Zein da Patxi Lopezen papera gatazka konpontzeko ibilbidean?

“Patxi Lopezekin nago eta esaten dudana aurretiaz daki. Duela urte eta erdi jazarpen terroristaren psikosiarekin Eusko Jaurlaritzara heldu ginen. ETAk Jaurlaritza eta PP mehatxatu zituen eta erresistentziako gobernua osatu zen. Orain testuingurua aldatu egin da. Politika egin behar dugu. Lehendakariak ez du terrorismoaren aurkako borrokaz hitz egin behar, bakea eraikitzeaz baizik, ezerk ihes egiten ez dion Barne Sailburu bat duenean. Lehendakariak bideratu behar du itxaropenezko mezua.”

Egigurenek bideratzaile lana egiteko eta protagonismo handiagoa hartzeko eskaria egiten zien adierazpen haiek egin zituenez gero, Patxi Lopezen ekinbidea, zentzu honetan, ezin murritzagoa izan da. Sorturen sorreraren eta ETAren su-eten iragarpenaren ondoren adierazpen instituzionalak eta alderdiekin erronda (ez hain) diskretu bat abiaraziko zuenaren promesa. Erronda amaitu da dirudienez, eta ondorioak, gaur El Pais egunkariak erakusten ditu Isabel C. Martinezek sinaturiko artikuluan. Titularrean bertan, bi puntu nagusi ematen ditu: Alderdien mahairik ez eta Sorturekin elkarrizketarik ere ez.

Atzo Gorka Maneiro (UPyD) eta Jesus Egigurenen berarekin bildu ostean itxi zuen Lopezek alderdiekin egin beharreko erronda. Bihar, agian, gizarteratuko ditu bilera errondatik ateratako ondorio nagusienak, baina Prisa taldeko egunkarian irakur daitekeenez, ez alderdien mahairik sortzea ez Sorturekin elkarrizketatzea ebatziko du.

Dena dela, eta bideratzaile eta lider paperaz landa, titulura eraman dudan galdera da interesgarriagoa: zein da Patxi Lopez lehendakariaren papera gatazka konpontzeko ibilbidean eta ze urrats emango ditu bide horretan?

Ze paper jokatzen du Patxi Lopezek prozesua konpontzeko ibilbidean?

Irudia | Ze paper jokatzen du Patxi Lopezek prozesua konpontzeko ibilbidean? | Iñigo Landa | LGPL

Zer duzu buruan “Zein da Patxi Lopezen papera gatazka konpontzeko ibilbidean?”-ri buruz