Danone gezurti!

NDA4Mg==

Zeure amamak bezala, zeuk ere uste zenuen Actimel pare bat hartuta, gripea uxatzen zenuela, ez da? Publizitatearen arabera, behintzat, zure gorputzaren defentsak gehiago eta indartsuagoak izango direla esaten da, baldin eta Actimel hartzen baduzu, Estatu Batuetan Dan-Active deitzen duten hori bera.

2009 an, Alemaniako Foodwatch kontsumitzaileen elkarteak, Urrezko txutxoa saria eman zion Danoneri Actimelekin erabiltzen zuen publizitateagatik. “Actimelek zure defentsak aktibatzen ditu” delako leloa, gezur publizitario handienetzat jo baitzuen, “Danoneren publizitatea ipuin probiotiko handia baizik ez da”, gehituz batera.

Zer esanik ez Activia-rekin. Liberate! dio haren publizitateak, bat jan eta zuzenean komunera bidaliko bazintu bezala. Espainian, gainera, José Coronado antzezle ezagunaren eskutik etorri zen kanpaina, eta ematen du batek baino gehiagok oso barneratua duela haren onura. Plazebo efektua ote?

Ba ezetz ebatzi du EAEko Komertzio Komisio federalak eta, esandako 21.000 milioi dolarrak ordaintzeaz gain, osasunaren aldeko mezua daramaten iragarki oro kendu beharko du Danonek.

Aurrerantzean komunera bazoaz, zoaz lasai, baina jakizu Danonek ez duela zerikusi handiegirik horrekin.

Irudia | Gezurtero patatero! | zz | Creative Commons By SA
danone, esnekiak, kontsumoa, publizitatea

Airetik bizi naiz. Ia.

Zer duzu buruan “Danone gezurti!”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude