Patxi Lopez, atzo Lehendakari gaur presidente

Patxi Lopez, atzo Lehendakari gaur presidente

“Patxi Lopez izango da Espainiako Kongresuko presidente” irakurri dugu Berria egunkariko lerroburu batean; “PSOEk eta Ciudadanosek egin dute Jaurlaritzako lehendakari ohia legebiltzarreko presidente izateko akordioa”. Akordiora PP gehitu zitekeela ere badio berriak, eta halaxe ei da, Ciudadanos-ek ABCri kontatu dionez.

Gaur Popularrek berria baieztatuko balute, ezerezean geldituko litzateke orain gutxi Rajoy-k berak esanak:

.

Lopez berak, antza, argiago zuen gaia

Patxi Lopez, atzo Lehendakari gaur presidente

Kontuak kontu, hemendik aurrera izango duen erantzukizun potoloari behar bezala aurre egiteko, 12.000 euroko soldata izango ei du hilero-hilero gizonak; baita auto ofiziala ere, toma klaro!

Madrilen izango duen zeregin berria aitzakia hartuta, Lopez jauna omentzea otu zaio salabardoari, sare sozialei eta hemerotekari begiratu bat emanda.

.

Lehendakariak jaso izan ditu gorazarreak aurretik ere, besteak beste 2012an, Jaurlaritzatik joan zenean, Beranduegik egin zion hauxe:

Kongresuko lehendakari izendatuko dutela eta, “azkenean Patxi Lopez izango da PPri esker PSOEn kargu instituzional gehien bete dituen gizona”, gogorarazi zuen atzo Alberto Pradilla kazetariak txio batez.

Gaiari gutxik heldu badio ere, izendapenean izango du zerikusirik, seguruenera, politikari bizkaitarrak Celia Villalobos-ekin dituen antzekotasunak. Kongresuko lehendakari-orde zela, Candy Crash jolasarekin harrapatu zuten popularra, eta The Croods jokoa jeitsi nahian sozialista, Gasteizko legebiltzarrean gatazkaren konponbidea mintzagai zutela. Gogoratzen?

.

.

Argazki gaizto baten kronika

Une egokian leku egokian egotea zer den, ZUZEUko kide eta kazetari fin Iñaki Larrañagak egin zuen biharamunean egunkarietako portada bihurtu zen irudia; “Argazki gaizto baten kronika” sarreran egin zuen kontakizuna:

Patxi Lopez, atzo Lehendakari gaur presidente

«Legebiltzarrean eztabaida monografikoa, euskal gatazka politikoaren konponbidean eman beharreko urratsen inguruan. Goizez osoko bilkura segi nuen, legebiltzarreko ganbararen lehenbiziko solairuko eserlekuetatik, Berriako kazetari Edurne Begiristainen konpainian, eta baita Garako Iñaki Iriondorekin ere. Entzun, idatzi, argazkiren bat atera, eta horren kronika argitaratu nuen ZuZeun, arrakasta gutxikoa, bidenabar. Ez nuen gainera zetorkidana sumatu ere egiten.

Arratsaldeko 15:50. Eztabaida berrekin dute, ebazpenak bozkatuko baitira. Joseba Egibarrek du hitza. Zurrumurruak entzun dira eserlekuetan. Zerbait gertatu al da? Bizkarra barandara aurreratu dut eta buruarekin behera egin so, PSEko ordezkarien lekura. Ez da ezer arrarorik entzun edo ikusten. Baina… Patxi Lopez oso adi dago, iPadera adi. Zertan ari ote da? Gauza onerako, lanarekin zerikusia duen irakurketa edo idazketa bat kasu, koloretsuegia da bere pantaila. Jakin mina asetzeko atzera egin dut, makurtu, zorutik kamera jaso, besoa barandillatik kanpora luzatu eta itsu-itsuan ‘klik’ bakarra, argazkilari amateurrak.

Eta orain zer?

Begiratu dut Canon-aren pantailan. Zoom egindakoan dator sorpresa: The Croods aplikazioa deskargatu nahian harrapatu dut. Argi dago, zalantzarako lekurik apenas, fokatuta eta automatikoari esker argiz balekoa. Patxi Lopez jolasean, lanean beharrean. Bingo».

KRONIKA OSOA

.

.

Patxi Lopez eta ZUZEU

Egia esateko, eta Larraren argazkiaz gain, Patxi Lopezek joko asko eman dio ZUZEUri, edo orainkariak asko erreparatu dio Ezkerraldeko sozialistari. Hemen adibide batzuk:

Espainia, kongresua, lehendakari, Patxi López, presidente, PSOE
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude