Bilbon izandako hilketa eta horren tratamendua gure medioetan

Bilbon izandako hilketa eta horren tratamendua gure medioetan –

Bilbon, abenduaren 23ko larunbat gauean, Ibon Urrengoetxea bizkaitarra hil zuten. Lapurreta egin omen zioten eta 43 urteko gizonak lapurrei aurre egin zien.

Buruan ostikada eta kolpe basatien eraginez gertatu zen heriotza. Bikotea eta sei urteko semea zuen Ibonek. Amorebietako Ilarduya enpresan egiten zuen lan eta bere enpresako Gabonetako afaria ospatzen zebilen lankideekin.

Bilbon izandako hilketa eta horren tratamendua gure medioetan

Handik hurbil, antzeko lapurreta egiten saiatu zirela salatu zuen lekuko batek.

Erasoa larunbatean goizaldean jazo zen, 04:15ean, Nafarroa eta Ripa kaleen arteko lotunean, Bilbo erdigunean (Abando eta Areatza lotzen dituen zubia eta Arriaga Antzokitik oso hurbil). Ertzaintzaren hipotesi nagusia Urrengoetxea lapurreta batean hil zutela da.

Urrengoetxeak profesionalki jokatu zuen futbolean zenbait euskal taldetan, Bigarren eta Hirugarren Mailan: Bermeo, Gernika, Lemoa eta Amorebietan.

Zornotzan (Bizkaian) astearte honetan emango diote azken agurra Ibon Urrengoetxeari.

Zornotzako Udalaren bozeramaileen batzordeak bilera egin du goizean, 09:00etan, eta arratsaldean, 19:30ean, bilkura deitu dute Herriko plazan, hilketa gaitzetsi eta Urrengoetxearen familiari babesa eta elkartasuna adierazteko.

Bitartean, Ertzainak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du eta herritarren laguntza eskatu du erasotzaileak aurkitu eta atxilotzeko. Antza, 18 urte inguruko bi gazte dira hiltzaileak, eta horietako batek rastak ditu.

Bilbon izandako hilketa eta horren tratamendua gure medioetan

Ibon Urrengoetxearen aldeko hileta 18:00etan egingo dute, Larreako elizan.

Zoritxarreko gertaera honen harira, hausnarketa planteatzea gustatuko litzaidake. Izan ere hilketa honen inguruan, harritzekoa da, komunikabideetan izandako oihartzun eskasa. BERRIA eta ARGIAko atarietan ez dute honen berririk eman, nahiz eta, gertaera oso larria izan, eta aurretik aipatu bezala, erasotzaileak aurkitu ahal izateko herritarren laguntza eskatu.

Era berean, Bilboko Udalak orain arte ez du inolako gaitzespen deialdirik egin, hilketa Bilboko Udaletxetik 400 metro inguruko distantziara gertatu bada ere. Normalean, horrelako gertaerak gertatzean, Udaletxe aurrean elkarretaratzeak izaten dira, Zornotzan egingo den bezala.

Zer dela eta jarrera hau? Ni ez naiz kazetari edo politikan aditua, baina egia esan, hedabideetan, antzeko gertaerek tratamendu erabat ezberdina jasotzen dute. Ez dakit nork eta zergatik ezartzen dituen patroi horiek. Agian hedabide bakoitzaren ideologiak pisu handia du, baina, baita komunikabide nagusiek ezartzen duten agendak. Euskal Herri mailako gertaeretan, nork ezartzen du zer den garrantzitsu eta zer ez?

Bilbon izandako hilketa eta horren tratamendua gure medioetan

Bilbon izandako hilketa eta horren tratamendua gure medioetan

88 pentsamendu “Bilbon izandako hilketa eta horren tratamendua gure medioetan”-ri buruz

  • Nire ustez arrazoia sinplea da; ustez hiltzaileen jatorria eta hedabide askoren mesfidantza (Deian gertakari honi buruz egindako berria 400tik gorako iruzkinak eduki zutuen, hedabideak guztiak ezabatu eta iruzkin gehiago ez jartzea erabaki zuen)

    • Nazka, nazka, nazka!

      Ze gertatuko litzateke hildakoa beltz edo moroa izan balitz?? Edo emakume bat bortxatua izan balitz? Ba medio guztietan horri buruz hitz egiten! Hori bai, emakumea bortxatu duena atzerritarra bada, informazio hori ezkutatu.

      Penagarriena euskal medioena da. Egun osoan matraka ematen gai berdinekin. Presoen kontuekin (kontuz, guztiz kezkatua nago presoengatik eta guregana ekartzearen alde nago erabat), baina inolako nobedadea ez izanda ere, zeozer esan behar.

      Gero BERRIA dirua eskatzen erabiltzaileoi. Eta informazio interesgarria emateaz, zer? Beste medioetara joan behar? Horrela nahi dute medio potentea egin? Progre ta aurrerakoi izan nahi dute, ta bere diskurtso pro inmigrazionista ez apurtzearren.

      Lehen, hiltzaile atzerritar izatean, informazioa zentsuratzen zuten. Orain, antza, ezta gertaera bera azaldu ere. AUZOLOTSA!!!

  • Piotr Tarainov 2017-12-26 19:58

    Aurreko iruzkineko irudiak argigarriak dira gero. Latzak.
    Badirudi lege-sistemak hutsune handiak dituela, eta alde bateko nahiz besteko hedabideek umemokoak bagina legez desinformatzen gaituztela, datuak ezkutatuz edo soilik interesatzen zaiena azpimarratuz.

  • Zuzentasun politikoa gure herria hiltzen ari da. Unibertsitateetatik ateratako ustezko euskal elite kulturalak geroz eta hurrunago daude kaleko errealitatetik, egoera ekonomiko gordin eta kultura ezberdineko inmigranteekiko bizikidetza arazo gogorrengandik.

    Jaitsi kalera eta ikusi perkala, inmigranteen etorrerarekin montatutako txiringitoa desastre hutsa da, eta diru publikoetatik mantendutako dozenaka (agian ehundaka) “gizarte langile” mantentzeko besterik ez du balio eta herritar xumeari arazoak baizik ez dizkio ekartzen.

    Uka zure bozka fartsa hau babesten duten indar politikoei, abertzaletasun faltsuan babesten direnei gure eta ondorengoen etorkizuna betirako hipotekatuz. Gelditu erokeria!

    https://askatasunarenliga.eus

  • Mezu hauekin erabat ados.
    Ez daitezela niri diru eske etorri gero komunikabide desinformatzaile nazkagarri hauek.
    Sentitzen dut hilaren familiarengatik.

  • Iruzkin arrazistak ala arrazisten iruzkinak. Ez dakit ondo nola definitu hemen irakurri ditudanak. Etorkinei seinalatzea, etorkin izateak hiltzaile izatearekin harreman zuzena izango balu bezala. Etorkin izateak delinkuente izatearekin harreman zuzena izango balu bezala.

    Ni Abdul naiz eta nire gurasoak Marokokoak dira. Milaka kilometro egin, negar asko tarteko, eta txiki nintzela ekarri ninduten Euskal Herrira. Etorkizun hobe baten esperantzaz. Zorionez halaxe izan da. Ni ikastolara noa, eta marokoarra izateaz gainera euskal herritarra sentitzen naiz.

    Aski da.

    8 abizen euskalduneko hiltzaile zerrenda luzea atera genezake hona. Sexu erasotzaile saldoa dago euskaldun petoa dena. Eta nik ez dut inoiz irakurri bizkaitar nazkagarriak, sexu erasotzaileak! edo halako mezurik, bizkaitar batek emakume bat bortxatu duenean. Ezta ere hilketak egon direnean.

    Aski da.

    Sexu erasotzaileak, hiltzaileak, lapurrak, kolore guztietakoak daude, eta leku guztietan. Eta harrigarria da, nik, 20 urteko umemoko batek hau azaldu behar izatea.

    Aski da.

    Utzi orokorkerietan aritu eta jatorri bateko jendea seinalatzeari.

    • Zurea bai fantasia, Abdul jauna:

      Beste nonbaiten irakurritakoak edo ikasitakoak botatzera etorri zara. Barkatu, baina hemen inork ez ditu esan zuk aipatutakoak. Inork ez du arraza ezberdinen aurkakoak iraindu edo mespretxatu. Hobeto definitzen du “arrazista” esaten duena, esaten diotenari baino.
      “arrazista” hitza erabiltzen duena, argudio falta duena izaten da. Normalean progre edo progre itxura eman nahi duena. HYPPIJOAk hain zuzen (hippy+pijo).

      Eta horren adibide, medio progreek nola ezkutatzen dituzten delituak eta delitu egileen identidadeak. Bestela bere gezurrak eta diskurtsoa pikutara doa.

  • Eta ez hori bakarrik, Ibon Urrengoetxearen kasua azken astean izan diren zenbait erasoetatik latzena izan da, baina izan dira labankadak edo jipoiak ere, eta horietako batean 23 urteko mutiko batek begi bateko ikusmena galdu du 12 gazte magrebiarren jipoia jaso eta gero.

    Ez da apenas jarraipenik egin gainontzeko kasu horien inguruan, ez eta erasoetako atxilotuen deskripziorik eman, eta are gutxiago euren jatorria. Horrek kontraste handia eragiten du beste zenbait kasuekin, non erasotzaileen izena, argazki eta informazioa lau haizetara zabaltzen den, gazte militante euskaldun askorekin gertatu den moduan

    Horretaz gain, harridura sortzen du ere Bilboko alkateak Ibon Urrengoetxearen hilketaren inguruan egindako adierazpenak: «La tragedia es muy importante, pero no podemos generalizar». Aldiz, Bilboko festen hasieran honela zuzendu zitzaien erasotzaile sexista potentzialei: “Vamos a ir a por vosotros con todo el peso de la ley”

    Ezberdintasun nabarmena ezta? Argi dago badierela kategoria bateko zein besteko erasotzaile eta biktimak, eta erabiltzen den irizpidea arraziala dela kasu honetan: diputazioak babesturiko “gazte” magrebiarrek adibidez, komunikabide eta erakundeen tratu berezia dute, argi eta garbi. Aldiz, 8 adizen euskaldun ditugunok hobe dugu kontuz ibili baldin eta ez badugu nahi gure argazkia telecincoko notizieroan agertzerik nahi

  • Ez dut artikulu hau ulertzen. Desinformazioa? Noren aldetik? Nik irakurtzen dudan prentsak berri hori eman du eta alde horretatik ni informatua sentitu naiz

    • Fantasiazko prentsa 2017-12-27 10:18

      Mikel, argi diote, desinformazioa medio abertzale ta progreen aldetik. BERRIA eta ARGIA, adibide argiak.
      Bestelakoetan ere, “politikoki zuzenaren” menpe daude, baina ez da hain lotsagarria.
      Gainera tristeena da apenas dagoela atzerritarrik (baten bat bai?) Berria eta Argiaren txapa penagarria irakurtzen. Absurdoaren absurdoa.

      • Ados. Eta aipaturiko hedabideak ulertu ez nahi dutena zera da; euskaldun askok, euskaltzale askok, gero eta aspertutagoak gaudela politikoki zuzena den postureo horrekin ze eguneroko bizitzan ikusten duguna beste zerbait gustiz desberdina da. Bestela joan zaitez guardian dagoen epaitegi batera eta ia zer ikusten duzun…..

  • Alpargatero 2017-12-27 11:28

    Eta Bilbo hiri segurua dela esaten jarraitzen dute… lehen izango zen! Alabaren “trukekide” frantsesa, 14 urteko neskatila, eta haren lagunak indarkeriazko lapurreta-saio baten biktima izan ziren, egun argitan, Arriaga inguruan. Eta etengabe ematen diren eta erdizka ezkutatzen diren berriekin… errealitatea onartu nahi ez duenaren baieztapenak iruditzen zaizkit alkateak segurtasunaz esandakoak.

  • ganbaratxotik 2017-12-27 19:46

    Politikoki ez-zuzena omen den horren inguruan antolatu eta egin behingoz zuen eskeitza Euskal Herriari. Ea nortzuk eta zenbat zeraten. Seguru zuek espero baino gutxiago eta nik espero baino askoz gehiago zeratela. Aurrera!

    • Espainolek euskaldunak jazarri eta zapaltzen duten bezala, (euren botere politiko, juridiko eta mediatikoarekin), zuek politikoki ez-zuzen pentsatzen duen gehiengo zabala jazarri eta zapaldu nahi duzue.

      Gehiago inporta zaizue atzerritar bati irain bat egiten badiote, euskaldun bat hiltzea baino (Ibon Urrengoetxea, adibide bat). Gehiago inporta dizue diskurtso feminazi-borroka-heteropatriarkatuzapaltzailea justifikatzea, inmigrazioak euskal identidadean arazoa izan daitekeela planteatzea baino.

      Ikusi zenuen zer gertau zen Sestaon?? Edo Gernikan? Edo Gasteizen? Alkateak (PNV, BILDU eta PPko alkateak, hurrenez hurren) delinkuente atzerritarrak kritikatzean, boto zaparra jaso dute. Gehiengo ixila dago hor, politiko zuzenaz nazkatua.

      • Sestao eta Gasteizko kasuak ezagunak dira, baina Gernikakoaz ez da ezer asko zabaldu. Alkatea bera eta EHBilduko herriko taldearen arteko iskanbilak zirela besterik ez. Azalpen gehiago ematerik bai? Eskerrik asko

        • gernikako alkatea; Gorroño Etxebarrieta. Herriaren ahotsa. 2017-12-28 13:05

          Apa,
          Gernikako alkatea BILDUrekin aurkeztu zen (EAkoa zan). Botoen % 63,49 lortu zuen 2011an.

          Gernikan hilketa bat egon zen errumaniarren artean. Gorroñok gogor kritikau eban eta BILDUko progre-memeloak ui ui ui esan. Gorroñok bere iritziari eutsi zion, ez zen memelokeritan jausi. Ez zen akojonau ta BILDU utzi zun.

          2015ean PNVrekin aurkeztu eta Gorroñok eta botoen ia %60 lortu zuen.

          Herriak argi eta garbi hitz egin zuen.

          • ganbaratxotik 2017-12-28 20:59

            Ea ba. Gehiengoa duzue eta aurkeztu hateskundeetara. Gorroñotarrak bezela, %60 seguru duzue. Gora populismoa!! Eta bide batez probestu gehiengo erabatekoa independentzia aldarrikatzeko, kopuru horiekin Katalunian baino hobeto, Espainiak onartua baino ez du izango. Zeinek esango zuen, moroei esker Euskal Estatua lortzeko aukera paregabea. Biba, biba !!!

  • Alpargatero 2017-12-28 11:24

    Gaur berri gehiago: Lapurretan Sopelako txalet batean, jabeak, bertaen baitziren, bahitu eta lotu ondoren; Lapurreta Deustuko kiosko batean, armak erabiliz.

    • gernikako alkatea; Gorroño Etxebarrieta. Herriaren ahotsa. 2017-12-28 13:09

      Delikuntzia gehiena Euskal Herrian atzerritarrek egiten dute: lapurretak, iruzurrak, drogak, prostituzioa… Datuak ez direz argitaratzen, baina holan da.

      Bilduk boto asko galdu ditu, toki guztitan. Gernikan, Gipuzkoa osoan.

      Erreferenduma inmigrazioaz galdetzeko, orain!

    • Horrek gausak ez dires esaten behar. Bilbo hirri segurua da.
      Orain ez, baina ikusiko dusue MVP-sariketa datorrenean. Seguru-segurua. Segurola.
      Gero, MVP sariak bukachean barriro be oraingo besela. Ia seguru.

    • Gaur egun inmigranteek kuantitatiboki gure herrian delituen erantzuleak direla ez de erretorika arrazista baizik eta datu objetibo bar. Nire kasuan eta nire lanaren bitartez errealitate hau ezagutzen dut eta adibidez emakumeen aurkako biolentzia delituetan etorkinak, nahiz eta populazioaren 9% izan, delituen 50%erantzuleak dira. Eta hori datu objetibo bat da. Eta zer esan adin gabeko marrokiar gazteek egiten dituzten delituei buruz, ia beti bortizkeriarekin.
      Gero beste iruzkin batean esan den bezala etorkinek ze eragina edukiko duten euskal nortasunean (benetan integratu edota espainiar kolonizatzailearen rola bete ) behar bezala jorratu beharko litzateke.
      Baina noski gauza guzti hauek mahai gainean jartzen direnean segituan arrazista bezala iraintzen dizute politikoki zuzena den ildotik kanpo zaudelako.

  • Tira, Abandon 23 urteko gazteari begi bat galduarazi ziotenetako bat atxilotua izan da. Eta, Sorpresa! Bazituen jada aurrekariak eraso eta lapurretengatik. Bere jatorrizko herrira deportatu edo kartzelan urte batzuetarako sartu beharrean, segituan jartzen dituzte kalean, dirudienez. Hori bai, gero gure altsasuar gazteak urte bete kartzelan eta 50 urteko zigorraren esperoan. Ez dakit ni naizen oker dabilena, baina iruditzen zait gure erakunde, prentsa eta agintariak ez daudela euskal herritarron mesedeetarako, aitzitik, nahiago dute gure segurtasuna sakrifikatu kriminalitate-foku argi batekin amaitu ordez, auskalo zein arrazoi dela-eta.

  • Kerman Casas 2017-12-28 17:38

    Beste adibidetxo bat jarri nahiko nuke mahai gainean, zeharo interesgarria deritzodan eztabaidagai honetan.
    Ibon Urrengoetxearen hilketa eta Iñigo Cabacasena konparatu gurako nituzke. Biak hilketa deitoragarriak, bietan justiziak bere lana egin dezan eskatuko nuke. Baina, batak edo besteak jaso duten ohiartzuna Berrian ikusita, dena esanda dagoela uste dut. Eta berrialaguna eta egunkari horren harpidedun lez esaten dut hau, tristezia osoz.
    Altsasuko gazteen adibidea ere oso ondo ekarri.
    Zabaldu ditzagun begiak eta ergelkeriak alde batera laga.

    • Atarietan ez zuten berririk eman. Jarri dituzun lotrua horietan argi agertzen da: paperekoa. Eta paperean modu lotsagarrian adierazi zuten, inolako garrantzirik eman gabe. Eskerrak gutxienez aipamen txiki hori egitea, Zornotza-Amorebieta erabat mindurik zegoen eta.

      Penagarri eta amorragari Berria edo Argia bezalakoen pasotismoa Ibon Urrengoetxearen hilketan.

  • Bidai agentzia bateko langile baten moduan, zenbait proposamen hemen idatzi duten batzuei goemendatzeko. Bidai txartela doan da, datuetan oinarritutako informazioa bezalaxe. Mugak.eu eta zurrumurruen aurkako sarea lirateke bi destinu egoki. Kanpotik etorriak omen gauza txar guztien erantzule. Nik ez dut nahi delitu baten atzean (atzerritarra bada ipintzen den moduan) jatorria azpimarratu beharra, nik ez dut nahi ustezko delitugileen aurpegiak bolo-bolo komunikabideetan agertzea( guretzak aski ezaguna dena), nik ez dut parte hartu nahi sorgin ehiza horretan, nik ez dut nahi bakar bat edo batzuk egindakoa komunitate oso bati leporatzea (Garzon maisuaren antzera). Niretzat ez dudana nahi besteentzat ere ez. Gure aberriaren etsaiak ez datoz kanpotik, bertan ditugu. Eta erregeak gurasoak dira!. Ups!.
    Ez al gara konturatzen, nik ere doluminak bidaltzen dizkiodan famili horretako kideren bat etorkina ahal dela izan?. Lehen euskaldunak munduan ibili omen gara, genion arrotasunez, ba orain mundua euskal herrian dago. Onar dezagun eta suntsitzen ibili beharrean eraikitzen ipini ditzagun indarrak.

    • Gizarteak eskubidea dauka hiltzaileak, bortxatzaileak, ustelak eta bestelako gaizkileak nortzuk diren jakiteko. Eta gaizkile horiek etnia edo bestelako taldeen kide badira, informazio hori plazaratzea komeni da gizarteak jakin dezan arazo bat dagoela haiekin.

      Eta munduan ibilitako euskadulnek ez zuten egondako herrialdeetan ezer inposatu ezta euskaldunentzako alderdiak sortu Europan beste etorkinekin gertatzen den moduan. Euskaldunak gizarteratu ziren.

      Zurea bezalako diskurtso maitagarriek galbidera eramango gaituzte.

  • Begira, inoiz gertatu izan ez zaidan bezala, kaletik hautxoa pasiatzen noanean, Hernanin (!!!) marokoarrekin gurutzatzen naizenean (mutil gazteekin), beldurra pasatzen dut eta atzera ere begiratzen dut ikusteko ea urrundu ote diren nigandik.
    2.000.urtetik honako bortxaketak, lapurretak, borrokak donostialdean denok dakigu zer lotura duten jende desarraigatu hauekin.
    Nahi duzuten ikerketa-azalpen soziologiko eman, baina biktimak gu gara.
    nik beldurra pasatzen dut.

  • Gure langabezia edo lan baldintzak ez dituzte etorkinek iltzatu gizarte honetan. Etxebizitzen prezioak gazteentzat eskuragarri ez izatea ez dute etorkinek ekarri. Emakumeek pairatzen dituzten erasoak eta matxismoa, ez dute etorkinengan jatorria, gizonengan baizik. Gure eskubide indibidual eta kolektiboen deuseztea ez dute etorkinek ekarri. Gizartea lokartzeko des-informazio politkak ez daude etorkinen esku. Euskal gizartean, eta orohar europan indarrean dauden errealitate guzti hauen erantzuleak, azalez eta hitzez zuriak dira. Gure-zure etorkizuna erabakitzen dutenak, ez dituzte gehiengoaren alde egiten. Angulak, bixigua eta ardo garestiarekin ospatzen dituzte berain “lorpenak”, gure galerak alegia. Diru beltza zuritu eta auto ofizialetan dabiltza, gure errepideetan baina beste norabide batean. Hego, herri honetan zuk gustoko duzun sinplifikazio ariketa horrek, milaka errugabeen atxilotze, tortura, egunkari itxiera, etab ekarri ditu. Haiek bai, GAL-bidera jo zutela. Batzuentzat, gu ginen arazoa. Diasporako euskaldunek, euskal kultura mantentzeko saiakera etenik gabekoa izan da, euskal etxeak adibide. Ez dakit, zein alderdiei buruz ari zaren, nik dakidala Fronte nazionala moduko ultraeskuindar alderdiek “bertako labela” dute. Batzuen gizarteratzea eskatzen zabiltzaten askok uniformazioa dezute desio. Ez ahaztu bere jatorritik alde egin duen edonork, ez duela gustoz egiten, halabeharrez baizik. Europak ez du ezertxo egiten herrialde haietako egoera konpontzeko, eta gu agintarien aurrean ahotsa altxa beharrean, deserriratuen gainean ipintzen ditugu gure begirada mesfidatiak. Hernaniar, zuri azalpen-ikerketa-datuak bost axola, baina ikus daitekenez zuri gertatutakoak besteontzat argigarri izan behar luke. Ba, jakin ezazu zureak eta beste guztienak dutela garrantzia hemen, eta horretan diharduten elkarteak ditugula gurean zorionez. Interesa baduzu, egin ezazu indarkeria matxistaren atzean (bortxak, heriotzak) jatorria edo generoa ote den amankomuna korfirmatzeko ariketa. Gizarte baten gorrotoa, gizarte baten porrota da.

    • kokotaraion txorakeriez 2018-01-04 09:31

      Baina ze pirrilera kaka duzun burmuinean, txo. Zetaz ari zara, munduko arazo guztiak atzerritarrei nork leporatzen die, ba?
      Zurien herrietan normala gaizkile gehienak zuriak izatea (baita zintzoenak ere). Afrikan eta Honolulun gauza bera

      Hemen esaten dena da:
      1. Medioetan delituegileen jatorria ezkutatzen dute eta errealitatearen pertzepzioa aldatu (desproportzio itzela dago atzerritarren artean delinkuentziari dagokionez. Delitu askotan %10 izanda, %30 edo %70 eurak izatean).
      2. Euskal identidadeari eta hizkuntzari kalte egiten dio hainbeste atzerritar hain denbora guztian sartzea.

      Besteak, zure fobiak ideologikoak.

  • Kokotarion, pirrilera dagoen tokian aktibitatea dago eta ondoren lasaitasuna. Sentitzen dut askatzeko zailtasunak eta oxigeno gutxi badaude zurean. Ohartzen naiz, irakurri esaten dena gutxi egiten duzula. Soilik horrela uler liteke, delitugileen jatorria aipatzen ez denik esatea. Nahi dezunean osatu dezakegu zuk esaten dezunaren aurkakoa gertatzen den kasuen zerrenda. Portzentaiak primeran, nondi ateratakoak?. Seriedade pixkat askotxo ote?.
    Lazkao txikiri galdetu zioten, ea zer egin zitekeen euskararen alde, eta hark jakintza handiz: “zer? Hitzegin motel, hitzegin!.”. Dakigunok ez erabiltzea da gure hizkuntzak duen arazo nagusiena. Euskal identidadea etorkinen presentziak kaltetzen duela azpimarratzeak, gure herriaren historia eta errealitatea gutxi ezagutzeaz aparte, gurean konfidantza gutxi edukitzea nabarian uzten du. Gure herria eta hizkuntzak, mendez mende iraun du, tartean gerrak, diktadura, gure kultura deuseztearen saio ezberdinak, eta bizirik gara. Ta por zierto, euskal herrian agintean egon eta dauden axolagabe askoren gainetik.

  • https://aidaotadui.wordpress.com/author/aidaotadui/
    Berriari tratamentu hori egitea kritikatzen dioenak irakurri dezala beraien estilo liburua, eta gustoko ez duenak La Razon, ABC edo bestelako prentsa sentsazionalista erosteko aukera balia dezala. Nik, berria!

  • ganbaratxotik 2018-01-04 19:37

    Euskadi irratian esan dutenez, atzo Mutriku eta Deba artean itsasoak eraman duen bikoteari laguntzera uretara salto egin du gizon batek bere bizitza arriskuan jarriz. Marokoarra, arrantzalea eta lau umeren aita.

    • Ekintza txalogarrien aurrean badirudi ez dagoela protagonistaren jatorri magrebiarra aipatzeko arazorik. Ekintza deitoragarrien aurrean, aldiz, Euskadi Irratiak sistematikoki ezkutatzen du gaizkilearen jatorria, magrebiarra bada. Mass-medien (baita euskal mass medien) irizpide arrazial bikoitz horrek estrategia bati erantzuten dio argi eta garbi: artalde autoktonoa otzan mantentzea hirugarren munduko eskulan merkearen inportazio masiboaren aurrean.

      Felipe Gonzalezek duela urte batzuk esan zuen honakoa: “Hay 20 millones musulmanes que quieren salir de sus países, y Europa necesita a esos 20 millones. De aquí a 2050 habrá una parte insostenible de su población en eso que llaman de manera cursi tercera edad. Europa no va a producir los 20 millones de habitantes que necesita de aquí a 2050 para sostener el sistema.”

      Gure gainetik agintzen duten plutokratek argi dute euren helburua, hots, sistema bere horretan mantentzea. Euren kalkuluetan europar nazioen identidadeek ez dute kabidarik, eta are gutxiago Euskal Herriaren biziraupenak. Hirugarren munduko milioika dohakabez betetzen ari dira europar lurraldeak bertako nazioen sustrato etniko eta kulturalarekin akabatuz epe luzera, hau da, euren irizpide ekonomizistak gainezartzen ari dira herrien gainetik.

      Inmigrazio masiboaren estrategia horren aurka gauden gehienok ez gaude inmigranteen aurka, bertakoak errespetatuz bizi diren bitartean, izan ere, horiek ere plutokrata kapitalisten kalkuluen biktimak dira, gu geu bezalaxe. Aldiz, Euskal Herriaren etsai eta traidore dira, praktikan, gehiegizko inmigrazio hori ontzat jo eta estrategia horretan parte hartzen duten komunikabide, politikari eta erakundeak. Eta hor sartzen dira eusko legebiltzarreko alderdi politiko guztiak, tartean EAJ eta EHbildu

      • ganbaratxotik 2018-01-05 16:35

        Benetan, zuek nahiko zenuketen Herri “garbi” hori hobe izango ez balitz, ez bait litzateke Euskal Herria izango. Nik horri Beldur Herria deituko nioke. Gezurra dirudi…..

        • Erantzun hobeago bat espero nuen, baina tira. Beldurra ez, bizi-gogoa da definitzen nauena. Nazio etniko gisa biziraun eta duintzeko gogoa eta borondatea. Datozen euskal belaunaldien bizi-baldintzak hipotekatzera dispuesto dauden horiek ez dira “filantropo” ez eta “solidarioak”. Traidoreak dira, euren ama saltzeko dispuesto leudekenen endakoak, alegia. Horiek dira gure Euskal Herriaren benetako etsaiak, eta ez inmigranteak.

          • Oier 22 – Ganbaratxotik 0

          • ganbaratxotik 2018-01-06 18:26

            “Traidoreak eta euren ama saltzeko prest leudekenak” bezelako argudioekin dabiltzatenek zein erantzun merezi dute? Nazio etnikoa? Penagarria.
            Sor ezazue alderdi, mugimendu edo dana dalakoa eta aurkeztu zuen proposamenak agerian. Europan arrakasta dezentea izaten ari dira iritzi beretsukoak.´Herriak erabaki beza zeini eman ordezkaritza. Edo hobe, nahikoa zarata etaraz gero, EAJ gertu izango duzue zuen “argudio”-ak bereganatzeko, Animo!

  • Errefuxiatuekin Europak duen jokabidea, deportazioak, 6 metroko hiru harresi ilara, ….
    Guzti honek dexenteko zuloa eragiten duela zure teorian uste dut. Zuk duzun diskurtso hori txalotzen duten horiek, horman ipintzen dituzke beste herrialdekiko. Baino hango guztia ustiatu ondoren, eta bizi asko suntsitu ondoren. Eta eskulan merkearen arira, inmigrazioaren beharrik gabe konpondu dute hori betikoek, azkeneko krisiaren aitzakipean. 10 orduko lanaldiak 600-800 euroren truke bertako jendearekin. Eta kalean erantzunik ez, hor ikusten da lokartu beharrik ez dagoela gizartea, jada lo dago. Eta esnatzean, esnatzen bada, ohartuko da ez zela ametsgaizto bat, errealitatea baizik.

    • Europako gobernuek milaka errefuxiatu hartzeko hitz eman zuten. Baina azkenean atzera egin dute. Zergatik? Ba, HERRITAR MORDUAK horren aurka dauden alderdiak bozkatu dituelako Alemania, Austria, Erresuma Batuan, Frantzian, Hungarian…

      Azkenean, eskuin muturreko alderdiek eskuin moderatuko alderdietan presio egin du. Eta zentzuz, mugak itxi dituzte. Eta eskerrak, ze bestela Europaren desistegrazio demografikoa areagotuko litzateke. Jakina errefuxiatu eta migranteak lagundu behar ditugula, baina ez guri suizidio demografikoa bultzatu.

  • Arratsalde on,
    mezu guztiak irakurtzeko lana hartu dut, eta nere uste xumean arrazoi daukate euskal komunikabideetan datuak ezkutatzen ari direla esaten dutenekin.
    Ez dut etorkinen kolektiboa kriminalizatu nahi, ez nago sistematikoki heuren aurka, pertsona zoragarrian ere badaude eta. Baina aspalditik ikusten ari gara, agian, gehiegi etorri direla eta hontzia beteegi doala. Ematen du batzuetan, aspaldi joan zitzaiela politikariei eskua, eta orain ez dakitela zer egin.
    Euskararen arazoa ere hor dago. Hor, norbaitek dio euskara ez erabiltzea, euskaldunon errua dela. Ez da erabat zuzena hori. Geroz eta gehiago kostatzen zait kalean, komertzioetan etab. euskaraz egitea. Etorkinek esaten didate nik ere gazteleraz badakidala eta horrela hobeto moldatzen garela! Beste aitzakia batzuen artean.

    Orokorrean, eta apaltasunez diot, etorkinen etorrera masibo honen alde daudenak ez dutela apenas argumenturik. Eta batzuetan gorrotoa darabiltela beraiek bezala pentsatzen ez dutenen aurka. Saminez diot, Euskal Herriaren aurka doalako jarrera hau.

    • Ni Donostiarra naiz eta zuk bezala nire lehenengo hitza beti (tabernetan, dendetan edota komertziotan) euskaraz egin, erantzunak desberdinak dira bertakoak edo ta etorkinak direnean. Azken hauek (“mesedez bi zuritu eta txuri bat” bezalako galdera baten aurrean, “hablame en español que no te entiendo” bezalako erantzunak jasotzen ditut. Nik kolono espainolen papera egiten dutela esaten diet.
      Arazoa da egoera linguistiko minoriztu batean, genozidio kultural eta linguistiko jasaten ari den herri batean, ia 200.000 hiztun erdaldun sartu ditugula eta hori soziologikoko (ez dugu ahaztu behar azken batean kulturalki kolonia espainol-Frantses bat besterik ez garela) jasangaitza da, ze hiztun hoiek neurri handi batean ez ditugu euskaldunduko. Azkenean hankean tiro bat ematea bezala da.
      Nik egia esan ez dakit nire analisia zuzena ala okerra den baina ez dudana ulertzen zera da, gure politikari-euskalgintzan dabiltzan adituek ez duten (nik beti abiapuntua soziolinguistikan jartzen dut) analisi berbera beintzat erreparatu.

  • https://www.berria.eus/paperekoa/1988/002/001/2017-01-20/gorakada_datuetan_atzerapena_jarreretan.htm
    http://www.argia.eus/albistea/elebidun-kopuruak-gora-egin-duen-arren-euskararen-erabilerak-trabatuta-jarraitzen-du
    Gaiez gai aldatzen ari garenez, azkenekoari helduko diot. Neuk jartzen nuen euskaldunongan erabileraren arduraren zati handi bat, goiko bi lotura hauetan oinarrituta. Euskal Herrian %27 elebiduna da, eta horieratik soilik %13 hitzegiten du euskaraz. Datu esanguratsua deritzot, eta horren arrazoiak bat baino gehiago dira. Hizkuntza minorizatua izatearena, hizkuntz politikak, komunikabideetan duen presentzia, hizkuntz prestigioa ez ematea,…. Hau ez da oraingoa, aspaldi aipatua eta mila tabernetan zintzilikatua dago ” Hizkuntza bat ez da galtzen….”

  • Gai asko ari dira ateratzen. Orokorrean inmigrazioa inperialismoak eragiten du herri eta are kontinente osoak espoliatuz eta lan indar merkeagoa eskuratuz. Migrazio masiboak tragedia bat dira miserian lurperaturiko herrientzat eta arazo handi bat migratzaile uholdeak errezibitu behar dituzten herrientzat. Hori edonork daki eta hori bultzatzeko interesa duen bakarra kapital handia da.Jakina kapital handiak bitarteko handiak ditu eta bitarteko horiek darabiltza tragedia hori kultur-partekatze koloretsu superguai bat bailitzan saltzeko. Gauzak argi beraz: erruduna inperialismoa da.
    Hizkuntzari dagokionez ere gauzak argiak dira: euskaldunok komunitate minorizatu bat bagara, edozein eratako erdal migrazioa faktore negatibo bat da. Hori inperialismoaren zerbitzurako betaurreko progreak ez dituen edonorentzat ere ebidentea da. Gauza bat da errealitate baten aurrean oso garrantzitsua izatea masa hori euskalduntzeko ahalegina egitea eta bestea fenomeno gisa duen kokapena distortsionatzea. Euskal Herrian euskaldunok gutxiengo bat bagara beste 200.000 edo 300.000 erdaldun etortzeak gure egoera okerragotu egiten duela hain da ebidentea, kontrako irakurketaren kokolokeria berez nabarmentzen baita. Eta hau ez da oraingo immigrazio berriarekin soilik balio duen kontua. Inmigrazio historikoarekin ere balio du. Edo norbaitek uste du Ermuara bere garaian milaka erdal etorkin iristeak ez zuela eraginik izan Ermuako errealitate soziolinguistikoan?

  • Azken iruzkinak dioen gauz batzuekin ados nago, eta inperialismoari kapitalismoaren abizena ipiniko nioke. Ni etorkinen jatorrizko herrialdeetan konponbideak ezartzearen aldekoa naiz, batez ere inork bere herri-aberria atzean uzteko gogorik ez duelako. Uste dut nabarmena dela “lehen munduan” bizi garenok edo zehazki esanda, agintzen dutenek, soilik ustiatzea eta desjabetzea erabiltzen dutela. Ni egoera berdinean egonezkero, oso gogorra egingo litzaidake nire herria den hau utzi beharrak. Biktimen arteko liskarrak botereari mesede.
    Baina, horrek ez dezan ezkutatu euskara dakigun askok ez duela euskara erabiltzen!. Ezagutza eta erabilpenaren artean %14aren diferentzia dago. Konplazientziarik ez!

    • Kapitalismoaren baitan kapital finantzieroak gaina hertzean metaketa eta fase berri bati ekin zitzaion ustiaketa herri osoen harpilaketara igaroz. Hortaz inperialismoak berez darama kapitalismoaren izana.
      Hizkuntzari dagokionez edozein hizkuntza minorizaturen kasuan ezagutza beti da handiagoa erabilpena,baino eta erabilpenaren arlo hori beti azpimarratu behar den arren egin diren ikerketa zientifiko linguistikoek erakusten dute orokorrean komunitate gisa euskaldunen atxikimendua hizkuntzarekiko erabileran oso altua dela (metodoak, ebaluaketak etabar BAT soziolinguistika taldeak eta argitaratu izan dituzte). Kontu hontan lehen aipaturiko ebidentziaz gain, kontuan hartu behar dena da hain zuzen euskaldunok egoera minorizatuan gaudela eta ez dugula estatu tresnarik gure hizkuntza eta kultura babestu eta garatzeko. Ondorioz migrazioen fenomenoak gurean eta gurea bezalako herri zapalduetan aldagai horretatik are eragin gehiago duela ere kontuan hartu behar da.

  • Nola?, barkatuko didazu, baina tresnak ez ditugula esaten duzunean ezin ados egon. Hori esatea, gure hizkuntz politikan eman beharreko pausoak ondo eman ditugula onartzea litzake. Eta ez da hori, Torrealdai, M.Lujanbio, joan zitzaigun H.Etxeberria eta beste euskara bultzatzaile askoren iritzietan jasotzen dena. Lagin moduan, aurki ezazu etb1ko kazetari batzuek (Usabiaga, Iriarte, Euskitze,..) honi buruz duten iritzia. Zurearekin bat ez datozela esango nuke, eta hauek inork ez ditzazke traidoretzat jo. Hauek euskaratik eta euskaraz sortzen dabiltza. Gureak ditugun komunikabide publikoen politika ez doa bide onean, eta batzuek aspaldidanik ari dira hori azpimarratzen.

    • Diozunarekin ados. Beraz, inmigrante etorrera masiboak euskararentzat ez duela mesederik egiten ez dago zalantzarik. Ideologiak edo iritziak alde batera utziz, hori horrela da.
      Zegatik dagoz batzuk temauta?

  • Nik idatzi dut ez dugula ESTATU TRESNARIK. Eta hori egitate bat da. Tresna edo baliabide autonomikoez egin diren edota egiten diren irakurketetan ez naiz sartu eta ez naiz sartuko gaitik erabat desbideratuko ginatekelako. Gaiarekin lotura zuen aipamena zen guk ez dugula estaturik kontuan hartzearena.

  • Ea, aski argi dirudi kanpotarren etorrera masiboa kaltegarria dela gure kultura erkinarentzat. Bestalde, mota askotakoak ditugu:

    – Etorkin ekonomikoak, neurri handian magrebiar eta hegoamerikarrak
    – Turistak
    – Hemen kokatzen diren espainolak/frantsesak (gainera, AHTak askoz koko gehiago ekarriko ditu)

    Kontua da, zer egin dezakegu hilzorira garamatzaten jende-oste horiekin? Bota? Sarbidea galarazi? Zeintzuk bai eta zeintzuk ez? Zer metodo erabilita? (Espainiako lege eta indar armatuen laguntzaz, betiere)

    Egia esan ez dut uste gure esku dagoenik, ez dagoen bezala horiek guztiak, hemen egon nahi badute, euskara ikastera behartzea.

    Bestela, bide koertzitiboak erabiltzen hasita, nik geratzen utziko nieke integratzeko konpromisoa hartzen dutenei soilik (are gehiago, holakoak onartuko nituzke eta trukean hemengo vasco euskaraz futitzen direnak bidaliko). Modu errealistan zer egin daiteke?

    • Ados esandakoarekin, baina lehen ere idatzita daukat; ez dudana ulertzen zera da, gure politikari euskaltzaleak (baldin badaude noski) eta euskalgintzan dabiltzan adituek ez dute guk argi ikusten dugunari erreparatu? eta erreparatu baldin badute zerbait egingo dute edota berdin zaie hemendik 100 -150 urtera gure hizkuntza, kultura, nortasuna desagertutzat ematea?.

  • Oso galdera interesgarria da. Aurreko iruzkin batean aipatu dut kontuan eduki behar dugula guk ez dugula ESTATU tresnarik. Beraz orokorrean herri gisako gure beharrizan premiazkoena estatu hori eskuratzea da era guztietako arazoei erantzun ahal izateko. Baina kontua da herri edo nazio gisa desegiten, erdalduntzen, are eta gehiago minorizatzen jarraitzen badugu beharrizan hori are eta premiazkoago bilakatu arren, egiazki lortzeko gure aukerak ere murrizten joango dira. Hau da txikiagotzen eta ahultzen jarraitzen badugu, ez dugu inolaz ere indarrik izango helburu politiko-estrategiko hori lortzeko. Beraz bere buztana jaten duen arraina bezala ibili nahi ez badugu, gai hori behin betiko ongi planteatu beharra dago: INDEPENDENTZIA behar dugu nazio gisa biziraun eta garatzeko, baina independentzia lortzeko lehenik NAZIO GISA, hau da KOMUNITATE NAZIONAL gisa asimilazioaren bidetik atera eta INDARTU egin behar dugu. Indartu egin behar dugu independentzia eskuratzeak borroka latza suposatzen duelako eta borroka hori irabazteko oso indartsua izan behar delako.
    Beraz, zer egin daiteke nazio gisa indartze hori elikatu eta kontrako joera demografiko horiek neutralizatzen saiatzeko?
    Hasteko oinarrizko gauza horiek argi izatea eta horren araberako irakurketa eta praktikak egitea. Adibidez badaude ezkerreko sektore “euskaltzale” batzuk inmigrazioa sustatzen dutenak, gurera etorkin are gehiago etortzea bultzatzen dutenak. Eta badude eskuineko sektore “euskaltzale” batzuk gure herria are gehiago turistifikatu nahi dutenak. Zenbat eta erdaldun gehiago orduan eta euskararentzat baldintzak zailagoak ekuazioa haintzat hartzen badugu, jarrera horiek erdalzale gisa jo behar dira.
    Egin daitekeen lehen gauza hortaz ikuspegi abertzale eta euskaltzale batetik koherentzia eta zorroztasun handiagoz aritzea da.
    Bigarrenik, herri gisako paradigma batzuk aldatzea ezinbestekoa da. Pirinioen bi aldeetan bizi den herri TXIKI eta ezin jatorragoaren paradigmak zulora garamatza. Herri gisa HANDITU egin behar dugu, komunitate txiki gisa desagerpenaren hertzean mugituko gara kasurik hoberenean eta edozein kontrako faktorek arrisku existentziala suposatuko du euskaldunontzat. Beraz kopuruz biderkatzera jo behar dugu euskaldunok eta handitze hori ahalbidera dezakeen faktore garrantzitsuena eta ia bakarra UGALKETA da. Ez dago besterik eta horri HELDU egin behar zaio. Korrikak, Nafarroa Oinez-ak eta hizkuntza eskubideen protokoloak ongi daude, baina euskaldunon esku dago euskaldun gehiago sortzea. Bai, hori momentuz gure esku dago eta funtsezko eremua da. Euskaldunok pasa behar dugu azken hamarkadetan ume gutxi izateak ezaugarrituriko komunitate bat izatetik ume asko izateak ezaugarrituko duen komunitate bat izatera. Gure etorkizuna aldaketa horren araberakoa izango da. Oinarri hori, oinarri material bat da.
    Gainerakoan badira bestelako neurri batzuk gaurdanik bultzatu beharrekoak. Adibidez gogoeta bat sustatu behar da euskal diasporan, bizi dugun egoeran komenigarria baita diaspora hori txikiagotzea. Horrek esan nahi du ahal den heinean euskal gazteak lanera edo ikastera kanpora joan ordez Euskal Herrian gelditzea sustatu behar dela eta bestetik kanpoan bizi diren euskaldunak herrira itzultzea aztertu behar dutela ikuspegi militante batekin, hots euskalduntzearen alde egiteko ikuspegiarekin.
    Bestalde euskaldunen artean hain modako bihurtu den bidaizaletasuna eta turismozaletasunaren eremuan ere eragin behar da, beti kanpora joateko ohitura txikiagotu eta barne-turismoa bultzatuz. Milaka bizkiatar Kantabrian, Burgosen, Mediterraneoan edo Landetan bezala ibili litezke Nafarroan edo Lapudin, hartara turistak izaten jarraituko lukete baina ez lirateke turista atzerritarrak izango eta ez lukete arrozte mailan haien eraginik izango. Jakina turismo ereduan ere euskal edukia bultzatzea berarekin behar luke horrek, euskal sareak elikatuz.

    • Bete-betean eman duzu. Erdalzale horiei bozka ukatu eta beren inkoherentzia aurpegiratu behar zaie, eta abertzaleei desastre nazional honi buelta emateko alternatibak eskaini. Elektoralismoaz gaindi badaude euskaldunok antolatu eta bizirauteko beste bide batzuk, gure lurraren kontrola eta burujabetzan sakontzeko. Gure erantzunkizuna da alternatiba hauek gorpuztu eta zabaltzea.

      https://askatasunarenliga.eus/

  • Hedabideek egiten ez dutena potrotaraino dauden herritarrek egiten dute, interneten jada zabaldu dute Indautxuko gazteak beldurtzen zituzten “aingerutxo” hauen instagram kontuak.

    https://my.mixtape.moe/bkmujk.png

  • Kasu honen tankerakoen aurrean zer egin daiteke ikuspegi korporatibista-nazional batetik?

    Bilboko euskal kuadrilen artean autodefentsa plataforma bat eratzea telegram edo whatsapp-talde baten bitartez informazioa elkarbanatu, koordinatu eta elkar laguntzeko. Hala, norbait erasotua edo jazartua bada, segituan informatu dezala taldean ahalik eta hurbil dauden kideak bertara azaldu daitezen eta taldetxo bat antolatu, erasotzaileak aurkitu eta geldiarazteko.

    Jakina da Bilboko gau-giroan arazo ugari izaten direla zabor lumpen horrekin. Sistema honen bitartez jendea ez litzateke bakarrik eta babes-gabe sentituko, eta modu irmo batean erantzun daiteke edozein eraso zein probokazio. Hala, sasikume horiek bi aldiz pentsatuko dute ikusten dutenean euren gaiztakeriak gartesti ordaindu ditzaketela.

    • BERRIari xentimorik ez. Traidoreak. 2018-01-09 17:41

      Ezker Abertzalea itsua egon zen ETAren biolentziarekin. Errealitateik oso urrun. Pentsatzen zuten zerbait lortuko zutela eta argi zegoen ezetz. Baina haiek jarraitu ta jarraitu memeloak bezala.

      Kasu honetan, berdin.

      • ETA izan zen duela jadanik 15 urte inmigrazio berriaren arriskuaz ohartarazi zuen euskal erakundea. Eta badakizu zer leporatu zioten Partido del Negocio Vascoespañol eta Gasteizko Jaurlatxirlak? Ba, espainiar prentsa eta alderdiek, ABC bezalako “ezkertiarrek” barne, leporatu zioten berbera: “xenofobia” alegia.
        http://www.abc.es/hemeroteca/historico-03-01-2004/abc/Nacional/eta-arremete-contra-los-inmigrantes-porque-desprecian-el-euskera_230120.html

        • ganbaratxotik 2018-01-11 12:51

          ABC, DV, El Correo Español dira orain euskaldunen erreferentzia, “euskeraen defendatzaile sutsuak”. Berria, Argia, Gara, Euskadi Irratia, Deia “progre” antieuskaldunen zerbitzari eta “kanpotar izurriteen” laguntzaile.
          Bejondeizuela!.
          Utzi euskera fobia pertsonalak erakusteko aitzaki erabiltzeari behingoz

          • Ba abertzale zein ez abertzale, zuk aipatu dituzun horiek sutsuki irakurri, ikusi eta entzuten dute/dugu. Besteak beste, “progreen” zuzentasun politikoa txapa delako eta informazio interesgarri asko ez dutelako ematen.

            Zure fobia eta dogmak dira. Ze abertzale progreenek ere jotzen dute interneten informazio mota ezberdinen bila. “Gure” medio ideologizatu progreak gai batzuei tabu egiten badiete, jendeak eskaintzen dietenera joko dute.

            ZUZEUk duen audientzia baldin badu, horregatik da, gai ezberdinak tratatzen direlako eta gainera benetako EZTABAIDA dagoelako (medio progreetan jarraian ezabatzen dute).

            BERRIA dirua eskatzen, baina jende gehienak paso. Normala. Nik pozik ematen nien lehen. Orain bapez.

  • Ijitoen artean ohikoak (ez kasu guztietan) izaten dira horrelako jarrerak. Eta payo-ustez-progreen artean, ijitoekiko onkeria akonplejatua are ohikoagoa izaten da.
    Ijito asko (ez denak) payoon lepotik bizi dira, dela subentzioetatik, dela lapurretak eginez, dela batetik eta bestetik, bietatik. Eta harro egon ohi dira horretaz. Eta ergeltzat dauzkate payoak. Eta arrazoi dute.

  • Erabat ados nago independentziaren beharraz, estatu moduan tresna gehiago eskuan edukiko gintuzkeelako. Baina hori tamalez ez da nahi bezain laster gertatuko. Estrategia independentistarik ez dago oraindik nire ustez herri honetan, hori definitzen hastea litzake lanik garrantzitsuena. Lan potoloa bezain ederra, non helburu horretara eramango gaitzakeen proposamen ezberdinak dauden (alderdiena, mugimendu sozialena, Unai Apaolaza eta beste batzuen proposamenak, …). Hizkuntzari dagokionez hala ere, galtzak bete lan daukagu eskura ditugun tresnekin. Komunikabide publikoak, lan eskeintza publikoak, administrazioa eta herritarren arteko harremanak, euskararen alde azken hamarkadan hartutako neurrien balorazioa. Independentziak ere ardatz guzti horietan zernolako erabakiak hartzen denarekin badu zerikusia. Bestalde, ez ditut ulertzen euskara hutsean argitaratzen diren hedabide edo prentsa idatziaren aurkako jarrera batzuek. Hizkuntza bat maitatzeko modu xelebre xamarrak.
    Ugalketa arma politiko gisa proiektatzearena ez da gaurkoa, Irlanda, Gaza, Libano…
    Ipar Irlandan adibidez badira hamarkadak katolikoek bide horri ekin ziotela. Balorazio zehatzagoa egin ahalko da etorkizunean, zenbaiteraino den eraginkor edo erabakigarria ondorioztatzeko. Euskal Herriko soziologia erreparatuz, espero dut gure hizkuntzaren osasuna eta herri honen burujabetzaren agertokira iristeko faktore gehiago deskubritu ahal izatea. Gustora irakurriko nituzke honen inguruan, mugimendu feministatik datozen iritziak.

    • Feminismoa ez da monolitikoa, joera eta ikuspegi oso desberdinak kokatzen dira feminismoaren baitan. Horien arteko batzuk emakumetasuna defendatzen dute eta horren baitan amatasuna zeregin sozial goren gisa kokatuz ardazten dute emakumearen emantzipazio proektua, zentzu hortan nolabaitere eredu matriarkal bat proposatuz. Baina ikuspegi hori oso minoritarioa da egun Euskal Herrian. Euskal Herrian nagusi den feminismoa mendebaldeko feminismo burgesaren baitakoa da osoki eta haren agenda segitzen du. Beraz ikuspegi burgesetik ulerturiko emakumearen askatasun indibiduala jartzen du helburutzat, ez langile ikuspegirik eta ez nazio beharriak ezertan ere kontuan hartu gabe. Eta bere iritziak zopan ere aurkitu daitezke azken aldian.

      • Hala da, EHan sustatzen dena feminismo burgesa da eta horren adierazle da euskal feminismoaren bozeramaileak arlo akademikoan hazitako eta handik at mugitu ez diren pertsonak direla.

        Josebe Iturrioz: EHUan Filosofian lizentziatuta, bi doktoretza eta master bat dauka. Tolosan berdintasun teknikaria 7 urtez lan egin zuen eta Gipuzkoako Foru Aldundian Berdintasun Zuzendaritza aholkulari moduan 2 urtez lan egin zuen, orain filosofia irakaslea da eskola publiko batean.

        Jule Goikoetxea: Cambridge Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) hezita, filosofian doktoregoa lortu zuen 2009. urtean. Ikertzaile elkartua izan da Londres, Edinburgoko eta Lancasterko unibertsitateetan. 2010-2013 urte bitartean doktorego osteko ikertzaile gisa lan egin du Cambridgeko Unibertsitatean (Erresuma Batua) eta Queen’s-eko Unibertsitatean (Kanada).

        Ikusten duzuenez aipatutako biak patroi berbera dute:

        Letren fakultateetan hezitakoak izan dira, erakunde publikoetan edo diru-laguntzak publikoak jasotzen duten lanetan aritu dira eta 8 orduz fabrika batean lan egitea zer den ez dakite. Halere, haien ikasketak eragindako sasi-intelektualismoari eta horrek sortutako ustezko goi-mailako moralari esker, ekonomikoki aurrera egiteko urteetan zehar ikasteko aukera ez duten emakume langile produktiboen arazoak eta ardurak inork baino hobeto ezagutzen dutela uste dute.

        Emakume langile ekoizkorraren gainetik daudela eta haien bizitza bideratu behar dutela uste dute. Baina errealitatea oso desberdina da, gizartea aurrera egiteko langileriak ez du haien bizitza zuzendu nahi duten sasi-intelektualen beharrik. Emakumeak ez dira umeak, haien arazoak zeintzuk diren dakite eta hauei aurre egiteko gizon langilearen aurka aritzeak haiek bezala zapalduta dauden langileari erasotzea dela ere badakite.

  • Faktore ia bakarra zenion beste mezu batean, eta orain zure iritzian Euskal Herrian arlo horretan dagoen errealitatea ipini duzu mahai gainean. Soilik askatasun indibidualetik hasita irits liteke askatasun kolektiboetara. Ez dut uste, EHko bilgune feministetako kideak helburutzat askatasun indibiduala dutenik, baizik beraien hautuz askatasun propio horiek kolektibo baten baitan ipintzen dituztela gizarte patriarkal hau iraultzeko. Aspaldi jabetu ziren, burujabetza edo herri askatasunera iristeko enpoderazio ariketen garrantziaz. Horrek ez ditu burges egiten, eta are gutxiago esaterik dago nire ustez, langile eta nazio ikuspegia kontuan ez dutenik hartzen. Bakoitzak badu inguru bat, baina ez da behintzat nik ezagutzen eta herrigintzan bidelagun ditudan emakumeen erradiografia, ezta gutxiago ere. Emakume borrokalari eta aktiboak dira, eta feminismoan ikusten dute iraultzaren gakoetako bat, herri ikuspegia ardatz.

  • Gazako adibidea aipatu duzu eta adierazgarria iruditzen zait. Munduko jaiotza tasa altuenetakoa dute han palestinarrek. Nork nahiko luke palestinarren artean joera horren kontrako mugimenduak sortzea? Bada entitate sionistak,noski. Aurrerapenen bat suposatuko luke okupazio egoeran natalitatea jeisteak palestinar emakumeentzat? Nortasun nazionalik gabeko emakume gisa agian, emakume palestinar gisa argi dago ezetz horrek israeldar kolonizazioa erraztuko lukeelako. Zentzu hortan interes kolektiboa zein den eta zein ez den argi dago. Euskal Herrian antzeko, baina jakina euskal emakume langileen interes kolektiboak, ez klasekoak eta ez nazionalak ez dira Pikara eta gisakoetan islatzen direnak. Horiek bestelako intereseko agenda dute eta hemen nagusi den feminismoak agenda hori bera segitzen du zoritxarrez.

  • Zaila dugu emakumearen paperak nolakoa izan behar lukeen eta euskal feminismoaren inguruan diozunarekin ados jartzea. Hala ere, eztabaida beti da aberatsa. Indepedentzia helburu, bakoitzak bere eremutik bultza dezagun nola?!.

  • Momentuz EAJ-ren egunkariak, Deia, Indautxuko gazteei lapurtzeko mehatxatzen zuen 13 urteko “aingerutxoaren” abokatuari egin dio elkarrizketa adingabea zuritzeko asmoz. http://www.deia.com/2018/01/10/bizkaia/sucesos/esta-arrepentido-aunque-no-tenga-una-implicacion-directa

    Baina hori gutxi balitz bezala, Euskal Irratiko “Ganbara” saioan egondako “adituak” maskulinitate ereduari leporatu dio gertatutakoa.

    • ganbaratxotik 2018-01-12 14:58

      Adin txikiko aingerutxoak,femnistak, ijitoak,etorkinak,homosexualak,kazetariak.

      Zeintzuk izango dira hurrengoak? Agian sindikalistak?Pentsionistak?….

      Denak etsaiak. Beldur Herria.

      • Zu izan zinen “Nazio etnikoa? Penagarria” esan zuena ezta?

        Hona hemen 5. batzarreko estraktu bat (baldintza ideologikoak)

        “Etnia/Aberria (Nazioa)/Estatua: Etnia eta aberriaz laugarren biltzarrean esandakoari eusten diogu: “etnia gizatalde bat da,berez beste taldeekiko berezitua”. “Aberria da etnia hori, bere etnia izatearen kontzientzia hartzen duenean”. Berezko baldintza: Etnia behar da (oinarria da). Sakoneko norberaren baldintzarena: Talde berezituan bizi nahia. Aberria sorrarazten du. Guda iraultzailea: Errepresioa dakar. Etsaiaren ezagutza berekin du. Ageriko norberaren baldintza: Autodeterminazioaz bizitzea.”

        Tira, ETAk bere baldintza ideologikoetan argi uzten du euskal aberriaren oinarrian errealitate etniko bat dagoela. Horren aurka zaude? Penagarria iruditzen zaizu? Hala bada, esazu argi, arren, jende guztiak ikus dezan nola traizionatzen dituzten garai batean eredu izan ziren aberrikideen ideiak egungo euskal progre traidoreek

        • ganbaratxotik 2018-01-12 18:36

          ETAren ekarpena baino Sabino Aranarena ikusten dut nik etnia edo arrazaren kontzeptua. “euskaldunon aberria Euzkadi da”. Nik nahiago Txillardegi:”euskaldunon aberria euskera da”, izan beltz, ijito, errumaniar edo galiziar jatorrikoa. Horixe izan da ETAren ekarpenik ederrena: mestizaia. Gogoan Txiki eta Otaegi? Nongoa zan bata eta nongoa bestea? Hain zuzen euskalduntasuna mundura irekitzea.ideia eraldatzaile berrietara
          Bide batez, euskaldun perfektuok zer egin genien nazio horiei Ipar eta Hego Ameriketako indigenen nazioei? Kasu! Estatu Batuetan Nazio Indiarrrak bezelakoak izan behar gara gu ere, erreserbatan sartuta, harresiz inguratuta. Ezinezkoa izateaz gain, gure etnia, kultura, hizkuntzaren,Herriaren azkena. Akats ikaragarria.

          • Euskal aberria euskara dela esatea erredukzionismo hutsa da. Naziotasuna hizkuntzara mugatuz, ni ere ingelesa ote naiz ingeles hutsa jakiteagatik? Mexikarra ote naiz espainolez jakin eta mexikon lan egiten dudalako? Irizpide hori bere kabuz erortzen da.

            Juan Paredes Txiki hein batean euskaldundu bazen, hain zuzen ere euskal komunitate etnikoa nagusi zen herri batera bizitzera joan zelako izan zen, eta ez beste ezergatik. Hau da, edozein kanpotar euskaldundu dadin, nahitaezkoa da aurre-baldintza gisa komunitate etno-kultural euskaldun baten existentzia, izan ere, kanpotar batek euskaraz bizitzeko duen modu bakarra bizilagun euskaldunekin garatu ditzakeen lotura afektiboetan datza. Zeren, euskaraz bizitzeko ez da soilik beharrezkoa euskara jakitea, baizik eta euskalduntasunarekiko lotura emozional/espiritual sakon bat.

            Horregatik da beharrezkoa kontzientzia etniko bat posmodernismoaren eta globalismoaren eraginen aurrean, eta horregatik da beharrezkoa euskal komunitate etnikoa zaindu eta indartzea. Aurre-baldintza hori gabe, kanpotarrak ez dira magiaz euskaldunduko, ezta legeak beharturik erez. Euskalduntasunaren sustratu etnikoa eta bere baliioa ukatzen dutenak Euskal Herriaren aurka egiten dute, kontzientzienteki edo inkontzienteki.

            Eta PNV zein ezker abertzalearen hegemonia duten posmoderno globalista horiei esker bukatuko dugu erreserbatan, edo, are okerrago, masa multikultural internazionalean disolbaturik.

          • Txillardegi asko idatzi zuen gizon bat izan zen eta beraz milaka aipu hartu ahalko lirateke bere testuetatik, baina inmigrazioaren gaian nor eta Txillardegi “mestizaiaren” aldeko eta etnikotasunaren aurkakotzat jartzea…
            Txillardegirentzat (eta orokorrean garaiko ETArentzat, bai bere joerako sozialdemokratentzat eta bai abertzale leninistentzat) kontzeptu etnikoa berebizikoa da eta kulturak hezurmamitzen du. Hortaz integrazio kulturalaren bidez posible da etorkinak euskaldun bilakatzea, baina horrek ez du esanahi integrazio hori fenomeno gisa zailtasunez beterik ez dagoenik. Arlo hortan hain zuzen Txillardegi bereziki nabarmendu zen jarrera oso irmoak izateagatik eta askotan etiketatu zuten sektore españolistetatik “arrazista” bezala.
            Bere iritziak idatzietan jasota daude “Euskal Herria helburu” bere liburuan edo Pako Suduperen “Txillardegiren borroka abertzalea” liburuan. Txillardegik adibidez defendatzen zuen integratzen ez den etorkinak ez duela bozka eskubiderik izan behar nazio gaietan. Eta iritzi horiek Interneten ere jasota daude. Argiari emandako elkarrizketa honetan adibidez:
            “Txillardegi.- Etorkinen lehenengo pertsona-eskubidea, beren jatorrizko naziotasuna gordetzea duk; galdu nahi ez badute Europako Estatu guztietan jokatu ohi duk horrela kanpotarrekin. Ez diat uste, inolaz ere, etorkinek, besterik gabe, beren «lan-indarra» hemen saltzen dutelako, espainolak ez direnik. Urte batzu bertan pasa ondoren, euskalduntzea eta integratzea erabakitzen badute. orduan bai: eskubide osoa ditek orduan, ene ustez, gu bezalako beste edonor bihurtzeko, eskubide eta erantzukizun berberekin; baita, noski, hemengo gorabehera politikoetan parte hartzeko ere. Batere extremista ez zen gerra aurreko Eusko Ikaskuntzak bide honetatik aurkeztu zian arazo hau 1931-ko Estatutuan.
            Bestela, berriz, etorkin batek ez integratzea erabakiz gero, espainitar gisa segitzeko eskubidea duela iruditzen zaidak (Europan zehar gu horrela ibili gaituk). Baina honetara bada, eskubidea izango dik etorkin horrek utzi nahi ez duen naziotasunari buruzko arazoetan parte hartzeko, baina ez gureetan.
            Etorkinen arazoa honela ez planteatzea, hau Santander edo Murcia bezalakoxea dela defenditzea duk; eta fazismoaren garaiko jokoari eustea.”
            http://www.argia.eus/argia-astekaria/984/txillardegirekin-euskaraz-eta-abertzaletasunaz

  • ganbaratxotik 2018-01-13 10:40

    Hortaz, Txillardegi etorkinen kontra ari da? Ez horixe. Etorkinak integratzearen alde, Europako beste jendarte inteligenteek egiten duten bezela. Nola ez Estatu guztiek egiten duten modura hizkuntza ofiziala ikastera behartuz, besteak beste.Eta nahikoa baliabide jarriz hori bermatzeko. Baina non esaten du Txillardegik etorkinik ez sartzeko harresia eraiki behar direnik? Edota etorkinak delinkuenteak direnik? Non nazio etnikoa behar duela gurea?Non arraza garbikoa behar duela? Arazoa dela etorkinen etorrera masiboa? Nork ukatu du hori? Baina hori ez dugu konponduko etorkinak kriminalizatuz eta geroni kanpoko guztiagatik uzkur jarriz. Beldurra hedatuz jai dugu. Gure hizkuntza zaharra baino mestizoagarik ba ote da? Zenbait hitz kanpoko ditu mailegatuta beste batzuen artean “moroengandik”? %60a gutxienez latinetik. Horra biziiraupenerako irakaspena. Zurruntasuna eta malgutasunaren arteko erdiko puntua harrapatzea, hain zuzen ere. Metaren figura erabiliko nuke nik: erdiko ardatz sendoaren inguruan ahalik eta aniztasun handiena bildu. Eta geure buruarekin zein atzetik datozenekin konfidantza izatea ez legoke soberan.

    • Esan bezala Txillardegik asko idatzi zuen eta bere iritziak jasota daude. Jakina etorkinen integrazioa defendatzen zuen, baina baita inmigrazioaren eragina salatu ere integrazioa eragozten duten bi arlo azpimarratuz: bata masibotasuna (Punto Y Horako elkarrizketa batean esaten du imaginatzeko zer gertatuko litzateken Madrilera 10 milioi euskaldun joango balira bizitzera) eta bestetik nazio zapalkuntza egoera (esaten du Euskal Herriak ez duela bitartekorik integrazio hori burutzeko). Eta asko idatzi zuenez salaketa testuak ere baditu.Ez zien delinkuente izaterik egotzi, baina bai abertzaletasunaren etsai izatea eta Euskal Herria ez errespetatzea adibidez. Testu horiek edonork kontsultatu ditzake eta jakina bere testuinguruan jarri behar dira.
      Garbikeririk ez zuen defendatzen, ez arrazial eta ez filologikorik, baina nazio etnikoa bai sutsuki, oinarri kulturala emanez. Horregatik beti eredurik txarrentzat Irlandakoa aipatzen zuen eta nazio euskalduna ardatz ez zuen abertzaletasunari “regionalismo norteño” deitzen zion.
      Nik uste metaren ardatz sendo horren adibidea nahiko egokia dela, baina kontuan izan behar dugu gaur euskaldunok ez garela metaziri sendo bat, makiltxo zimel bat baizik eta hori argi ez badugu bide txarretik ibiliko gara gure meta propioa eraiki ahal izateko.

  • ganbaratxotik 2018-01-14 11:46

    Txillardegi Euskara batuaren gurasoetakoa dela inork ez du ukatuko eta presezki ezkertzale amorratua zenik ere ez, Monzon bera ez zen bezela. Baina bai garbizalekeriaren aurkako itsua. Hain zuzen Sabinoren jarrera itxi eta erreakzionarioaren kontrakoa (hori ere bere kontestuan). Baina zergatik jarrera hori? Garai hartako kanpotarren erauntsiari aurre egiteko noski. Eta zer ekarri zuten maketo haiek horrenbeste beldur sortu ziena orduko jauntxo eta apaizei? Erdera eta espainol kultura bazan gurean lehenagotik. Sabino Arana eta Bilbo aldeko aberatsek bereganatuak zituzten ordurako normaltasun osoz. Noiz sortzen da erantzuteko beharra? Hain zuzen ideia berri batzuk barraiatzen direnean langile xume eta baserritarren artean. Aldaketa eta iraultzarako beharra zein klase-kontzientzia piztu zirenean, aurka sutsu jaiki eta Euskeraren bandera erabili zuten herri xehea xaxatzeko. Beraz, nere uste apalean garai hartako eliteen abertzaletasuna konbenientziazkoa izan zen, koiunturala, ideia eraldatzaile haiei aurre egiteko konbenientziazko bandera. Hori guztia kolokan jarri zen ezkertiartasuna eta abertzaletasuna uztargarriak zirela frogatu zenean. Bai espainolismo ustez ezkerzalea eta eskuin ustez abertzalearen mozorroak erori zirenean. Bi ideologia horien arteko mestizaia horrek euskera eta euskal nortasuna hedatu eta garai modernoetara egokitu egin du.

    Erronka latza dugu, baina esperantzara kondenatuak gaudela pentsatzen dut. Espainia kinka larrian dago eta amildegiaren ertzera hurbiltzen ari da, kontuak ez bait zaizkio ateratzen (Katalunia adibide). Hortxe izango dugu aukera eder bat. Ea elkartzeko gauza izan eta egoera iraultzeko gauza geran meta-ardatza sendotzeko, kolore askotako HERRI PROIEKTU berri baten bueltan.

    • Benat Castorene 2018-01-24 19:29

      Egia duzu, erronka latza dugu,eta horrengatik hona ohar tipi bat:
      Denok , parte batean bederen, gure jatorriak baldintzatuak gara.
      Zergatik bada, ez pentsatu abertzale izaiteko manera diferenteak ere daudela?
      Ezkerrekoa, eskubikoa edo igual zentrokoa.
      Imaginatzen dut garai hartako eliteetan ere, oraiko klase edo “geruza” desberdinetan bezala, bazirela Herria zinez maite zutenak eta honen onerako beren klasearen interesa neurri batean mugatzeko kapaz zirenak.

  • ganbaratxotik 2018-01-25 17:56

    Arrazoi duzu Beñat, abertzale izateko mila modu dira. Hala ere, XX.mende hasiera hartan Sabinori koiunturak asko lagundu zion, Xaho-ri aurretik ez bezela. Zazpiak bat-a aspaldikoa zen baina ez zuen bertako eliteen babesik izan eta haren Euskal Errepublika ezerezean gelditu zen. Bizkaiatarrak berriz, Bilboko jauntxoen aitapontetza izan zuen eta propagandarako baliabide ugari. Noiz? Ideia ezkertiarrak herria kutsatzen hasi zirenean. Orduantxe, erreakzioz, eliteak batbatean abertzaletu ziren, lehenago Karlistak izanik Espainiako erregearen zerbitzuko zirenak. Beraz, zerk indartu zuen, paradogikoki, zeharka ez bada ere, herri nortasuna, euskal nortasuna? Ezkerreko ideia eraldatzailei eta estatus ekonomiko bat eusteko beharrak, klase-borrokak alegia. Noiz puskatzen da eskema hau eta hartzen du euskalduntasunak izaera integratzailea (ez integrista)? Bi tradizio ideologiko horiek uztarri berean jarri zirenean. Ezkerzaletasuna eta abertzaletasuna bateragarriak direla frogatzen denean.

  • Hildako beste gizon bat. 2020-07-14 20:59

    2020ko uztaila. 35 urteko gizon bat hil da Bilbon, Ibon hil zen lekutik oso hurbil, Villarias kalean. Hiltzailea: 33 urteko emakumea, bere bikotekidea. Eztabaidatu omen dute eta emakumeak erasotu duela aitortu dio Ertzaintzari. Labankadaz hil da gizona.

    BERRIA, ARGIA, DEIA… ez dute tutik esan edo modu ikustezinean jarri dute albistea. Zergatik? Emakumea zelako hiltzailea.
    https://elcaso.elnacional.cat/es/sucesos/mujer-mata-parella-punaladas-pension-barrio-abando-bilbao_34436_102.html

    Politikariek, jakina, ez dute ezertxo ere esan. Ezta manifestazio edo pankartarik egin. Bestela, feminismoaren diskurtsoa apurtzen die.

    2019an zenbat emakume hil ziren EAEn indarkeria matxistagatik? Zero. Zero patatero. Zenbat pertsona hil zituzten emakumeek? Nik dakidala 3.
    3 ume. Bilbon, Azpeitian eta beste herri baten (ez dut gogoratzen izena). Bata 8 urtekoa (ama kondenatua jada), besteak 4 urte ingurukoak.

    Hori bai, emakunde mutu. Kanpaina guztiak komunikabideetan, betiko biktimismoa sustatzen. Alde bakarrekoa.

    Datuak ezkutatuta, jendea engainatua.

  • Hildako beste gizon bat. 2020-07-14 21:00

    Ah, eta emakumea 24 ordu baino gutxiagotan, baldintzapeko askatasunean. Erasotu zuela aitortu ondoren.
    Alderantziz balitz, zer?

  • datu batzuk 2020-07-15 15:24

    2019an 4.419 emakume izan ziren indarkeriaren biktima. Guztira,
    3.098 emakumek (% 70,1) bikotekidearen edo bikotekide ohiaren erasoa jasan zuten; 899 emakumek (% 20,3) beste gizonen batek eragindako indarkeriaren biktima izan ziren; eta 422k (% 9,6) familiatik kanpoko sexu-indarkeria jasan dute. Kontuan izan behar da emakume batzuek behin baino gehiagotan jasaten dituztela erasoak urte berean. Zehazki, 2019an 5.518 biktimizazio edo indarkeria-kasu zenbatu ziren. https://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/violencia_evaluacion_informes/eu_def/adjuntos/2019.indarkeria_intzidentzia_datuen_aurrerapena.pdf

  • datu gehiago 2020-07-15 20:16

    Datu horiek etengabe gogorarazten dizkigute. Gizonenak, ordea, ezkutatu eta gutxietsi. Emakunde badago, eta non dago “gizonkunde”?

    Gainera, inork ez du esaten eraso horiek ukatu behar direnik, edo gertatu ez daitezen, neurriak hartzea. Baina, badakizu zer? Heriotza biolento guztien biktimen %80-90 gizonak dira (baita egileak ere).

    Baina komunikabide eta politikoek bakarrik hitz egiten duten emakumeen hilketak eta “matxismoak” hiltzen dituela esaten digute progre askok. Badirudi emakumeak hil dituztela emakume izate hutsagatik. Hor dago gezurra. Izan ere, hilketarako arrazoiak drogak, alkohola, dementzia, erokeria, zekenkeria… izan daitezke. Batzuetan misoginia, baina ez matxismo sistematikoagatik. Hori ez da arrazoi nagusia.

  • datu gehiago 2020-07-15 20:29

    Datuak nahi dituzu? Nork hiltzen ditu ume gehien? Emakumeek. Batez ere amek. Umeak (1-11 urte) eta amaren arteko erlazioan, amak du indarra eta hiltzeko gaitasuna. Batez ere, jaioberriak diren umeak zaborrera botatzen dituzte emakume drogazale, eskale… edo arazo psikologikoak dituztelako. Harreman estuagoa dago umeak emakumeekin, gizonekin baino. Horregatik “logikoagoa” da emakumeak hiltzaileak izatea.

    Datu gehiago: espainiar estatuan 100.000 abortu egiten dira urtean. Abortatzeko erabakia emakumearena da ia kasuen %100. Hori bizitza batekin bukatzea da, gustatu ala ez. Kontuz, ni abortuaren aldekoa naiz, baina horrek ez du ukatzen izaki bat hiltzea ez denik. Konpara ditzagun, 100.000 hiltze, 50-60rekin.
    Eta emakumeek, jaiotako umeen hilketa kopurua espainian, urtean, 25 ingurukoa da (+inoiz erregistratuta ez dauden haurdunaldietatik, datu hori ezinezkoa da jakitea)

    Datu horiek guztiak, ez dituzu inoiz komunikabideetan entzungo. Betoa dago. Tabua da.

  • datu gehiago 2020-07-15 20:31

    Lan istripuen hildakoak: %90 dira gizonak, hemen, Txinan edo Tombuktun. Zer dio Emakundek horren inguruan? Eta gizarte matxista?

  • Preso dagoen populazioa, bizi itxaropena, suizidioak, unibertsitateko ikasle kopurua eta eskola porrota ez aipatzearren. Gure bizitzak ez du deus balio sistemarentzat. Zero. Ez dut ulertzen nolatan dugun fedea gure aurka dagoen sistemarengan.