Maravillas husteko saiakera, prentsan

Maravillas husteko saiakera, gaurko prentsan –

Aspaldiko leloa da “Un desalojo, otra ocupación”, agintarien aginduz gune autogestionatu bat zarratu edo eraitsi den bakoitzean kantatu dena. Bada Iruñean ziztuan gauzatu dute aldarria; atzo goizaldean poliziak Maravillas Gaztetxea hustu eta itxi bazuen, iluntzerako gazteak barruan ziren berriro.

Sarrera honetan, atzo Iruñean jazoa komunikabideek nola jazo duten bildu dugu, gizabanako, gizarte eragile eta alderdi politikoen zenbait erantzunekin batera. (Azaleko argazkia: Ekinklik)

.

.

.

Tasio (Gara)

.Maravillas husteko saiakera, gaurko prentsan

.

Oroz (Diario de Navarra)

Maravillas husteko saiakera, gaurko prentsan

.

Topatu.eus atariak goizaldean izandako utzaraztearen bideoa egin du, eta Ahotsa.info atariak arratsaldeko manifestaldiaren ondoren gaztea berriro bertaratu direnekoa:

.

Erantzunak

Euskalerria Irratiak, Bakartxo Ruiz (EH Bildu): “Bizi nahi ez genuena iritsi da”; Eduardo Santos (Ahal Dugu): “Onartezina da indarkeriaren erabilera; ekidin zitekeen”; Laura Perez (Orain Bai): “Muga guztiak gainditu dituzte gaur”; eta Izquierda-Ezkerraren adierazpenak bildu ditu.

Diario.es hedabideak berriz, Maite Esporrin (PSN): “Legez kanpoko okupazio politiko eta baztertzaile bati amaiera eman zaio”; Javier Esparza (UPN): “Hamaika hilabete beranduago legea bete da”; eta Iruñeko alkate Joseba Asironenak: “Orain, eraikin huts bat gehiago eta jipoitutako pertsona batzuk ditugu”.

Info 7 irratiak Josefina Lamberto elkarrizketatu du: “Hau guztia bidegabekeria galanta da”; eta Iruindarrak, bere aldetik, Nafarroako Gobernuko bozeramaile Maria Solanaren adierazpenak jaso ditu: “Elkarrizketarako deia egin genuen, bide poliziala saihestu asmoz”.

.

Maravillas husteko saiakera Maravillas husteko saiakera Maravillas husteko saiakera
autogestioa, Gaztetxeak, Iruñea, maravillas, Nafarroako Gobernua, okupazioa, polizia, utzaraztea
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Maravillas husteko saiakera, prentsan”-ri buruz

  • Maravilllas gaztetxea bera Iruñeako eta luzapenez Nafarroa Garaiko “alternatiboaren” zentro izatera deitua zegoen (dago?), Kukutza Bilbon izan zen gisa eta Errekaleor Gasteizen den bezala. Alderdietatik haratagoko ezkerraren konfluentzia hori arriskutsuegia da instituzioetan jokatzen dutenentzat, agenda politikoa markatzeko hainako indarra hartu baitezake balizko alternatiba horrek.

    Hala ere balio sinboliko eta politikoagatik baino gehiago kalkulu elektoral hutsean oinarritutako jokaldia izan da Geroa Bairen mesedetan, hauteskundeak laster datozela probestuz. EH Bildu bitartean bere kontraesanetan preso dago, ostiak nonahitik jasoz eta bere hauteslez odolustuz. Maravillaseko gazteek beren eltzetik babak atera beharko dituzte, inork ez baitie eskurik botako.

  • Pello Eizagirre 2018-08-18 20:13

    Atzo baikor izateko zio tipi bat ikusi genuen. Eta gaurko azkenengo albiste hau datorkigu.
    “Iruñeko Auzitegiak bertan behera utzi du gaztetxea husteko agindua.”
    Atzo baikor izateko motiboaren berri nik baino hobeto adierazten digu BERRIAK.
    “10:45 aldean Josefina Lamberto agertu zen Rozalejo jauregian. Gaztetxeak Maravillas Lamberto bere ahizparen izena du. 1936an frankistek bortxatu, hil eta bere gorpua txakurrei bota zieten. Asteazkenean omenaldia egin zioten gaztetxean, eta Josefina Lamberto han izan zen, hitzaldi bat ematen. Atzo, txalo zaparradak hartu zuen Mercaderes osoa Lamberto han agertu eta gaztetxeko kideak besarkatu zituen unean. Eguneko irudia izan zen.”
    https://www.berria.eus/paperekoa/1924/002/001/2018-08-18/ostikoz_bota_dute_atea.htm

  • euskaldun bat 2018-08-19 22:30

    Gazte horiek kontu handiz ibili beharko lukete eta Nafarroan lortutako guztia galtzeko arriskua ekidin. Ondo dago mundu antikapitalista baten alde borroka egitea eta guzti hori baina lehenengoa lehenengo da eta lehenengoa, Nafarroa osoan euskara hizkuntza ofiziala izatea eta d eredua zabaltzea dira. Eta horretarako pazientzia behar da eta arazoak arazo, gobernua mantendu eta sendotu. Eta gogoko ez dugun politikaren bat (guretarrak diren bitartean) une jakin batean irentsi behar bada, irensten jakin behar da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude