40 hizkuntza eta euskara bilduko dituzten hiztegiak sortzeko makina egin nahi?

40 hizkuntza eta euskara bilduko dituzten hiztegiak sortzeko makina egin nahi?

Zer da

Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak, Donostia 2016rekin eskuartean duen Euskarriak proiektuaren parte da hiztegi-makina bat sortzeko erronka.

Hirikilabsen (Tabakaleran) egingo da proiektua eta horretarako lan-talde bat sortu nahi dugu.

Helburua

Helburua, hiztegiak inprimatuko dituen makina sortzea da. Honez gain, Hirikilabsen oinarriekin bat eginik, pertsonak teknologikoki ahalduntzeko asmoa ere badago. Euskara eta Teknologia proiektu berritzaile batean lotuko dituen talde irekia sortu nahi da.

Norentzat

Interesa izan dezakeen edozeini zuzendua dago, ezagutza espezifikorik ez duen edo izan dezakeen edonori (elektronika, diseinua, fabrikazio digitala, programazioa, materialak eta eraikuntza, papiroflexia …).

40 hizkuntza eta euskara bilduko dituzten hiztegiak sortzeko makina egin nahi?Noiz

Lan saioak otsaila eta martxoan izango dira, ostegunero 16:00etatik 20:00etara Tabakalerako Hirikilabs laborategian. Saioak euskaraz izango dira.

Izen-ematea eta informazioa

Parte hartu nahi baduzu edota informazio gehiago jaso nahi izanez gero idatzi euskarriak2016@bagera.eus helbidera urtarrilaren 22a baino lehen.

bagera, euskara, Hirikilabs, hiztegiak, Tabakalera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude