Maider Diazek erdietsi du azaroko Zuzeu Gaztea Saria

Maider Diazek erdietsi du azaroko Zuzeu Gaztea Saria –

Maider Diazek erdietsi du azaroko Zuzeu Gaztea SariaAzaroan zazpi sinaduraren bederatzi sarrera jaso ditu Zuzeu Gaztea Sariak, inoiz saritu gabeak guztiak ere.

Zazpi horietatik saria Maider Diazi ematea deliberatu dugu, Enkore taldeko abeslariari egin dion elkarrizketa jasotako sarrera guztietan hoberena izan dela iritzita. Egia da azkenaldian elkarrizketak ari zaizkigula gailentzen, eta kazetari esparru batera lotu nahi ez genukeenaren arren, beharrezkoa begitandu zaigu hartutako lana saritzea, argitaratutako bederatzietan emaitza bikainena lortu duelakoan.

Jakina, Diazenaz gain izan da sarrera interesgarri gehiago ere, hala nola Iñigo Alcarazen Erreferendum, galdeketa eta desdramatizazioa edo Ane Fernandezen Ba al du foruzaingoak merezi duen garrantzia?”, bi baino ez aipatzearren.

Azaroko lehiaketa itxita, abendukoa baino ez zaigu falta Zuzeu Gaztea Sariak hirugarrena duen urtea bukatzeko. Azken hilabetea izango du formatu honetan, datorren urtera begira, gazteen kazetaritza lanak saritzen jarraitzeko asmoa dugun arren, berrikuntzak nabarmenak izango baititu sariak, aurki iragarriko ditugunak. Adi egon!

2016a geroztik, Zuzeu GAZTEA Sariak 150 euro eman izan dizkio hilabetero 30 urte azpiko idazlearen sarrerarik onenari, Azkue Fundazioaren laguntzari esker.

.

Lopez, Romano eta Agrafojok eskuratu dute urriko Zuzeu Gaztea SariaLopez, Romano eta Agrafojok eskuratu dute urriko Zuzeu Gaztea Saria

Maider Diazek Maider Diazek Maider Diazek
Nola zaude?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.