Arimen gaua, Halloween euskal ohitura

Arimen gaua

Ahotsak ataritik ekarri genituen orain bi urte idatzia eta ikus-entzunezkoa.

Azken urteotan gero eta ezagunagoa bihurtu da Halloween jaia gure artean. Ameriketatik “inposatzen” ari diren ospakizuna ere badela entzun izan dugu maiz, guztiok sinetsi arte. Baina kontrakoa dirudien arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian, eta oinarri-oinarrian, film amerikarretan ikusten ditugun irudietatik ez oso urruti. Halaxe kontatu digute gure hainbat lekukok!

Arimen gauaGaur egungo Halloween komertzialagotik desberdin samar, noski, baina funtsean jai berbera zen: gazte koadrilak elkartu, kalabazak (edo arbiak) hustu, kandelak sartu barruan, kalerik kale ibili beste batzuk beldurtuz… eta guztia ere heriotzarekin estuki lotutako giroan (arimak, fantasmak, hildakoak…). Izara eta maindirez mozorrotzen ziren “ganberroen” ipuinak ere jaso izan ditugu.

Gaur egungo gehienontzat harrigarria bada ere, 1950. hamarkadara arte, gutxienez, gure herri eta eskualde gehienetan bizirik iraun zuen ohitura izan zen, gure nagusiei egindako elkarrizketetan makina bat aldiz entzun dugunez. Hona hemen lekukotasunetako batzuk, Orion, Bermeon, Urnietan, Oñatin eta Elduainen jasotakoak:

Arimen egunaz eta Halloween jaiaren tradizio europarraz informazio gehigarria Oier Araolaza antropologo eta dantzariaren ondorengo artikuluetan: Halloween euskal festa bat da eta Halloween resurrection 2012.

Arimen gaua

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Arimen gaua, Halloween euskal ohitura”-ri buruz

  • […] gomendioa: Gau beltza Arimen gaua, Halloween euskal ohitura Gau beltza edo Arimen gaua prestatzeko […]

  • Oso ondo dirudit testigantzak biltzearena eta gure ohiturak gordetzearena. Baina jai honen inplikazio sinbolikoen inguruan, Euskal Herrian, ez dut informaziorik inon aurkitzen. Bestalde, egiten ari den berreskuratze prozesua nahiko onbera da. Dokumentala ikusita bertan aipatzen dira zeintzuk diren jaiaren “balioak” eta oso balio unibertsalak dira, aurrerakoi orok sinatzeko modukoak (instituzioetatik ateratzen den oro legez). Hau Halloween euskaraz egiteko aitzakia besterik ez da (eta hobe euskaraz egitea erderaz baino, hots), baina kalabazen berpizte hori ez da emango baldin eta estetikoki ez ezik beste esparru soziokulturaletan berpizten ez bada (nola jolastuko dute haurrek mugekin edo ganberroarena egin baldin eta elkarte eta gurasoen kontrolpean badira?) edo balio errituala kentzen bazaio beste axiologia moderno batzuen inguruan egiteko. Azkenean edukiontzia geratuko zaigu, baina baitakoa hutsik (kalabazaren antzera).