Jeseeeeeeuuuuusss! (Ontto Pette)

Ontto Pette

Jeseus! Hori entzun diot behin baino gehiagotan Eguzkitzeri, Irribarriak bere zaflako horietako bat ematen zuen bakoitzean. Hala moduzko oihua atera zait niri ere argazki hau ikusi dudanean.

Ontto PetteMunduko organismo bizidun handiena onddo bat da. eta Oregonen dago, Estatu Batuetan. Mikroskopio baten laguntzaz ikusi beharreko espora batetik abiatu zen bere ibilbidea duela 2400 urte inguru, eta orain 880 hektareetan zehar zabaldu ditu bere filamentuak. Zuhaitz mordoxka bat hil ditu bere inguruan, organismo saprofitoa omen; zergatia ikertzen ari zela jabetu ziren zuhaitzak hil zituena izaki bera zela, nik Ontto Pette bataiatu berri dudana.

Ontto Pette parke natural baten barruan dago, babestuta. Zeren eta, ene lagun maiteok, jangarria da.

Jeseeeeeuuuuusssss, Maria eta Jose, horrekin gurutzatuko balira onddoak lez udazkenean ateratzen diren onddo biltzaileak; edo David Gnomoak udako etxe paregabea eginen luke.

Baina zer pentsatu handia ematen duen beste kontua bere adina da. 2400 urte. Zibilizazioak sortu eta desagertu dira; zenbait guda, sarraski eta kalamitate. Inperioak jaiki eta jauzi. Iraultza politikoak, kulturalak eta industrialak. Erlijioak. Hizkuntzak. Dinastiak. Eta onddo horrek zutik dirau oraindik ere.

Ontto Pette

Zer duzu buruan “Jeseeeeeeuuuuusss! (Ontto Pette)”-ri buruz

  • Berri zahar interesgarriari iruzkin dibertigarria egin diozu. Gustura irakurri dut, baina, irudiarekiko sinesgogor, sarea arakatu eta berau faltsutzat jo zuten orain hiru bat urteko artikulua aurkitu dut.
    Berria benetakoa omen da, irudia, ordea, ez.