Zenbat balio du Patxi Lopezen lepoak?

MjkzMg==

Lopezen jaurlaritzaren oinarrian PPrekin duen akordioa dago, akordio sendoa batzuentzat eta iraungitze data duena besteentzat. Era guztietako hipotesiak entzun dira azken urtean zehar: Batzuek zioten gobernu honek lehenengo urtea ere ez zuela beteko, besteek zioten-diote udal hauteskundeen ostean jausiko dela, beste batzuk 4 urteak iraungo dituela eta azkenik Zapaterorekin batera eroriko dela zioen-dion jendea ere bazen-bada.

Azken egunetako kongresuko tira-birek beste egoera posible bat iradokitzen dute. Zapaterok flotagailua behar du ez hondoratzeko, eta EAJ eskaini zaio sekulako eskaera zerrendarekin. 6 eskumenen transferentzia 3 hilabetetan burutzeko eskatu du, Selekzioen ofizialtasuna, Euskadi-Euskal Herriaren izaera nazionalaren errekonozimendua eta marko juridiko-politikoaren eraldaketa. Ah! eta kafesnea pastekin ere bai! 

Testuinguru honetan posizio indartsuan dago EAJ; ez du ezer galtzeko eta bai aldiz ikaragarri asko irabazteko. Lopez eta bere komunikazio taldea dar-darka izango dira jada. Orain galdera batzuk etortzen zaizkigu burura: Zer emango dio Zapaterok jeltzaleei diputatuen bozaren truke? Zenbateraino eragingo du honek Jaurlaritzaren orekan? Zer da garrantzitsuago sozialistentzat, Zapatero Moncloan mantentzea ala Euskadin lehendakaria izaten jarraitzea?

Laster ikusiko dugu. 

 

Lotura duten estekak:

Lopezek esan du mahai hortan lortzen diren akordioak “Euskadirentzat onak” behar dutela izan.

Erkorekak dio PSOEk “estropeatutako merkantzia” eskaintzen diela.

Mendiak ez du uste Zapatero Patxi Lopezen gainetik pasako denik

Irudia | Josu Erkoreka, EAJko diputatua kongresuan | agirregabiria (Flickr) | Creative Commons By SA
EAJ, Lopez, Zapatero

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

2 pentsamendu “Zenbat balio du Patxi Lopezen lepoak?”-ri buruz

  • Zoritxarrez EAJak badu zer galdu; hiru aldundiak, bilbo eta Getxoko udalak…
    Oso polita EAJak eskatzen duena baino tamalez Zapaterok ez digu deus emango (nahiz ta legea bete besterik egin behar ez izan).
    Asko jota, hurrengo hauteskundetan, zerrenda bozkatuena errespetatzea eta EAJ pozik!!

    ESPERO┬┤T ARRAZOIA EZ IZATEA!!!!

  • Gari Garaialde 2010-07-21 14:34

    Patxi Lopezen buruak zenbat balio duen ez dakit, baina gaurko berri paperei kasu eginez gero, EAJren presioak balio handirik ez duela iruditzen zait.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude