Josu Jimenez Maia

Iruñean sortua, 1967an, baina aspaldi Berriozarkotua. Ingeles irakaslea —erretreta hartuta baina ez erretiratuta— poeta, idazlea eta artikulugilea. Narratiban, hainbat ipuin ditu sarituak eta argitaratuak, bertzeak bertze, Tene Mujika lehiaketa, Orixe saria, Iparragirre saria eta Atarrabiako Petri saria. Haur eta Gazte literaturan, Johanes, Bargotako Aztia liburua, (Txalaparta) eta Hiru Miru album ilustratua (Denonartean). Olerkigintzan, bi haiku-bilduma, Gerezi garaiko haikuak liburua (Maiatz) eta Orbel Azpiko Haikuak (Denonartean), Aingurak eta Arrangurak (Pamiela, 2018) eta Hitzen hasperenak (Maiatz, 2019). Zuihitsua saikaera da bere azken liburua (Dakit, 2022. Ohiko kolaboratzailea Euskalerria Irratian, Maiatz aldizkarian eta baita Hatsa olerki bilduman ere. Artikuluak ere, berrehun baino gehiago ditu argitaratuak han-hemenka. Noriko Matsui-ren How to perform kamishibai eta Ryookanen 101 haikuak liburuen itzultzailea da, eta, orobat, euskarara itzuli ditu Idea Vilariño, Wislawa Szymborska, Paco Urondo, Joan Margarit eta Ernest Hemingway-en poemak, Euskal Idazleen Elkarteko idazkari (2010-2014) eta Nafar Ateneoaren Euskara eleduna (2017-2020) izan da.

Neronek Antzokian egina

Neronek Antzokian egina - Suteak, Ukraina, Fukushima, Rubiales eta abar albiste izan dira 2023ko uda honetan, eta ia oharteman gabe iragan da Neron enperadorearen Antzokia, Theatrum Neronis delakoa...

Txina, AEBen jopuntuan

Txina, AEBen jopuntuan - berria bidez Komunikabide handien eta Hollywood-en bidez tai gabe heltzen zaigun Ameriketako Estatu Batuen irudi-garbiketa gorabehera, AEBak gainbehera doaz, poliki-poliki b...

Hodeiak eta ideiak

Hodeiak eta ideiak - Hodeiak eta ideiak elkarren antza dute. Batzuk, potoloak eta trinkoak; beste batzuk, aldiz, arinak eta lausoak. Badira hodeia eta ideia polit-politak, eguna edertzen dutenak, eta...

Amore ematea ez da aukera

Amore ematea ez da aukera - Urtebete igaro da Pedro Sanchezen Gobernuaren jarrera Sahararekiko aldatu zenetik. PSOEren tradizioari jarraiki, PSOEren traizioa, bertze bat. PSOEk eta Pedro Sanchezek be...

Baina guri bost?

Baina guri bost? - Iragan den asteartean eta sintonia honetan bertan Baina guri bost izeneko kolaborazio ederra  egin zuen Imanol Kañamares gazteak, bertan poema ospetsu bat baliatu zuelarik: "Leh...

Gabriel Arestik esana

Gabriel Arestik esana - Gabriel Arestik esan omen zuen —Andu Lertxundiren arabera beti ere— Dante Alighieriren itzulpen on batek  mesede handiagoa egingo liokeela euskarari eta euskal kulturar...

Gezurrak eta hezurrak

Gezurrak eta hezurrak - Hogeita hamaseiko altxamendu militarraren ondorengo egunetan gertatu zen, 36ko abuztuaren hasieran. Altxamenduaren aldeko sukarraldian, emakumezko bat atxilotu zuten Ariben, e...

Konkista ez; inbasioa

Konkista ez; inbasioa - Aspaldi ez dela, sintonia honetan bertan entzun nion erretreta hartua duen historiagile bati geure buruari galdetu eta pentsatu beharko dugula zergatik esaten ...

Hikikomori

Hikikomori - Japonierazko hikikomori hitzak esan nahi du nork bere burua isolatzea nahita. Hikikomori sindromea pairatzen duenak bere burua baztertzen du gizartetik, bere etxean, are bere gelan...

Saharara Hiru Miru heldu da

Saharara Hiru Miru heldu da - Espainian inoiz egon omen den gobernurik aurrerakoienak armak eta ibilgailu blindatuak bidali eta bidaliko ditu Ukrainara, bertako herritarrek euren burua defenda deza...

Zer da klasiko bat?

Zer da klasiko bat? - Irene Vallejoren Infinitua ihi batean liburuan bada Fernando Reyk artoski euskaratutako aipu bat, non Mark Twainek definizio ironiko bat proposatzen zuen: “Mundu guztiak ira...

Laba zabalik

Laba zabalik - Irrintzi hau zorion-irrintzia da, eta, bidenabar, zorionak emateko irrintzia ere bai, LABA zabalik baita, non eta hiriburuzagi honen bihotz-bihotzean, Gaztelu plazan, non eta Windsor z...

Dakiguna ikasten

Dakiguna ikasten - Argentinako diktadura garaian (1976-1983), Adolfo Scilingo Armadako kapitaina ESMAn, Escuela de Mecánica de la Armada delakoan, torturatzaile ezagunenetako bat izan zen. Sciling...