Patxi Lopez, atzo Lehendakari gaur presidente
Patxi Lopez, atzo Lehendakari gaur presidente
“Patxi Lopez izango da Espainiako Kongresuko presidente” irakurri dugu Berria egunkariko lerroburu batean; “PSOEk eta Ciudadanosek egin dute Jaurlaritzako lehendakari ohia legebiltzarreko presidente izateko akordioa”. Akordiora PP gehitu zitekeela ere badio berriak, eta halaxe ei da, Ciudadanos-ek ABCri kontatu dionez.
Gaur Popularrek berria baieztatuko balute, ezerezean geldituko litzateke orain gutxi Rajoy-k berak esanak:
Hola @marianorajoy No decías hace una semana q no apoyaríais a @patxilopez de ninguna manera? pic.twitter.com/Vjsn8ufV4L
— MALDITA HEMEROTECA (@Mhemeroteca) January 12, 2016
.
Lopez berak, antza, argiago zuen gaia
Kontuak kontu, hemendik aurrera izango duen erantzukizun potoloari behar bezala aurre egiteko, 12.000 euroko soldata izango ei du hilero-hilero gizonak; baita auto ofiziala ere, toma klaro!
Madrilen izango duen zeregin berria aitzakia hartuta, Lopez jauna omentzea otu zaio salabardoari, sare sozialei eta hemerotekari begiratu bat emanda.
.
Lehendakariak jaso izan ditu gorazarreak aurretik ere, besteak beste 2012an, Jaurlaritzatik joan zenean, Beranduegik egin zion hauxe:
Kongresuko lehendakari izendatuko dutela eta, “azkenean Patxi Lopez izango da PPri esker PSOEn kargu instituzional gehien bete dituen gizona”, gogorarazi zuen atzo Alberto Pradilla kazetariak txio batez.
Gaiari gutxik heldu badio ere, izendapenean izango du zerikusirik, seguruenera, politikari bizkaitarrak Celia Villalobos-ekin dituen antzekotasunak. Kongresuko lehendakari-orde zela, Candy Crash jolasarekin harrapatu zuten popularra, eta The Croods jokoa jeitsi nahian sozialista, Gasteizko legebiltzarrean gatazkaren konponbidea mintzagai zutela. Gogoratzen?
.
.
Argazki gaizto baten kronika
Une egokian leku egokian egotea zer den, ZUZEUko kide eta kazetari fin Iñaki Larrañagak egin zuen biharamunean egunkarietako portada bihurtu zen irudia; “Argazki gaizto baten kronika” sarreran egin zuen kontakizuna:
«Legebiltzarrean eztabaida monografikoa, euskal gatazka politikoaren konponbidean eman beharreko urratsen inguruan. Goizez osoko bilkura segi nuen, legebiltzarreko ganbararen lehenbiziko solairuko eserlekuetatik, Berriako kazetari Edurne Begiristainen konpainian, eta baita Garako Iñaki Iriondorekin ere. Entzun, idatzi, argazkiren bat atera, eta horren kronika argitaratu nuen ZuZeun, arrakasta gutxikoa, bidenabar. Ez nuen gainera zetorkidana sumatu ere egiten.
Arratsaldeko 15:50. Eztabaida berrekin dute, ebazpenak bozkatuko baitira. Joseba Egibarrek du hitza. Zurrumurruak entzun dira eserlekuetan. Zerbait gertatu al da? Bizkarra barandara aurreratu dut eta buruarekin behera egin so, PSEko ordezkarien lekura. Ez da ezer arrarorik entzun edo ikusten. Baina… Patxi Lopez oso adi dago, iPadera adi. Zertan ari ote da? Gauza onerako, lanarekin zerikusia duen irakurketa edo idazketa bat kasu, koloretsuegia da bere pantaila. Jakin mina asetzeko atzera egin dut, makurtu, zorutik kamera jaso, besoa barandillatik kanpora luzatu eta itsu-itsuan ‘klik’ bakarra, argazkilari amateurrak.
Eta orain zer?
Begiratu dut Canon-aren pantailan. Zoom egindakoan dator sorpresa: The Croods aplikazioa deskargatu nahian harrapatu dut. Argi dago, zalantzarako lekurik apenas, fokatuta eta automatikoari esker argiz balekoa. Patxi Lopez jolasean, lanean beharrean. Bingo».
.
.
Patxi Lopez eta ZUZEU
Egia esateko, eta Larraren argazkiaz gain, Patxi Lopezek joko asko eman dio ZUZEUri, edo orainkariak asko erreparatu dio Ezkerraldeko sozialistari. Hemen adibide batzuk:
-
Mozorro politika (Margaritxon, 2015eko otsailak 22)
-
Zein da historiako lehendakari onena? (ZUZEU, 2014ko abenduak 22)
-
Patxi Lopezi haizeak nondik dion jotzen (Nakor Gonzalez, 2014ko irailak 8)
-
Benegas eta Lopez maskararik gabe (Nakor Gonzalez, 2013ko martxoak 7)
-
Lopezen betaurrekoak (Gari Garaialde, 2012ko irailak 24)
-
Patxi Lopez: igarle gezurtia (J. Uria, 2012ko irailak 20)
-
Patxi Lopez: Zalantzazko etorkizuna duen hautagaia (ZUZEU, 2012ko abuztuak 15)
-
Lopezen euskara klaseak, ingeniaritza bat baino zazpi bider garestiagoak
(Xabier Vera, 2012ko otsailak 16)
-
Patxi Lopezek Politika Orokorreko eztabaidan gehien erabili dituen euskarazko hitzak
(Peru Zarate, 2011ko irailak 29)
-
Londreseko hitzaldian Patxi Lopez entzungor torturaz galdetuta (Askapena, 2011ko martxoak 9)
-
Zein da Patxi Lopezen papera gatazka konpontzeko ibilbidean? (Ane Miren Etxaniz, 2011ko otsailak 24)
-
Patxi Lopez, indarkeria, euskara eta asmatutako albiste bat (Martin Kitto)
(Tolosaldeko euskararen semaforoa, 2011ko otsailak 15)
-
Paul Bilbaoren iritzia Patxi lopezen adierazpenen harira (Kontseilua, 2011ko urtarrilak 26)
-
Patxi Lopez, su etenak, futbola eta guztiaren fusioa (Markos Jutsuriaga, 2010eko abenduak 19)
-
Patxi Lopezek Anjel Lertxundiri igorritako gutuna (ZUZEU, 2010eko urriak 15)
-
Zenbat balio du Patxi Lopezen lepoak? (Markos Jutsuriaga, 2010eko uztailak 20)
-
Patxi Lopez Lehendakaria pozik AC/DCren kontzertuan (Iñakito Garay, 2010eko ekainak 28)
-
Patxi Lopez, euskera, ezkerraldea eta medikuak (Tabira eskualdea, 2010eko apirilak 26)
-
SER katea, Lopezen irrati ofiziala (I. Aizpurua, 2010ko apirilak 19)
-
Patxi Lopez eta gehiengo soziala (E. Iturria, 2010eko martxoak 30)
-
“Patxi gurea” (Ixa Larrazabal, 2010eko urtarrilak 26)
-
Lopezen propaganda zerbitzua: Euskal diasporarako astekaria (Oier Aranzabal, 2010eko urtarrilak 15)
-
Patxi Lopez: Gezurraren gainean dantzan (Oier Aranzabal, 2009ko azaroak 28)
-
Lopez: ausart, trakets ala morroi? (Unai Ugalde, 2009ko uztailak 4)
-
Xaboia igurtziz irabazi meritua: Surioren erreportaia Lopezi, lehendakari izendatu berritan
(B. Maortua, 2009ko ekainak 30)
-
Zergatik ukan behar dio euskalgintzak beldurra Lopezen gobernuari?
(Lukas Mateo, 2009ko maiatzak 18)
-
Patxi Lopezek, euskal idazleak ahotan (ZUZEU, 2009ko maiatzak 5)