Patxi Lopez Lehendakaria pozik AC/DCren kontzertuan

Barkatuko didazue baina eskertu egiten diot Lopezi halako gauzak egitea. Ez bakarrik argazki “bero” hau aireratzea, baizik eta bihar “egun zaila” izango duen arren, bizitza pertsonalarentzat behar duen tornuia hartzea:

MjcwOA==

Bezperan bere blogean ikusitakoak ere, koloka atsegin batean jartzen nau, beti pentsatu izan baitut (Garaikoetxea, Ardanza, Ibarretxe gogoan) rock kontzertuetan baino, Guridi eta Juan Krisostomo Arriagaren kontzertuetan maizago ikusten den espeziekoa dela Lehendakariarena.

El ruido llega a San Mames, argitaratu zuen atzo, eta bere hartan dakarkizugu komatxo artean jarrita, eta zuzeu honetan hizkuntza arrotzei dagokien letra etzanean emanda:

“Aunque soy de los que piensa que Bon Scott era insustituible, no cabe duda de que AC/DC es una de las bandas de rock más grandes de todos los tiempos.

Mañana estarán en San Mamés y el espectáculo seguro que es impresionante. Fieles a su estilo, sin grandes novedades, pero con una fórmula efectiva y efectista: una voz desgarrada, una batería incansable y un par de guitar-heroes con las yemas de los dedos como rocas.”

Horrek pozten nau, lehendakaria zerbaitetan benetan zaletua dela erakusteko lotsarik ez izateak,  eta jende artean izerditan ibilia dela jakiteak, belarriak lehertzeko zorian, gainera, berak tuiteatu moduan “Más decibelios y adredanalina imposible” eta populuarekin nahasmasean, kontzertuko dardaran bat eginik.

Esku horrek horixe esan nahi duela ematen du: “Neu ere hemen nago, zer arraio!”.

Bere blogerako hautatu duen kantu bera dakargu geuk ere, omenaldi moduan.

 

HTML Kodea

Irudia | Patxi Lopezek aireratutakoa | Patxi Lopez | Creative Commons By SA

Airetik bizi naiz. Ia.

2 pentsamendu “Patxi Lopez Lehendakaria pozik AC/DCren kontzertuan”-ri buruz

  • Ez dut ulertzen zer den hain pozgarria.
    Hain lehendakari guaya dugu, AC/DCren kontzertuetara doala, twitterra duela eta ipodarekin agertzen dela aldizkarietan… baina horrek ze ostia inporta du? Bere itxura(keria) baloratu behar ahal dugu orain?
    Ez gaitezen txorrada hoietan jauzi mesedez…

  • Ixurakeria den ala ez eztabaidan sartu gabe, zergatik erabil dezakegu guk Twitter (beste miloika erabiltzailek bezala) zergatik joan gaitezke gu AC/DCren kontzertura (beste 40.000 zaletu bezala), zergatik entzun dezakegu musika iPod batean (beste miloika pertsonak bezala) eta ez Lehendakariak? Zergatik da hau kritikagarria?