Patxi Lopez, su etenak, futbola eta guztiaren fusioa

NDA4Mw==

Iristear den ETAren komunikatuak hautsak harrotu ditu euskal zein espainiar politikan. A.Etxanizek bota zuen “e” eguna egutegian jartzeko erronka… bakoitzak egin ditu bere kalkulu eta joko (i)logikoak eta zain gaude ea nork asmatzen duen. Lopezek ere mugitu du bere fitxa, lehen aldiz, hedabide ez espainiar bati elkarrizketa eskainiaz. Zoriontzekoa gero! Ez dakit nondik aterako zuen denbora gabonetako ETBko mezua eta elkarrizketa prestatzeko… akaso euskara eskoletatik.
Gaztelaniaz erantzun behar izan baititu galderak.

Eta ezer berririk ez… Olentzerori itxaron beharko diogu.

Irudia | Patxi Lopez Berrian | zz | Creative Commons By SA
ETA, ezker abertzalea, Jaurlaritza, Patxi López, politika

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

5 pentsamendu “Patxi Lopez, su etenak, futbola eta guztiaren fusioa”-ri buruz

  • Jutsuriaga jauna, nondik ateratzen duzu BERRIA abertzalea denik? Non jartzen du? Badu editorialik? Ez ote, euskarazkoa delako, zeuk abertzaletzat hartzen duzula, hain usu egiten den identifikazio kaltegarri horri segituz?

  • Markos Jutsuriaga 2010-12-19 12:47

    Lolo jauna, Berria abertzale edo nazionalista da, nazio ezberdinak kontutan hartzen dituelako. Nazio aniztasuna aintzat hartzen duelako.
    Eta inolaz ere ez zait identifikazio kaltegarri bat iruditzen abertzale/nazionalista bezala identifikatzea… lore bat iruditzen zait.

  • Markos Jutsuriaga 2010-12-19 13:04

    Markos, jauna? Tira Lolo hutsean hobe. Markos soil-soilik bezain ederki.

  • Lolo, Dolorex nauk, kaikua!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude