galderari erantzun. Gogoko duzue batzuk horrelakoak egitea: berdin dio idatzia zeren bueltan den, zuek sartu zuen sinadura anonimoarekin eta Euskal Herriak dauzkan arazo guztiak etorkinengatik direla esatera mugatzen zarete.

    EA BA: Banaiz Bagarak egiten duen lana ona dela deritzozu? Interesa daukat jakiteko zer egingo zenukeen zuk etorkin horiekin, marmarka aritzeaz gain ea zein den proposatzen duzun alternatiba.

    • euskaldun bat 2018-02-06 20:32

      Banaiz Bagarak, zuk deskribatutako jarduera dirulaguntza publikorik gabe egiten badu, lan zoragarria egiten du. Euskara irakastea, etorkinei izan ala beste edonori izan, lan zoragarria baita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude