Ba al du foruzaingoak merezi duen garrantzia?

Badu foruzaingoak merezi duen garrantzia? –

Badu foruzaingoak merezi duen garrantzia?

Guardia Zibila, duda barik, Nafarroan langile gehien sakabanatuta dituen Zerbitzu Poliziala da, 1820 agente izan dira jardunean aurtengo maiatzaren 31an. Polizia Foralak 1100 eta Espainiako Poliziak  beste 739 agente izan ditu.

AGENTE BANAKETA NAFARROAN:

  • Guardia Zibila: 1820
  • Foruzaingoa: 1100
  • Polizia Nazionala: 739

Bestalde, polizien sakabanatzea Nafarroan zehar 53 kuarteleko sarean gauzatzen da eta horietatik 34-k goizean ordu batzuk soilik zabaltzen dute.

Nafarroako lehendakariak, Uxue Barcosek, eta Espainiako Pedro Sánchez gobernuburuak, Nafarroan zirkulazio eta segurtasun zibilaren transferentzia egitea adostu dute. Honekin, Nafarroako Parlamentuak aho batez behin eta berriro erreklamatu duen erreibindikazio historiko batez ari gara. Bada, Nafarroak 1928tik Frankismoak 1962. urtean ezeztu zuen arte egindako eskumena da. Gaur egun, Polizia Foralak eta Guardia Zibilak zirkulazioa kordinatzen dute. Eta baldin eta transferentzia erabat burutuko balitz zenbait adituk hurrengoa adierazten dute: “Ez genuke Guardia Zibila trafikoa kontrolatzen ikusiko, Polizia Foralak soilik bere gain hartuko lukeen betebeharra izango litzatekelako, Euskal Autonomia Erkidegoan Ertzaintzak egiten duen bezala”. Ondorio gisa, Guardia Zibilaren presentzia justifikatzeko argudio ugari ahulduko dira. Eta horrela, Nafarroak, trafiko isunen bitartez, urtean 12 milioi euro irabaziko lituzke, gaur Espainiako Estatura bideratua dagoen dirua hain zuzen.

Lehenengo ondorioa hurrengoa da: Foru Ogasunak zuzenki zirkulazio isunez arduratuko da, 12 milioi euro urtean, gutxi gora behera, ematen ditunea. Bigarrena, eta garratntsitsuagoa, trafiko kudeaketara zuzendutako Guardia Zibilen 200 plaza baino gehiago desagertuko dira. Baina trafikoari buruzko datuak beste datu orokorrago batzuk azaleratzea eragin dute, adibidez Nafarroan Guardia Zibilaren presentziari buruzkoak. Bada, zerbitzu polizial honek hedatze luzea mantentzen du herrialde osoan zehar, nahiz eta eskaintzen duen zerbitzuarekin bat ez datorren.

Bada garaia Nafarroan Guardia Zibilak behar ez duen protagonismoari uko egin diezaion. EAE-n zein Nafarroan geure bizitza antolatu eta arduratzen duten elementuak kudeatu ditzakegula frogatuta dugu. Zorionak Uxue!

Badu foruzaingoak merezi duen garrantzia? Badu foruzaingoak merezi duen garrantzia? Badu foruzaingoak merezi duen garrantzia?

2 pentsamendu “Ba al du foruzaingoak merezi duen garrantzia?”-ri buruz

  • Guardia zibilak eta espainiar poliziak ez dira langileak. Indar okupatzaileetako mertzenarioak dira.
    Polizia forala, Ertzaintza bezala, espainiar legeria betearazteko gorputz autonomiko zipaioa da.
    ALDE HEMENDIK! INDEPENDENTZIA!

  • Asier Azpilikueta 2018-11-27 08:23

    Uxue BarCos?

    Polizia Forala?