Asteburu honetan: Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua kuia kremarekin eta Paul Stamets

Asteburu honetan: Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua, kuia kremarekin –

Asteburu honetan: Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua, kuia kremarekin

Euskal sukaldaritza praktikoaAsteburu honetan onddoz beteriko kiribil kurruskatsua, kuia kremarekin RZ dakarkizugu, Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat, guk zail_xamarrak kategorian sartu duguna. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Bestetik, akaso, onddo eta fungi munduaz ari garenez, Paul Stamets mikologo eta zientzialaria aurkezten dizuegu, mizelioa (mycelium) eta fungi munduan adituetan top-a, sineztezinak zientzia eta medikuntzan egun irekitzen ari diren bideak, eta tipoaren istorio eta hausnarketak… Segi gozo, fin eta on egin! 🙂

ONDDOZ BETERIKO KIRIBIL KURRUSKATSUA, KUIA KREMAREKIN

….

ONDDOZ BETERIKO KIRIBIL KURRUSKATSUA, KUIA KREMAREKIN

Osagaiak 4 pertsonarentzako:

  • Kremarentzako 300 g kuia
  • Oliba olioa
  • 2 baratxuri ale
  • Tipulina
  • Esne gain basokada bat
  • Gatza

Kiribilentzat:

  • 200 g onddo
  • Oliba olioa
  • Gurin koilarakada bat
  • Tipulina
  • 3 koilarakada irin
  • Litro erdi esne
  • Gatza
  • Piper hauts beltza
  • 8 brik orri

Errezeta:

  1. Krema prestatzeko, lapiko batean oliba olio zorrotada bat bota; eta berotutakoan, tipula eta baratxuri aleak puska handietan gehitu. 10 minutuz erregosi ondoren, kuia ere azala kenduta eta puska handietan moztuta bota bertara. Urez estali, baina juxtuan, pasatu gabe eta ondoren esne gain basokada ere gehitu. Guztia su bizian irakin ondoren, irabiagailutik pasa, gatz pitin bat bota eta gorde.
  2. Kiribilak prestatzeko, lehenik onddoak garbitu eta pusketa txikietan moztu. Bitartean, lapiko zabal batean oliba olio zorrotada jarri, eta tipulina pusketa txikietan moztuta bertan jarri; 10 minutuz erregosi. Jarraian, onddoak gehitu, eta beste 10 minutuz erregosi. Gatz pitin bat eta piper hauts beltza ere gehitu. Ondoren, gurin koilarakada gehitu, eta hiru koilarakada irin ere bai.
  3. Dena ongi nahastu, eta litro erdi esnea pixkanaka gehituz joango gara. Nahastu eta saltsa krematsu bat lortuko dugu. 10 minutuz irakin ondoren, prest izango dugu krema. Hozten utzi beharra dago, ordea, brik kiribilak errazago betetzeko. Brik orriak hartu eta, taloak balira bezala, erdian onddo krema koilarakada pare bat jarri, eta buelta pare bat emanez kiribil itxuran bildu. Horrela zortzi kiribilak bete arte.
  4. Labea berotzen jarri, eta 180 ºC-tan bost minutuz mantendu, berotu eta gorritu daitezen. Jarraian mahaira ateratzeko prest daude; horretarako, kuia krema pixka batez busti ditzakegu.

Kasu!

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…

KUKO

Akaso!

Onddoak sendagarri

Mushrooms as Medicine

“Baso gizakiak izan ginen ehunka milioika urtetan… bizitza eman zigun ekosistemaren sinergia eta sinbiosien perspektiba galtzen ari gara, uste dut zentzuzkoa dela guretzat zirkulu osoa aintzat hartzea eta berrikerkerta.”

“We were once forest people for hundred of millions of years… we are loosing the prespective of the synergism and the symbiosis of the ecosystem that´s given this birth, I think is wise for us to go full circle and to reinvestigate.”

Onddoak eta Kontzientziaren Mikologia

Mushrooms and the Mycology of Consciousness

“Normala da gizakia onddoaren beldur izatea, oso potentea da, onddoek jaten ematen dizute, hil zaitzakete, senda zaitzakete, bidai espiritual baten bidal zaitzakete… eta gaur hemen eta joan dira lau-bost egunetan…”

  • Unibertsoak 13.800 nilioi urte ditu
  • Lurrak 4.500 nilioi urte
  • Lehen bizitza 3.800 nilioi urte zelulabakarrak
  • Mycelium (laban) 2.400 nilioi urte zelulanitzak
  • Onddo fosil zaharrenak 1.400 milioi urte ditu
  • Duela 650 milioi urte banatu zen fungi erreinua animalia erreinutik
  • Gizakiak %30 DNA partekatzen du fungi edo onddoekin

“Ekosistemaren sinergia eta sinbiosien perspektiba galtzen ari gara”

  • 2012an 1.5 milioi fungi espezie ezagutzen ziren, gaur egun 5 milioietan da estimazioa
  • 8.3-10 milioi espezie dago planetan eta erdia fungi espezieak dira
  • Soil-aren %30 fungia da (karbono bilogikoa)  30% of soil is fungal Mass living and dead but healthy soil

Paul Stamets estatubatuar mikologoak zenbait onddo eta landareren bizi zikloa dokumentatu du, baso barnean etenik gabeko grabazioak eginez. Grabazio horien emaitza time-lapse  eder hau da. Zehazki, espezie horiek naturan nola sortu eta hazten diren erakusten digu, baina orain arte inoiz ikusi gabeko ikuspuntu batetik.

Asteburu honetan: Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua, kuia kremarekin

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Onddoak papillote erara

Asteburu honetan: Pasta onddoekin

Asteburu honetan: Perretxiko rissotoa

Asteburu honetan: Perretxiko nahaskia

Jeseeeeeeuuuuusss! (Ontto Pette)

Geuria MerkatuamahalaMahala
Asteburu honetan: Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua, kuia kremarekin
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude