Maialen Lizarribarrek erdietsi du martxoko Zuzeu GAZTEA saria
Maialen Lizarribarrek erdietsi du martxoko Zuzeu GAZTEA saria –
Zuzeu GAZTEA sariak hamairu sarrera argitaratu ditu martxoan, beste horrenbeste sinadurarenak. Eta guztien artean Maialen Lizarribar saritzea deliberatu dugu.
Saria jasotzen duen lehen aldia den arren, aurretik ere aipamenen bat jasoa da Lizarribar, orain arte idatzi dituen sarreretan egin duen ahaleginarengatik.
“Aralar: Ofizio bide“ erreportaje formatoan landua dago, iritzi ezberdinei ahotsa emanez eta kezka handia sortzen duen gaiari –baita gurean ere– beste ikuspuntu bat emateko asmoarekin.
Gainera, ZUZEUren funtzetako bat iritziak plazaratzea eta eztabaida bultzatzea bada, bete-betean asmatu du Lizarribarrek, Gaztea atalean argitaratu den sarrerarik irakurrienetakoa izateaz gain iruzkin saldoa eragin baitu, nahiz eta ez beti guk nahiko genukeen bezain eztabaida sanoa.
Zuzeu Gaztea sariak 150 euro ditu hilabetero 30 urte azpiko idazlearen sarrerarik bikainenarentzako, Azkue Fundazioaren laguntzari esker ematen den diru poltsa.
GAZTEA atalean hasi gara jada apirilerako sarrerak argitaratzen. Parte hartzekoa bazara, idatzi lasai gogoan darabilzuna, eta gogoratu ezinbestekoa duzula izen abizenez sinatu zein erabiltzaile profilari argazkia gehitzea.
Gainontzeko arautegia, hemen.
Zorionak Maialen! Zeurea duzu 2017 martxoko Zuzeu Gaztea Saria! Jar zaitez gurekin harremanetan 150 euroak eskuratzeko.
.
.
2016an HILABETEZ-HILABETE SARITUAK
Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko ZuZeu Gaztea Saria
2017an HILABETEZ-HILABETE SARITUAK
…