Asteburu honetan: Txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin

Txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin –

Asteburu honetan: Txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin

Asteburu honetan txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin RZ dakarkizugu, teknika eta egoa gora doaz eta hau ere probatu beharko duzu… Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat, guk zail_xamarrak kategorian sartu duguna. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako bereziki gomendagarria txundituta utziko dituzu eta, ligatzeko ere bai… Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua RZ eta azken Hara! saileko sarreran Paul Stamets mikologo eta zientzialaria aurkeztu genizuen, mizelioa – mycelium eta fungi munduan adituetan top-a, gomendagarriak bere istorio eta hausnarketak… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

TXANPIÑOI TXAPELAK GALEPER ARRAUTZA ETA OTARRAINXKEKIN

Asteburu honetan: Txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin

Osagaiak 4 pertsonentzako:

  • 16 txanpiñoi handi
  • 16 otarrainxka
  • 16 galeper arrautza
  • 4 baratxuri ale
  • Perrexila
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
  • Kafe koilarakada bat irin
  • Basokada erdi oilasko salda

Errezeta

  1. Otarrainxkak zuritu eta burua kendu eta platera batean gorde. Txanpiñoiak garbitu, eta zurtoina osorik kendu, txapelak bakarrik utzita. Ondoren, zartagin batean zorrotada bat oliba oliorekin frijitu, baina txapelek zuloa duten aldea bakarrik, pare bat minutuz. txapel guztiak frijitu ondoren, laberako erretilu batean jarri, baina orain zuloa gora begira dutelarik.
  2. Labea 180 ºC-tan berotzen jarri. Baratxuri aleak zuritu, eta pusketa txikitan moztu, baita perrexila ere. Txanpiñoien gainean zabaldu, gatz pitin batekin eta olio zorrotada batekin. Labean eduki bost bat minutuz.
  3. Erabili dugun zartagin berberean olio zorrotada bat bota eta berotzen jarri berriro. Bertara otarrainxkak botako ditugu, eta minutu bat pasa ondoren, irina gehitu. Segidan, baso erdi bat oilasko salda gehitu, eta pare bat minutu gehiago irakiten eduki. Bitartean, beste zartagin batean galeper arrautzak frijitu (aldiko lau arrautza batera friji ditzakegu). Kontuan hartu denbora gutxian frijitzen direla. Frijitu ahala, plater batera atera.
  4. Labetik txanpiñoiak atera eta erretilu polit batean ipini. Otarrainxka bakoitza txapelaren barruan sartu, arrautza bana ere gainean jarri eta, bukatzeko, otarrainxkekin lorturiko saltsarekin, dena gainetik ondo busti.

Kasu!

Plater hau, lagunen artean pintxo moduan ateratzeko, apropos-aproposa da.

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…

Akaso!

Onddoak sendagarri (Mushrooms as Medicine). Paul Stamets

“Baso gizakiak izan ginen ehunka milioika urtetan… bizitza eman zigun ekosistemaren sinergia eta sinbiosien perspektiba galtzen ari gara, uste dut zentzuzkoa dela guretzat zirkulu osoa aintzat hartzea eta berrikerkerta.”

“We were once forest people for hundred of millions of years… we are loosing the prespective of the synergism and the symbiosis of the ecosystem that´s given this birth, I think is wise for us to go full circle and to reinvestigate.”

Paul Stamets estatubatuar mikologoak zenbait onddo eta landareren bizi zikloa dokumentatu du, baso barnean etenik gabeko grabazioak eginez. Grabazio horien emaitza time-lapse  eder hau da. Zehazki, espezie horiek naturan nola sortu eta hazten diren erakusten digu, baina orain arte inoiz ikusi gabeko ikuspuntu batetik.

pagotxa.eus/ba-al-zenekien-zuhaitzak-beren-artean-komunikatu-ahal-direla/

Suzanne Simard ikertzaileak urteak daramatza basoen funtzionamendua aztertzen eta ondorioztatu du haietan benetako komunikazio sareak daudela.

Perretxiko mota desberdinak Iro Landaluze adituarekin

2012an ETBn Iker Galartza eta Joseba Usabiaga aktoreak eta Joxe Ramon perretxikozalea.

Mugaldekoak onddo bila

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua kuia kremarekin eta Paul Stamets

Asteburu honetan: Onddoak papillote erara

Asteburu honetan: Pasta onddoekin

Asteburu honetan: Perretxiko rissotoa

Asteburu honetan: Perretxiko nahaskia

Jeseeeeeeuuuuusss! (Ontto Pette)

Geuria MerkatuamahalaMahala
Asteburu honetan: Txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!