Benegas eta Lopez maskararik gabe

txiki eta patxi
Txiki Benegasek El País egunkarian kendu zuen kareta lehenengo, baita argiro kendu ere. Konstituzioko 2. artikulua atereaz plazara; badakizue, la indisoluble indisolubilidad de España eta patria común e indivisible. Zelako perlak bota zituen, eta baita Santi Leone zuzeulariak (@ororostorm) ederki erantzun ere hemen.

Baina Benegasen artikulu etsigarri horri, Patxi Lopezen adierazpenek jarraitu diote. Orain, Katalunian PSC alderdiak erabakitze eskubidearen alde egin duenean. Orain Euskal Herrian ETAren jardun armatua behin betiko geratu denean. Orain lehendakari kargua utzi duenean. Orain hasi zaigu karetarik gabe hizketan Patxi Lopez. Patriotismo ankerrena aztoratuz, halaxe bota baitzuen bere alderdi kideekin egindako bileraren batean: “Guk bizia arrixkuan jarri dugu erabakitze eskubideari aurka egiteagatik”. “Tranpa nazionalista” bezala definitzen du ditxosozko erabakitze eskubidea. La indisoluble indisolubilidad.

Txiki Benegas: “Pensar que una nación como España está dispuesta a automutilarse diciendo adiós con santa resignación a una parte entrañable de su territorio, de su historia, de su economía, de su cultura, es una ingenuidad política extrema. Plantear que esto se pueda pactar y sea una posibilidad pacífica es una ingenuidad mayor”

Jarrera hauek etsigarriak dira, ez da esperantzarik Ebrotik behera. Ez da esperantzarik Espainiaren demokrazian, ez da esperantzarik funtsean espainiar gizartean. Makulurik ez guretzat, Ebrotik behera guztia dira ostikoak. Ez libertaterik.

Zapatero Rajoy baino hobea omen. Jainkoak salba gaitzala.

Patxi Lopez: “Euskotarrei Rubalcaba presidente izatea interesatzen zaigu”

ETAko kideak Frantziar Estatura kanporatuak izan dira. Ez da negoziazio posiblerik. Ez da armarik, ez da pakerik. Eta ez da egongo, ETA ez da egongo. “Gure” psozialistek Espainiaren batasuna aldarrikatzen dute, armekin defendatua. Independentzia lagunkoirik ez dute onartzen, ez eta onartuko. “Armekin ez duzue ezer lortuko” eta “armak utzi eta guztiaz hitz egin daiteke” zioten berberek, esaten digute bake bidean ez dugula deus lortuko. Ahazteko independentzia baketsuaz, haiek direla etxean prakak janzten dituztenak. Haienak garela, bortxaz.

Patxi Lopez: “Guk bizia arriskuan jarri dugu erabakitze eskubidearen aurka egiteagatik”

Aurpegira irri egiten digute, eta esan odolik gabeko independentziarik ez dela izango. Atzo gorbata beltzak janzten zituztenek esaten digute hori. Eta aurpegira irri egiten. Doble win-ean izugarri onak dira hipokrita alaenak. Badakizue, todo por la patria, eta horrela. Berriz eta berriz. Noiz arte?

 

autodeterminazioa, derecho a decidir, ee, erabakitze eskubidea, Ibarretxe, Patxi López, PSE, PSOE, sociata, soziata, txiki benegas

4 pentsamendu “Benegas eta Lopez maskararik gabe”-ri buruz

  • Fermin Galparsoro 2013-03-07 11:40

    Hau irakurrita galdera bakarra egin daiteke: Nola da posible, hauekaz gure askatasuna negoziatu daitekela uste duenik egotea?

  • Alpargatero 2013-03-07 12:35

    Beti jakin dugu haien etsaia ez zela “terrorismoa”, herri honen askatasun-egarria baizik-

  • Fermin Galparsoro 2013-03-07 12:50

    Eta nola da posible orduan, gure herriaren askatasunaren aurka dagozanekin zeozer erabaki daitekela defendatzea?
    Zer da Estokolmo sindromea?

    http://paperekoa.berria.info/euskalherria/2013-03-07/014/001/madrilekdioezdituelainolazereespainiakopoliziakeaetik_aterako.htm

  • Zapaltzaileekin harremanetan ari diren diren “ezkertarrek” badakite ez dagoela ez independentzia ez sozial…gauza-kutre-hori bide baketsuetatik lortzerik, baina Euskal herri langileak hau pentsatzea beharrezkoa dute “demokraten” klub-ean sartu ahal izateko. Eta zuek ñam-ñam.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude